Prentsa Oharren banner

Prentsa-deialdiak (2021-02-04)

Prentsaurrekoa. ‘Pangea, gure planetaren musika paisaia’ kontzertua aurkeztea

Parte hartzaileak. Udal Musika Bandaren zuzendari Luis Orduña; eta Abraham Cupeiro, munduko musika instrumentuen solista

Eguna. Osteguna, otsailak 4

Ordua. 10:00

Tokia. Teatro Principal Antzokia

——————————

Prentsaurrekoa. 2021ko ‘Araba Ekinean’ ekimena aurkeztea

Parte hartzaileak. Lehen alkateorde eta Ekonomia Sustapen zinegotzi Maider Etxebarria; Lehen diputatu nagusiorde eta Ekonomia Garapenaren, Berrikuntzaren eta Demografia Erronkaren foru diputatu Pilar Garcia de Salazar; Eusko Jaurlaritzako Ekintzailetzaren, Berrikuntzaren eta Informazio Gizartearen zuzendari Leyre Madariaga;  eta Vital Fundazioko zuzendari Axier Urresti

Eguna. Osteguna, otsailak 4

Ordua. 12:00

Tokia. Arabako Foru Aldundiko prentsa aretoa

Share

Garapenean Laguntzeko Zerbitzuak milioi bat euro bideratuko du Latinoamerikan eta Afrikan 10 proiektu solidario gauzatzera

Urteroko dirulaguntza-deialdiaren bidez zortzi GGKEk aurkeztutako planen gastuak ordaintzeko laguntza emango da.

 

Egitekoak diren lanak aurkezteko jardunaldi bat antolatu da Montehermoson.

 

Garapenean Laguntzeko Zerbitzuak lan-jardunaldi bat antolatu du gaur Montehermoso kulturunean, urteroko dirulaguntza-deialdian laguntzak jaso dituzten zortzi GGKEek onartu dizkieten proiektuak aurkez ditzaten; Latinoamerikan eta Afrikan 10 proiektu solidario gauzatuko dituzte horiek, hiru urtetan.

Dirulaguntza-deialdiari esker, hamar proiektu horiek ia milioi bat euro jasoko dute 2020ko aurrekontuaren kontura, gizartearen egoera dela kausa herritarren eskubideak aldeztea beharrezkoa den herri eta eskualdeetan garatzearren. 2021ean eta 2022an ere jasoko dute Udalaren laguntza.

“Proiektu horiek ikuspegi solidario batetik lan egiteko aukera ematen digute, gauzatzen diren lekuetan zein gure hirian bertan. Oso lankidetza esperientzia garrantzitsua da, eta Udalak horri ekarpena egiteko asmo sendoa du”, azaldu die Garapenerako Lankidetzako zinegotzi Jon Armentiak GGKEei.

Hona hemen onuradunen eta proiektuen zerrenda:

  • Kolonbia-Euskadi elkartea (100.000 €): genero-indarkeriaren biktima diren emakumeei eta haien seme-alabei arreta emateko programa bat garatzea Toliman (Kolonbian).
  • Kolonbia-Euskadi elkartea (100.000 €): eraldaketa politiko eta sozialerako gazte lidergorako programa bat garatzea Ibaguen (Kolonbia).
  • Medicus Mundi Araba (99.996 €): indarkeria matxistaren kontrako prebentzio eta arreta estrategiak sendotzea El Agustinon (Lima-Peru).
  • Alboan (100.000 €): laborantza estrategikoak sendotzea La Lukayan (Kongoko Errepublika Demokratikoa).
  • Nazioarteko Elkartasuna (99.997 €): indarkeria matxistarekin lotutako arreta hobetzea Guatemalan.
  • Mundubat (99.999 €): atxilotuta dagoen populazioaren eskubideak eta duintasuna Kolonbian.
  • Mugarik Gabe (96.987 €): emakumeak ahalduntzeko “Beti bizirik” programa garatzea.
  • Haaly Pular (98.000 €): umeek hezkuntza jasotzeko duten eskubidea bermatzea Labéko prefekturan (Gineako Errepublika).
  • SETEM (100.000 €): giza garapen lokala Cangahua parrokia indigenan (Ekuador), ekonomia feminista sozial eta solidarioa biziz eta praktikatuz.
  • Mugarik Gabe (99.998 €): hiri inklusiboak eta emakumeen kontrako indarkeriarik gabeak.

Share

Ehun bat animalia basati berreskuratu zituen Udaltzaingoko Ingurumen Taldeak 2020an

 

Landa- eta hiri-ingurumena babesteaz arduratzen den Udaltzaingoko Ingurumen Taldeak 160 inguru esku-hartze izan zituen 2020an, basa-fauna zela eta; guztira, beren habitatetik kanpo zaurituta edo galduta zebiltzan ehun bat animalia berreskuratu zituen. Esku-hartze horien % 57 hegaztiekin izan ziren; gainerakoak, beste espezie batzuekin —dortokak, sugeak, erbiak, untxiak, katuak, orkatzak, azeriak eta basurdeak, besteak beste—.

Jaso eta artatutako animalietatik, 41 fauna basatia suspertzeko Martiodako zentrora eraman ziren, zeinen helburua baita zauritutako animaliak erabat sendatzen direlarik beren ingurune naturalean askatzea. Gainerakoak Udalaren Armentiako Animaliak Babesteko Zentrora eraman ziren, edo naturan askatu. Hilda aurkitu ziren animalien kasuan, horiek erretiratzeaz arduratzen den enpresari jakinarazi zitzaion.

Beste zenbaitetan, beren ingurune naturaletik kanpo zeuden animaliak aurkitu zituzten udaltzainek, edo, besterik gabe, lekuan bertan egiaztatu zuten animalien egoera, eta guztiz normala zela ikusi.

Agirrelandako bulegoen oroitidazkian jasota dago ekaina hasieran Zabalgana auzoko lursail batean galdutako ahate familia bat erreskatatu zela. Bertaratu ziren udaltzainek zirkulazioa bideratu behar izan zuten, ahatea eta kumeak leku segurura eramateko, eta handik San Martineko parkeko urmaelera eraman zituzten.

Uztailean, bi metro inguruko boa Arriagako parkean ‘paseatzen’ ari zen 32 urteko gizon bati dosierra ireki zion Ingurumen Taldeak. Behar izan ziren gestioak egin zituzten udaltzainek CITESekin —Espainiako administrazio-agintaritza, basa faunaren eta basa floraren espezie mehatxatuen nazioarteko merkataritzari buruzko hitzarmenaren haritik—, baita Osasun Publikoaren Udal Zerbitzuarekin ere, narrastiaren dokumentazioa arauen barruan zegoela egiaztatzeko.

Aipatzekoak dira, era berean, azaroan jaso ziren hontz handia eta zikoina, zoritxarrez hil egin baziren ere. Lehena Arakan aurkitu zen, egoera larrian, base militarretik abisu eman ondoren. Zikoina, berriz, lurraren kontra talka egina zen, hankak plastikoren batekin trabatu eta hegan egin ezinik geratu ondoren.

Share