Prentsa Oharren banner

Prentsa-deialdiak (2016-04-21)

‘Turismo sostenible, una oportunidad para Vitoria-Gasteiz’ jardunaldi teknikoari hasiera ematea

Parte hartzaileak. Enplegu eta Garapen Ekonomikoa Iraunkorraren zinegotzi Nerea Melgosa

Eguna. Osteguna, apirilak 21

Ordua. 9:30

Tokia. Europa jauregia (Jose Migel Barandiaran aretoa)
———————

Prentsaurrekoa. Gizarte etxeetako Bizikletaren Astea aurkeztea

Parte hartzaileak. Gizarte etxeetako zinegotzi Jaione Agirre; Iraunkortasunerako Berrikuntza eta Informazio Arloko buru Juan Carlos Escudero; eta Andrés Ruiz de Gauna, Bizikleteroak taldeko kidea

Eguna. Osteguna, apirilak 21

Ordua. 10:00

Tokia. Udaletxeko prentsa aretoa

—————–

Prentsaurrekoa. Gazte Hitzak, Ipuin eta Kontakizun Laburren Lehiaketa

Parte hartzaileak. Vitoria-Gasteizko alkate Gorka Urtaran; eta honako idazleak: Bernardo Atxaga, Juan Ibarrondo,  Itziar Uriarte (Semifinalista GazteHitzak) eta Oier Quincoces (Semifinalista Gazte Hitzak)

Eguna. Osteguna, apirilak 21

Ordua. 10:30

Tokia. Udaletxeko prentsa aretoa

——————

Prentsaurrekoa. ‘Bakarrizketak: Zutbolisto baten konfidentziak’ antzezlana aurkeztea

Parte hartzaileak. Zuhaitz Gurrutxaga, telebista-aurkezlea eta bakarrizketalari

Eguna. Osteguna, apirilak 21

Ordua. 11:00

Tokia. Teatro Principal Antzokia

——————

‘Presentación de María Lorategiak’ monolito historiografiatua agertzea

 

Parte hartzaileak. Vitoria-Gasteizko alkate Gorka Urtaran

Eguna. Osteguna, apirilak 21

Ordua. 12:00

Tokia. Presentación de María ikastetxeko lorategiak (sarrera Navarro Villoslada kaletik)

Antolatzaileak. Udal / Presentación de María ikastetxea

——————

Gazte Hitzak, lehiaketako sari banaketa

Parte hartzaileak. Hezkuntza, Kultura eta Kirol zinegotzi Iñaki Prusilla; eta honako idazleak: Bernardo Atxaga eta Juan Ibarrondo,

Eguna. Osteguna, apirilak 21

Ordua. 19:00

Tokia. Oihaneder Euskararen Etxea (Montehermoso jauregia)

Share

Alkateak datorren ostiralean minutu bateko isilaldia egitera deitu ditu herritarrak, Ekuadorreko lurrikararen biktimengatik elkartasuna adierazteko

Gorka Urtaran alkateak minutu bateko isilaldia egitera deitu ditu herritarrak, Ekuadorren berriki izan den lurrikararen biktimengatik elkartasuna adierazteko. Elkarretaratzea datorren ostiralean izango da, apirilak 22, 12:00etan, udaletxearen aurrean. Hori dela eta, etena egingo dute osoko bilkuran.

Gasteizko alkateak Ekuadorrek Bilbon duen kontsul Pablo Buitrón jaunarekin izandako elkarrizketatik sortu da ekimena, kontsulak proposatu baitu. Gorka Urtaranek Gasteizko Udalbatzaren izenean sostengua adierazi die Ekuadorreko kontsulari eta herrritarrei, herrialde hartan galdutako bizitzen, kalte materialen eta une honetan bizitzen ari diren min eta sufrimenduaren aurrean.

Share

Liburuaren Eguna dela eta, Gasteizko liburu-saltzaileek literatur berritasunak erakutsiko dituzte asteburuan, Plaza Berrian

 

 

 

 

 

 

 

 

Liburu Saltzaileen Elkarteak larunbat ean eta igandean egingo du Liburuen Azoka, plazako arkupeetan

Iñaki Prusilla zinegotziak  “literatura made in Gasteiz” kontsumitzera animatu du

Asteburuan Liburuaren Azokaren beste edizio bat egingo da Plaza Berrian,  Liburu Saltzaileen Elkarteak eta Udalak elkarrekin antolaturik. Liburu saltzaileek ahalegin handia egiten dute herritarrei literatura helarazteko, eta arlo ezberdinetako berritasunak erakusteko: helduentzako zein haur eta gazteentzako literatura, gastronomia, pintura, artea, historia eta abar. Apirilaren 23an eta 24an izango da azoka,  Plaza Berriko arkupeetan.

Kultura, Hezkuntza eta Kirol zinegotzi Iñaki Prusillak, Elkarteko lehendakari Gonzalo Villatek eta Elkarteko idazkari Eduardo Martínez de Estarronak aurkeztu dituzte Liburuaren Eguna dela eta antolatutako azokaren xehetasunak; horretaz gain, hainbat jarduera egiten ari dira apiril osoan. Hamabi postu izango dira eta bertan autore arabarrek saltzen diren liburuak sinatuko dituzte. Liburu horiek %10eko beherapena izango dute.

 

“Bertako” literatura kontsumitzea

Iñaki Prusillak hiriko liburu-denden inplikazioa eskertu du, “herritarrei gonbit egiten baitiete hitzen magiak harrapa ditzan uztera, zaletasun aberasgarri bat lantzera. Bide batez, gasteiztarrak  “literatura made in Gasteiz” bilatzera animatu nahi ditut. Izan ere, urte hau oso oparoa izan da hiriko idazleentzat. Nobela historikoaren, intrigazkoaren, erromantikoaren bidez, bai eta beste genero batzuen bidez ere, Gasteiz ezberdinak ezagutu ahal ditugu”.

 

Share

30 konpainiak ikuskizunez beteko dituzte Gasteizko txokoak, KALDEARTEren XI. edizioan

 

Aurtengo berritasunetako batzuk  Pez Limbo konpainia gasteiztarrak Santa Isabel hilerrian egingo  duen esku-hartzea eta karpako zirku ikuskizuna izango dira

 

KALDeARTE , Gasteizko Kaleko Arteen Nazioarteko Erakustaldia, XI. ediziora iritsiko da, ekainaren 9, 10, 11 eta 12an. XI. edizioan, erakustaldiak bere bereizgarriei, programazio egiturari eta aurrekontuari eutsi die, Europa osoan arrakasta lortzen ari diren atzerriko produkzioak eta bertako kaleko sorkuntza orekatzeko ahaleginean, eta jokatzeko leku zein formatu berriak bereganatu ditu.

Aurten 30 konpainiak erakutsiko dizkiete beren ikuskizunak –formatu handi, ertain eta txikikoak– hiriko ikusleei, 46 emanalditan. Kaleko arteen nazioarteko jaialdi ospetsuenetan parte hartu izanak bermatzen du lanen kalitatea.

Bost ikuskizun erabateko estreinaldia izango dira kalean, eta horietako zenbait KaldeArteren laguntzarekin ekoitzi dira.

Konpainien jatorriari dagokionez, Gasteizko 5 konpainiak, Euskal Herriko 9k, Espainiako 8k eta atzerriko 8k hartuko dute parte.

“Lurrak” izango da  inaugurazio ikuskizuna, ostiralean, ekainak 10,  22:30ean, Foru plazan.  Artista eta musikariak hautatzeko kastinak aurkezteko prentsaurrekoan iragarri genuen bezala, adin guztietarako zirku garaikideko ikuskizuna da, oso-osorik Euskadin sortua,  Gasteizko KaldeArte eta Bilboko Kalealdi jaialdiek ekoitzirik. KaldeArten izango da “Lurrak” ikuskizunaren erabateko estreinaldia.

Orobat, lehenengo aldiz karpako zirku ikuskizun bat eskainiko du KALDeARTEk. Bazar Forain konpainia frantziarraren “Delirium Saga Circus” ikuskizuna da, helduentzat; ekainaren 9, 10 eta 11n izango da, gauez, Musikaren ibilbidean.

XI. edizioaren beste berritasun bat Santa Isabel hilerrian egingo  den esku-hartzea da: Pez Limbo konpainia gasteiztarrak jaialdirako berariaz sortutako lana da, eta kaleko arteen alorrean dabiltzan beste 4 konpainiak ere hartuko dute parte. Ekainaren 9an eta 10ean izango da, ikusle kopuru mugatu batentzat.

Azken batean, Gasteizko kaleak, plazak, lorategiak eta txokoak antzerkiz, musikaz, dantzaz, zirkuaz, akrobaziez, umorez eta ikusizko ustekabez beteko dira herritarrek gogoz itxaroten duten jaialdi horretan, uda hasierarekin batera eguneroko erritmoa apurtzen baitu.

 

Share