Prentsa Oharren banner

Prentsa-deialdiak (2015-12-09)

Prentsaurrekoa. Gardentasunaren Legea

Parte hartzaileak. Gardentasun, Parte Hartzearen eta Gizarte Etxeen zinegotzi Jaione Agirre; eta Gardentasun, Parte Hartze eta Gizarte Etxeen Saileko zuzendari José Luis Pérez

Eguna. Asteazkena, abenduak 9

Ordua. 10:30

Tokia. Udaletxeko prentsa aretoa

——————–

Prentsaurrekoa. Mazoka, 1. Marrazki Azoka aurkeztea

Parte hartzaileak. Hezkuntza, Kultura eta Kirol zinegotzi Iñaki Prusilla; eta Arabako Ilustrapados taldeko partaideak: Marta C. Dehesa, Alex F. eta Ángel Remírez de Ganuza

Eguna. Asteazkena, abenduak 9

Ordua. 11:00

Tokia. Udaletxeko prentsa aretoa

——————–

Prentsaurrekoa. Giza Eskubideen Eguneko jarduerak eta iragarkia aurkeztea

Parte hartzaileak. Vitoria-Gasteizko alkate Gorka Urtaran; eta iragarkiaren zuzendari eta gidoilari Pello Varela

Eguna. Asteazkena, abenduak 9

Ordua. 11:30

Tokia. Udaletxeko prentsa aretoa

Share

Bigarren eskuko jostailuen Azoka Txikiak Beninerako dirua bilduko du datorren larunbatean

Horrez gain, lantegiak, kontu-kontalariak, Afrikako musika eta eskoletako eta udal ludoteketako haurrek egindako lanen erakusketa izango da Iradier Arenan, 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara bitartean

AUDIOA, IÑAKI PRUSILLA

“Eros ezazu jostailu bat, prezio onean, Sirarouko haurrek eskola duina izan dezaten”. Dei hori eginez zabalduko ditu ateak Iradier Arenan, abenduaren 12an, larunbatean, Manuel Iradier elkarte afrikanistak, udal ludoteka eta ludokluben sareak eta hiriko hainbat parrokiak antolatutako Azoka Txikiak.

Lantegiak, kontu-kontalariak, Afrikako musika zuzenean eta eskoletako eta udal ludoteketako haurrek egindako lanen erakusketa izango dira, besteak beste, Berpizkundearen plazako eraikinean egingo den festa solidarioan, 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara bitartean.

“Gasteizko haurrei elkartasuna zer den ikasteko aukera praktikoa ematen diela, hori da Azoka Txikiaren baliorik handiena”, nabarmendu du Kultura, Hezkuntza eta Kirol Arloko zinegotzi Iñaki Prusillak, “eta bertan haurrak elkartasunaren esanahiaz jabetu daitezkeela, haur horiek berak —beren familien baitan, beren ingurunean— hezkuntza-agente bihurtzeaz gain”.

Gasteizko Udaleko Gazteria Zerbitzuaren programa da Azoka Txikia, ikastetxeetan eta gizarte etxeetako ludoteka eta ludoklubetan elkartasuna sustatzea helburu duena.

Aldez aurretik egin den sentsibilizazio-kanpainan, erabilitako jostailuak jaso dituzte beren zentroetan Lehen Hezkuntzako 3. eta 4. mailetako ikasleek eta udal ludoteketako bazkideek, ongi dauden jostailuak, eta horiek salduko dituzte —gurasoek lagundurik—, Azoka Txikian. Garapenerako gobernuz kanpoko erakunde batek laguntzen duen proiektu batera bideratuko da lotzen den dirua —aldez aurretik, ikasgela eta udal ludoteketan landu da proiektua—.

Bigarren urtez, jarraian, Manuel Iradier elkarte afrikanista da laguntza hori emango duen fundazioa, eta eskoletan eta ludoteketan landu den proiektua, berriz, honako hau: “Lehen Hezkuntza sendotzea Borgoun (Benin): eraikuntza, ekipamendua eta hezkuntzarako laguntza, Sirarou herriko Esteban eskolan.”

PROGRAMA (pdf)

Share

Ataria zentroaren Gabonetako Postalen Lehiaketa arrakastatsua izan da berriro ere, 118 lan aurkeztu baitira 5 kategoriatan banatuta

 

 

 

 

Iraia Osés, Ekaitz Bello, Sofía Gutiérrez, Elena García, Alejandro González eta Vicente Luis Garcia izan dira sarituak, baita IPI Sansomendi eta CEU Virgen Niña zentroak

Gasteizko Udalak IGIK antolatutako Gabonetako postalen II. lehiaketaren sariak banatu ditu. Sariak Ataria zentroak bultzatua egiten da ekimen hau. Arte sorkuntza tresna egokia izan daiteke natur inguruneak eta, zehazkiago, Salburuko hezeguneak, gordetzen dituen balioak, interesa eta garrantzia nabarmendu eta zabaltzeko. Era berean, herritarren parte hartzea sustatu nahi da, kultura zein gizarte aniztasunerako eta aberastasunerako bide gisa.

“Deialdia arrakastatsua izan da berriro ere”, esan du IGIko presidente Borja Belandiak. Izan ere, deialdiaren ondorioz 118 lan aurkeztu ziren 5 kategoriatan banatuta. Lanek Salburuko Gabonak irudikatu dituztenez, gehienek hezegune inguruko neguko giroak eta bertako fauna erakutsi dituzte, baina baita auzoko etxeorratz bereziak edo Atariaren eraikina bera ere. Sarituak honako hauek izan dira: haurren atalean Iraia Osés Gámiz “Pintora” lanagatik (lehen saria) eta Ekaitz Bello Etxeberria “Eka” lanagatik (bigarren saria). Kimuen atalean Sofía Gutiérrez Hatouchykavak irabazi du, “SGH” lanagatik. Gazteen atalean Elena García Herrerok irabazi du, “Navidad con los patos de Salburua” lanagatik, eta 16 urtetik gorakoen atalean Alejandro González Gonzálezek eta Vicente Luis García Corresek irabazi dute. Ikastetxeen atalean, berriz, Sansomendi IPIak irabazi du “Pospolo” lanarekin, eta bigarren saria CEU Virgen Niña ikastexeak jaso du, “Leones 5” lanagatik.

“Gaztetxo hauen artea nabarmendu behar dugu, baita Gabonen eta espazio naturalaren artean marraztu duten erlazio sendoa”, esan du Borja Belandiak. Epaimahaiaren kideak hiru izan ziren: Alfredo Fermín Cemillán “Mintxo” artista, Vitoria-Gasteizko Udaleko Erreprografia saileako Rafael Eguiluz, eta Atariko koordinatzailea den Gorka Belamendia.

 

Share