Prentsa Oharren banner

Prentsa-deialdiak (2021-02-23)

Prentsaurrekoa. Vitoria-Gasteizko Zaintza-Sarearen Mapa aurkeztea

Parte hartzaileak. Gizarte Politikak, Adinekoak eta Haurrak Arloko zinegotzi Jon Armentia; eta Elkarrekin Podemos taldeko zinegotzi Gemma Zubiaurre

Eguna. Asteartea, otsailak 23

Ordua. 11:30

Tokia. Udaletxeko prentsa aretoa

Share

Bi gazte atxilotuta, gazte bati lapurreta egiteko jazarpena egin ostean

Udaltzaingoko agenteek ostiral arratsaldean 18 eta 16 urteko bi gazte atxilotu zituzten saiakera graduko lapurretaren ustezko egileak izateagatik.

13:00etan gertatu zen. Adingabeko batek salatu zuen berak ezagutzen zituen bi gazte lapurreta-saiakera egiten ahalegindu zirela Musika Kontserbatorioaren alboan. Adingabekoak patinetearekin ihes egitea lortu zuen eta Antso Jakituna kaleko merkataritza-establezimendu batean babestu zen. Bi gaztek horraino jarraitu zioten, eta azkenean ihes egin zuten saltzailearen esku-hartzeari esker.

Emandako deskribapenen laguntzarekin, udaltzaingoko agenteek bi gazteak topatu zituzten eta atxilotu egin zituzten. Dagozkion eginbideak Guardiako Epaitegiaren esku utzi ostean, aske geratu ziren eta adingabekoa tutoreen eskuetan gelditu zen.

 

Covid-19 zigor-proposamenak 

Asteburuan udaltzaingoak 46 zigor-proposamen egin ditu Covid-19aren aurkako neurriak ez betetzeagatik. Musukoa behar bezala jantzita ez izateagatik izan ziren 30 zigor-proposamen; 8 etxeratze-agindua ez betetzeagatik. 3 ostalaritza eta jatetxe-establezimenduetan ordutegia ez betetzeagatik. 3 itxita egon behar zuten lokaletan jarduerak egiteagatik eta 2 pertsonen arteko distantzia ez errespetatzeagatik.

 

Suhiltzaileen esku-hartzeak

Asteburuan zehar, suhiltzaileek haizearen eraginez hainbat irteera izan dituzte: eraikin bateko xaflak erori ziren eta ibilgailu bat kolpatu zuten, igeltsukin baten hondakinak etxebizitza batean edo antena paraboliko bat erortzeko arriskua, beste batzuen artean. Gainera, erle-habiak zeudelako birritan jardun behar izan dute.

 

 

 

Share