Prentsa Oharren banner

Gasteizek hiri-eredu iraunkor eta bizi-kalitateduna partekatuko du Mexikon smart cityen alorrean erreferentziazkoa den proiektu baten arduradunekin

Alkateorde eta Lurraldearen eta Klimaren aldeko Ekintzaren arduradun Ana Oregik topaketa bat egingo du online Mexikon smart city edo hiri adimentsuen alorrean erreferentziazkoa den proiektu baten arduradunekin. Gasteiz Euskadiko ikuspegia partekatzeko gonbidatu dute, nazioarteko erreferentea eta azken hamarkadetan eraldaketa positiboa izan duen eskualdea den aldetik, eta zehazkiago, iraunkortasunak Gasteizen duen garrantziaz hitz egiteko, oreka soziala eta bizi-kalitatea lotzen dituen hiri ertaina den aldetik.

 

Tequila Inteligente-ren sustatzaile Federico de Arteagak antolatu du topaketa, zeina aditu ezaguna baita hiri eta helmuga adimentsuetan eta gizarte erantzukizunaren eta iraunkortasunaren alorretan. Plataforma hori “Tequila, Jalisco- Pueblo Mágico visionario y emprendedor” proiektuaren euskarria da; proiektu turistikoak ospea lortu du nazioartean bere izaera berritzaileagatik eta 2040an hiri adimentsua bihurtzeko estrategiagatik. Gaur egun  Mexikoko lehen herri magiko adimentsua da.

 

Ana Oregik nabarmendu duenez, horrelako topaketek “gure hiriak nazioartean duen ospea indartzen dute, eta urteetan egindako lanari esker, gaur egun liderrak izan gaitezke, ezagunak eta aitortuak. Hortxe egon nahi dugu, eta hor egoten jarraitu, Gasteiz eta bertako politikak mapan jartzeko, etorkizuneko hirien abangoardia gisa”.

Share

Prentsa-deialdiak (2021-02-18)

Prentsa-deialdia. Martxoaren 3ko Biktimen Oroimenezko  Zentroa

Parte hartzaileak. Gasteizko alkate Gorka Urtaran;  Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburu Beatriz Artolazabal; Arabako ahaldun nagusi Ramiro González; eta Juan Carlos Elizalde, Gasteizko gotzaina

Eguna. Osteguna, otsailak 18

Ordua. 10:30

Tokia. Asiseko San Frantziskoko Eliza (Zaramaga auzoa). Fermin Lasuen kalea, 4. Gasteiz.

Share

Atxilotua aginduak ez betetzeagatik eta udaltzainei eraso egiteagatik

Udaltzainek atzo 43 urteko emakumezkoa atxilotu zuten autoritate-agenteen aurkako atentatuaren ustezko delitua egiteagatik.

Koordinazio Zentralak patruila baten laguntza eskatu zuen Arana kaleko ostalaritza-establezimendu batera joan zedin. Izan ere, bertan, emakume bat zerbitzari bat iraintzen eta beste bezero batzuk molestatzen ari zen. Udaltzainak emakumea identifikatzen saiatu zirenean, emakumeak uko egin eta haietako baten aurka egin zuen. Ondorioz, atxilotu egin zuten.

Guardiako epaitegiari dagozkion eginbideak egin ostean, aske utzi zuten

 

Share

Gauekoak berriz ere abian aisialdirako musika, abentura eta sorkuntzako jarduerekin

Abiatzeko prest dago Udalak antolatutako gazteen aisialdi aktiboko Gauekoak programa, eta musika, abentura eta sorkuntzaren arloko jarduerak eskainiko dizkigu. Pandemiara egokitutako edizio berri honetan, eskaintzak bere izaerari eutsi dio. “Baikorrak gara denboraldi berri honekin, eta bertako kulturaren nortasuna sendotzearen aldeko apustua egiten dugu, eta eskaintza anitzaren bitartez partaidetzarako espazioak eskaintzen dizkiegu gazteei” adierazi du Gazteria zinegotzi Miren Fernández de Landak. Gaur aurkeztu dute programa zinegotziak, Gazteria Zerbitzuko buru Oskar Fernandez Jarasek eta Gauekoak programaren arduradun Idoia Ruizek.

Euskararen erabilera, kulturartekotasunaren sustapena eta gizon eta emakumeen arteko partaidetza ekitatiboa izan dira Gauekoak programaren udaberri-udako programazioa prestatzeko ardatz nagusietako batzuk. AGIRI honetan kontsultatu daiteke programa:

DOSSIER UDABERRI-UDA

Jarduera oro doakoa da, eta izena eman behar da udalaren webgunean, herritarrei laguntzeko bulegoetan edo Gazteen Argibideetarako Udal Bulegoan. Otsailaren 22an hasiko da izena emateko epea. www.vitoria-gasteiz.org/gauekoak.

 

 

 

 

Share