Prentsa Oharren banner

Atzo Gasteizen izandako hilketa salatzeko EAJ-PNV, PSE-EE, PP eta Elkarrekin talde politikoen adierazpena

EAJ-PNV, PSE-EE, PP eta Elkarrekin udal taldeek Gasteizen atzo izandako hilketa salatzen dute, eta elkartasuna eta maitasuna adierazi nahi diete biktimaren familiari eta gertukoei.

Udal talde horiek gaitzesten dute indarkeria-adierazpen oro, eta gogorarazten dute gasteiztarrek maiz erakutsi dutela askatasunaren, elkartasunaren eta indarkeriarik ezaren aldeko konpromisoa.

Share

Prentsa-deialdiak (2021-02-12)

Prentsaurrekoa. ‘Kutsidazu bidea Ixabel’ antzezlana aurkeztea

Parte hartzaileak. Joxean Sagastizabal , ‘Kutsudazu bidea Isabel’ eleberriaren idazlea; Patxi Barco, zuzendaria eta produktorea; Joli Pascualena, zuzendari musikala eta produktorea; Iker Huitzi, produktorea; eta Marta Monfort, Udal antzoki Sareko arduraduna

Eguna. Ostirala, otsailak 12

Ordua. 10:30

Tokia. Teatro Principal Antzokia

Share

Aretxabaleta auzoko autobusen maiztasuna hobetuko du TUVISAk, eta ordu erdian behin emango zerbitzua 9. linean, asteburuetan

Auzo-elkarteari entzun ondoren hartu da erabakia, auzoko biztanleria handitzearen ondorioz

 2019an, 12.111 pertsona igo ziren autobusera Aretxabaletan; 2017an, aldiz, 8.762 izan ziren

 Aretxabaleta auzoari asteburu eta jaiegunetan ematen dien zerbitzua hobetuko du TUVISAk. Larunbatetik aurrera, ordu erdian behin emango du zerbitzua L-9 lineako autobusak. “Arelegi elkartearekin hartu genuen konpromisoa, eta bete egingo dugu honela. Auzoko biztanleria handitzeak berekin ekarri du gero eta pertsona gehiagok erabiltzea TUVISAk eskaintzen duen zerbitzua”, azaldu du Udalaren autobus-konpainiako lehendakari Raimundo Ruiz de Escuderok.

Azken urteotan, nabarmena izan da bidaiarien bilakaera, Aretxabaletako geltokian: 8.762 pertsona igo ziren autobusera 2017an, bertan. 2018an, 9.662 izan ziren. 2019an, 12.111. Eta 2020an, pandemiaren eragin handia gorabehera, 7.461.

Hori dela eta, larunbatetik aurrera, bi bider aterako da autobusa Aretxabaletatik, ordua eta 13 minutuan eta ordua eta 43 minutuan. Bake kaletik ere ordu erdian behin aterako da autobusa, Aretxabaletara. Larunbat, igande eta jaiegunetan funtzionatu du ordutegi berriak.

Share

Atxilotua bere bikotekidearen alaba mehatxatu eta derrigortzeagatik

Udaltzainek atzo 46 urteko gizonezko bat atxilotu zuten bere bikotekidearen alabaren aurkako mehatxu eta derrigortze delituen ustezko egilea izateagatik.

092ra egindako dei batek poliziaren laguntza eskatu zuen Aranbizkarra auzoko etxebizitza batean, familiako eztabaida bat gertatu zelako. Patruila emakumearekin elkarrizketatu zen eta bikotekideak oihu egin ziola eta alabari (adingabea) eraso egingo ziola mehatxatu zuela kontatu zien. Bien bitartean, gainera, etxebizitzako altzariak indarkeriak kolpatu eta kalteak eragin zituen.

Udaltzainek ustezko erasotzailea atxilotu zuten eta gaur jarriko dute epailearen esku.

Gas-ihesa

Hondeaketa-pala batek gas-hoditeria bat hautsi zuen atzo Legution. Suhiltzaileek zonaldea sokaz inguratu eta, badaezpada ere, bizilagunak ondoko etxe batera eraman zituzten.

 

Share

Gasteizek ‘Best of the World 2021’ izendapena txertatu du marketin turistikoko estrategian

Turismo Bulegoko binilo berrian National Geographic-en zigilua nabarmentzen da, eta kanpoko seinaleztapena ere hobetu da bertan

 

Gasteizko Udalak turismo informaziorako guneen seinaleztapena hobetu du, kanpo-komunikaziorako osagai berriak erabiliz. Ekintza nagusiak Turismo Bulegoaren seinaleztapena nabarmentzera bideratu dira. Zehazki, biniloak jarri dira udaletxeko arkupeetan dagoen lokaleko ate-leihoak apaintzeko. Horietako batean ‘Travel Best Of The World 2021’ zigilua ageri da, Nacional Geographic aldizkari amerikar ospetsuak aurten bisitatzeko 25 helmuga onenen artean sartu baitu gure hiria. Ilustrazio geometrikoz osatutako diseinua dute biniloek, zeinek elementu ezaguterraz eta sinbolikoak irudikatzen baitituzte, hala nola Erdi Aroko hirigunea eta Hiriburu Berdea; ordutegiei buruzko argibideak ere txertatu dira, eta merchandising produktuen erakusleihoa berritu da.

Hartara, Gasteiz ‘Best of the World 2021’ helmuga izendatu izana hiriaren marketin turistikoko estrategian txertatu da. Turismo Bulegoan ez ezik, udalaren turismo web-orriko irudi guztietan ageri da bereizgarria; urtean zehar, hedabideetan txertatutako iragarki eta edukietan nabarmenduko da, baita hiriko informazio-euskarrietan eta Biltzar eta Turismo Zerbitzuaren buletin digitalean ere.

Udalak arlo horretan sustatutako jardueren arteko ikusgarriena Turismo Bulegoaren aurreko farolan zegoen banderolaren ordez errotulu kubiko bat jartzea izan da: lau aldetan informazio turistikoaren nazioarteko sinboloa darama kuboak, eta gauez argiztatu egiten da, hobeto ikus dadin. Udaletxeko fatxadan kanpoko seinaleztapena ere berritu da: informazioaren “i” sinboloaren errotulu gorpuzdunak jarri dira, tipografia korporatibo baliatuz, eta bulegoko atearen gainean ‘Turismoa / Turismo’ testua ipini da lehen zegoen ‘Información / Informazioa’ testuaren ordez.

Azkenik, aldatu egin dira Ogasun Sailaren egoitza izandako eraikinaren inguruko errotuluak, Dato kalearen eta Alaba Jeneralaren kalearen arteko bidegurutzean. 2017ko Saskibaloiko Errege Kopa zela eta zerrenda bat itsatsi zuten bertan, baina oso hondatuta zegoen, eta haren ordez beste bat paratu da, ‘Vive en Verde-Bizi Berdea’ kanpainaren irudi eta lemekin.

Turismoko zinegotzi Maider Etxebarriak azpimarratu du seinaleztapen berria “argia eta ikusten eta identifikatzen erraza izateagatik nabarmentzen” dela, “eta udalaren irizpide korporatiboei jarraituz diseinua homogeneizatzea lortzen duten proposamenak aukeratzeagatik”.

 

 

Share

Baskonia animatu nahi du Udalak, Errege Kopan

Gorriz eta urdinez argiztatuko dira hiriko zenbait eraikin enblematiko

 

Gaur hasita, eta asteburu osoan, Saskibaloiko Errege Kopa jokatuko da Madrilen. Beste behin ere, han izango da Baskonia, garaikurra Gasteizera ekartzeko ahaleginean. Hori dela eta, Baskoniaren kolore ofizialekin argiztatuko ditu Udalak udaletxeko fatxada eta erlojua, Floridako kioskoa eta Arkupeko ibilbidea. Gainera, talde gasteiztarraren olana bat jarriko du udaletxearen fatxadan.

Udalak bat egiten baitu Gasteizko zaleekin, taldeak zazpigarren aldiz Errege Kopako garaikurra ekarriko duen itxaropenarekin; hirian, Araban eta hemendik kanpo dituen jarraitzaileen bozkario.

Share