Prentsa Oharren banner

Prentsa deialdia (2015-12-23)

– Udal Folklore Akademiaren Eguberrietako Kontzertua 

Parte-hartzailea: Alkatea, Gorka Urtaran.

Eguna: abenduak 23, asteazkena.

Ordua: 19.30

Lekua: Jesus Guridi musika kontserbatorioko areto nagusia.

Share

Alkateak Eguberri zoriontsuak opa dizkie adinekoen egoitzetako erabiltzaileei

Gorka Urtaran alkatea, Gizarte Politiken zinegotzi Nerea Melgosa eta Saileko zuzendari Sara Buesarekin batera, hiriko adinekoen egoitza batzuetara hurbildu da gaur goizean, egoiliarrei Eguberri zoriontsuak opatzera eta gasteiztarren maitasuna eta berotasuna helaraztera, egun berezi hauetan. “Asko zor dizuegu. Izan ere, zuen ahaleginari esker zuen seme-alabak eta bilobak askoz hobeto bizi gaitezke”, eskertu die alkateak.

 

Share

Salburuko gizarte etxeko igerilekua aldi baterako ixtea

Udalak aldi batez itxiko du Salburuko gizarte etxeko igerilekua, erortzeko arriskua gutxitu eta erabiltzaileen segurtasuna bermatzeko behar diren lan batzuk egiteko.

Udalak oporretako egunak baliatuko ditu igerilekuaren inguruko lurzoruan ez irristatzeko tratamendua emateko. Igerilekuaren inguruko lurzorua leundu eta produktu berezi bat botako da, labainkortasuna eragozteko.

Igerilekua abenduaren 24tik urtarrilaren 10era arte egongo da itxita. Enpresa espezializatu batek egingo ditu lan horiek, eta gizarte etxea eraiki zuen UTEak hartuko ditu bere gain kostuak.

Gizarte Etxeen zinegotzi Jaione Aguirrek esan duenez, “lanek gizarte etxean dagoeneko programatuta dauden jardueretan ahalik eta eragin txikiena izan dezaten saiatu gara. Badakigu igerilekua ixteak enbarazu sortuko duela, baina lehentasunezkotzat jo dugu erabiltzaileen segurtasuna bermatzea.”

Share

Gasteizko suhiltzaileen etxeak 32 langile gehiago izango ditu

Promozio berria jabetu da lanpostuaz gaur, San Martineko eraikinean egindako ekitaldian

Gasteizko suhiltzaileen etxeak langile gehiago izango ditu aurrerantzean, gaur promozio berria jabetu baita lanpostuaz, azterketa, merezimendu-lehiaketa eta prestakuntza aldiak gainditu ondoren.

Alkateorde Borja Belandiak eta Funtzio Publikoko zinegotzi Iñaki Prusillak banatu dizkiete agiriak suhiltzaile berriei, San Martineko udal eraikineko ekitaldi-aretoan.

2013ko LEPri dagozkio lanpostuak. Oposizio eta lehiaketa fasean 2014ko irailean amaitu ziren. 2015eko maiatzean, prestakuntza fasea bukatu eta tutorizatutako eta ebaluatutako praktiketako 6 hilabete egin zituzten; hautatutako pertsonak hartu dute gaur karrerako funtzionarioaren plaza.

Beste 26 pertsonak ere oinarrizko prestakuntza ikastaroa  egin dute Arkautiko Akademian. Gasteizko parkearen eta Udalak Arabako Foru Aldundiaren kudeatzeko gomendio batez kudeatzen dituen Su Itzaltze eta Salbamenduko Eskualdeko Unitateen beharrak beteko dituzte langile horiek. Langile horiek kargua hartu dutelarik, Gasteizko parkeko lanpostu gehienak karrerako funtzionarioek betetzen dituzte.

 

 

Share