Prentsa Oharren banner

Prentsa-deialdiak (2015-12-17)

Prentsaurrekoa. ‘Jazz Uhinak hirian barrena’ programa aurkeztea

Parte hartzaileak. Hezkuntza, Kultura eta Kirol zinegotzi Iñaki Prusilla; Jazzargiako ordezkari Joseba Cabezas; eta Laboral Kutxako Gizarte Ekintzako arduradun Kepa Koldo Ortiz de Urbina Estibariz

Eguna. Osteguna, abenduak 17

Ordua. 10:30

Tokia. Udaletxeko prentsa aretoa

————————

Prentsaurrekoa. ‘Soy migrante. Migrantzailea naiz’ kanpaina aurkeztea

Parte hartzaileak. Vitoria-Gasteizko alkate Gorka Urtaran

Eguna. Osteguna, abenduak 17

Ordua. 11:00

Tokia. Udaletxeko prentsa aretoa

Share

Folklore Akademiak Eguberrietako kontzertua, bideoa eta Folkclasic ikuskizuna prestatu ditu 25. urteurrenaren urtea bukatzeko

2015-2016 ikasturtean handitu egin da Akademiaren matrikulazio kopurua, 853 ikasle baititu

Udal Folklore Akademiak Eguberrietako ohiko kontzertua, bere historiari buruzko bideoa eta Jesus Guridi musika kontserbatorioarekin batera emango duen Folkclasic ikuskizuna prestatu ditu 25. urteurrenaren urtea bukatzeko.

Lehengo hitzordua Folkclasic ikuskizunari dagokio: hilaren 18an, 19:30ean, kontserbatorioan. Jesus Guridi musika kontserbatorioko orkestra sinfonikoarekin batera emango duen kontzertuak bi zati ditu: lehenengo zatian, Kontserbatorioko Orkestrak 3 pieza joko ditu, eta Maila Profesionaleko Ikasleen Musika Bandak beste bat; bigarren zatian, folklore instrumentuak (txistu, trikitixa, alboka, gaita eta txalaparta) izango dira bakarlariak, eta moldaketa bereziak dituen errepertorioa joko dute. Kontzertua amaitzeko Gabonetako piezak joko dituzte.

Hilaren 23an, Akademiak Eguberrietako ohiko kontzertua emango du, kontserbatorioko areto nagusian. Kontzertuan 250 ikasle inguruk hartuko dute parte, abeslariak eta musikariak batuta. Gabonetako programaz gain, urte osoan 25. urteurrenari buruz prestatutako bideo-dokumentala proiektatuko da. Aldi berean udalaren web-orrian (Akademiaren atalean) jarriko da, Youtuberen bidez.

 

Eskaera handiagoa

Akademiak handitzen jarraitzen du, eta 2015-2016 ikasturtean handitu egin da matrikulazio kopurua, 853 ikasle baititu, Kultura zinegotzi Iñaki Prusillak gaur goizeko batzordean azaldu duenez. “Akademia aukera paregabea da hiriko kulturan aktiboki parte hartzeko, 6 urtetik 70 urtera arte”, esan du.

Dantza, Musikaren Lengoaia, Txistu eta Trikitixa espezialitateek dute eskaera eta ikasle kopuru handiena.

Adinari dagokionez, 6 eta 11 urte bitartekoak dira nagusi. Ondoren, 12 eta 15 urte bitartekoen taldea dator. Azkenik, 18-24 eta 50-59 bitartekoak. Bitxikeria gisa aipatu daiteke 70etik gorako 16 ikasle daudela.

Ikasleen % 40,12 gizonak dira, eta % 59,88, emakumeak.

 

 

Share

Eguberrietako haur parkeak pirataz jantziko du Gasteiz

 BAKHen antolatzen den haur parkeak abenduaren 21etik urtarrilaren 5era arte irekiko ditu ateak

Piratak izango dira Saski Baskoniak Gasteizko Udalaren laguntzarekin antolatzen duen Eguberrietako haur parkearen ildo nagusia, Kultura, Hezkuntza eta Kirol zinegotzi Iñaki Prusillak, Saski Baskoniako kudeatzaile Jesús Vázquezek eta 5+11 Fundazioaren ordezkari Xabier Ruizek prentsaurrekoan aurreratu dutenaren arabera.

Abenduaren 21etik urtarrilaren 5era arte irekiko ditu ateak PINek, abenduaren 25ean eta Urte Berri egunean izan ezik, 2 eta 14 urte bitarteko haurrei zuzenduta.

Bi eremutan banatuko da, zeinak trentxo batez lotuko baitira: BAKHen kiroldegia eta Buesa Arenako kanpoaldeko kupula.

Sarrerak kontrolatzeko, umeei beren izen-deiturak eta heldu baten telefonoa idatzita dituzten eskumuturrekoak jarriko zaizkie.

Besteak beste, jarduera hauek izango dira: sukaldaritza eta makillaje lantegiak, puzgarriak, pista erraldoia, bola zoroa, infernuko igoera, piraten galeoia, guaypaut pista, jauziak, jolas elektronikoak, atrakzioak kupulan eta betiko jolasak.

“Eguberrietako parkea kirol eta hezkuntza ikuspegitik egindako eskaintza dibertigarria da, egun berezi hauetan Udalak familientzat antolatzen duen askotariko eskaintzaren osagarri”, nabarmendu du Iñaki Prusillak.

 PINeko eremuak

  • Kiroldegia: Material birziklatuz piraten osagaiak egiteko lantegiak, pista erraldoia, bola zoroa, makillaje lantegia, piraten galeoia eta borroka, infernuko igoera, guaypaut pista, piraten sukaldaritza lantegia, betiko jolasak (taldeka), Gamezone, Sky Yumping.
  • Kupula-Atrakzioak: Herensuge Handia, Aero Baby, Scalextric, ohe elastikoak.
  • Haur txikien eremua (2-5 urte): Puzgarriak, bolak, psikomotrizitatea, eraikuntza (puzzleak), jolas sinbolikoak, pintura lantegia, irakurtzeko txokoa, txikien txokoa.

 cartel  – PIN_15 – PIN-cúpula

Share

40 eskulan-saltokik girotzen dute Foru plazako Gabonetako Azoka

 

 

 

 

 

 

 

  • Saltzaileen heren bat bertakoa da, eta gainerakoak zortzi autonomia-erkidegotatik etorri dira

Gasteizko Udalak sustatzen duen Gabonetako Azokan 40 eskulan-saltoki jarri dira 2015/2016ko edizioan, eta askotariko produktuak eskaintzen dira bertan: zurezko eskulanak, zeramika, zilarrezko produktuak, zetazkoak, beirazkoak, larruzkoak, kosmetika naturala eta abar. Iaz bezala, karpa Foru plazan jarri da; joan den larunbatean inauguratu zen, eta 2016ko urtarrilaren 6ko 22.00ak arte egongo da zabalik.

Gabonetako Azokak interes handia pizten du sektoreko profesionalen artean, eta horren erakusgarria da karpan hainbat lekutako saltzaileak bildu izana: Euskadi, Nafarroa, Madril, Andaluzia, Katalunia, Valentziako Erkidegoa, Asturias eta Murtzia. Gasteizko ekoizleek 13 saltoki jarri dituzte, hau da, % 30etik gora.

“Aurtengo berrikuntza nagusia azokaren artisautza osagaia lehenestea izan da. Horretarako, deialdiaren oinarrietan puntuazio handiagoa eman zaie eskulangintza enpresen erregistro ofizialean sartuta daudela egiaztatzen dutenei. Horri esker, eskaintzak kalitate hobea eta benetakotasun handigoa izatea lortu dugu”, esan du Enpleguaren eta Garapen Ekonomiko Iraunkorraren zinegotzi Nerea Melgosak.

Azokako eskaintzaren osagarri, abenduaren 26an eta 2016ko urtarrilaren 2an eta 5ean puzgarri bat jarriko da karparen sarreran, 18.30etik 20.30era. Haurrentzako atrakzioa egunean bertan instalatuko da, ireki baino ordu erdi lehenago, eta jarduera bukatu ondoren kenduko da. Eguraldi txarra egiten badu ez da instalatuko.

Hauxe izango da azokaren ordutegia: 11:00etatik 14:30era eta 17:00etatik 22:00etara, salbuespen hauekin:

Abenduaren 24an eta 31n 21:00etan itxiko da.

  • Urtarrilaren 1ean ez da goizean irekiko.
  • Urtarrilaren 5ean ez da eguerdian itxiko.

 

 

 

Share

Azoka Txikiaren jaian bildutako diruari esker, Sirarouko umeek eskola duin bat izango dute ( Benin/ Afrika)

Joan den larunbatean, Iradier Arena eraikinak Azoka Txikiaren jaiari ongi etorria egin zion. Bertan, 11 ikastetxeetako irakasleek, Udaleko ludoteka eta Ludokluben sarearen monitoreek, kale hezitzaileek ikasleek eta familiek 30 jostailu-saltokien ardura hartuz, lankidetza-ikasgai zoragarria eskaini zuten.

Gazteria Serbitzuak martxan jarritako zortzigarren edizio horretan 1.200 ume inplikatu dira. Hasiera batean, ikasle horiek, Iradier Arena Elkarte Afrikanistak azalduta, Sirarouko neska-mutilen egoera ezagutu zuten (Benin/ Afrika); baita Siraouko umeek hezkuntza, osasuna, jolastea eta babesa familiarra bezalako eskubideak ez dituztela bermatuta ere. Horren ondorioz, Gasteizko haurrak garapen bidean diren herrialdeetako umeek dituzten arazoez sentiberatu ziren eta boluntario aktibo bihurtu ziren bere adinerako aproposak diren ekimenak bere gain hartuz; esaterako, egoera onean zeuden jostailu erabiliak ematea, garraioaz arduratzea eta jostailuak saltzea (Iradier Arenan antolatu zen lankidetza-azokan).

2015eko “Azoka Txikia” jaiaren emaitzak oso onak izan ziren, izan ere, Iradier Arena eraikinera 4.255 pertsona hurbildu ziren eta jostailuen salmentaz 13.726 € bildu ziren. Diru horri esker Siraou herrixkan eskola duin bat eraikiko da.

Jostailuak saltzeko saltokiek, lantegiek, Afrikako perkusioa eta kolore anitzeko ohialek eta  ikasleen lanez eginiko erakusketak (Elefanteen Talde solidarioa eta herrixka afrikarrak) Azoka Txikiko festa kolorez eta elkartasunez betetako eguna bihurtu zuten.

Hori guztia lortu zen boluntarioen lanari esker; lankidetzaren esanahia parte-hartzearen bitartez barneratu duten horiei esker.

 

Share

Gracias a la recaudación obtenida en la fiesta Azoka Txikia los niños y niñas de Sirarou (Benin/ África) tendrán una escuela con comedor y apoyo escolar

El pasado 12 de diciembre el Iradier Arena abrió sus puertas a la octava edición de la Azoka Txikia, organizada por el Servicio de Juventud. Profesorado, escolares y padres y madres de 11 centros educativos, monitorado de la Red de Ludotecas y ludoclubs municipales, educadores de calle y la parroquia de San Martín ofrecieron una lección solidaria atendiendo como voluntarios/as 30 stands de venta de juguetes.

Un total de 1.200 niños y niñas han participado en el programa Azoka Txikia 2015. Estos escolares previamente conocieron en sus aulas la realidad que viven las niñas y niños de Sirarou (Benin/ África) a cargo de la Asociación Africanista Manuel Iradier. Los escolares de Vitoria, a través de dinámicas vivenciales y de la escucha del testimonio de una niña de Sirarou (vídeo) comprendieron que no todos los niños y niñas del mundo tienen asegurados derechos tan fundamentales como la educación, la sanidad, la protección familiar o el disponer de tiempo para jugar. Desde esa comprensión y empatía, los escolares participantes se convirtieron en voluntarios activos y solidarios aportando juguetes usados en buen estado, clasificándolos, ayudando en su transporte y vendiéndolos junto a sus familias en el rastrillo solidario que se realizó en el edificio Iradier Arena el pasado día 12 de diciembre.

El resultado no pudo ser más satisfactorio, ya que acudieron al recinto 4.255 personas y se recaudaron 13.726 € que serán destinados a que los niños y niñas de Sirarou tengan una escuela digna.

Stands de venta de juguetes, talleres, percusión y bailes africanos , telas y delantales multicolores y la exposición que recogía el trabajo realizado por los escolares – “La manada de Elefantes solidaria y los poblados africanos contribuyeron a convertir la fiesta de la Azoka Txiki en un día inolvidable lleno de color y solidaridad.

Todo ello fue posible gracias a un voluntariado que ha comprendido desde la vivencia y la práctica, el significado real de la solidaridad.

Share