Prentsa Oharren banner

“Gazte Hitza”, ipuin eta kontakizun laburren lehiaketan parte hartzeko epea ireki da

Bernardo Atxaga eta Juan Ibarrondo idazleekin osatutako epaimahi batek aurkeztutako narrazioak balioztatuko ditu

Gazte Hitzak” lehiaketan parte hartzeko epea ireka da.  14urtetik 25era bitarteko gazteei zuzendutako Ipuin eta Kontakizun Laburren Lehiaketa bat da, gazteen artean sormen literarioa bultzatzeko. Gaia librea da eta generoa fikzioa. 2015eko abenduaren 1etik 2016ko urtarrilaren 29ra bitartean jasotzeko epea ireki dute.

Bi modalitate izango dira (euskarazkoa eta gaztelaniazkoa) eta modalitate bakoitzean bi zail izango dira (14-18 eta 19-25 urte bitartekoena). Egileek lan bakarra aurkeztu ahal izango dute modalitate bakoitzera. Ipuin berbera ezingo da bi modalitateetara aurkeztu.

Bernardo Atxaga eta Juan Ibarrondo idazleekin osatutako epaimahai batek lanen originaltasuna eta estilo artistikoa kontuan hartuta, 4 kontakizun sarituko ditu (sari bat modalitate eta sail bakoitzean).

Atxaga eta Ibarrondo laguntza eta sormen orientazioa

Saritutako narrazioen egileei 300 euroko balioa duen balea emango zaie (liburuetan gastatzeko); baita heuren narrazio propioa osatzeko, Bernardo Atxaga eta Juan Ibarrondo idazleek emandako laguntza eta sormen orientazioa ere. Apirilaren 26an, Liburu Egunean, sari banaketa egingo da, ekintza horretarako egokitutako karpa batean. Saritutako lanak udalaren web gunean zabalduko dira, baita paperezko formatua erabilita, kultura-agerkari batean. Horrela, proiektuari bukaera eta balioa emango zaio, baita arduradunei, laguntzaileei eta, bereziki, parte hartzaileei ere.

OINARRIAK

Share

Udalak zorionak eman dizkie gasteiztarrei, Elikagaien Bankuaren bilketan erakutsitako “elkartasun” eta inplikazioarengatik

Araba zerrendako lehena da biztanle kopuruaren araberako bilketari dagokionez, guztira 300.000 kilo bildu baitziren, iaz baino 50.000 gehiago

Gizarte Politiken zinegotzi Nerea Melgosak  zorionak eman dizkie gasteiztarrei udal osoaren izenean, “Elikagaien Bankuak estatu osoan sustatutako elikagai bilketa handian pertsona ahulenekin erakutsitako erabateko elkartasun eta inplikazioarengatik. Iaz baino produktu gehiago emateaz gain, Araba  lehen lurraldea izan da biztanle kopuruaren araberako bilketari dagokionez, eta horrek asko esaten du gure bizilagunez. Gasteiz beti nabarmendu da lankidetzan aritzeko eta ahulari laguntzeko espirituagatik, eta aste honetako keinuek elkartasunarekin eta justizia sozialarekin duen konpromisoa berretsi dute. Zorionak guztioi.”

Share

Suhiltzaileek ibilgailuan atera ezinik geratu zen haurtxo bat erreskatatu zuten Madril kalean

Suhiltzaileek ibilgailuan atera ezinik geratu zen zortzi hilabeteko haurtxo bat erreskatatu zuten Madril kalean. Zortzi eta erdiak izateko minutu gutxi falta zirela, amak suhiltzaileei deitu zien kotxea itxi eta giltzak barruan geratu zitzaizkiolako, eta kanpotik ezin zelako ireki. Suhiltzaileek sarrailagintza arloko teknikak erabili zituzten  kristala apurtu gabe ibilgailuaren atea irekitzeko, eta haurra atera zuten. 21:12an amaitu zuten jardun hau.

Goizeko zortziak aldera Legutiora joan ziren, N-240ko 20.5 kilometroan istripua izan zuen ibilgailu bat zegoelako, zuhaizti batera erorita. Suhiltzaileak iritsi zirenerako gidaria ibilgailutik kanpo zegoen eta ibilgailua egonkor zegoela konprobatu zuten.

Jose Pablo  kaleko makal batean, 20 metroko alturan zegoen  Asiako liztorren habia bat kendu zuten. Suhiltzaileek pertika bat erabili zuten habia kentzeko eta bertan liztorrik ez zegoela ikusi zuten. Aramangelu kalera ere joan ziren, bertako bizilagun batek pertsianaren eta balkoiko sabai faltsuaren inguruan  liztorren burrunba entzuten zuelako. Balkoiko pertsianaren estalkia ireki zuten eta habia bazegoen ere, ez zen liztorrik; hori dela eta intsektizida bota zuten.

Motorzale bat arin zaurituta

Motozikleta baten gidaria (61 urte) arin zauritu zen atzo, 14:45ak aldera, Artapadura eta Agirrelanda kaleek bat egiten duten bidegurutzean izandako istripuan. Gidariak motozikletaren kontrola galdu zuen, antza, eta lurrera erori zen. Zauri arinak zituen belaun eta sorbalda batean eta, bertan artatu ondoren, Santiago ospitalera eraman zuten anbulantzian.

Hiri autobus batek eta turismo batek talka egin zuten,  Wellingtongo Dukearen kalean turismoa beste erreira pasa zelako bidegabe. Ondorioz hainbat pertsona arin zauritu ziren: ibilgailuaren gidaria, 26 urteko emakumea, Txagorritxu ospitalera eraman zuten;  eta autobusean zihoazen bost pertsona (40 eta 59 urte bitartekoak); hauek ez zituzten  osasun zentrora eraman behar izan.

Udaltzaingoak beste hamabi istriputan esku hartu behar izan zuen, baina ez zen ez zauriturik ez bide-segurtasunaren kontrako inputaturik izan. Orotara 19 salaketa izapidetu zituen: 4 lapurretagatik, 12 ebasketagatik eta 3 kalteengatik.  Polizia judizial gisa seitan jardun zuen.

 

Share

Beharra duten pertsonek gaurtik aurrera eskatu ahalko dute gizarte-prestazioak izapidetzeko hitzordua

Udalak gizarte larrialdiko laguntzak eskatzeko egutegia aurreratu du aurten, beharra duen inor aldi batez laguntzarik gabe gera ez dadin

Udalaren gizarte zerbitzuek gaurtik, azaroak 30, emango dituzte hitzorduak oinarrizko gastu zehatzei (ohikoei zein ezohikoei) aurre egiteko baliabide nahikorik ez duten pertsona edo familiek gizarte larrialdietarako laguntzak eskatzerik izan dezaten. Neurri horren bitartez, Udalakeskabideak urtarrilean bertan jaso eta tramitatzen hastea lortu nahi du, horiek ahalik eta azkarren ebazteko eta, beharra izanez gero, inor aldi batez laguntzarik gabe gera ez dadin, batzuetan gertatzen zen bezala.

Aurreko ekitaldietan, Udalak urtea aurreratuta egon arte ez zien hitzordurik ematen laguntzak eskatzen zituztenei, eta erantzuna ere beranduta egiten zen. Hori zela kausa, familia batzuek ez zuten oinarrizko laguntza epean jasotzen, atzerako eraginez baizik, eta horrek arazoak sortzen zizkieten hilaren amaieran oinarrizko beharrak bete ahal izateko.

Nerea Melgosa zinegotziak gidatzen duen sailak udalarengizarte-prestazioen kudeaketa hobetzeko hartu duen neurrietako bat da. Gizarte Politiken Sailak, gainera, gizarte baliabideak egoki kudeatu eta kontrolatzeko protokoloa berritu du, eta prestazio sistema osoa berraztertzen ari da. Horretaz aparte, oinarrizko beharrizanak betetzeko laguntza horien ezaugarriez eta eskuratzeko betebeharrez informazio osoa ematen duen eskuorria argitaratu da.

Udal baliabideen kudeaketa zorrotza eta okerren pasatzen ari diren pertsonekiko erabatekosentiberatasunadira gure jardueraren ardatzetako bat. Pertsonen duintasuna babestea, gizarte zerbitzuetako profesionalen irizpideei lehentasuna emanez, gure jarraibidea eta gure konpromisoa da”, nabarmendu du Gizarte Politiken zinegotzi Nerea Melgosak.

 

 

Share

Floridako jaiotza osatzen duten irudiak, 300 baino gehiago, jartzen hasi dira

Udalak asteazkenean bukatuko ditu apainketa lanak, eskultura berria –emakumezko artzaina– jarrita

Udalak gaur goizean ekin dio Floridako jaiotza monumentala osatzen duten benetako neurriko irudiak, 300 irudi baino gehiago, jartzeari.  Artzain gaztagilearen eskultura berria jartzearekin emango da bukatutzat 1962an sortutako jaiotza berezi hori apaintzeko lana, asteazkenean.

Abenduaren 4an irekiko da ofizialki, 16:00etan.

Share