Prentsa Oharren banner

Montehermosok ‘Artea eta Literatura’ hitzaldi zikloa aurkeztu du

  • Ostegunean, otsailak 25, emango zaio hasiera programari, ‘Artea, literatura eta feminismoak Euskal Herrian’ gaitzat hartuta

Montehermoso kulturuneak ‘Artea eta Literatura’ hitzaldi zikloa aurkeztu du, zeina otsailaren 25etik ekainaren 17ra arte egingo baita. Laida taldea osatzen duten Euskal Herriko Unibertsitateko zenbait irakasle eta ikertzailek euskal literatura garaikidearen barruan identitate mota ezberdinak nola islatzen diren aztertuko dute.

“Saioetan, literatura, identitatea, artea eta generoa jorratuko dira, hainbat gai ukituz: emakume sortzaileen ikusgarritasuna, euskal emakumeek idatzitako literatura, polizia-eleberria edo futbola literaturan”, azaldu du Gasteizko Hezkuntza eta Kultura zinegotzi Estíbaliz Cantok.

“Zikloaren bidez, ikasteko, trukerako eta jakintza bultzatzeko guneak sortu nahi ditugu, gogoeta bultzatzeko tresna gisa”, gehitu du.

Ostegunean, otsailak 25, emango zaio hasiera programari, 19:00etan. Susana Jodra eta Amelia Benito del Vallek ‘Artea, literatura eta feminismoak Euskal Herrian’ gaia izango dute hizpide.

Hauek dira gainerako hitzaldien izenburuak: ‘Emakumezko sortzaileen ikusgarritasuna’, martxoaren 18an; ‘Euskal Herria eta Estatu Batuen artean’, apirilaren 15ean; ‘Futbola eta literatura’, maiatzaren 20an, eta ‘Polizia-eleberria Euskal Herrian’, ekainaren 17an.

Sarrera doakoa izango da, lekuak bete arte.

Programa

Informazio gehiago

Share

Prentsa-deialdiak (2021-02-24)

Vitoria-Gasteizko Albia Basoaren ekimena aurkeztea

Parte hartzaileak. Vitoria-Gasteizko alkate Gorka Urtaran; Ingurumen Plangintza eta Kudeaketa zinegotzi Cesar Fernandez de Landa; eta Juan Rodriguez, Albia Taldeko CEOa

Eguna. Asteazkena, otsailak 24

Ordua. 09:30

Tokia. Zabalganako basoa, Vitoria-Gasteizko Eraztun Berdea,  Mercedas enpresaren inguruan (Araba)

* Deialdiaren toki zehatza argazkian ageri da

* Basoberritze proiektuaren landaketa sinbolikoa egingo da

———————————————

Prentsaurrekoa. 2021eko Laguntza Plana aurkeztea

Parte hartzaileak. Lehen alkateorde eta Ekonomia Sustapen zinegotzi Maider Etxebarria; eta Merkataritza eta Enplegu zinegotzi Igor Salazar

Eguna. Asteazkena, otsailak 24

Ordua. 10:30

Tokia. Udaletxeko prentsa aretoa

———————————–

Prentsaurrekoa. ‘Irteera argiak’ kontzertua aurkeztea

Parte hartzaileak. Eñaut Elorrieta, ahotsa eta guitarra akustikoa

Eguna. Asteazkena, otsailak 24

Ordua. 11:00

Tokia. Teatro Principal Antzokia

Share

Gizarte Politiken Batzordearen data aldatzea

Aurrekontuekin lotutako lanen lehentasuna aintzat hartuz, 2021eko martxoaren 1ean deituta zegoen Gizarte Politiken, Adinekoen eta Haurren, Gazteriaren, Berdintasunaren, Bizikidetza eta Aniztasunaren eta Garapenerako Lankidetzaren batzordeko ohiko bilkura martxoaren 4ra atzeratuko da, 08:30etan.

Batzordeburua

Elisabeth Ochoa de Eribe Román

Share

Alkateak Gasteizko superetxadien eredua defendatu du aldaketa klimatikoaren aurkako estrategia gisa SUM Bilbao biltzarraren aurkezpenean

Gasteizko alkate eta EUDELen elkarteburu Gorka Urtaranek parte hartu du, modu telematikoan, gaur goizean SUM Bilbao biltzarra aurkezteko egin den ekitaldian.

Gorka Urtaran alkateak azaldu duenez, EUDEL Itun Berde handi bat bultzatzen ari da, ‘Euskal Udalen Green Deal’ delakoa, hirien eta herrien eraldaketa iraunkorraren protagonista izan daitezen.  Urtaranek azpimarratu duenez, “Euskal Udalok planetaren erronka nagusiekin konprometituta gaude: klima-aldaketa eta trantsizio energetikoa, garraio publiko modernoa eta pertsonei lehentasuna emango dien hiri-mugikortasuna”. Adibide zehatzen artean, alkateak Gasteizen ‘superetxadien’ proiektua nabarmendu du, eta proiektu horren ardatza “espazio publikoa pertsonei ematea” dela adierazi du.

Share

Pandemian 76.300 pertsonari arreta eman dien 41 ekimen publiko eta pribatu jaso dira Gasteizko zaintzen mapan

Gizarte Politiken, Adinekoen eta Haurren Sailak Gasteizko zaintzen mapa prestatu du, eta pandemia garaian hirian aktibatutako 41 zaintza-ekimen jaso dira bertan.

Gizarte arloko zinegotzi Jon Armentiak eta Elkarrekin taldeko Gemma Zubiaurre zinegotziak – aurrekontu-akordioan proiektua honi babesa eman zion taldekoa – zainketen kartografia aurkeztu dute gaur. Bertan, azken hilabeteetan abian jarritako baliabide publiko zein pribatuak aurki daitezke, eta hortik abiatuta, gizartean izan daitezkeen beharrak identifikatu.

Zaintzen mapan 76.300 pertsonari lagundu dioten 41 ekimen jaso dira paperean eta euskarri digitalean. Lagundutako horien % 32 65 urtetik gorako pertsonak izan dira.

Baliabide horietako asko udalak sustatu zituen (14), eta atzetik GKEk, fundazioek, elkarteek eta taldeek sustatutako 12 ekimen ditugu.

Sare honen onuradun izan diren taldeei dagokienez, 41 ekimen horietako 15ek adinekoak izan dituzte hartzaile, 9k herritarrak, oro har, eta 6k haurrak eta nerabeak.

Halaber bada beste datu adierazgarririk ere: ekimenen % 81 emakumeek sustatu edo prestatu zituzten, nagusiki.

Jon Armentiak adierazi duenez, “baliabide horiek aktibatzeak erakutsi digu ezbeharren aurrean gai garela konpromisoa hartzeko, elkartzeko eta pertsonen zerbitzura lan komunitarioa egiteko. Ehunka pertsonak eta dozenaka talde eta erakundek erakutsitako konpromiso horren erradiografia da mapa , eta hilabete hauetan guztietan egin duten lana aitortu eta eskertzeko modua dugu.

Bestalde, Gemma Zubiaurrek adierazi duenez “pandemiak abiarazi zituen zainketa arloko ekimen komunitario guztiak landu ditugularik, sarea indartzea dugu hurrengo pausua, diagnostikoan azaldu diren eskariei erantzuteko. Gizarte gisa bizi dugun egoera zail honek zainketen garrantzia agerian jartzeko eta politiken erdigunean jartzeko balio behar digu”.

Gasteizko zaintzen sarearen mapan ikonoak erabiltzen dira ekimena non sortu edo garatu ziren adierazteko, eta kolore- eta forma-kode bat baliatuta, proiektu bakoitza nork sustatu zuen eta norentzat prestatu zen adierazten da.

Ekimen horietako asko ezagunak dira oihartzun handikoak izan ziren eta. Esaterako, adinekoentzako zentro soziokulturaletako “zurekin gaude” programa, 70 urtetik gorako milaka pertsonaren jarraipena egin eta laguntza telefonikoa eskaintzen ziena; Arabako Maker komunitatearen inplikazioa, bere 3D inprimagailu eta laser-ebakigailuekin NBE-ak prestatu zituena; Abetxukun sortutako Abetxuku Batera plataforma, bizilagunei pandemiak eragindako beharrak asetzen laguntzen ziena, edo Psikopompo ekimen solidarioa, irrati eta telebistak jaso eta banatzen zituena adinekoen bakardadeari aurre egiteko itxialdi garaian.

Antzemandako beharrak

Mapa prestatzeko prozesuan hainbat gabezia antzeman ahal izan dugu.  Administrazioak bat datoz zainketen (zaintzaileak) arloari eta osasun arloari lotutako beharretan. Elkarteen kezken artean osasuna, haurtzaroa, familia eta adinekoak ditugu.

Elkarte eta kolektiboek ekimenak garatzeko dituzten beharrak aztertuz gero, % 20k finantzatzeko zailtasuna azpimarratzen dute; % 18k erakunde publikoekiko koordinazioa eskatzen dute; % 17k herritarren inplikazioa eskatzen dute, eta % 14k zabalkundea emateko beharra adierazten.

Behar horiei irtenbidea emateko, hain zuzen ere, martxoaren 11n eta 12an herritarren laborategi bat egingo da Europa jauregian, eta bertan izango dira unibertsitatea, ikastetxeak, administrazio publikoak, enpresak eta erakunde sozialak.

Horretaz gain, erakusketa ibiltari bat diseinatu da, Zaintzen Sarearen Mapa osatzen duten ekimenak ezagutarazteko herritarrei. Erakusketa hori gizarte etxe, adinekoentzako zentro soziokultural, udal egoitza eta abarretan izango da ikusgai.

ZAINTZA SAREA

 

Share

Babes-agindua hausteagatik atxilotua

Udaltzaingoko agenteek atzo arratsaldean 40 urteko gizonezko bat atxilotu zuten ustez babes-agindua urratu izanagatik.

21:15 inguruan, patruila bat joan zen Koroatze auzoko atari batera, gizonezko bat mozkortuta lurrean etzanda zegoela adieraziz abisua jaso ostean.

Identifikatu ostean, poliziek egiaztatu zuten higiezin horretan bertan bizi zen emakume batekiko babes-agindua zuela, beraz, atxilotu egin zuten. Gaur goizean geratuko da epailearen esku.

Share