Prentsa Oharren banner

Prentsa-deialdiak (2016-04-07)

Prentsaurrekoa. ‘Así cantan los niños’ kontzertua aurkeztea

Parte hartzaileak. Arabako Haurren Abesbatzen Federazioko lehendakari Nagore Alangua; Abesbatzen zuzendari Sandra Perea; eta Udal Musika Bandako zuzendari Hilario Extremiana

Eguna. Osteguna, apirilak 7

Ordua. 11:00

Tokia. Teatro Principal Antzokia

———————-

Prentsaurrekoa. 2016ko udako jarduerak aurkeztea

Parte hartzaileak. Gazteria zinegotzi Iñaki Prusilla

Eguna. Osteguna, apirilak 7

Ordua. 11:30

Tokia. Udaletxeko prentsa aretoa

—————–

Prentsaurrekoa. ‘Saskiratu esklerosi anitzagatik’ kanpaina aurkeztea

Jarduera hori igandean jokatuko den Laboral Kutxa Baskonia-Zaragoza partidan egingo da

Parte hartzaileak.  Gizarte Politiken zinegotzi Nerea Melgosa; Gizarte Zerbitzuen foru diputatu  Beatriz Artolazabal; Arabako La Caixa Negozio Aroloko delegatu María Carmen Valcarce; 5+11 Fundazioko gerente Jesús Vázquez; eta AEMAReko lehendakari Gorka Villar

Eguna. Osteguna, apirilak 7

Ordua. 11:30

Tokia. Diputazio jauregiko prentsa aretoa

Share

Gasteiztik irten da Euskal Herriko Itzuliaren etaparik luzeena

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Alkate Gorka Urtaranek, Arabako diputatu nagusi Ramiro Gonzálezek eta bi erakundeetako ordezkariek hartu dute parte Euskal Herriko Itzuliaren hirugarren etaparen hasierako zinta-ebaketan. Itzulia Leskarantz abiatu da Gasteiztik, aurtengo edizioko etaparik luzeenean.

 

 

Share

Gasteizek Liburuaren Nazioarteko Eguna ospatuko du, Udalaren Liburutegi Sarean hitzaldiak, lehiaketak eta ikuskizunak eskainiz

Oraindik irekita dago Twitter eta Internet bidezko Gazteentzako II. Nanoipuin Lehiaketara lanak aurkezteko epea

Liburuaren Nazioarteko Eguna dela eta, Udalaren Liburutegi Sareak irakurtzeko zaletasuna pizteko jarduera programa berezia antolatu du apirilerako. Helburua: kulturaren eta herritarren arteko topaketa sustatzea, irakurketa, liburuak, girotzea eta jolasa baliatuz.

Idazleekiko topaketek, solasaldiek, ikuskizunek eta lehiaketek osatzen dute gizarte etxeetako liburutegien eskaintza.  Kultura, Hezkuntza eta Kirol zinegotzi Iñaki Prusillak aurkeztu ditu jarduera horiek guztiak.

Udalaren Liburutegi Sareko jarduerak

 Idazleak

  • ‘Los chicos eléctricos’ liburuaren aurkerzpena, Fernando Pardoren eskutik.  Fernando Pardo Sex Museum, Los Coronas o Corizonas taldeen bazkide sortzailea eta gitarrista da. Apirilaren 6an, 19:00etan, Aldabeko liburutegian.
  • Alicia Giménez Bartlett, 2015eko Planeta sari eta 2011ko Nadal saria. “Nueva novela social” hitzaldia emango du, “Hombres desnudos” azken lana abiapuntutzat hartuta; apirilaren 12an izango da, 19:30ean, Arriagako gizarte etxeko ekitaldi aretoan.
  • Harkaitz Cano eta ipuinaren anatomia. Karmele Jaiok aurkeztutako solasaldian, Canok ipuingintzarekin duen harreman bereziaz hitz egingo digu Beti oporretan bere azken ipuin liburua aitzakia hartuta. Apirilaren 13an, 19:00etan, Pilarreko liburutegian.
  • Marisol Ortiz de Zárate idazle gasteiztarrak Julio Verneren abenturak izango ditu hizpide, “La vuelta a Verne en 80 historias” hitzaldian. Apirilaren 18an,  19:00etan, Iparraldeko liburutegian.
  • Maite Cabrerizok –kazetaria eta amets kontalaria, berak bere buruaz emandako definizioan–“Un buey enorme pisa mi lengua” liburua aurkeztuko du. 60 orrialdeko liburuak kirisia barrutik kontatzen du, prosa poetiko berritzailea erabiliz. Cabrerizok langabeziari buruzko kronikak  egunkariko erredakzioan idaztetik langabeen ilaran idaztera igaro duen erreportariaren ikuspegi bikoitza emango dio irakurleari. Apirilaren 20an, 19:00etan, Salburuko liburutegian.
  • Maite Carranza idazleak (Haur eta Gazte  Literaturako Sari Nazionala 2011n eta Cervantes Chico saria 2015ean) “Planeta adolescencia” hitzaldia emango du. Haren iritziz, irakurketak  nerabeak hobeto ezagutzen lagundu ahal digu eta, aldi berean, haien beldurrak, ametsak, gorabeherak eta akatsak ulertzen. Apirilaren 21ean,  19:00etan, Lakuako liburutegian.

Ikuskizunak:

  • Karmele Jaioren “Orain hilak ditugu” errezitaldia, musikaz lagundua. Apirilaren 19an, 19:30ean, Aldabeko ekitaldi aretoan. Karmele Jaioren beraren olerki liburuan oinarritutakoa.
  • Maldad y picaresca erromantze antzeztua. Julia Vadillok eta “Poetas sin generación” talde gasteiztarrak eskainiko dute, apirilaren 23an, 19:00etan, Arriagako liburutegian.

Hitzaldiak:

  • “Cómo contar y leer desde el entusiasmo y apasionar en el lenguaje escrito”, Miguel Castro hizlari. Gizakiok istorioak eta ipuinak kontatu – eta entzun- beharra daukagu.  Apirilaren 11n, 19:00etan, Lakuako liburutegian.

Jarduera guztien sarrera doakoa da, lekuak bete arte.

Bestetik, gogorarazi nahi dugu oraindik irekita dagoela Twitter eta Internet bidezko Gazteentzako II. Nanoipuin Lehiaketara lanak aurkezteko epea.  Hiru kategoria daude:

  • A: DBHko 1. eta 2. mailako ikasleak.
  • B: DBHko 3. mailatik 18 urtera arte.
  • C: 19 eta 30 urte bitarteko gazteak.

Kategoria bakoitzean bi sail izango dira, euskarazkoa eta gaztelaniazkoa. Lanak aurkezteko epea apirilaren 23an amaituko da. Oinarriak web-orri honetan kontsulta daitezke:www.vitoria-gasteiz.org/nanorrelatos. Kategoria eta hizkuntza bakoitzeko sari hauek ezarri dira:

  • 1. saria: diploma eta smartphone bat.
  • 2. saria: diploma eta 50 euroko txartela liburu-denda baterako.
Share

Gazteriako zinegotziak deitoratu du PPk barregarri utzi nahi izana Gasteizko gazteak ikasketak bertan behera ez uztera animatzeko kanpaina bat

Prusillak nabarmendu du bigarren hezkuntzako orientatzaileek oso ontzat jo dutela, materiala ikasleekin lantzeko erabili baitute

Gaurko batzordean, Gazteriako zinegotzi Iñaki Prusillak deitoratu du PPk “barregarri utzi nahi izana” Jo Handira (www.johandira.com) kanpaina, zeina Udalak sustatu baitu duela gutxi, gazte gasteiztarrak ikasketak bertan behera ez uztera animatzeko asmoz. Izan ere, gero eta gazte gehiagok uzten ditu ikasketak goiz, beren garapen pertsonala zailduz, eta horrek kezka sortu du. “Atsekabetu eta harritu egiten nau PPk sentsibilizazio-kanpaina bat barregarri uzteak eta gazteria politikak zalantzan jartzeak.  Xahuketa deitzeak eskola abandonatzea bezain kontu serioari sentsibilizazioaren bidez aurka egiteko baliabideak erabiltzeari.  Harritu egiten nau haien irakurketak, Bigarren Hezkuntzako orientatzaileek berek oso ontzat jo baitute kanpaina. Are gehiago, materiala erabiltzen ari dira ikasleekin lantzeko”, nabarmendu du Iñaki Prusillak.

 Sentsibilizazio-kanpaina Interneten, euskarri informatiko eta sare sozialetan, eta hezkuntza materialaren bidez

 Jo Handira kanpaina otsailean hasi zen. Lehen fasean, gazteek bideoak argitaratu behar zituzten, beren burua orain eta 10 urte barru nola ikusten duten azalduz. Hiru onenek prestakuntza-ikastaro bat jaso zuten saritzat, aukeratzen zuten arloan, eta egun oso batez kanpainan parte hartu zuten enpresetako batean aritzeko esperientzia bizi izan zuten, urte askotan prestatu izanak duen garrantzia gertutik ezagutzeko. Bideoak ziren komunikazio tresna nagusietako bat hiriko gazte guztiengana iritsi ahal izateko, zenbait euskarri erabiliz:  web-orria, kartelak  –ikastetxeetan eta 14 eta 20 urte bitarteko gazteak ibili ohi diren lekuetan jarri ziren–, eta  Instagram-en,  OMIJen Facebookeko  Informazio Gaztea orrian eta  Twitter-en jarritako @johandira profila .  “Ez da 7 pertsonarengana bakarrik iritsi, PPk barregarri uzteko dioen bezala. Sentsibilizazio-kanpaina bat da, ez emaitza efektista edo berehalakoak lortzeko. Urratsez urrats bidea urratzea da helburua”, azaldu du Prusillak.

 

Share