Prentsa Oharren banner

Alkateak iragarri du Aldaialderen inguruan zeuden segurtasun juridiko faltak gainditu direla, eta obrak lizitatzeko “behin betiko urratsa” izatea espero du

 

Gorka Urtaran alkatearen adierazpenak

DOSSIERRA ALDAIALDE (1)

Gorka Urtaran alkateak Aldaialde ikastetxea eraikitzeko espedientean sortutako azken arazo juridikoa desblokeatu duela iragarri du gaur. Hezkuntza sailburuak proiektuan oztopo berri bat zegoela baieztatu du azkenaldian, baina gaur alkateak baieztatu du irtenbide teknikoa aurkitu dutela.

Gorka Urtaran alkateak iragarri duenez, dagoeneko desblokeatu da Aldaialde ikastetxea eraikitzeko dosierrean sortutako azken oztopo juridikoa. Duela gutxi, Hezkuntzako sailburuak esan zuen beste oztopo bat sortua zela proiektuan, baina gaur alkateak baieztatu duenez irtenbide teknikoa aurkitu dute.

Lanak lizitatuta ikusteko behin betiko urratsa izatea espero eta desio dut. Proiektua jaso dugu, eta lizentzia eman, eta benetan uste dugu dosierrak aurrera egin dezakeela”, adierazi du Gorka Urtaranek, eta konpromisoa hartu du “lanean jarraitzeko eta Aldaialde burutu arte ez gelditzeko”.  

 “Proiektuak arazo asko izan ditu, eta egia da denbora gehiegi hartzen ari dela. Ulertzen dugu gurasoen aldartea, amorrazioa eta sinesgogortasuna”,esan die alkateak batzordean parte hartu duten hezkuntza komunitatearen ordezkariei, eta erantsi du: “tramitazio osoa printzipio honi jarraituz egin dugu:  irtenbideak bilatzea, zintzotasunez eta gardentasunez jokatuz. Sortu den arazo bakoitzeko irtenbide bat proposatu dugu”.

Gorka Urtaranek proiektua zein fasetatik igaro den azaldu du, aurreko korporazioak ikastetxea eraikitzekoa den lursaila aukeratu zuenetik, 2015eko martxotik; lan hori ez zen erraza izan, inguruko lursailek ez baitzituzten betetzen proiektuak eskatzen zituen ezaugarriak.

Alkateak gogorarazi du 2016an beste arazo bat sortu zela dosierrean, lursailak bizitegi-erabilera baitzuen. Esku hartzerik ez zegoenez, baldintzatzaile hori kentzeko behar zen hirigintza-aldaketa abiarazi zuen Urtaranen gobernuak.  Eta kendu egin zen.

Hurrengo eragozpena 2018an sortu zen, Udalari aurkeztutako proiektua ADIFen trenbidearen trazaduran sartzen zela ohartu baitziren. Alkateak azaldu duenez, 2019ko udaberrian bi agertoki zeuden arazoa konpontzeko: lehena, ADIFek baimena ematea trazatua “zapaltzeko”, baina enpresak ezezkoa eman zion eskaerari; bigarrena, beste aukera bat bilatzea. Hain zuzen ere, Udalak baldintzapeko lizentzia proposatu zuen. Beste arazo bat, beste irtenbide bat. Udalak 2019ko urrian eman zuen lizentzia, “gakoa aurkitua genuelako uste osoarekin. Gobernuak proiektua berregin zuen, eta lizentzia eman genuen, eraikinari mugatuz“.

Eusko Jaurlaritzak, ordea, proiektua lehiaketara ateratzeko zenbait ziurgabetasun juridiko izan zitekeela antzeman zuen, Eusko Jaurlaritzak idatzitako proiektuan agertzen den zortasun-lerroa —trenbidearen informazio-azterlanetik hartua— ez baitator bat Gasteizko hiri plangintzak baimenduta distantziarekin, 3 metro baino zertxobait gehiagotik, zehazki. Beste arazo bat, beste irtenbide bat. Jaurlaritzak baldintza horretara egokitu du proiektua, eta dagoeneko jaso du lizentzia berria, baldintzarik gabea oraingoan.

 

 

 

 

Share

Umoreari buruzko hitzaldia antolatu du Udalak, pandemia garaian tristurari aurre egiteko

Otsailaren 10ean izango da —asteazkenez—, Landatxoko gizarte-etxean, 18:30ean

  

Raquel Ledesma psikologo eta barretarapeutaren “El humor como primera necesidad” hitzaldia programatu du Gasteizko Udalak. Datorren asteazkenean —otsailak 10— izango da, 18:30etik 19:00etara, Landatxoko gizarte-etxean.

Barrearen bidez onura mental eta emozionalak sortzea helburu duen medikuntza alternatiboaren arloko teknika moderno baten baliagarritasuna jorratuko du adituak.

Gaztelaniaz izango da hitzaldia. 14 urtetik gorakoei zuzenduta dago, eta entzuleen poza areagotzea promes egiten du.

Egoki programatuta dago, pandemiaren testuinguruan; izan ere, ondorio bortitzak ari baita eragiten pertsonen egoera emozionalean. Bertaratzen direnak jarrera positiboagoarekin eta baikorrago ateratzea du helburu.

Osasuna bermatzeko, koronabirusaren prebentziorako antolakuntza-, segurtasun- eta higiene-neurriak hartuko dira.

Telefonoz eman daiteke izena, 945 161680 telefonora deituz, edo posta elektronikoz, izena, deitura eta telefonoa adieraziz —cc.elcampillo.oc@vitoria-gasteiz.org—.

 

 

Share

Udaltzaingoak 229 pertsona salatu ditu asteburuan Covid-19aren aurkako neurriak ez betetzeagatik  

Udaltzaingoak 229 zehapen-proposamen egin ditu asteburuan Covid-19ari aurre egiteko ezarritako neurriak ez betetzeagatik.

Salaketak honako hauekin lotutakoak izan ziren: musukoa derrigor erabiltzeko araua ez errespetatzea (90); bide publikoan alkohola kontsumitzea (45); pertsonen arteko distantzia ez mantentzea (44); gehienez 4 laguneko taldeen mugak ez betetzea (19); etxeratze-agindua urratzea (8); gune publikoan erretzea 2 metroko distantzia errespetatu gabe (8); udalerriko edo autonomia-erkidegoko irteera eta sarreren agindua ez errespetatzea (6) eta beste kasu batzuk (9).

Atxilotua lapurretagatik eta kalteak eragiteagatik

Udaltzainek 19 urteko bi gazte atxilotu zituzten larunbatean ustez indarkeria erabiliz saltoki batean lapurreta egiteagatik eta kalteak eragiteagatik.

Hiritar batek patruila baten laguntza eskatu zuen beste gizonezko bati telefono mugikorra lapurtu zioten unean lekukoa izan zelako. Miaketan, udaltzainek gailua aurkitu eta konfiskatu zioten.

Handik minutu batzuetara, Udaltzaingoa Eulogio Serdan kalera joan zen; izan ere, pertsona haiek berak saltoki bateko kristala hautsi zuten. Esku-hartze hartan, aurreko lapurretaren biktima agertu eta egileak ezagutu zituen. Ondorioz, atxilotu egin zituzten. Atzo jarri zituzten epailearen esku.

Udaltzainen aurkako atentatua

Udaltzainek atzo 19 urteko emakumezkoa atxilotu zuten autoritate-agenteen aurkako atentatuaren ustezko delitua egiteagatik.

092ra egindako dei batek poliziaren laguntza eskatu zuen autobus-geltokian, pertsona batzuk arazoak sortzen ari zirelako. Mugikor baten lapurretaren inguruko gorabeherak argitzen saiatzeko udaltzainek egindako esku-hartzean, emakumeak udaltzainen aurka eraso egin zuen eta, ondorioz, atxilotu egin zuten.

Droga dela eta ikertua

Udaltzaingoak 35 urteko gizonezko bat ikertu du Lakuabizkarrako auzo bateko etxebizitza batean kukuluetan 950 gramo marihuana eta hori hazteko materiala zuelako.

Eskaileretan zegoen usain handiak piztu zituen poliziaren susmoak. Horren ondorioz, ikerketa abiarazi zuten eta ostiralean susmagarriaren etxebizitzan sartu ziren agindu judizial batekin.

 

Share

(estekaz eguneratua) Marcel Ortegak zuzenduko du Gasteizko Udal Banda datorren asteazkenean Principal Antzokian

Bandaren abonamenduko laugarren kontzertua, ‘Horizonte XXII’, streaming bidez emango da, eta lehenengo aldiz rap-kantari batekin arituko da, Kloyrekin

 

Gasteizko Udal Musika Bandak Marcel Ortega izango du zuzendari gonbidatua abonamenduko bere laugarren kontzertuan, “Horizonte XXII”, datorren asteazkenean, otsailak 10, Principal Antzokian. Bandaren historian lehenengoz, rap-kantari batek ere hartuko du parte, Kloyk.

Bandak kalitateko errepertorioa eskainiko du, lehenengo aldiz jotzen duen piezaz osatua: “Asimov’s aviary”, Joel Puckett-ena (5’); “Febris ver”, Nancy Galbraith-ena; “Ikiru Yorokobi”, Roger Boutry-rena eta 6. Sinfonía 6, “Grafítica”, Andrés Valero Castells-ena.

“Jarraitu Bandari” ekimenari esker, kontzertua streaming bidez ikusi ahal izango da udalaren webgunean.

Zuzendariaren oharrak

Musikak mugiarazten gaitu, baina eragin ere egiten digu: historian zehar, sortzaile guztiek beren une historikoetako erronkak eta krisiak bizi izan dituzte artistikoki. Hala, Andrés Valerok Espainiako sorkuntzako azken hogei urteetako obrarik interesgarrienetakoa sortu du, dakarren mezuagatik zein hura adierazteko eragatik. Izan ere, azken batean, geure buruari hainbestetan egiten diogun galderan laburbiltzen dira geure mendeak planteatzen dizkigun erronkak: Nolako mundua utzi nahi diegu geure seme-alabei?

Nolako mundua hartuko dut oinordetzan XXII. mendeak XXI.a modelatu dugunon eskutik? Valero Castellsen “Sinfonia Grafítica”rekin batera, 80ko hamarkadan Roger Bountyk jada sumatzen zuen eta bizitzearen harribitxiaren aldarri batean bideratu zuen kulturartekotasuna; bibrazioz Nancy Galbraithek mamitzen duen naturarekiko eta haren betiereko birjaiotzearekiko mirespena; Asimoven irudimen mugagabea, zeina zientziaren ahalmenen aurretik baitzihoan eta Joel Puckettek soinutan imajinatu baitzuen. Laurek interpelatzen gaituzte, eta gu zein gure inguruko errealitatea seinalatzen gaituzte. Onartuko al dugu haien erronka?

Marcel Ortega

 

 

 

 

Share