Prentsa Oharren banner

Astebururako aurreikuspenak

Ostiralean, abenduaren 11n

  • Gorka Urtaran alkateak, Iñaki Prusilla Kirol zinegotziak eta Enrike Ruiz de Gordoa, Kultura zuzendariak  Arabako Kirol Ekitaldian  parte hartuko dute.  Europa jauregian, 21:00ean.

Larunbatean, abenduaren 12an

  • Garapenerako Lankidetza zinegotzia, Jaione Aguirre, SETEM Hego Haizea elkarteak antolatzen duen mintegi batera joango da.  Simone de Beauvoir elkarte extean izango da, 10:30ean. Gainera,  12:30ean, Jaione Aguirre, Karate Gabonetako ekitaldira joango  da Mendizorrotzara,  11:00ean.
  • Gazteria zinegotzia, Iñaki Prusilla12:00 ean joango da Azoka Txikiara,  Iradier Arena aretoan.
  • Ingurune zuzendaria, Ainhoa Etxeandia eta IGI  zuzendaria, Luis Andrés Orive Etxe berdeak ekimenaren amaiera ekitakdira joango dira, Europa Jauregian 12:00ean.
  • Garapen ekonomiko zinegotziak, Nerea Melgosak, “El hipotecazo” sari banaketan parte hartuko du,  19:00eanmerkatu azokan.
  • Gorka Urtaran alkateak  Odol-emaileen elkarteak Zaldiaran jatetxean eskaintzen duen ekitaldian parte hartuko du.  21:30ean.

Igandean, abenduaren 13an

  • Kirol zinegotzia, Iñaki Prusilla, Maratoi Erdia eta Erdi Maratoi txikia izango diren ekitalditara  joango da.  12:30ean Mendizorrotzan.

 

Share

Prentsa-deialdiak (2015-12-14)

Prentsaurrekoa. ‘Carmina Burana’ kontzertua aurkeztea

Parte hartzaileak. Iker Olazábal, Udal Musika Bandako zuzendariordea; Nagore Alangua (Nurat, Samaniego eta Lumturi abesbatzak); eta Ángel Alday, (Claustrum Armonicum)

Eguna. Astelehena, abenduak 14

Ordua. 11:00

Tokia. Teatro Principal Antzokia

Share

Alkateak arduraz jokatzeko eskatu die alderdiei Gasteizen tranbia, BRTa eta bizikleta elektrikoa batzen dituen mugikortasun plan aitzindaria izateko aukera historikoa ez galtzeko

“Gobernu honek beti bilatu eta bilatuko ditu akordioak aurkitzeko bideak”, esan du Gorka Urtaranek, eta argitu du: “udal gobernu hau ez da Zabalganaz ahaztu”

Gorka Urtaran alkateak arduraz jokatzeko eskatu die korporazioa osatzen duten alderdiei, Gasteizen tranbia, autobus azkarra eta bizikleta elektrikoa batzen dituen mugikortasun plan aitzindaria izateko aukera historikoa “ez galtzeko” akordiora iristeko. Udal gobernuak iragarri du datorren asteartean bilduko dela taldeekin, “zalantzak argitu eta proiektua azaltzen jarraitzeko”, eta berriro ere “gobernuaren esku luzatzeko, adostasunera heltzearren”.

Gorka Urtaranek adierazi du proiektua aurrera ez eramatea “akats handia” litzatekeela, eta ez duela etsiko, lanean jarraituko baitu Eusko Jaurlaritzak Gasteizen mugikortasun sistema horren aldeko aldeko apustuari eutsi diezaion. “Ez dezagun hondatu, herritarrek ez baitute ulertuko Udalak horren aldeko adostasuna ez lortzea”, azaldu du alkateak. “Ezin dugu aukera galdu, Eusko Jaurlaritzak eta Foru Aldundiak %65 eta %17,5a ordainduko dute BRT delakoaren azterlan eta proiektuen idazkuntza egiteko. Udal konpetentzia den hori, bestela, Udalak ordaindu beharko luke guztia”, azaldu du alkateak.

Joan den astean onetsi zuen Tokiko Gobernu Batzarrak Eusko Jaurlaritzaren, Arabako Foru Aldundiaren eta Gasteizko Udalaren arteko hitzarmena, hiriko garraio publikoaren eskaintza sistema intermodal integratu osorik elektrifikatu baten bitartez hobetzeko eraikuntza-proiektua idazteko, tranbiaren bi adar luzatu —campuseraino eta Salbururaino— eta autobus azkarra edo BRTa —linea periferikoan— eta bizikleta elektrikoa ezartze aldera. Oraingo zerbitzuaren kalitatea hobetuko luke sistema horrek.

Plana aurrera eramateko, Udalbatzak Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio orokorrari autobus azkarra ezartzeko azterlan eta proiektuen idazkuntza kudeatzeko mandatua onetsi behar du. Bus azkarrak hiriko 14 auzori eta Gasteizko biztanleriaren %40ri zerbitzua emango dio.

Proiektuak tranbiaren bi adarren luzapena eta baita bizikleta elektrikoaren zerbitzua martxan jartzea ere hartzen du kontutan. Proiektuaren idazkuntzaren kostua gutxi gorabehera milioi bat eurokoa izango da, eta, hiru erakundeen arteko lankidetza-hitzarmenean jasotzen denez, Eusko Jaurlaritzak % 65 finantzatuko du, eta Udalak eta Aldundiak, berriz, bakoitzak % 17,5. “Gainerako erakundeak inplikatzea lortu dugu, ez dezagun Udalean hondatu”, eskatu du alkateak.

Bestetik, Gorka Urtaranek argitu du udal gobernua ez dela “inola ere Zabalganaz ahaztu” eta “lanean ari” dela “sistema hori etorkizunean auzora irits dadin”, baina ez agintaldi honetan. “Badakigu auzoak mugikortasun beharrak dituela, eta egoki konpondu nahi ditugu”, erantsi du alkateak.

Intermodala, integrala eta elektrifikatua izango den hiri-garraio publikoaren sistema oso bat edukitzearen garrantzia nabarmendu du, hain zuzen ere nazioartean mugikortasun iraunkorraren alorrean aurreratuen dauden hirietan egiten ari denaren ildo beretik. “Garraioaren alorrean estrategia iraunkor eta lehiakorrean murgilduta dago Gasteiz, horrek areagotu egiten baitu horren kalitatea, eta ingurumenarekin begirunez jokatzeko aukera ematen. Proiektu estrategikoa da udal gobernu honentzat”, amaitu du.

Share

Udalaren sostengua Gimnasia Galari

 

 

 

 

 

 

 

 

Kirol zinegotzi Iñaki Prusillak Gimnasia Galaren aurkezpenean parte hartu du gaur goizean; Arabako Gimnasia Federazioak 22 urte daramatza gala hori Gasteizen antolatzen.

Abenduaren 19an egingo da dagoeneko hirian sustraitua den ekitaldia, Mendizorrotzeko kiroldegian; sarrera doakoa da, lekuak bete arte.

Prusillak eskerrak eman dizkie “antolatzaileei eta gimnastei, urte osoan egiten duten ahaleginagatik, bai eta haien guraso eta familiei ere, eta bizimodu aktibo eta osasungarriaren ilusioa eta defentsa partekatzen baitituzte”.

Share

Udalak bat egin du Gizakien Lurra elkarteak antolatutako Eguberri-erroskaren elkartasunezko banaketan

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Gorka Urtaran alkateak eta Udalbatzako zenbait kidek bat egin dute  Gizakien Lurra elkarteak urtero antolatu ohi duen Eguberri-erroskaren elkartasunezko banaketan.

Goizez eta arratsaldez egitekoa den jardueran jasotzen den dirua elkartearen “Bizitzaren aldeko bidaia” programarako erabiliko dira.

 

Share

Udalak 313.528,46 euro bideratuko ditu adinekoentzako egoitza zein eguneko zentroetako girotze soziokulturalaren programetara.

Gobernu Batzarrak Adinekoen Zerbitzuaren adinekoentzako egoitza zein eguneko zentroetako girotze soziokulturalaren programarako kontratua 2016ko urtarrilaren 15etik 2017ko urtarrilaren 14ra arte luzatzea onetsi du; SIRIMIRI, SERVICIOS SOCIO-CULTURALES S.L. enpresari dagokio kontratua, 313.528,46 euroan.

San Prudentzio zentro integralean eta Aurora, Arkupeak, Los Molinos eta Olarizu egoitzetan eskaintzen dira zerbitzu horiek.

Share

Suhiltzaileek San Martineko taberna batean esku hartu behar izan dute, ur isuria zela eta

Taberna batean ura isuri eta areto osoa hartu du, sei zentimetroraino; gainera, ura azpitik iragazi da eta garajeetako sabaitik isurtzen hasi da, beraz, suhiltzaileei deitu behar izan diete, goizeko 6.30ean. 

Adrián Aldecoa Margolariaren kalean dagoen tabernara joan eta uraren giltza itxi dute, ihesa eteteko (zerbeza txorrotara doan loturak eragin du). Tabernaren barruan metatu den ur gehiena xurgatu eta zortziak aldera  eman dute jarduna bukatutzat.

Goizeko lehen orduan, halaber, Ama Vedruna kaleko eraikin bateko igogailuan itxita zeuden bi pertsona erreskatatzera joan dira, hirugarren eta laugarren solairuen artean blokeatuta geratu baita. Ezin izan dira makina-gelara sartu, ganbaren barruan dagoelako, beraz, igogailuaren atea ireki eta bi pertsonak atera behar izan dituzte; ondoren igogailuen mantentzeaz arduratzen den pertsonari itxaron diote.

Goizaldeko ordu biak aldera ere esku hartu behar izan dute ur isuria zela eta. Federico Baraibar kaleko etxe bateko kontagailuen gelatik zetorren ura, eta etxebizitza bateko eskaiolazko sabaia eta logela bat hondatu ditu; suhiltzaileek hezetasuna antzeman dute sabaian, hormetan eta armairu baten barruan. Ustez ur isuria zetorren etxebizitzaren kontagailuko giltza itxi, kontagailuen gelako sabai faltsua zulatu eta etxebizitzaren jabea aurkitzen saiatzeko argibideak eman dituzte.

Zaborrontzi batek sua hartu zuen

Vicente Aleixandre kalean zaborrontzi batek su hartu zuen, eta suhiltzaileek arin jokatzeko tutu malgu batez itzali zuten, Udaltzaingoa ere bertan zelarik.

Bestetik, Batan ibilbideko etxe batean sartzen saiatu ziren, bertako bizilagunak ez baitzuen irekitzen. Autoeskalarekin sartzen saiatu ziren, baina ezin izan zuten; orduan, goiko solairutik zintzilikatuta ahalegindu ziren, eta une hartan bizilaguna agertu zen, onik.

Forondako atetik arkupeko sabaiaren egoera balioesteko eskatu zuten, itxuraz berokuntza sareak isuria izan baitzuen. Suhiltzaileek isuriak sortutako zuloaren inguruan 20 zentimetro inguru kendu zuten eta ura erortzen zen zatia ere kendu zuten, ura zuzenean kalera joan zedin.

Hamaika trafiko-istripu

Udaltzaingoak 11 trafiko-istriputan esku hartu behar izan zuen, baina ez zen ez zauriturik ez bide-segurtasunaren kontrako inputaturik izan. Orotara 10 salaketa izapidetu zituen: 9 ebasketagatik eta 1 kalteengatik.  Polizia judizial gisa zazpitan jardun zuen.

 

Share

Gasteizek drogen kontsumoaren prebentziorako programa bat sustatuko du ikastetxeetan

Gasteizko Udalak drogen kontsumoaren eta beste adikzio batzuen prebentziorako programa bat sustatuko du udalerriko ikastetxeetan; hiria aitzindaria izan da arlo horretan, eta ibilbide luzea egin du. “Gasteiz, drogarik gabeko hezkuntza esparrua: adikzioen prebentzio orokor eta berariazkoa eta kontsumoari dagozkion arriskuak murriztea” programa datorren ikasturtean garatuko da, Lehen Hezkuntzatik Batxilergorainoko ikasgeletan. “Azken helburua gazteen artean bizimodu osasungarria sustatzea da, ikasgeletan ezagutuz eta ikasiz”, azaldu du Ingurumen zinegotzi Borja Belandiak.

Gaur goizeko bileran onetsi du Tokiko Gobernu Batzarrak jarduera horiek garatzeko behar den laguntza teknikoa kontratatzeko dosierra, 85.000 euroko aurrekontuarekin. Proiektuak egiteko hauek barne hartzen ditu: droga kontsumoaren prebentzioaren arloan ikastetxeetako hezitzaileek taldean lan egiteko sistema formalizatzea, taldeei laguntza profesionala ematea, eta gazteak, familiak eta irakasleak tutoretzea. Udaleko Hezkuntza Zerbitzuak eta Osasun Publikoaren Atalak hartuko dute parte programan.

2016ko urtarriletik abendura arte egingo dira jarduerak, zenbait gaitan banatuta: adikzio teknologikoen prebentzio orokorra, Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasleei zuzendua; tabakoarekiko adikzioaren prebentzioa, DBHko 1. mailako ikasleei zuzendua; alkoholarekiko adikzioaren prebentzioa, DBHko 2. mailako ikasleei zuzendua, eta kalamuarekiko adikzioa,  DBHko 3. mailako ikasleei zuzendua. Azkenik, DBHko 4. mailako ikasleek legez kanpoko drogekiko eta psikofarmakoekiko adikzioen prebentziorekin lotutako jardueretan hartuko dute parte.

 

Share

Gasteizko Udalak irisgarritasuna hobetuko du Arriagako Kofradiaren kaleko oinezkoentzako eta ibilgailuentzako 25 puntutan

Urtaranen gobernuak irisgarritasuna hobetuko du Arriagako Kofradiaren kaleko oinezkoentzako eta ibilgailuentzako pasabideetan, Pilar auzoan. Irisgarritasun Planaren barruko jarduera da, indarreko legeriak hiri-inguruneen irisgarritasunaren alorrean ezarritako aginduak betetzeko, mugikortasun arazoak dituzten pertsonen eguneroko bizitza errazteaz gain.

Espazio Publikoaren Sailak, zehazki, 25 lekutan esku hartuko du, araudiarekin bat ez datozen pasabideak eraitsi eta kentzeko. Gehienetan kotak beheratuko dira, irisgarritasuna bermatzeko eta, bide batez, igarobideak zabaltzeko.

Tokiko Gobernu Batzarrak Construcciones Aguillo S. A. enpresari esleitu dizkio lanak, 123.776,52 euroko aurrekontuarekin (BEZa barne) eta 4 hilabetetan gauzatzeko. Enpresak % 21,62ko beherapena eskaini du lehia-oinarriarekiko (157.918,50 euro). 

“Pertsona guztien bizitza erraztu nahi dugu, baita irisgarritasuna bermatu. Batez ere, mugikortasun arazoak dituzten pertsonena”, azaldu du Hirigintzako zinegotzi Borja Belandiak.

Share