Prentsa Oharren banner

Udalak Florida parkearen historia laburtzen duen ‘antzara-joko’ bat argitaratu du

Florida parkearen 200. urteurrena dela eta, Udalak koaderno didaktiko bat argitaratu zuen Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasgeletan eta adinekoentzako zentro soziokulturaletan banatzeko. Udaleko Protokolo eta Komunikazio Zerbitzuak sustatu eta diseinatutako argitalpenak hezkuntza jarduera original eta dibertigarriak eskaintzen zituen, eta antzara-joko deigarri bat barneko orrialdeetan.

Jaso duen harrera ona ikusirik, antzara-jokoa bereiz argitaratzea erabaki du Udalak, hainbat bidetatik zabaltzearren. Batetik, udaletxera bisitan doazen talde jakin batzuei emango zaie opari, ikastetxeetakoei batez ere. Orobat, Turismo Bulegoan erosi ahalko da, oso merke (euro 1).

Oraingoz bostehun ale argitaratu dira. Udalaren webgunean ere eskuragarri jarriko da, estekaren bidez. Hartara, jokoaz gozatu nahi duen orok etxean inprimatu ahalko du, edo tablet baten bidez erabili.

Jokoa euskaraz eta gaztelaniaz argitaratu da; orotara 63 lauki ditu, zeinetan Florida parkearen 200 urteko historia laburtzen baita era grafiko eta zainduan.

Share