Prentsa Oharren banner

Prentsa-deialdiak (2015-12-15)

Prentsaurrekoa. Ingurugiro Gaietarako Ikastegiko neguko programazioa aurkeztea

Parte hartzaileak. Ingurumen zinegotzi Borja Belandia; eta Ataria, Salburuko Hezeguneen Interpretazio Zentroko koordinatzaile Gorka Belamendia

Eguna. Asteartea, abenduak 15

Ordua. 10:30

Tokia. Udaletxeko prentsa aretoa

———————

Prentsaurrekoa. ‘Intxaur-hauskailua’ dantza ikuskizuna aurkeztea

Parte hartzaileak. Global Show Times Services enpresako gerente José Manuel Tejada; Georgia-Tblisi konpainiako administrazio zuzendari Mariam Estavi; Georgia-Tblisi konpainiako prentsa arduradun Xatuna Losava; eta Georgia-Tblisi konpainiako solista Lana Kiknadze

Eguna. Asteartea, abenduak 15

Ordua. 10:30

Tokia. Teatro Principal Antzokia

Share

Elkarretaratze isila Espainiak Kabulen duen enbaxadaren inguruetan izandako atentatuaren biktimei elkartasuna adierazteko

 

 

 

 

 

 

 

Gaur eguerdian, Gasteizko Udalbatzaren zenbait kidek bost minutuko elkarretaratze isila egin dute udaletxearen aurrean, Espainiak Kabulen duen enbaxadaren inguruetan joan den ostiralean izandako atentatuaren biktimei elkartasuna adierazteko.

Ekitaldia bukatutakoan, alkateak Gasteizen elkartasuna eta sostengua adierazi die biktimen familiei, eta “indarkeria eta terrorismoa ez” direla “arazoak konpontzeko bidea” berretsi du. Gainera, Gorka Urtaranek “elkarrizketaren eta adostasunaren aldeko apustu irmoa” egin du, “bai eta munduko edozein lekutan indarkeria desagerraraztearen aldekoa ere”.

Share

Oinarrizko Gizarte Zerbitzuek 10.000 familiari baino gehiagori eman diete arreta aurten

 Zailtasun ekonomikoak, lan-munduan eta gizartean txertatzeko zailtasunak, autonomia pertsonal mugatua edo elkarbizitza zailtasunak dira arrazoi nagusiak

Komunitate Jarduerako udal sareak behar psikosozialak zituzten 10.000 familiari baino gehiagori eman die arreta aurten. Guztira 23.520 pertsonari eman zaie arreta oinarrizko 9 gizarte zerbitzuetan, Komunitate Jardueraren Zerbitzuko arduradunek gaur Gizarte Politiken Batzordean azaldu dutenez.

 Zailtasun ekonomikoak dira arrazoi nagusia –% 66, 2015eko abenduaren 4ra arteko datuen arabera–, bai eta  lan-munduan eta gizartean txertatzeko zailtasunak eta elkarbizitza zailtasunak ere.

 “Garrantzitsua da oinarrizko gizarte zerbitzuek ematen dituzten zerbitzuak positibizatu, ikusarazi eta ezagutaraztea. Guztiok gara erabiltzaile potentzialak. Hiriak dituen oinarrizko gizarte zerbitzuak harro egoteko modukoak dira, baina horietaz dagoen iritzia aldatu beharra dago. Izan ere, pertsonen ondoan dauden zerbitzuak dira, ez prestazioen kudeatzaile hutsak. Auzo bakoitzaren bizitzan integratuta daude. Elkarte eta taldeekin hitz egin  dugu, oinarrizko zerbitzuak gertukoagoak izan daitezen, eta horiek indartzen eta herritarrei informazio gehiago ematen ahaleginduko gara”, esan du Gizarte Politiken zinegotzi Nerea Melgosak.

 Zerbitzu horiek udal gizarte zerbitzuetan sartzeko atea dira, eta hainbat programa eskaintzen dituzte, esaterako, Etxez Etxeko Laguntza Programa (aurten 695 pertsonari eman die arreta), gizarte zein hezkuntza alorretan esku-hartzeko programa (151 familia) edo ahuldade egoeran dauden pertsonei bazkaria etxera eramateko zerbitzua (359 pertsona). Horietaz gain, bakarrik dauden adinekoei lagun egiteko programa eta beste prebentzio programa batzuk daude.

 estetik, oinarrizko gizarte zerbitzuek komunitate programazioa antolatzen dute gizarte etxe bakoitzeko zonako taldearekin batera, eta guztira 319 jarduera garatu dituzte.

 Kaleko Heziketarako programako 19 hezitzaileek 704 neska-mutili (8 eta 18 urte bitartekoak) eman diete arreta, harremanetan oinarritutako prebentziorako dinamika baten bidez.

 Batez beste, gizarte langile bakoitzak 229 dosier tramitatu ditu aurten.

 

Share

Udalak hauteslekuen aldaketen berri emango du eragindako 1.601 atarietan

Gaur eta bihar, hauteslekuen aldaketen berri ematen duten informazio kartelak jarriko ditu Gasteizko Udalak berrantolaketak eragindako 1.601 atarietan, abenduaren 20rako hauteskundeei begira. Guztira 30.554 pertsonari eragingo die aldaketak: batetik, hiru hautesleku berri jarriko dira (Erdi Aroko Hiriguneko Enpresa Zentroa, Salburuko gizarte etxea eta San Martineko udal eraikina); bestetik, lau desagertuko dira (San Andres kiroldegia, San Martin HLHI, Luis Aranburu udal musika eskola eta Arantzabela ikastola). Informazio kartelez gain, aldez aurretik ere jakinarazi zaie herritarrei hauteslekuen aldaketa.

“Botoa emateko eskubidea dutenei beren hauteslekua zein den egiaztatzeko eskatzen diegu berriro, azken orduan ezusterik izan ez dezaten. Kokapen aldaketez eman dugun informazioaz gain, guztiok errolda-txartela egiaztatzea komeni da, oinarrizko eskubide hori berme guztiekin baliatzerik izan dezagun”, azaldu du Errolda Atalaren zinegotzi arduradun Jaione Aguirrek.

Aldaketa horiek Gasteizko hautesleen –guztira 186.800 pertsona inguru– % 16,35i eragiten diete.

 

Hauteslekuen aldaketak:

Hemen bozkatzen zutenek…

leku hauetan bozkatu behar dute

Luis Aranburu Udal Musika Eskola

Erdi Aroko Hiriguneko Enpresa Zentroa; Eskola kalea, 10

San Martin HLHI

San Martineko udal eraikina; Teodoro Dublang Margolariaren kalea, 25

Salburua LHI

Salburuko gizarte etxea

Arantzabela ikastola

Salburua LHI

San Andres kiroldegia

Europa biltzar jauregia;  Gasteiz hiribidea, 85 (Txile kaletik sartuta)

 

Share

Olentzeroren postontzia haur guztien eskutitzen zain dago Turismo bulegoan

 

 

 

 

 

 

 

Abenduaren 23a amaiera eguna izango da, 19:00 ordura arte

Olentzeroren postontzia haur guztien eskutitzen zain dago Turismo bulegoan. Gaur 10:00 etik abenduraren 23ra (19:00 ordura arte) irekita izango da, astelehenetik larunbatera10:00 etatik -19:00etara eta igandean 11:00etatik -14:00 ordura arte.

2015-2016 Eguberrietako kultur egitaraua

Share