Prentsa Oharren banner

Prentsa-deialdiak (2015-12-11)

Alkatearen prentsaurrekoa

Gobernu-batzordearen ondoren, Vitoria-Gasteizko alkate Gorka Urtaranek Udalaren gaur egungo gaiak hizpide izango ditu.

Parte hartzaileak. Vitoria-Gasteizko alkate Gorka Urtaran

Eguna. Ostirala, abenduak 11

Ordua. 10:30

Tokia. Udaletxeko prentsa aretoa

———————

Erregeetako opilaren banatze solidarioa

Vitoria-Gasteizko alkate Gorka Urtaranek parte hartuko du Tierra de Hombres erakundeak antolatzen duen Erregeetako opilaren banatze solidarioan.

Eguna. Ostirala, abenduak 11

Ordua. 11:30

Tokia. Bastiturri kalean, Aingeru Guardakoen elizaren ondoan

—————————————–

Prentsaurrekoa: Gizarte Integraziorako Antzerkia. “Sinergy”.

Eguna. 11 diciembre 2015
Ordua. 12:00 h.
Lekua: Teatro Principal Antzokia
Parte hartzaileak: Marta Monfort, Udal Antzoki Sarea, Icaro Maitarena eta Javier Alameda, Lisarco Kolektiboa, Mikel Arrikagoitia, Zuzenak, eta Amaia Gonzalez, Talur.

 

Share

Udalaren laguntza ekonomikoari esker, 2015ean 39 enpresa txiki sortu eta beste 32 hobetu dira

Enpresa txikiak sortu, berritu eta lehiakortasuna sustatzeko laguntzen programaren barruan Gasteizko Udalak 71 diru-laguntza eman ditu 2015ean, iaz baino bederatzi gehiago eta 2013an baino hogei gehiago. Horietatik 39 laguntza negozio berriak sortzeko erabili dira, eta beste 32, berritu eta hobetzeko proiektuetarako. Guztira 189.993 euro banatu dira.

Enpresa txikiak sortzeko laguntzei dagokienez, gehienak (37) mikroenpresak abian jartzeko izan dira, hau da, 10 langile baino gutxiagokoak. Berrikuntza eta lehiakortasuna hobetzeko diru-laguntzen kasuan, 22 diru-laguntza mikroenpresentzat izan dira, eta beste 10, enpresa txikientzat (10 eta 49 langile bitartekoak).

“Enpresa txiki bat sortzen edo hobetzen dutenen ahalegina eta ekiteko gogoa dira ekonomi jardueraren eta enpleguaren lehen hazia askotan. Pertsona horiek gure produkzio ehunaren oinarrian daude eta oso garrantzitsua da haien ondoan egotea honelako deialdien bitartez”, esan du Enpleguaren eta Garapen Ekonomiko Iraunkorraren zinegotzi Nerea Melgosak.

Enpresa txikiak sortu, berritu eta lehiakortasuna sustatzeko laguntzen programaren barruan batez beste 2.400 euro eman zaio enpresa onuradun bakoitzari. Onuradunen erditik gora enpresa eta pertsonentzako zerbitzuen alorrekoak dira, taulan ikus daitekeenez:

 

Jarduera sektoreaSortzekoBerritzekoehunekoaGuztira
Industria – ekoizpena

3

17

% 28,17

20

Handizkako merkataritza, garraioa eta eraikuntza

8

5

% 18,31

13

Enpresa eta pertsonentzako zerbitzuak

28

10

% 53,52

38

GUZTIRA

39

32

100,00%

71

 

 

Diru-laguntza jaso zezaketen jardueren artean hauek zeuden: negozioa eratu eta abian jartzeko gastuak, aktiboetako inbertsioak, aholkularitza zerbitzuak, eta patenteak, erabilgarritasun ereduak eta industria diseinuak eskatzea.

 

 

 

 

Share

Gasteizko Udalak klima aldaketaren kontra egiteko naturan oinarritutako irtenbideak jarriko ditu martxan IGIren bitartez

Ingurugiro Gaietarako Ikastegiak Urtaranen gobernuak zentroan jarraitu nahi duen filosofia berriaren ildo nagusiak aurkeztu ditu gaur. “IGI berrikuntza agentzia bihurtu nahi da, puntako alorretan (ingurumena, mugikortasuna eta energia-eraginkortasuna) ikertzeko zentroa. Halaber, udal sailak eta IGI elkarri hurbiltzea da asmoa, Udalaren eguneroko jardunean integratu dadin”, azaldu du IGIko lehendakari Borja Belandiak. Ikastegiko teknikariek gaur goizean egindako kontseiluan azaldu diete Gasteizko Udaleko talde politikoei datozen urteetarako ardatz funtzionaletako bat: Iraunkortasunaren Ikerkuntza, Diagnosi eta Ebaluazioaren Arloa.

Tokiko eremutik klima aldaketaren kontra borrokatzeko erronka erraldoiari heldu nahi dio, naturan oinarritutako irtenbideak baliatuz. Hori egituratzeko, besteak beste, natura, landa zein hiri inguruneetako espazio berdeek (ibaiak eta beste ur masa batzuk barne) osatutako sarea sortuko da, estrategikoki planifikatutakoa eta zerbitzu sozioekosistemiko ugari eskaintzeko moduan kudeatutakoa. Ingurumen, gizarte eta ekonomia onurak ekarriko ditu horrek, eta herritarren osasunerako ere onuragarria izango da. Gorka Urtaran alkateak, aurreko astean, Parisko Mundu Gailurrean azaldu zuen hirien zeregina funtsezkoa dela planetaren beroketa eragozteko.

2020rako Hiri Azpiegitura Berdearen sistema hiriko beste leku batzuetan ezarriko du IGIk, sistema berdeak osatuz hiria eraldatzeko aukera dela uste baitu. Une honetan, Lakuabizkarreko lursailak naturalizatzeko proiektu pilotua amaitzea da asmoa, eta hori ezagutaraztea, hitzaldi, erakusketa eta lantegien bidez. Datozen lau urteetarako beste helburu batzuk orain berrikusten ari den Hiri Antolamenduko Plan Orokorrari kutsu “berdeagoa” ematea, eguneroko lanean B+G+i estrategiak baliatzea eta paisaia hauskorren lehengoratzea dira. Horretaz gain, Ingurugiro Gaietarako Ikastegiak beste organo batzuekin elkarlanean aritzeko asmoa du, hala nola Arabako Foru Aldundia, Neiker-Tecnalia eta Euskal Herriko Unibertsitatea, Araba lurralde osoaren balioa nabarmentzeko proiektuak bultzatu eta bide berdeak hobetzeko planetan parte hartzearren.

Iraunkortasunaren Ikerkuntza, Diagnosi eta Ebaluazioaren Arloak, bestetik, eremu akademikoarekiko harremanak estutu nahi ditu, Ingurugiro Gaietarako Ikastegia erreferentziazkoa bihurtu dadin espezializazio ikastaroak, prestakuntza jarduerak, proiektuak, lantegiak eta enplegu planak bideratzeko. “Azken batean, IGIn sortzen den jakintza beste erakunde batzuekin partekatu nahi  dugu, lan hori guztia herritarrei mesede egiten dieten proiektuetan islatu dadin”, azaldu du Borja Belandiak.

Etxe berdeak

IGIren kontseiluak, orobat, Hogares Verdes/Etxe Berdeak programa beste urtebetez garatzeko aholkularitza teknikoa kontratatzea onetsi du; ekimen arrakastatsu horretan 28.616,50 euro inbertituko dira, BEZa barne. Programa honek larunbatean bere itxiera ekimena egingo du eta, datorren urtera begira, Vital Kutxaren Gizarte Ekintzaren babesa izango du.

Share

Carlos Mena, Municheko Ganbera Orkestra, Zukerman, Varvara eta Suediako Irratiko Sinfonikoa izango dira Principal antzokian, Kontzertu Handien Zikloan

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Abenduaren 15ean hasiko da otsailetik maiatzera bitartean eskainiko diren kontzertu horietarako abonamenduen salmenta

Händel, Bach, Vivaldi, Shubert, Brams, Beethoven, Mendelssohn eta Mozarten musika ekarriko du Kontzertu Handien Zikloak Principal antzokira, izen handiko musikarien eskutik: Carlos Mena kontratenorra, Municheko Ganbera Orkestra, New World Symphony Orchestra, Alexei Volodin, Maria João Pires eta Varvara piano-jotzaileak, eta Zukerman Trio hirukotea.

Otsailaren 2tik maiatzaren 28ra arte iraungo du Kultura, Hezkuntza eta Kirol zinegotzi Iñaki Prusillak eta udalaren antzoki sarearen arduradun Marta Monfortek gaur aurkeztu duten ziklo horrek. Hamaikagarren edizioa izango da.

“Kontzertu handi hauek aukera paregabea eskaintzen diete Gasteizko eta Arabako zaleei, baita ondoko herrialdeetakoei ere, ospe handiko orkestren musika entzun ahal izateko. Arrakastatsua da zikloa oso, erantzun bikaina ematen diote ikus-entzuleek, bete egin ohi baita antzokia”, nabarmendu du Iñaki Prusillak.

Abenduaren 15ean hasiko da abonamenduen salmenta, leihatiletan, telefonoz, internetez  eta kutxazainetan.  Hauek izango dira abonamenduen prezioak: 196 euro, 132 euro eta 108 euro. 30 urtetik beherakoentzako abonamendua 69 eurokoa izango da. Sarreren salmenta, berriz, abenduaren 22tik otsailaren 2ra bitartean egingo da, ohiko ordutegian.

Kontzertu Handien Zikloa 2006an sortu zen, gure hirian musika klasikoaren zabalkundeari bultzada emateko asmoz, eta Euskadiko Orkestra Sinfonikoak antzokian eskaintzen duen ohiko programazioa osatzeko.

Zenbait urteren buruan, zikloa guztiz sendotuta dago, eta publiko fidela lortu da, urtarriletik maiatzera bitartean zikloaren barruan eskaintzen diren bost kontzertuetan antzokia betetzen baitu.

Urte hauetan, nazioarteko orkestra handiak izan dira Principal antzokiko agertokian, hala nola BBC Philharmonic Orchestra eta San Petersburgoko Mariinsky Antzokiko Orkestra; Cecilia Bartoli, bel cantoko ahots ederrenetako bat; Maria João Pires eta Krystian Zimerman piano-jotzaileak, eta Gergiev eta Rafael Frübeck de Burgos zuzendariak, besteak beste.

Programa: Grandes Conciertos A5

 

 

Share

Larunbatean Butaka Txikiaren sarrera salmenta hasiko da

 

Abenduaren 12an BUTAKA TXIKIAren sarrera salmenta hasiko da. Programa honek gizarte etxeetan umeentzako ikuskizunak eskaintzen ditu.

Sarrerak 8:30etik aurrera edozein gizarte etxetan edo kirol instalaziotan salgai izango dira.

+ info

Share

El Salvadorreko zenbait alkate bisitan etorri dira Gasteizera, udal kontzejuen funtzionamendua ezagutzera

 

 

 

 

 

 

 

El Salvadorreko landa eremuko zenbait udalerritako alkateak Gasteizko alkate Gorka Urtaranekin, Garapenean Laguntzeko zinegotzi Jaione Aguirrerekin eta udal talde politiko guztien ordezkariekin bildu dira gaur goizean.

Cuyultitán (La Paz), Ojos de Agua (Chalatenango), San Antonio Los Ranchos (Chalatenago), San Antonio La Cruz (Chalatenango), San Luis La Herradura (La Paz), Nejapa (San Salvador) eta San Luis Talpa (La Paz) udalerrietako ordezkari gorenak, Nejapa udalerriko alkate ohi René Canjurarekin batera –Gasteizen aspalditik ezaguna– , bisitan etorri dira Euskadiko hiriburura, udal kontzejuen funtzionamendua ezagutzera, El Salvadorren lehen aldiz udal kontzeju pluralak hautatu baitituzte 2015ean. Izan ere, orain arte kolore bakarrekoak ziren: irabazten zuen alderdiak baino ez zuen ordezkaritza. Salvadorreko ordezkariak hainbat alderdi politikotakoak dira: ARENA, GANA, CDU, PCN , FMLN eta DS.

 

Share