Prentsa Oharren banner

Prentsas-deialdiak (2016-04-05)

Prentsaurrekoa. XVIII Ibilbideen Lasterketa aurkeztea

Parte hartzaileak. Kirol zinegotzi Iñaki Prusilla; Fundación Vitaleko ordezkari Jaione Albizu; Arabako Egokitutako Kirol Federazioko ordezkari Ricardo Gaisán, eta Mikel García, Club La Blanca

Eguna. Asteartea, apirilak 5

Ordua. 10:30

Tokia. Sokaren Etxea

————–

Prentsaurrekoa. ‘Mozkorra parregarri’ antzezlana aurkeztea

Parte hartzaileak. Hezkuntza, Kultura eta Kirol zinegotzi Iñaki Prusilla; Euskera, Kultura eta Kirol foru-zuzendari Joseba Koldo Pérez de Heredia; Euskal Herriaren Adiskideen Elkarteko ordezkari Amelia Mauleon; Pikupe Produkzioko ordezkari Karlos Etxaniz; eta zuzendari artistiko Valen Moñux

Eguna. Asteartea, apirilak 5

Ordua. 12:30

Tokia. Teatro Principal Antzokia

Share

Udalak 2016rako Ekintzaileei Laguntzeko Plan Integrala abiatu du, tutoretza arloan berrikuntzak eginda

Enpleguaren eta Garapen Ekonomiko Iraunkorraren zinegotzi Nerea Melgosak  2016rako Ekintzaileei Laguntzeko Plan Integrala aurkeztu du; aurten bi  edizio egingo dira: lehena, apiriletik ekainera, eta bigarrena, irailetik abendura. Planaren barruan prestakuntza ikastaroak, aholkularitza, eta laguntza ekonomikoa eskainiko dira, eta berrikuntza gisa tutoretza atal bat gehituko da, SECOT elkartearekiko lankidetzan.

“Ekintzaileek askotan negozio proiektu bat abian jartzean sentitzen duten bakardadea eta desorientazioa aipatzen dituzte. Horrrexegatik, laguntza integral eta pertsonalizatua ematea da planaren helburu nagusia. Prestakuntza, aholkularitza eta baliabide osagarrien multzo handi bat eskaintzen dugu, parte hartzaileek batez ere laguntza eta sostengua dutela senti dezaten”, adierazi du Nerea Melgosak.

Ekintzaileei Laguntzeko Planaren alderdi garrantzitsuena prestakuntza da. Ekintzailetzarekin lotura handia duten arloei buruzko prestakuntza espezializatuko sei modulu antolatu  dira: negozio eredua, marketin estrategiak, lege-esparrua, finantza praktikoak, IKTen erabilera eta ekiteko trebetasun pertsonalak. Modulu  bakoitzak 20 ordu iraungo du, eta klaseak goizez izango dira; guztira 96 leku eskainiko dira.

Prestakuntza moduluez gain, beste bost jardunaldi (bakoitza lau ordukoa) programatu dira, alderdi osagarriak lantzeko: emakumeen ikuspegia, esperientzia baliatzea, ingurumena, ekonomia soziala eta finantzaketa iturriak. Lehen edizioan ekainaren 20tik 24ra bitartean izango dira jardunaldiak; bigarren edizioan, azaroaren 28tik abenduaren 2ra.

Gainera, aholkularitza pertsonalizatuko 10 ordu eskainiko dira, negozioaren bideragarritasun plana garatzeko. Orobat, laguntza ekonomikoa aurreikusi da: Ekintzaileentzako Beken bitartez 1.000 eta 2.500 euro arteko laguntza ekonomikoa jaso daiteke enpresa proiektua abiarazten den bitartean.

 

Negozio plana garatzeko tutoretza (mentoring)

Ekintzaileei Laguntzeko Plan Integralaren aurreko edizioekiko berritasun nagusia guztira 54 tuturetza-ordu jasotzeko aukera da, SECOTeko enpresa aholkularitzako boluntario seniorren eskutik. Elkarteko kideen jakinduriari esker, ekintzaileek laguntza izango dute negozio planaren fase ezberdinak lantzeko, hala nola merkaturatzea, ekonomia eta finantza plana, legezko alderdiak, etab. Astelehen, asteazken eta ostegun arratsaldetan jaso ahalko da tutoretza.

Aurtengo Ekintzaileei Laguntzeko Plan Integralaren lehen edizioan izena emateko epea gaur hasiko da, apirilaren 25era arte. Interesdunek www.vitoria-gasteiz.org/enpresak orrira jo eta izena emateko eskabidea deskargatu beharko dute. Eskabidea bete eta posta elektronikoz bidali ondoren, Udaleko Enpresen Zerbitzua harremanetan jarriko da interesdunekin, diagnostiko-elkarrizketarako hitzordua lotzeko.

Planaren barruko jarduera guztiak doakoak dira, eta Erdi Aroko Hiriguneko Enpresa Zentroan egingo dira. Planean parte hartu ahal izateko baldintza hauek bete beharko dira: adinduna izan, Gasteizen erroldatuta egon, eta negozio proiektu bat edo proiektu zehatz batera eraman dezakeen ideia bat eduki.

Argibide gehiago: Ekintzaileei Laguntzeko Plan Integrala, 2016.

+INFO: Ekintzaileei Laguntzeko Plan Integrala

Share