Prentsa Oharren banner

Adinezkoentzako Zentro Soziokulturaletako Gabon Festa

Gizarte Politiken zinegotzi Nerea Melgosak Adinezkoentzako Zentro Soziokulturaletako Gabon Festan hartu du parte gaur arratsaldean Mendizorrotzako kiroldegian. 17.30tatik 21.00etara egin dute festa hau eta hainbat ekitaldi izan dira bertan: dantzaldia Joselu Anaiak taldearekin, Soledad Lunaren eskutik antzezlana, bidezko merkataritzako erakusketa eta denda, baita zozketak ere. Adinezkoek, gainera, datorren urtera begira bere desioak idatzi dituzte AZSGetan egindako txarteletan.

Share

Prentsa-deialdiak (2015-12-30)

Alkatearen prentsaurrekoa

Gobernu-batzordearen ondoren, Vitoria-Gasteizko alkate Gorka Urtaranek Udalaren gaur egungo gaiak hizpide izango ditu.

Parte hartzaileak. Vitoria-Gasteizko alkate Gorka Urtaran

Eguna. Asteazkena, abenduak 30

Ordua. 11:30

Tokia. Udaletxeko prentsa aretoa

Share

Udalak ekintzaileentzako 76 beka eman ditu aurten, 2014an baino % 15 gehiago


  • “Kopuru baikorrak dira, ekintzailetzak eta autoenpleguak Gasteizen duten indarra erakusten dutenak”, adierazi du Enpleguaren eta Garapen Ekonomiko Iraunkorraren zinegotzi Nerea Melgosak

Gasteizko Udalak enpresa proiektua abian jartzen duten bitartean ekintzaileei laguntzeko sortutako beka-programari esker 76 beka eman  dira 2015ean, 64 proiektu garatzeko. Beraz, 2014an baino gehiago izan dira, iaz 66 beka eman baitziren, 54 enpresa ekimen abiatzeko. Beketara bideratutako kopuru osoa 96.807 euro izan da, hots, 2014an baino % 12 gehiago.

“Kopuru baikorrak dira, ekintzailetzak eta autoenpleguak Gasteizen duten indarra erakusten dutenak. Gobernu honen helburu estrategikoetako bat enpresak sortzen laguntzea da, prestakuntza eta espazioak eskainiz eta laguntza ekonomikoak emanez, ekintzaileentzako beka hauek, esaterako. Izan ere, beka hauen laguntza erabakigarria izan daiteke orain abiatzen diren proiektu asko hazi eta sendotu daitezen”, esan du Enpleguaren eta Garapen Ekonomiko Iraunkorraren zinegotzi Nerea Melgosak.

Emandako beka kopurua ez ezik, eskabideen kopurua ere handitu da. 2015ean egindako bi deialdietan 125 eskabide aurkeztu dira; 2014an, berriz, 106. Aipatu beharra dago halaber aurten beka lortu duten 64 proiektuetatik 52 autoenplegurako banakako proiektuak direla, eta beste 12 proiektu, bi pertsonak sustatutakoak. Batez beste, proiektu bakoitzak 1.512 euro jaso du.

Taulan ikus daiteke zein proiektu motak jaso duen beka 2015ean:

 

Proiektua

Pertsona kop.

Gizonezkoak

Emakumezkoak

Enpresei emandako zerbitzuak

15

17

10

7

Beste zerbitzu pertsonal batzuk

10

14

2

12

Software garapena eta informatika zerbitzuak

8

10

8

2

Merkataritza

7

8

4

4

Osasun zerbitzuak

5

6

0

6

Ikus-entzunezko zerbitzuak

4

5

1

4

Ingurumen zerbitzuak

3

3

2

1

Hezkuntza zerbitzuak

3

3

0

3

Industria

2

2

2

0

Gizarte zerbitzuak

2

3

1

2

Banaketa

2

2

2

0

Aisialdi zerbitzuak

2

2

1

1

Turismo zerbitzuak

1

1

1

0

GUZTIRA

64

76

34

42

 

Iazko aldean, hazi egin da balio erantsia duten proiektuen kopurua, % 14,8tik % 23,4ra. Askotariko proiektuak dira: argazkigintza narratibo, sozial eta korporatiboa; korrika egiteko turismo ibilbideak; LCD pantailen birziklatze profesionala; palletak erabiliz altzariak diseinatu eta egitea; iheseko jolasen areto bat…

Share

Atariak ‘Naturaren argazkilariak’ erakusketa eskaintzen du, 81 argazkiz osatua

Lan hauek European Wildlife Photographer of the Year delako lehiaketan parte hartu zuten

Atariak, Salburuko hezeguneak interpretatzeko zentroak, “Naturaren argazkilariak” erakusketa eskainiko du urtarrilaren 24ra arte, zeinean European Wildlife Photographer of the Year lehiaketaren 2014ko edizioan aurkeztutako argazki onenen hautaketa bat ikusi ahalko baitugu. Alemaniako Natura Argazkilarien Elkarte (Gesellschaft Deutscher Tierfotografen) entzutetsuak antolatzen du lehiaketa, 2000tik.

Erakusketak 81 argazki biltzen ditu, sormen eta egiazkotasun handikoak. Animaliak, landareak eta paisaiak beste ikuspegi batetik erakusten dizkigute egileek, arreta emateaz gain, biodibertsitatearekiko interesa eta hura babesteko gogoa pizteko asmoz. “Wildlife sariak naturaren argazkilaritzaren artea, teknika eta ingurumen sentiberatasuna saritzen ditu. Atarira iritsitako irudiak munduko leku basatienetan hartu dira, eta naturaren esentzia erakusten dute, paisaiaren, faunaren eta landaretzaren bitartez”, azaldu dute hezeguneak interpretatzeko zentrotik.

Lehiaketan argazkilari profesionalek zein amateurrek har dezakete parte, eta zortzi kategoriatan banatzen da, naturaren argazkilaritzaren askotarikotasuna erakuste aldera. Zehazki, atal hauetan banatzen da: urpeko mundua, hegaztiak, ugaztunak, beste animalia batzuk, landareen laudorioa, paisaiak, gizakia eta natura, forma eta konposizioa. Irudiekin batera azalpen testu laburrak erantsi dira, argazkilarien pasadizoak, teknikak, asmoak eta bitxikeriak azaltzeko.

Lehiaketaren helburu nagusia naturaren ezagutza aktiboa sustatzea eta argazkilaritzaren bidez hura kontserbatzeko garrantzia azpimarratzea da. Orobat, herritarrei argazkilaritzaren bidez natura erakutsi eta defendatzeko aukera dutela erakustea.

Alemaniako Natura Argazkilarien Elkartea (GDT) irabazi-asmorik gabeko elkartea da, argazkilaritzaren ikuspuntutik eztabaidaezinak diren argazkiak egiteaz gain ingurumen sentikortasuna zabaltzeko irudi baliagarriak lortu nahi dituena. Hartara, GDTk natura hobeto ulertzen eta haren kontserbazioa sustatzen lagundu nahi du. GDTko kideentzat, naturarekiko errespetua funtsezkoa da beren jardunean.

 

Ikasleentzako lantegiak

Urtarrilaren 17an (igandea), argazki ibilbidea antolatu du IGIk Salburuko hezegunean barrena, argazkilari aditu baten laguntzarekin behatokiak bisitatzeko. Aukera paregabea izango da negua bertan igarotzen duten espezieak ezagutu eta haiei argazkiak egiteko: antzarak, ipar ahateak, ahate buztanluzeak, ahate mokozabalak, ahate txistukariak eta hezeguneko gainerako biztanleak.

 

Share