Prentsa Oharren banner

Gasteizko Udalak giza baliabideak berrantolatzeko plana jarri du abian, San Martineko udal bulegoetara aldatu izan ondoren

 

  • Herritarrei Laguntzeko Administrazio Atal berria abian jarri da.

Tokiko Gobernu Batzarrak goizean onartu du Administrazio-langileak Antolatzeko Plana, hainbat sail San Martineko bulegoetako eraikinera aldatu izanaren ondorioz. Horren helburua da herritarrei ematen zaien laguntza arintzea eta plantilaren egitura egoitza berrian dauden udal zerbitzuen behar errealei egokitzea, Herritarrei Laguntzeko Administrazio Atala martxan jarrita. Atal horretako lantaldea 52 lagunek osatzen dute, eta horietako 26k herritarrei zuzenean laguntzeko lanak egingo dituzte, eta gainerakoak Udalaren administrazioaren hainbat sailetan esleituko dira. Herritarrei Laguntzeko Atalak ele bietan emango du zerbitzua eta herritarrekin harreman zuzena duten langileen prestakuntza hobetzea ahalbidetuko du.

“San Martineko bulego berriak martxan jartzeak herritarrei zuzenean laguntza emateko langileen antolakuntzan aldaketa sakona ekarri du. Egoera hori aprobetxatu nahi dugu eraginkorragoak izateko, baliabideak hobetzeko, plantillari prestakuntza errazteko eta ele bietan artatzeko bermea eskaintzeko. Azken finean, Herritarrei Laguntzeko Atal berriarekin pertsonengandik hurbilago dagoen udala bidean jartzen ari gara”, esan du Funtzio Publikoaren zinegotzi Iñaki Prusillak.

Herritarrei Laguntzeko Administrazio Atalak Dato, San Prudentzio eta Olagibeleko udal bulegoetan zeuden zerbitzuak ordezkatzen ditu, eta diziplina anitzeko prestakuntza duten langileak izango ditu, azal daitezkeen eginkizun mota ezberdinei erantzuna emateko gai direla, horretarako, zeharkako gaitasunetan prestakuntza jasoko baitute otsailean, martxoan eta apirilean zehar. Maiatzean Herritarrei Laguntzeko Atal berria sortzeko prozesua amaituko bide da, eta horretarako garatu dira administrazio-langileak borondatez mugitzeko hainbat prozesu.

Administrazio-langileak antolatzeko plana Funtzio Publikoaren Sailak eta Herritarrei Laguntzeko Zerbitzuak elkarlanean diseinatu dute, eta martxan jarri eta bi urtetara ebaluatuko dute.

Share

Zorionak Mari Paz!

Gasteizko Udalak 1996ko urtarrilaren 10etik hona San Prudentzio adinekoentzako zentro integralean bizi den Mari Paz Baños Ibargoitia gasteiztarra zoriondu nahi du, 101 urte betetzeagatik. Oso hiztuna eta musika-zalea, batez ere zarzuela maite duen Mari Pazek egun zirraragarria eman du, senide hurrenek eta egoitzako lagunek inguratuta. Goizean zehar ALZIk meza, bazkaria eta akordeoi saioa antolatu ditu egoitzan bertan emakumea zoriontzeko.

 

Mari Paz Baños Ibargoitia 1914ko abenduaren 30ean jaio zen Gasteizko Gaztelako atea kalean, eta urte askotan Jesusen Zerbitzarien kalean ere bizi izan da. 1996an iritsi zen egoitzara, eta bertan bizi da ordutik, berarekin batera bizi direnekin une on asko igarota. Zorionak!

Share

VGarbi zerbitzuak 400 lagunetik gora artatu ditu martxan jarritako lehenengo astean

 

 

 

 

 

 

 

“Halako tresnak bidea ematen digu herritarren eskaerak artatzeko eta hiria garbiago zaintzeko”, azpimarratu du Gorka Urtaran alkateak.

Joan den astean Urtaran gobernuak martxan jarritako VGarbi tresna 400 lagunetik gora erabili dute dagoeneko. Telefonozko doako mezularitza zerbitzu horri esker, herritarrek garbiketari buruzko iradokizunak eta kexak udalari berehala bidali ahal dizkiote mugikorrez komunikatzeko, honako plataforma erabilien bitartez: Whatsapp eta Telegram. Orain Hondakinen Kudeaketaren Zerbitzura jo dezake nahi duen orok, udalerriko kaleetan egoera anormalik antzemanez gero.

“Sentsazio onak ditugu, komunikazio bide berria ireki dugu, guztion artean Gasteiz garbiago izatea lortzen laguntzeko. Alde batetik, udalerriko auzotarrak entzun ahal izango ditugu eta haien arazo puntualei konponbideak eskaini ahal izango dizkiegu. Eta, horretaz gain, zeintzuk diren hiriko gune gatazkatsuenak ikusi ahal izango dugu, hobetzen jarraitzeko”, azpimarratu du Gorka Urtaran alkateak. Gasteizko alkateak herritarren “lankidetza” baita ere eskatu du, “gure gizabidez hiria garbi izaten laguntza emateko. Are gehiago Gabonetako egun hauetan, edukiontzien erabilera areagotu egiten baita”.

Martxan jarritako lehenengo astebete honetan zehar VGarbi zerbitzuan jasotako mezu erabilienak gainezka egindako edukiontziei, buzoietatik kanpora dauden poltsei, buxatutako buzoiei eta hiriburu arabarraren gune zikinei lotutakoak izan dira. VGarbiren erabilera oso erraza da. Nahikoa da aplikazio horietakoren bat deskargatzea (Whatsapp edo Telegram) eta 681 102 020zenbakira mezu bat idaztea, zikinkeria antzeman den lekuaren argazki bat bidaltzeko, non dagoen ahalik eta zehatzen azalduz. Udalak garbiketa-kontratari emango dio horren berri, ahalik eta azkarren joan daitezen. Gogoan izan behar da zenbaki hori ez dela telefono deiak egitekoizango, eta premiazkoak ez diren kexak eta iradokizunak egiteko badirela beste bide batzuk: Herritarren Postontzia eta 010 telefonoa.

Tresna horrek hainbat helburu ditu. Lehenengo eta behin, herritarren eta administrazioaren arteko zuzeneko komunikazioa ahalbidetu nahi da, garbiketa zerbitzuaren kalitatea hobetzeaz gain. Bestetik, Gasteizko Udalak denbora errealean jakin ahalko du zein diren arazo gehien sortzen duten lekuak garbiketari dagokionez.

Tokiko gobernuak “tresnaren berehalakotasuna azpimarratu du”, horri esker “udal zerbitzuek albait azkarren zuzendu ahalko baitituzte gabeziak”. Urtaran gobernuak Hondakinen Kudeaketaren eta Informazioaren Teknologien zerbitzuetako funtzionarioen lana nabarmendu nahi izan du orobat, Udalak berak sortu eta garatu baitu proiektu hau.

 

Share

Udalak datozen bi urterako gazteentzako sexualitate aholkularitza eta aholkularitza psikologikoa kontratatu ditu 158.000 euro truke

Erabiltzaileen batez besteko adina 22 urte da, eta guztira 1.800 kontsulta egin ziren bi zerbitzuetan

Tokiko Gobernu Batzarrak datozen bi urteetarako gazteentzako sexu aholkularitza eta aholkularitza psikologikoa kontratatu ditu gaur goizean, 158.000 euro truke.

Sexualitate aholkularitzaren kasuan, 100.041,86 euro ordainduko dizkio Udalak Emaize Centro Sexológico S.L. enpresari, bi urterako. 14 eta 30 urte bitartekoentzako aholkularitza psikologikoa emateko, berriz, 58.035 euro ordanduko zaizkio Hazgarri S. Coop. Editen enpresari.

Sexualitate Aholkularitza (Asexoria) gazteei beren sexualitateari buruz dituzten zalantzak argitzeko lekua da, eta hainbat gairen inguruan orientabideak ematen dizkieten adituek koordinatzen dute:  sexu bidez transmititzen diren gaitzak, antisorgailuak, sexu orientazioa, tabuak… Gainera, hirian dauden baliabideei buruzko informazioa ematen diete, gaika banatuta : transexualitatea, homosexualitatea, aholkularitza psikologikoa, emakumeak, haurdunaldia nahita etetea, sexualitateari buruzko aholkularitzak, etab. Iaz 1.002 kontsulta egin ziren, eta erabiltzaileen batez besteko adina 22,5 urtekoa izan zen. Bestetik, sentsibilizazio hitzaldiak eman zituzten 27 ikastetxetan, hau da, guztira 1500 ikasleri baino gehiagori.

Aholkularitza psikologikoa  udalaren isilpeko eta doako zerbitzua, 14 eta 30 urte bitarteko gazteentzat; bertako profesionalek orientabideak eman eta erabakiak hobeto hartzeko laguntza ematen diete erabiltzaileei, halakorik behar badute. Iaz 822 kontsultari erantzun zieten, gehienak aurrez aurre; posta elektronikoz eta telefonoz ere eskaini zuten arreta. Erabiltzaileen batez besteko adina 22 urtekoa da; horietatik % 47 emakumeak ziren eta % 35, gizonak.

 

Share