Prentsa Oharren banner

Astebururako aurreikuspenak

Abenduak 18 ostirala

  • Borja Belandia alkateordea Arabako Medikuen Elkargoak urtero egiten duen ekitaldian izango da, Artiumen 19.30tan.
  • Ekonomia eta Enplegu zinegotzi Nerea Melgosa Kandelen Gauan izango da 20.00tan Matxete Plazan.
  • Gorka Urtaran alkatea eta Ekonomia eta Enplegu zinegotzi Nerea Melgosa “Premios Visual Sariak 2015”  sarien ekitaldian izango dira 21.00etan Arabako Ganberan.

Abenduak 19, larunbata

  • Gizarte Politiken zinegotzi Nerea Melgosa Itxaropena elkarteak egiten duen Gabon Txapelketan izango da Almudena Cid kiroldegian, 9tatik 14.30tara.
  • Parte hartze zinegotzi Jaione Aguirre, ASPACEren urteroko ekitaldian izango da, 18.00etan Ibaiondo gizarte-etxean. .
  • Kirol zinegotzi Iñaki Prusilla Arabako Gimnasia Federazioak egiten duen Gimnasiaren Galan izango da 18.00etatik aurrera Mendizorrotza kiroldegian.
Share

Prentsa-deialdiak (2015-12-21)

Prentsaurrekoa. Olinpiada Marianistak aurkeztea

Parte hartzaileak. Vitoria-Gasteizko alkate Gorka Urtaran; Santa María-Marianistas ikastetxeko zuzendari nagusi Hugo Diego Akaiturri; eta Olinpiadako arduradun Alain Ruiz Treviño

Eguna. Astelehena, abenduak 21

Ordua. 11:00

Tokia. Udaletxeko prentsa aretoa

——————

Prentsaurrekoa. San Silvestre Lasterketa aurkeztea

Parte hartzaileak. Hezkuntza, Kultura eta Kirol zinegotzi Iñaki Prusilla; Arabako Atletismo Federazioko lehendakari Andrés Sánchez; Federazioko zuzendari tekniko Mikel García Zurbano; Laboral Kutxako Komunikazio arduradun Mikel García Zurbano; eta Asociación Bizirik Elkarteko ordezkari Maitane Cuesta Martín.

Eguna. Astelehena, abenduak 21

Ordua. 11:30

Tokia. Udaletxeko prentsa aretoa

Share

Gobernu Batzarrak garraiorako hitzarmena onartu du talde politikoen ekarpenekin

Urtaranen gobernuak goizeko Tokiko Gobernu Batzarrean Eusko Jaurlaritzak, Arabako Foru Aldundiak eta Gasteizko Udalak egindako lankidetza-hitzarmena onartu du, hirian garraio publikoaren eskaintza egokitzeko proiektua idazteko. Hitzarmenaren helburua sistema multimodala sortzea da, tranbiaren hedapenean, autobus azkarra edo BRTa ezarpenean eta azken miliarako bizikleta elektrikoa martxan jartzean oinarrituta.

Puntako proiektu hori alkatearen hitzetan “historikoa” da eta “hiriko etorkizuneko garapenerako erabateko garrantzia duena”. Proiektua gauzatzeko lehenengo urratsa sistema integratu eta guztiz elektrifikatutakoari dagokion eraikuntza proiektua idaztea da. Udaleko talde politikoen eskaerei kasu eginez, udal gobernuak berrikuntzak sartu ditu hitzarmenaren aldaera honetan: Zabalgana auzoa ahalmen handiko lerroen bitartez nola artatu aztertzeko azterlana sartu da, baita egungo trenbidean tren-trana ezartzearen bideragarritasuna ere.

Talde politikoekin adostutako planak honako puntuak sartzen ditu: gaiaz hitz egiteko, datorren asteartean Mugikortasunaren Foroarekin bilera egitea; Ingurumen Batzordean eta asteazkenean Osoko Bilkuran Eusko Jaurlaritzari egindako kudeatzeko gomendioa, alegia, autobus azkarraren sistemari dagozkion azterlanak eta proiektuak idaztea. Hala egingo ez balitz, BRTaren azterketa Udalak ordaindu beharko luke osotasunean, udalaren eskumenekoa baita.

Komeni da gogoratzea BRTaren ezarpenak hiriko 14 auzo hartuko dituela eta gasteiztarren % 40ari emango diola zerbitzua. Proiektu osoa idazteko kostua milioi bat euro izango da, eta horrek barne hartzen du tranbiaren hedapena, BRT sistema eta bizikleta elektrikoa ezartzea. Hiru erakundeen arteko lankidetza-hitzarmenean jasotzen denez, Eusko Jaurlaritzak % 65 finantzatuko du, eta Udalak eta Aldundiak, berriz, bakoitzak % 17,5.

Intermodala, integrala eta elektrifikatua izango den hiri-garraio publikoaren sistema oso bat edukitzearen garrantzia nabarmendu du alkateak azken asteetan, hain zuzen ere nazioartean mugikortasun iraunkorraren alorrean aurreratuen dauden hirietan egiten ari denaren ildo beretik. “Garraioaren alorrean estrategia iraunkor eta lehiakorrean murgilduta dago Gasteiz, horrek areagotu egiten baitu horren kalitatea, eta ingurumenarekin begirunez jokatzeko aukera ematen. Udal gobernu honetarako proiektu estrategikoa da,” adierazi du alkateak.

Share

Udalak 314.643 euro inbertituko ditu Besarkada Etxean eta drogazale ohiak gizarteratzera bideratutako jardueretan

Gasteizko Udalak 314.643 euro inbertituko ditu ondo finkatutako bi gizarte-proiektu hauetan: Besarkada etxean (GIB/HIESak kutsatutako pertsonak hartzeko zerbitzua, hiriko Hiesaren aurkako herritarren batzordeak koordinatuta), eta Jeiki Fundazioko drogazale ohiak gizarteratzera bideratutako hainbat jardueratan, Gizakia helburu programa esate baterako.

Tokiko Gobernu Batzarrak bi lankidetza-hitzarmen sinatu ditu goiz honetan. Lehenengoa Arabako Foru Aldundiak, Gasteizko udalak eta Hiesaren Aurkako Herritarren Batzordeak izenpetuko dute, eta “Besarkada etxea” harrera egiteko zerbitzua kudeatzeko balio izango du. Halako lankidetzak 1993tik hona irauten du, Hiesaren aurkako Batzordearekin batera, eta udalak 232.000 euro aportatzen ditu.

Bigarren hitzarmena ere Arabako Foru Aldundiak, Gasteizko udalak eta Jeiki Fundazioak izenpetuko dute. Hitzarmen hau 1994tik hona dago indarrean eta bertan udalak 82.643 euro ekartzeko konpromisoa hartzen du. Horri esker gizarte eta heziketa alorreko programa bat garatuko da drogazale ohiak gizarteratzeko. Hitzarmen honen bitartez martxan jarriko dira Gizakia helburu eta Aukera izeneko programak.

Share

Urtaranen gobernuak Lakuako azpiegitura berdea osatuko du

Udal gobernuak ekimena Zabalganera eramatea proposatuko du

Urtaranen gobernuak Hiri Azpiegitura Berdearen Estrategia lantzen jarraituko du, natura hirian barneratzeko, eta horrek eskaintzen dizkigun ingurumen, ekologia eta gizarte onurez baliatzeko. Horrekin lotuta, Tokiko Gobernu Batzarrak Lakuabizkarrean azpiegitura berderako lanak egiteko laugarren fasea kontratatzeko eskaintza onuragarriena aukeratu du; lan horiek 84.241,37 euroko kostua izango dute, BEZa barne, eta Eurofor enpresak egingo ditu, hiru hilabeteko epean. Inguruan hogeita lau lursail biziberritzeko iaz abian jarri zen proiektuaren barruan sartzen da jarduera, eta funtsean lurra mugitzeko eta lorezaintzako lanak egingo dira: orubeak egokitu, heskai bertikalak jarri, fruitu-arbolen ortuak sortu, erdibitzaileetan landareak aldatu eta beste azpiegitura berde batzuk osatu.

Arabako hiriburuko auzo horretan egiten ari den proiektu pilotua bukatzen denean Zabalganera eraman nahi da ekimena. “Erabiltzen ez diren lursailak ingurumenaren ikuspuntutik biziberritzeko oso proiektu interesgarria da. Klima aldaketaren kontra borrokatzeko eta horrelako orubeek sortzen duten kostu energetiko eta ekonomikoa murrizteko balioko du, bai eta horien ikusizko inpaktua gutxitzeko ere”, esan du Gorka Urtaran alkateak. Ingurugiro Gaietarako Ikastegiaren estrategia berriaren barruan sartzen da ekimena, hogeigarren urteurrenean filosofia berriari jarraitu nahi baitio. IGI berrikuntza agentzia bihurtu nahi da, puntako alorretan (ingurumena, mugikortasuna eta energia-eraginkortasuna) ikertzeko zentroa.

Organo horren helburuetako bat tokiko eremutik klima aldaketaren kontra borrokatzeko erronka erraldoiari heltzea izango da, naturan oinarritutako irtenbideak baliatuz. Hori egituratzeko, besteak beste, natura, landa zein hiri inguruneetako espazio berdeek (ibaiak eta beste ur masa batzuk barne) osatutako sarea sortuko da, estrategikoki planifikatutakoa eta zerbitzu sozioekosistemiko ugari eskaintzeko moduan kudeatutakoa. Ingurumen, gizarte eta ekonomia onurak ekarriko ditu horrek, eta herritarren osasunerako ere onuragarria izango da. Gorka Urtaran alkateak NBEren Klima Aldaketari buruzko 21 Biltzarra (COP-21) zela eta Parisen deitutako tokiko agintarien gailurrean parte hartu zuen, eta klima aldaketaren kontra borrokatzeko ekintzak areagotzeko konpromisoa hartu zuen, eta lan horretan hirien egitekoa funtsezkoa dela azaldu zuen.

Zehazki, 2020rako Hiri Azpiegitura Berdearen sistema hiriko beste leku batzuetan ezartzen ahaleginduko da IGI, sistema berdeak osatuz hiria eraldatzeko aukera dela uste baitu. Une honetan, Lakuabizkarreko lursailak naturalizatzeko proiektu pilotua amaitzea da asmoa, eta hori herritarrei ezagutaraztea, hitzaldi, erakusketa eta lantegien bidez. Hurrengo fasea Zabalganean garatuko da.

 

Share

Gasteizko haur ikuskizunen XII. erakustaldiaren sarrerak eros daitezke jadanik

Azken urteetan bezala, sarrerak El Corte Inglesen eros daitezke, web-gunearen bidez (www.elcorteingles.es ), telefonoz (902 400222) edo Gasteizko dendan (astelehenetik larunbatera, 10:00etatik 22:00ak arte).

Sarrera bakoitzak 4 euro balio du, baina ikuskizun eta saio berbererako 4 sarrera erosita, 12 euro balio du multzoak. Salmenta eragiketa bakoitzean, gehienez 8 sarrera eskura daiteke pertsona eta ikuskizun bakoitzeko; sarrerak zenbatu gabeak izango dira, eta nahitaez erosi behar dira ikuskizunera sartu ahal izateko.

Sarrerak El Corte Inglesen jasoko dira, denbora-tarte berean.

Leihatilan: ikuskizuna hasi baino bi ordu lehenagotik, Mendizorrotzeko kiroldegiko leihatilan (soilik emanaldi horretarako sarrera guztiak saldu ez diren kasuan; bakarrik esku dirutan ordaindu ahalko da).

IKUZKIZUNAK

–        La Abeja Maya. Abenduak 26, 19:00etan

–        Kontukantari. Abenduak 28, 19:00etan

–        Gari, Montxo eta Joselontxo: Abenduak 30, 19:00etan

–    Ballet Juvenil Ruso de María Gusarenco, Urtarrilak 2, 19:00etan

 

 

Share

Abian da 2015-2016ko Jaiotzen Ibilbidea, hirian barrena jarritako 38 jaiotza ezagutzeko

Jaiotzen Ibilbidea, liburuska: RUTA BELENES 2015-2016

Gasteizko Turismo Bulegoak 2015-2016ko Jaiotzen Ibilbidea aurkeztu du, hiriko leku ezberdinetan jarritako 38 jaiotza ezagutzeko: elizak, dendak, jatetxeak eta museoak; horien artean garrantzitsuena Floridako jaiotza monumentala da.  Eguberrietako turismo programazioaren ekintza nagusietako bat da hori. Liburuxka bat ere argitaratu da, zeinean ibilbideko puntu guztiak jasotzen dituen planoa eta Gasteizen egiten diren bi jaiotza-erakusketaren berri ematen baita: Arabako Jaiotzazaleen Elkartearen XXVIII. erakusketa, Karmeldarren komentuan, eta  Luis María Sánchez Iñigoren bilduma, Asisko San Frantziskoren parrokian (Zaramaga). Orobat, Arabako jaiotza artistiko eta bizidun nagusiak aipatzen dira, bereziki, Guardiako Erregeen Andre Mariaren elizakoa.

“Herritarrak zein bisitariak ibilbide hori egitera animatu nahi ditugu, Gasteiz ezagutzeko modu ezberdina baita, eta arte ondarea merkataritza jarduerarekin lotuz Floridako jaiotza monumentalaren xarma kaleetara hedatzen baitu”, esan du Turismo zinegotzi Nerea Melgosak.

2015-2016ko Jaiotzen Ibilbidea biltzen duen liburuxka Turismo Bulegoan jaso daiteke, bai eta ibilbidea osatzen duten 38 lekuetan ere. Arabako Jaiotzazaleen Elkarteak eta Vital Kutxaren Gizarte Ekintzak lagundu dute Jaiotzen Ibilbidea antolatzen.

 

 

 

Share

Alkateak ez du baztertzen trenbidea Gasteiztik igarotzean lurperatzea, eta hauteskundeen ondoren proiektuari berriro heltzearen alde dago

 

“Eusko Jaurlaritzaren proposamena serioa eta zorrotza da, eta oso onuragarria hiriarentzat”

 

Gorka Urtaranek adostasunaren alde egin du, eta haren ustez, hain proiektu garrantzitsua aurrera ateratzeko “merezi du pixka bat itxarotea, horren truke hurrengo 100 edo 150 urteetarako behin-betiko irtenbidea lortzen badugu”

Gorka Urtaran alkateak ez du baztertzen trenbidea Gasteiztik igarotzean lurperatzea, eta igandeko hauteskundeen ondoren proiektuari berriro heltzearen alde dago, Eusko Jaurlaritzak Sustapen Ministerioari aurkeztu dion proiektua serioa eta zorrotza baita. “Hain gai garrantzitsua konplizitatez landu behar da. Alderdi eta erakundeen arteko adostasuna funtsezkoa da, oso irtenbide onuragarriaz, hurrengo 100 edo 150 urteetarako behin-betiko irtenbideaz ari baikara. Merezi du pixka bat itxarotea horren truke abiadura handia lurpetik integratzea lortzen badugu”, esan du.

Gorka Urtaranek azaldu duenez, Eusko Jaurlaritzak, Aldundiak, Udalak eta Espainiako gobernuak hiru hilabete daramate diskrezioz eta konplizitatez biltzen, abiadura handiko trena Euskadiko hiriburura lurpetik sartzeko aukera aztertzeko. “Eusko Jaurlaritzaren proposamena errealista, bideragarria eta zorrotza da. Asko dago jokoan. Horregatik, alderdi guztiei lasaitasuna eskatzen diet, eta datorren 20ko hauteskundeetatik irteten den gobernu zentralarekin gaiari berriro heltzea. Horrelako proiektuek hainbat hamarkadatan emango diote zerbitzu hiriari, beraz, denon artean eraman behar ditugu aurrera, Gasteizek merezi duelako. Lehen mailan jokatu behar dugu, handira jokatu, eta horretarako, elkarrizketa eta adostasuna behar ditugu. Hiriarentzat proiektu estrategikoa denez, beste administrazio batzuekin batera lankidetzan aritzeko guztiz prest nago”, amaitu du alkateak.

Share