Prentsa Oharren banner

Prentsa-deialdiak (2016-04-06)

Prentsaurrekoa. Liburuaren Nazioarteko Eguneko ekitaldiak aurkeztea

Parte hartzaileak. Hezkuntza, Kultura eta Kirol zinegotzi Iñaki Prusilla

Eguna. Asteazkena, apirilak 6

Ordua. 11:00

Tokia. Udaletxeko prentsa-aretoa

——————–

Prentsaurrekoa. ‘Araba ekinean’ ekimena  aurkeztea

Parte hartzaileak. Enpleguaren eta Garapen Ekonomiko Iraunkorraren zinegotzi Nerea Melgosa; eta diputatu nagusiorde eta Ekonomia Garapenaren eta Lurralde Orekaren diputatu Pilar García de Salazar

Eguna. Asteazkena, apirilak 6

Ordua. 11:30

Tokia. Bibat museoa

—————–

Gasteizko Euskal Herriko Itzuliaren 3. etaparen irteera

Parte hartzaileak. Vitoria-Gasteizko alkate Gorka Urtaran, eta Udalbatzako partaideak

Eguna. Asteazkena, apirilak 6

Ordua. 12:00

Tokia. Andre Maria Zuriaren plaza (Posta kalean)

Share

Principal antzokiak “Mozkorra Parregarri” berreskuratuko du apirilean, euskaraz idatzitako lehen opera

Pikupe Produkzioak sustatu du biolin, biola,txelo eta klabezinerako konposatutako ganbera opera, Arabako Foru Aldundiaren eta Gasteizko Udalaren laguntzarekin

Datorren apirilaren 23an, “Mozkorra Parregarri/El borracho burlado” lana eskainiko da Principal antzokian, hau da, euskarazko lehen opera, duela 250 urte Peñafloridako konde Xabier Maria Munibek idatzitakoa.

Pikupe Produkzioak berreskuratu du biolin, biola,txelo eta klabezinerako konposatutako ganbera opera, Valen Moñux zuzendari artistikoa eta Iñigo Alberdi musika zuzendaria direlarik.

Moñuxek berak aurkeztu du lana gaur goizean, Kultura zinegotzi Iñaki Prusilla, Arabako Foru Aldundiko Euskara, Kultura eta Kirol diputatu Joseba Koldo Pérez de Heredia, Pikupe Produkzioak-eko kide Karlos Etxaniz eta Euskalerriaren Adiskideen Elkarteko kide Amelia Baldeonekin batera.

Sarrera-salmenta: antzoki sarearen ohiko bide eta ordutegietan.
DOSSIERRA (pdf): DossierMOZKORRA PAREGARRIA 2016-04-05

Share

Gazte gasteiztarrei udaberri eta udarako antolatu duen programazio osoan murgiltzera gonbit egiten die Udalak

“MURGIL ZAITEZ OMIJ-EN”programak emantzipazioarekin lotutako saio teoriko eta praktikoak eskaintzen ditu, hizkuntzak lantzeko jarduerak,“#ADI GAZTE” eta “Txoko ibiltaria” lehiaketak, Bidaiateka eta uda prestatzeko aukerak

Datozen hilabeteetan, Gazteria Zerbitzuak, OMIJ-Gazteen Argibideetarako Bulegoaren bidez, Gasteizko gazteen kezkei erantzuten saiatzen den programazioa eskainiko die, eta eskura jarriko die  partaidetza eta autonomia handiagoa izaten lagunduko dien informazio interesgarria.

“Zirriborratu zure etorkizuna” programaren xedea gazteei emantzipaziorako bidean informazioa eta laguntza ematea da, gai hauen inguruan: etxebizitza, prestakuntza, lan bilaketa… Gai horietan aditu diren profesionalek eta beren esperientzia lehen pertsonan kontatuko duten gazteek hartuko dute parte.

Data

Jarduera

Deskribapena

Apirilak 8
19:00-20:30
Interrail
Informazio saioa
Gaztelaniaz
Zure Interrail bidaia antolatzeko jakin beharreko guztiak
Aurkezleak:
– Javier Checa – RENFE
– Rebeka eta Olaia -Txoko Ibiltariaren 2015eko lehiaketaren irabazleak
Apirilak 13
19:00-21:00
EUROPASS The way to your future
Practical sesion
English
You should prepare some documents to make your skills and qualifications clearly understood in Europe before you start looking for a job in Europe
Apirilak 15
19:00-21:00
Akatsik gabeko curriculum bat da zure etorkizunerako leihoa
Saio praktikoa
Euskaraz
Curriculum erakargarria eta akatsik gabe izateak lan munduaren ateak zabaltzen lagunduko dizu
Apirilak 4
19:00-20:30
Prestakuntza lantzen lana lortzeko
Informazio saioa
Euskaraz
Zatoz OMIJera eta argitu zure zalantza guztiak:
– Lanbide Heziketa: Oinarrizkoa, Erdi Zikloa, Goi Zikloa-Sartzeko baldintzak, irteera profesionalak…
Beste hainbat prestakuntza baliabide arautu edota arautu gabeak

Hizlariak:
– Pedro Ibáñez – Ikaslan
– Uxue Zanguitu -Ikas-bitartekaritza Zerbitzua

Apirilak 11
19:00-20:30
Etxebizitza publikoa alokatu
Informazio saioa
Gaztelaniaz
Etxetik alde egiteko gogorik bai, baina mila zalantza buruan eta poltsikoan?  Hitzaldi honetan etxebizitza alokatzeko dituzun aukerak azalduko dizkizugu, baita zure zalantzak argitzen saiatu ere.
Hizlaria:
– Miren Saratxaga De Isla- Etxebizitza Plangintzaren eta Prozesu Eragileen Zuzendaria. Enplegu eta Gizarte Politiketako Saila. Eusko Jaurlaritza
Apirilak 25
19:00-21:00
Lan bilaketa antolatu. Lana bilatzea ere lana da
Saio praktikoa
Gaztelaniaz
Lan bilaketa eguneroko eta etengabeko zeregina da.
Apirilak 27
19:00-21:00
Lan elkarrizketa. Zure etorkizunaren atea
Saio praktikoa
Gaztelaniaz
Lan elkarrizketa eraginkorra egiteko kontuan izan:
-Gorputz joera egokia

-Hitz egin aurretik ondo pentsatu

-Eta bertaratu baino lehen prestatu zeure burua

Ekainak 8-9
19:00-20:30
Oinarrizko joskera
Saio praktikoak
Gaztelaniaz
Ekarri OMIJera zure arropa apurtua edo oihal zati bat eta honako konponketa hauek egiten ikasiko duzu:
-Zabaldu den jostura edo praketako zulo bat eskuz konpondu

-Botoiak ongi josi

-Praketako edo gona baten barrenak josi…

Ekainak 15
10:00-12:00
Google Network
Saio praktikoa
Gaztelaniaz
Denok ezagutzen eta erabiltzen dugu Google, baina, zer moduz moldatzen zara Google+, Hangouts, Calendar… eta beste hainbat aplikazioekin?  Zatoz eta atera diezaiegun zukua Googlelen aukerei.
Ekainak 17
10:00-12:00
Google Interactive Media
Saio praktikoa
Gaztelaniaz
Behin Googlelen oinarrizkoena ezagutu ondoren, segi aurrera eta ausartu zaitez Earth, Drive, Docs, Sketchup 3D…

Saio horiek 16 eta 35 urte bitartekoentzat dira.

Saio guztiak OMIJen Bidaiatekan izango dira. Lekua mugatua denez, interesdunek aldez aurretik eman beharko dute izena.

Mihia dantzatu” programa ere aipatutako adin tarteko gazteei zuzentzen zaie, Hizkuntza Klubaren programazioa osatzeko xedez, aisialdi eta prestakuntza jarduerak eskaintzen ditu hainbat hizkuntzatan. Helburu nagusia hizkuntza trebetasunen bidez gazteen enplegagarritasuna hobetzea da.

ALEMANA

Zer?

Noiz?

Zer ordutan?

Führung: “Das Geheimnis der Bandbilde”Osteguna
16/04/7
19:30 – 19:00
Workshop: “Kumihimo Armbänder” (*)Asteazkena
16/05/18
19:00 – 21:00
GAZTELANIA

Zer?

Noiz?

Zer ordutan?

Bisita gidatua: “Vitoria de leyenda”Osteguna
16/04/21
19:00 – 20:30
EUSKARA

Zer?

Noiz?

Zer ordutan?

Bisita gidatua: “Florida, a ze parkea!!!”Larunbata
16/04/16
11:00-12:30
Bisita gidatua: “Buelta Eraztun Berdeari”(*)Larunbata
16/05/7
11:00-13:00
INGELESA

Zer?

Noiz?

Zer ordutan?

Guided tour: “Legends of Vitoria”Osteguna
16/03/17
19:30 – 19:00
Quizz nightOsteguna
16/04/14
21:00-22:00
Quizz nightOsteguna
16/05/12
21:00-22:00
ITALIERA

Zer?

Noiz?

Zer ordutan?

Visita guidata: “Il segreto dei murali”Osteguna
16/05/5
18:00 – 19:30

Hizkuntza Klubaren 2015-16 ikasturteari agur esateko, jai giroko jarduera bat egingo  da ekainaren 3an, 17:00etatik 19:00etara, SPEAK DATINGizenekoa.  Jarduera horretan hizkuntza ezberdinetan hitz egiten duten gazteak bilduko dira, beren ezagutzak elkarrizketa azkar, dinamiko eta dibertigarrien bidez trukatzeko.

Aldi berean, beste hizkuntza batzuk jakiteak hezkuntzan, lanean edo aisialdian duen garrantzia nabarmendu nahi da.

“Mihia dantzatu” programaren barruan, orobat, bi ikastaro trinko egingo dira ekainean eta uztailean, bakoitza 10 ordukoa, gaur egun garrantzia handia duten bi hizkuntza ikasten hasteko: txinera eta zeinu hizkuntza.

UDAKO HIZKUNTZAK

Zer?

Noiz?

Zer ordutan?

Ikastaroa: “Txinatar hizkuntzan eta kulturan barrena”
10 ordu
Astelehenetik ostiralera
16/06/13-17
18:30 – 20:30
Ikastaroa: “Zeinu hizkuntza eta pertsona gorrak”
Adina: 18-35 urte
10 ordu
Aurkezleak: Arabako Gorrak
Asteartetik ostegunera
16/07/5-7
As, Os-10:00-12:00 eta 16:00-18:00
Az-16:00-18:00

 

Programazioaren barruan LEHIAKETAK ere antolatu dira.

Batetik, “#ADI GAZTE” lehiaketa berria, gazteak informarmatuta egoteak duen garrantziaz sentsibilizatzeko xedea duena. Hori dela eta, apirilaren 17an Gazte Informazioaren Europako Eguna dela eta, gazteek  OMIJeko Gazte Informatzaileen Sarea zabaltzen lagundu diezaguten nahi dugu.

Ikasleek berek osatzen dute Gazte Informatzaileen Sarea, ikastetxeetan beren eguneroko eta etorkizuneko jardunerako informazio garrantzitsua jaso eta zabaltzeaz arduratzeko: hirian gazteentzat dauden zerbitzu eta baliabideak, prestakuntza, beka eta diru-laguntzak, lehiaketa eta deialdiak, enplegua, aisialdia eta abar.

Gasteizen bizi diren edo bertan ikasi edo lan egiten duten 14 eta 30 urte bitarteko gazteek har dezakete parte lehiaketan.

Beren ikastetxeko edo dagokien gizarte etxeko informazio-taula aurkitu behar dute. Gazte Informatzaileen Sarearen web gunean ikus daiteke zein ikastetxe, gizarte etxe eta udal esparru sartzen diren Sarean.

Ondoren, bideo labur bat (minutu bat gutxi gorabehera) grabatu behar dute  taularen aurrean agertzen direlarik, ikusi duten informaziorik interesgarriena zein den eta zergatik azaltzen duten bitartean.

Bideoa Youtube-ra igoko dute gero, izenburu hau jarrita: GASTEIZKO GAZTE INFORMATZAILEEN SAREA_[grabazioa egin den zentroaren izena]; azkenik, Youtubeko bideoaren esteka, bai eta datu pertsonalak ere (izena, abizenak, NAN zenbakia, jaiotze data eta harremanetarako telefono zenbakia) infojoven2@vitoria-gasteiz.org helbide elektronikora bidali beharko  dituzte.

Epea 2016ko apirilaren 12ko 23:59an bukatuko da. Parte hartzaileen artean tablet bat zozketatuko da.

Bestetik, Murgil zaitez OMIJen programazioko klasiko bat: Txoko Ibiltariaren lehiaketa.

Txoko Ibiltariaren blogean (https://blogs.vitoria-gasteiz.org/rinconviajero/presentacion) aholku onak aurkitu daitezke ihesaldi bat zein bidaia luze bat antolatzeko garaian, gazte bidaiarien kontakizunei esker.

Blogean parte hartzea sustatzeko, Txoko Ibiltariaren lehiaketaren 2016ko edizioa jarri da martxan. Gazteek beren bidaiak kontatu ditzaten eskatzen da: Erasmuseko hilabeteak, atzerriko enpresa batean egindako praktikak, Sorian emandako asteburua, Donejakue bidea bizikletaz… eta beste hamaika istorio.  Mezu edo kontakizun original eta hurbilak nahi ditugu, argazki pare batez edo bideo batez lagundurik.

Gasteizen bizi diren edo bertan ikasi edo lan egiten duten 14 eta 30 urte bitarteko gazteek har dezakete parte lehiaketan. Gazteenek aukera gehiago izan dezaten, bi kategoria sortu dira: 14-17 urte eta 18-30 urte.

2016ko apirilaren 1etik abuztuaren 31ra arte bidali ahalko dira mezuak. Bizi izandako esperientzia partekatzeak ematen duen pozaz gain, parte hartzaileek sariak eskuratu ahalko dituzte hilero, RENFE, Foto Ikatz eta Hontza Extrem enpresen laguntzari esker.

Apiriletik abuztura arte jasotako kontakizun guztien artean, kategoria bakoitzeko 2 kontakizun onenak aukeratu dira  herri bozketa baten bidez, zeinek sari hauek jasoko baitituzte:

1. KATEGORIA (14-17 urte)

1. saria: 4 pertsonentzako abentura asteburua Otxandion: Hontza Extrem abentura parkerako sarrerak; ostatua, gosaria eta relax esperientzia Koikili Aterpetxean, eta ibilaldi gidatua bizikletaz Bicigunerekin.

2. saria: 2 pertsonentzako hilabete bateko zaldiketa ikastaroa (6 saio) Gaubea Zalditegian.

2. KATEGORIA (18-30 urte)

1. saria: interraileko 2 Global Flexi txartel (RENFE).

2. saria: 4 pertsonentzako zaldi asteburua Gaubea Zalditegian.

Azkenik, hala lehiaketan nola herri bozketan parte hartu dutenen artean sari berezi bat zozketatuko da: 2 pertsonarentzako asteburua (2 gau pentsio erdian)  TRÉBOLE ostatuan, Pradoluengon (Burgos).

Programaren barruan, halaber, Bidaiateka zerbitzua gogorarazi nahi da. Izan ere, OMIJen kokatuta dagoen bidaietan espezializatutako liburutegi horretan bidaia gidak, aldizkari espezializatuak, liburuxkak, mapak eta abar kontsultatu daitezke, eta Internetera konektatuta dauden ordenagailuak eta Wifi espazioa ere badira. Bidaia giden mailegu zerbitzua ere bada.

Bestetik, bidaitzeko nazioarteko txartelak  egiten dira (aterpekide txartela, nazioarteko ikasle txartela (ISIC), GO-25 eta irakaslearena (ITIC)) unean bertan.

Gainera, apirilean eta maiatzean bidaiatzeko aholkularitza pertsonalizatua eskaintzen da Bidaiatekan, eta erakusketetarako txokoan egindako bidaien argazkiak jar daitezke ikusgai.

Aurten, gune hori dinamizatzeko, ihesaldiak antolatzeko informazio interesgarria emango da. Bidai erakusketan gomendatutako ihesaldietarako material interesgarria bilduko da:

Apirilak 4-15Discover LONDON
Apirilak 19-29Ibaia zeharkatu. BUDAPEST. Cruza el río
Maiatzak 3-13Hiriburu jatorra eta kulturala DONOSTIA. Capital amiga y cultural
Maiatzak 17-ekainak 3Bidearen bideak. DONE JAKUAREN BIDEA / Los caminos del Camino. CAMINO DE SANTIAGO
Ekainak 14-24Jantzi botak eta gozatu PICOS DE EUROPAN / Ponte las botas en PICOS DE EUROPA
Uztailak 5-15AMSTERDAMen barrena bizikletaz / Piérdete en bici por AMSTERDAM

Eta gazteak Bidaiatekara beren bidaiak prestatzera hurbil daitezen, Bidaia erakusketaren lehiaketa antolatu dugu.

Gasteizen bizi diren edo bertan ikasi edo lan egiten duten 14 eta 30 urte bitarteko gazteek har dezakete parte lehiaketan.

Nahikoa izango da Bidaia aerakusketaren standa aurkitu, bertan dagoen orriko galderei erantzun, eta kutxan sartu.

Horren truke, erantzun zuzenak asmatu dituzten pertsonen artean 30 euroko opari-txartel bat zozkatuko da, ELKARren erabiltzeko.

Azkenik, berriro ere Eta uda honetan, zer?” webgunea eskainiko dugu.  Gazteek beren gustu eta beharrei ondoen egokitzen zaien informazioa aurkitu dezakete bertan, uda ondo planifikatzeko: musika eta kontzertuak, jaiak eta jaialdiak, lana, kanpamentuak, ikastaroak, hizkuntzak, kirola, eta beste.

Hemen dituzu argibide guztiak: www.vitoria-gasteiz.org/omij

MURGIL ZAITEZ PROGRAMARI BURUZKO ARGIBIDE GEHIAGO

  • Gazteen Argibideetarako Udal Bulegoan (OMIJ), Espainia plazako arkupeetan. Jendaurreko ordutegia: goizez, astelehenetik ostiralera, 10:00-14:00; arratsaldez, astearte eta ostegunetan, 17:00-19:00, garai hauetan izan ezik:
    • Martxoaren 29tik apirilaren 10era.
    • Ekainaren 20tik irailaren 9ra.

Egun horietan, bakarrik goizez.

Abuztuaren lehen astean baino ez da ixten.

  • Posta elektronikoz:coordinaomij@vitoria-gasteiz.org, edo telefonoz: 945 161 330
  • Web-orria: www.vitoria-gasteiz.org/omij.
  • Sare sozialak: facebook (OMIJ Informazio gaztea) eta twitter (VG_juventud / VG_gazteria).

 

 

 

 

 

Share