Prentsa Oharren banner

Aurreikuspenak

abenduak 23, asteazkena

  • Alkateorde Borja Belandia Lehendakariak euskal gizarteari eskaintzen dion harrera-ekitaldira joango da, 19:00etan. Lehendakaritzan.
  • Alkate Gorka Urtaran Udal Folklore Akademiaren Eguberrietako kontzertura joango da; aurten 25. urteurrena ospatzen du akademiak. 19:30ean, Jesus Guridi kontserbatorioko areto nagusian.
  • Gizarte Politiken zinegotzi Nerea Melgosak San Martineko saltzaileek “Aitzina” gaixotasun arraroen elkartearen alde antolatutako zozketaren sari banaketan parte hartuko du. 20:00etan, San Martineko eraikineko sarreran.

abenduak 24, osteguna

  • Alkate Gorka Urtaran eta Kultura zinegotzi Iñaki Prusilla Olentzerok ume gasteiztarrei udaletxean egingo dien harrera-ekitaldira joango dira. 10:00etan hasiko da.
  • Alkate Gorka Urtaran eta udalbatzako kide batzuk Floridako jaiotzaren bedeinkapenera joango dira, 13:00etan.

abenduak 27, igandea

  • Ekonomia Sustapenerako zinegotzi Nerea Melgosa Marianisten Olinpiadaren inauguraziora joango da; 20:30ean hasiko da, Santa María Marianistas ikastetxean.
Share

Prentsa deialdia (2015-12-24)

– Florida parkeko jaiotzaren bedeinkapena 

Parte-hartzailea: Alkatea, Gorka Urtaran.

Eguna: abenduak 24, osteguna

Ordua: 13.00

Lekua: Jaiotzako misterioaren haitzuloa 

 

 

Share

Rodila Plus Zaragoza S.L. enpresa arduratuko da Gasteizko autobus geltokia garbitzeaz

 Rodila Plus Zaragoza S.L. enpresa arduratuko da Gasteizko autobus geltokia 2016an garbitzeaz. Tokiko Gobernu Batzarrak autobus geltokia onik zaindu eta garbitzeko kontratua aipatutako enpresari esleitzea onetsi du, 168.662,26 euroan.

 

Share

Udalak 2,1 milioi euro jarriko ditu Etxean Laguntzeko Zerbitzurako

Udal gobernuak Gasteizko udalerrirako Etxean Laguntzeko Zerbitzuari dagokion kontratazio-dosierra onetsi du, 2.116.522 euroan (BEZa barne) eta urtebeterako.

Orobat, Gobernu Batzarrak Arabako Lurralde Historikoan Gizarte Larrialdietarako Zerbitzua emateko Arabako Foru Aldundiarekiko hitzarmena luzatzea erabaki du; aldundiak 63.918,00 € jarriko ditu. Gasteizen eta Arabako Lurralde Historiko osoan berehalako arreta behar duten herritarrei eragiten dieten arazoetan esku hartzea da zerbitzuaren egitekoa, gizarte baliabideak erabiliz konpontzeko modukoak direnean.

 

Share

Abian da Gasteizen 2016an berdintasunaren arloko jarduerak eta proiektuak garatzeko diru-laguntzetarako deialdia

Tokiko Gobernu Batzarrak udalerrian 2016ko ekitaldian emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren alorrean jarduerak eta proiektuak bideratzeko diru-laguntzak emateko deialdi publikoa onetsi du. Bi atal ditu deialdiak: batetik, Martxoaren 8aren inguruan —Emakumeen Nazioarteko Eguna— jarduerak antolatzen laguntzeko; bestetik, elkarte sareari genero-berdintasuna sustatzeko jarduera eta proiektuak bideratzen laguntzeko.

Udalak 20.000 euro aurreikusi ditu diru-laguntza deialdi horretarako.

Deialdia ALHAOn, udalaren web-orrian eta Berdintasun Zerbitzuaren orrian (www.vitoria-gasteiz.org/berdintasuna) argitaratuko da.

 

Share

Udalak zirkulazioari buruzko informazioa jasotzeko eta trafikoa semaforo, seinale eta radar bidez kontrolatzeko sistemen kudeaketarako lehiaketa deitu du

 Aurrekontua 5,3 milioi eurokoa da, 4 urteko eperako

Tokiko Gobernu Batzarrak datozen urteetan 4 Gasteizko zirkulazioaren kontrol eta informazio sistemak kudeatzeko dosierra onetsi du gaur goizean. Hasierako aurrekontua 5.336.465,52 euro da.

Hauxe da kontratuaren xedea: trafikoa kontrolatu eta seinaleztatzeko eta horri buruzko informazioa jasotzeko sistemak mantentzea, hirugarrenek sortutako matxurak konpontzea eta instalazioak berritu edo aldatzea.

Zehazki, sistema hauek sartzen dira kontratuan: semaforo bidezko kontrola, sistemen kudeaketa zentralizatua, zirkulazioari buruzko datuak antzeman eta jasotzea, kamera bidezko behaketa, erabiltzaileei informazioa ematea bidean doazela eta web orriaren bidez, mugatutako sarbide eta erabiltzaileen kontrola, argi-seinaleak, semaforo gorria errespetatzen den kontrolatzea, abiadura kontrolatzeko radar finkoak, aparkalekuei buruzko informazio-panelak, mezu aldakorrak emateko panelak, etab.

Share

Olentzerok harrera egingo die bihar Gasteizko umeei, eta ekitaldiak iaz baino bi ordu gehiago iraungo du

 Floridako jaiotzaren bedeinkapenak eta ikazkinaren desfileak emango diete ofizialki hasiera Eguberriei

Olentzerok harrera egingo die bihar Gasteizko umeei, eta ekitaldiak iaz baino bi ordu gehiago iraungo du. Udaletxeko ateak 10:00etan irekiko dira, txikienek Olentzerori berari nahi dutena eskatu diezaioten, 15:00etara arte.

 Bestetik, Gabon egunez Floridako jaiotza bedeinkatuko da, haitzuloan, 13:00etan.

 Indarrak berreskuratu ondoren, 18:00etan Olentzero eta Mari Domingik desfileari ekingo diote, leku hauetan barrena: Iparralde gizarte etxea, Legutianoko atea, Frantzia kalea, Bake kalea, Olagibel kalea eta Plaza Berria. Olentzero 19:00ak aldera aterako da udaletxeko balkoi nagusira, eta Folklore Akademiarekin batera bere kanta abestuko du.

Share

Gabonetako hiriko autobuseen ordutegiak

Gabonetako jaiak eta urte berriko jaiak direla eta, aurreko urteetan egin den bezala:

  • Abenduaren 24an eta 31ean lineen azken zerbitzuak ondoren dagoen taulan aipatuko diren orduetan izango dira.
  • Abenduaren 25eaneta urtarrilaren 1ean arratsaldez bakarrik izango dira autobusak arratsaldeko 16:00etan hasiko dira hasiera geltokietatik, eta lan egunetako ordutegia izango dute azken zerbitzuek.
  • Urte Zahar eguneko Gautxori zerbitzua goizeko 01:00ean hasiko da, eta azken zerbitzuak 06:30an edo 07:00etan aterako dira hasiera geltokietatik.
  • Enpresako lan hitzarmenari jarraiki, abenduaren 24tik 25erako, 25etik 26rako eta urtarrilaren 1etik 2rako gauetan ez da Gautxori zerbitzurik izango.

Abenduaren 24an eta 31ean lineen azken zerbitzuak

Linea

Nondik

Nora

Azken irteera

L1Nafarroako Errege-Erreginak, 19Katedrala19:55
L1KatedralaNafarroako Errege-Erreginak, 1919:55
L2Zaramaga-BoulevardMendizorrotza20:00
L2MendizorrotzaZaramaga-Boulevard20:00
L3Bergarako atea, 25Izardui komandantea – Zumakadi19:40
L3Bergarako atea, 25Bake kalea20:00
L3Bergarako atea, 25Aretxabaleta19:40
L3Izardui komandantea – ZumakadiBergarako atea, 2519:45
L3Izardui komandantea – ZumakadiDurana18:25
L3DuranaIzardui komandantea – Zumakadi19:00
L4Donostia, 25Reina Sofia, 819:40
L4Donostia, 25Katedrala20:00
L4KatedralaSofia Erreginaren hiribidea, 820:00
L4Sofia Erreginaren hiribidea, 8Ramiro Maeztu20:00
L4Ramiro MaeztuDonostia, 2520:00
L4Sofia Erreginaren hiribidea, 8Donostia, 2519:40
L5SalburuaBremen, 1519:40
L5SalburuaAstegieta19:20
L5Bremen, 15Prado20:00
L5Bremen, 15Salburua19:40
L5AstegietaSalburua19:25
L5bPradoSalburua19:55
L5bSalburuaJundiz/Ariñez19:00
L5bSalburuaJundiz ITV19:10
L5bJundiz/AriñezSalburua19:05
L6Oion, 24Iliada/Gabriel Martinez de Aragón19:40
L6Oion, 24Prado20:00
L6PradoIliada/Gabriel Martinez de Aragón20:00
L6Iliada/Gabriel Martinez de AragónKatedrala20:00
L6KatedralaOion, 2420:00
L6Iliada/Gabriel Martinez de AragónOion, 2419:40
L7BorinbizkarraIliada / Salburua Bulebarra19:40
L7BorinbizkarraPrado20:00
L7PradoIliada / Salburua Bulebarra20:00
L7Iliada / Salburua BulebarraKatedrala20:00
L7KatedralaBorinbizkarra19:50
L7Iliada / Bulevar Salburua BulebarraBorinbizkarra19:40
L8IntermodalaNieves Cano/Unibertsitatea20:00
L8Nieves Cano/UnibertsitateaIntermodal / Intermodala20:00
L9GamarraIzardui komandantea – Zumakadi19:30
L9GamarraBake kalea19:50
L9Bake kaleaIzardui komandantea – Zumakadi19:48
L9Izardui komandantea – ZumakadiGamarra19:35
L9AretxabaletaGamarra19:33
L10Nazio Batuak/MariturriPrado20:00
L10Nazio Batuak/MariturriAntonio Amat, 519:40
L10PradoAntonio Amat, 519:55
L10Antonio Amat, 5Katedrala19:55
L10Antonio Amat, 5Nazio Batuak/Mariturri19:45
L10KatedralaNazio Batuak/Mariturri20:02

 

Share