Prentsa Oharren banner

Prentsa deialdiak (2016-05-02)

—————

Prentsaurrekoa. Aurrekontu parte-hartzaileen kanpaina aurkeztea

Parte hartzaileak. Partaidetza, Gardentasun eta Gizarte Etxeen zinegotzi Jaione Agirre, eta Partaidetza, Gardentasun eta Gizarte Etxeen zuzendari José Luis Pérez

Eguna. Astelehena, maiatzak 2

Ordua. 10:30

Tokia. Udaletxeko prentsa aretoa

—————–

Prentsaurrekoa. ‘Oinezko, ez hondatu zure bizitza’ erakusketaren aurkezpena

Parte hartzaileak: Gorka Urtaran alkatea, Josu López Ubierna Bide Azpiegituren eta Mugikortasunaren Saileko foru diputatua; Rosa Trinidad, Stop Accidentes taldeko lehendakariordea; eta Eugenio Peña, lehiaketaren irabazlea.

Eguna: Maiatzak 2, astelehena

Ordua: 11.00

Tokia: Ignacio Aldecoa Kultur Etxea

—————–

Prentsaurrekoa. Jesús Guridi Kontserbatorioak gizarte etxeetan egingo dituen kontzertuen aurkezpena.

Parte hartzaileak: Kultura, Hezkuntza eta Kirol zinegotzi Iñaki Prusilla eta Kontserbatorioko zuzendari Carlos Seco.

Eguna: Maiatzak 2, astelehena.

Ordua: 11.30

Tokia: Udaletxeko prentsa aretoa

 

Share

Datorren astean hasiko da berriro Dantza Plazan —aurtengoan Salburuan izango da saio bat—

Ostiralero, maiatzaren 6tik aurrera, dantzaren zentzu ludikoa helaraziko die Folklore Akademiak herritarrei, ekimen ireki horren bitartez

Maiatzaren 1.etik 23ra bitartean egongo da zabalik Udalaren Folklore Akademian 2016-2017 ikasturterako izena emateko epea

Maiatzaren 6tik aurrera, eta ia ostiralero, Dantza Plazan ekimena izango dugu gurean hurrengo hilabeteetan. Horren bitartez, dantzaren zentzu ludikoa eta musika tradizionala berreskuratu nahi ditu Folklore Akademiak.

Ez da ikuskizun itxia, herritar guztientzat zabalik dagoen jarduera bat baizik. Izan ere, euskal dantza tradizionalen ikusle eta, aldi berean, partaide izateko aukera eskaini nahi zaie herritarrei. Funtsean pedagogikoa da Dantza Plazan jarduera, eta, horregatik, hain zuzen, dantza-irakasleen partaidetza aktiboa du, eta dantzatzen diren dantzen koreografiak azaltzen dituzte horiek plazan”, azaldu du Kultura zinegotzi Iñaki Prusillak.

Akademiaren lehengo ikasturtean hasi zen programa, 1991ko udaberrian, eta harrezkero hainbat udalerrik hartu izan dute eredutzat,  bai proposamenei dagokienez, baita izenari berari dagokionez ere.

Gaur egun Espainia plazan egiten da Dantza Plazan. Bada, alabaina, salbuespen bat: ekaineko azken saioa, udaberriko egutegiari amaiera ematen diona, Judimendin egiten da, hango jaiekin bat eginez. Berrikuntza gisa, Salburuko Hezeguneak Interpretatzeko Zentroarekin batera programatu da saio bat aurtengoan, eta irailaren 9an izango da, Ataria erakinaren ondoan. Kalean egiteko jarduera denez gero, udaberri-uda denboraldian programatzen da.

2016ko egitaraua:

Data

Ordua

Lekua

Hila

Eguna

Maiatza

6, 13, 20, 27

20:00

Espainia plaza

Ekaina

3, 10

20:00

Espainia plaza

Ekaina

17

20:00

Sefarad plaza (Judimendi)

Abuztua

9

19:30

Aihotz plaza

Iraila

9

20:00

Ataria (Salburua)

 

Hurrengo ikasturterako izen-ematea, maiatzaren 1.etik 23ra bitartean

Bestalde, maiatzaren 1.etik 23ra bitartean egongo da zabalik Udalaren Folklore Akademian 2016-2017 ikasturterako izena emateko epea. Hauek dira onartuak izateko gutxieneko adinak: dantza ikasteko, 2010eko abenduaren 31ra bitartean jaiotakoak, eta gainontzeko ikasgaietarako, 2009ko abenduaren 31ra bitartean jaiotakoak.

Espezialitate hauetako eskolak ematen dira akademian:  Alboka, Txalaparta, Txirula, Txistua, Trikitixa, Gaita, Perkusioa, Panderoa, Musikaren Lengoaia, Dantza eta Kantu Tradizionaleko Taldea (18 urtetik gorakoak).

Interesaturik daudenek Musika Etxean eman ahal izango dute izena —San Antonio kalea, 14—, 9:30etik 13:30era eta 17:00etatik 20:00etara bitartean (ostiral arratsaldeetan izan ezik), edo web-orri honetan: www.vitoria-gasteiz.org.

 

EGITARAUA (PDF)

Share