Prentsa Oharren banner

Prentsa-deialdiak (2015-12-16)

Prentsaurrekoa. ‘Gabonetako Oratorioa’ ikuskizuna aurkeztea

Parte hartzaileak. AAVOZ taldeko musika zuzendari Alberto Sánchez; AAVOZ taldeko zuzendaritza batzordeko partaide Conchi García; eta AAVOZ abesbatzako bi partaide

Eguna. Asteazkena, abenduak 16

Ordua. 11:00

Tokia. Teatro Principal Antzokia

———————–

Prentsaurrekoa. Gabonetako Haurren Parkea aurkeztea

Parte hartzaileak. Hezkuntza, Kultura eta Kirol zinegotzi Iñaki Prusilla; Saski Baskoniako gerente Jesús Vázquez; eta Fundación 5+11 Fundazioa  erakundeko Xavier Ruiz Aracama

Eguna. Asteazkena, abenduak 16

Ordua. 11:30

Tokia. Udaletxeko prentsa aretoa

Share

Eguberrietan, Luis Aranburu udal eskolak musika adinekoen egoitzetara eramango du

Abenduaren 21ean eta 22an Gabonetako kontzertuak emango dituzte 360 ikaslek baino gehiagok, eskolako entzunaretoan

Luis Aranburu Udal Musika Eskolako ikasleek musika hiriko adinekoen egoitzetara hurbilduko dute. Gaur, arratsaldeko 18:00etan, Ariznabarreko egoitzara joango dira, hain egun seinalatuetan beren musika eskaintzeko.

Ostegunean, 19:00etan, eskolako ikasle gazteenek (4 eta 7 urte bitartekoek) Aurora egoitzako bizilagunei egingo diete bisita.

Gainera, datorren astean Gabonetako ohiko kontzertuak emango dituzte eskolako entzunaretoan. Abenduaren 21ko eta 22ko emanaldietan 360 ikasletik gora –8 eta 75 urte bitartekoak– igoko dira agertokira.
LUIS ARANBURU MUSIKA ESKOLARI BURUZKO ARGIBIDE GEHIAGO

Share

Eguberrietako Xtraclubeko jaia

Hurrengo igandean, abenduak 20, Xtrajaia ospatuko da, Xtraclub aisialdi programaren jaia dena, Udaleko Gazteria Zerbitzuak pertsona gazteenentzat antolatzen duen aisialdi programarena, hain zuzen. Jai honetan Xtraclubeko bi lantegietan ikasleek ikasitakoa erakusteko aukera paregabea dute, publikoari euren lana eskaintzekoa. Lantegiak Puri Santamaría kantariak zuzendutako Kantua eta David Silva Oreka Studioko dantzariak eskainitako  Hiri dantza dira.

 Eguna: abenduak 20, igandea

Tokia: Aldabeko gizarte etxea, antzokia.

Ordua: 18:00

Adina: publiko guztiarentzat

Sarrera: sarrera doan lekuak bete arte

 

 

 

 

Share

Zabortegia handitzeko lanak bukatu direlarik, haren bizitza erabilgarria 21 urtera luzatuko da

 

 

 

 

 

 

 

 

“Urtea bukatu baino lehen amaitzeak Europako laguntzak eskuratzea bermatuko digu, eta horiekin lanaren % 80 finantzatuko dugu”, azaldu du Ingurumen zinegotzi Borja Belandiak

Gaur goizean eman dira bukatutzat Gardelegiko hondakin geldo eta ez arriskutsuen zabortegia handitzeko lanak. Zehazki, multzoan jasotako hondakinentzako putzu berria egin da orain arte erabiltzen zen putzuaren ekialdean, hondakinak hondakindegietan biltegiratuta eta betelanak eginda ezabatzea arautzen duen 49/2009 Dekretuan ezarritako irizpideak betetzeko. Gainera, horri esker Gasteizko zabortegiaren bizitza erabilgarria 21 urtera luzatuko da.

Proiektuaren barruan lan hauek egin dira: oraingo zabortegia desgasifikatzea, zuziari tutuak konektatuta; lurrak mugitzea, putzu berria prestatzeko (1.484,88 metro erauzi behar izan dira eta beste 54.998,69 metro betelanerako); iragazkaizte geruzak (bentonita, polietilenoa, geodrena eta geoehuna) jartzea, eta lixibiatuak drainatzeko hodiak egitea. Hartara, hondakin multzoaren egonkortasuna bermatzea lortu da, lurpeko urak kutsatzeko arriskua minimizatzea, eta usainak zein berotegi-efektuko gasen isurketa barreiatuak gutxitzea.

Aipagarria da material birziklatuak erabili direla betelanerako eta lixibiatuak drainatzeko, eraikuntza eta eraispenetako hondakinak tratatzeko lantegitik hartuak. Husteko putzuak 1.015.468 metro kubikoko edukiera garbia du, eta 21,09 urteko bizitza baliagarria, hondakinen sarrera-erritmoak bere horretan jarraitzen badu. Horrek esan nahi du zabortegiaren bizitza 13 urte luzatuko dela, azken hiru hilabeteetan egindako obrei esker.

Lana 1.940.000 euroan (BEZa barne) likidatu da, eta kopuru horren % 80 Feder Europako Kohesio Funtsetatik etorriko da. Finantzaketa lortzeko betebeharretako bat lana abenduaren 31rako bukatzea zen. “Helburua bete dugu, eta ospatu beharra dago”, esan du Ingurumen zinegotzi Borja Belandia. “Urtea bukatu baino lehen amaitzeak laguntza horiek eskuratzea bermatzen du, eta hartara Udalak azken prezioaren % 20 baino ez du jarri beharko”, erantsi du.

 

Share

IGIk 40 jarduera antolatu ditu negurako, nabarmengarrienak, hiru erakusketa eta bizikletak mantentzeko ikastaroak

IGIko neguko agenda: AgendaCEA_INVIERNO2016 01122015 version definitiva

 “Mugikortasun jasangarria bultzatzeko onak dira Bike Station delakoan egiten diren lantegiak”, adierazi du IGIko lehendakari Borja Belandiak

Gasteizko Udaleko Ingurugiro Gaietarako Ikastegiak (IGI) 40 jarduera antolatu ditu negurako, abenduaren 22tik martxoaren bukaerara arte. Eskaintzak erakusketak (Ataria interpretazio zentroan), ingurumen kulturarekin lotutako hitzaldiak eta familientzako jarduerak barne hartzen ditu. Hauek Ataria zentroan eta baita hiriko zenbait lekutan ere egingo dira.

IGIk egiten duen lana funtsezkoa da Gasteizko herritarren ingurumen kontzientzia sendotzeko. Berez, herritarrek oso harrera ona egin ohi diete erakunde horrek antolatzen dituen jarduerei, eta gaur aurkezten ditugun hauek ere interesgarriak izatea espero dugu. Adibidez, bizikleten mantentzearen inguruan egin antolatu lantegiak mugikortasun jasangarri eta garbia bultzatzeko tresna oso egokiak dira “, azaldu du Ingurumen zinegotzi eta IGIko Kontseiluko lehendakari Borja Belandiak.

Programan hiru erakusketa aurkituko ditugu: ‘European Wildlife Photographer of the Year’ (abenduaren 22tik urtarrilaren 24ra), ‘Biodibertsitatea etxetik km batera’, Mikel Arrazolarena (otsailaren 2tik martxoaren 6ra) eta  ‘Inguruan dabiltzan izakiak’, Joseazul eskultorearena (martxoaren 15etik apirilaren 17ra).

Ingurumenarekin zerikusia duten hitzaldiak (lehena urtarrilaren 14an), lantegiak eta ikastaroak ere antolatu ditu IGIk. Lantegien artean bizikleta mekanikaren loturikoak nabarmentzen dira, Bike Stationen: parte-hartzaileek bizikleta zuloak konpontzen, balaztak doitzen, katea koipeztatzen eta beste ikasiko dute. “Alegia, egunerokoan sor daitezkeen arazoak konpontzen”, zehaztu du IGIko lehendakari Borja Belandiak. Orobat, gai hauei buruzko lantegiak antolatu dira: kosmetika jangarria, hiri baratzeen diseinua, naturako aztarnak ezagutzea eta landa-koadernoak egitea. Natur ibilbideak ere eskainiko dira: Salburuko animaliak ezagutzea, Salburuko baso-igel jauzkaria, Zabalganeko hontz ertaina…

Familientzako jardueren barruan “Berdeguneak, leku isilak” eta Hezeguneen Mundu Egunarekin lotutakoak aipa daitezke. Egun hori dela eta, Atariak esku-txotxongiloen ikuskizuna antolatu du, hiru ipuinez osatua.  Zabalganeko basoan, Olarizuko lorategi botanikoan eta gizarte etxeetan ere antolatu ditu jarduerak Ingurugiro Gaietarako Ikastegiak. Ataria zentroko buru den Gorka Belamendiak “Salburu eta Olarizuko lorategi botanikoa” bisitatzera deitu du jendea eta IGIren programazioa “handi, desberdin eta era askotakoa” dela esan du.

Jardueretan parte hartu nahi dutenek abenduaren 17tik aurrera eman dezakete izena, udalaren web-orrian, Atarian, 010ean edo gizarte etxeetan. Web-orri hauetan dute eskuragarri informazio guztia: www.vitoria-gasteiz.org/igi, www.vitoria-gasteiz.org/ataria eta www.vitoria-gasteiz.org/eraztunberdea.

 

Share