Prentsa Oharren banner

Prentsa-deialdiak (2016-04-20)

‘Retos, avances y cuentas pendientes en la construcción de la ciudad intercultural’ jardunaldia

Parte hartzaileak. Vitoria-Gasteizko alkate Gorka Urtaran

Eguna. Asteazkena, apirilak 20

Ordua. 10:00

Tokia. BAKE EDER Ezagutza Zentroa (Zugazarte ibilbidea, 32)

——————–

Prentsaurrekoa. 2016ko Liburuaren Azoka aurkeztea

Parte hartzaileak. Hezkuntza, Kultura eta Kirol zinegotzi Iñaki Prusilla; Gonzalo Villate eta Eduardo Martínez de Estarrona, Arabako Liburu-saltzaileen Elkarteko lehendakaria eta idazkaria, hurrenez hurren

Eguna. Asteazkena, apirilak 20

Ordua. 11:00

Tokia. Udaletxeko prentsa aretoa

—————–

Harrera ekitaldia Arabako Gozogintzaren Asteko parte hartzaileei

Vitoria-Gasteizko Udalak harrera egingo die Arabako Gozogintzaren Asteko parte hartzaileei. Bertan, ohiturari jarraiki, Arabako Gozogileen Elkarteak San Prudentzio tarta emango dio Udalbatzari.

Parte hartzaileak. Vitoria-Gasteizko alkate Gorka Urtaran

Eguna. Asteazkena, apirilak 20

Ordua. 13:00

Tokia. Udaletxeko harrera aretoa

Share

Udalak gaur Euskal Herriko Unibertsitatean ireki den ingeniaritza jasangarriari buruzko erakusketan parte hartzen du

Enpleguaren eta Garapen Ekonomiko Iraunkorraren zinegotzi Nerea Melgosa “Ingeniaritza produktu jasangarriak” erakusketaren inaugurazioan izan da gaur goizean; maiatzaren 4ra arte egongo da ikusgai, Ingeniaritza Unibertsitate Eskolan. Ekimen horren bitartez, Ingeniaritza Unibertsitate Eskolak ingeniaritza jasangarriago baten balio berriak eta ingurumen erronkak zabaldu nahi ditu, ikasleen eta irakasleen artean ez ezik bai eta enpresa eta herritarren artean ere.

Gasteizko Udalak “Gardelegiko teknolurrak” proiektuarekin hartuko du parte erakusketan. Hondakinak tratatzeko udal lantegietako azpiproduktuek ez dute merkataritzako erabilerarik izaten, eta proiektuak irtenbide posible bat eman nahi du horretarako: azpiproduktu horiek nahastuz lurzoru artifiziala –teknolurra deritzo– sortzen da, eta hori baliatuz hondatuta dauden lursailak berdegune bihur daitezke, ingurunerako eta pertsonentzako arriskurik gabe. Gardelegiko zabortegian esperientzia pilotua egin da hiru urtez: teknolurren nahasketa ezberdinen funtzionamendua itxuratu da, eta emaitzak positiboak izan dira.

“Jasangarritasuna gobernuek sustatu beharreko printzipio bat baino askoz gehiago da. Lan partekatua da, zeinean erakundeek, enpresek eta gizarteak eskutik joan behar baitute. Hain zuzen ere, gaur Ingeniaritza Eskolan irekitako erakusketak eta antzekoek iraunkortasunaren filosofia partekatu hori zabaltzen dute: enpresen aldetik, beren aurrerapenak erakusten dizkigutelako, erakundeen aldetik, baliabideak jartzen dituztelako, eta gizartearen aldetik, gero eta kontzientzia handiagoa duelako”, esan du Nerea Melgosa zinegotziak “Ingeniaritza produktu jasangarriak” erakusketaren inaugurazioan.

 

 

Share

Udaltzaingoak ohartarazi du adinekoekin etxez etxeko salmenta teknika erasokorrak erabiltzen ari direla

Udaltzaingoak jakin duenez, adinekoekin etxez etxeko salmenta teknika erasokorrak erabiltzen ari dira hirian, eta 5.700 eurorainoko kontratuak ere egin dira; kontsumitzaileen eskubideak urratu ditzakete horiek.

Zehazki, enpresa batetik adinekoekin harremanetan jartzen dira eta iruzurrezko promozio baten berri ematen diete, ustez aldez aurretik lortu dituzten puntu batzuen truke opariak eskaintzeko.

Adinekoen etxean elkarrizketa bat lotu ondoren, saltzaileek kontratu bat sinatzen dute haiekin, produktu ezberdinak saltzeko: etxeko tresneria, telefonia mugikorreko gailuak, erlojuak, liburuak… Horien kostua 1.780 eta 5.700 euro bitartekoa izan daiteke, ezagutu diren kasuetan.

Udaltzaingoak eta Kontsumitzaileen Informaziorako Bulegoak jarduera erasokor horretaz ohartarazi dute, eta horrelako kontratuak sinatu dituztenek hori baliogabetzeko eta atzera egiteko eskubideaz baliatu daitezkeela jakinarazi.

Horren berri zehatzagoa izan nahi badute, Kontsumitzaileen Informaziorako Udal Bulegora –Teodoro Dublang Margolariaren kalea, 25– jo dezakete, kontuan izanik atzera egiteko epea 14 egunekoa dela, kontratua formalizatu denetik kontatuta.

Kontsumitzaileei gomendatzen zaie etxez etxeko salmenta enpresetako saltzaileei kasurik ez egiteko eta atea ez irekitzeko, ez eta gas, elektrizitate eta telefonia enpresetako saltzaileei ere, haiekin lotuta kexa eta erreklamazio ugari izaten baita. Egiten badute, eta eskaintza interesgarria dela uste badute, gogoan izan behar dute ez dela komeni ezer “bero-beroan” sinatzea lehen bisitan, eta informazioa eskatu behar dutela eskaintza aztertu eta prezioak alderatzeko.

Share

Gasteizko Udala handizkako azokaren emakida hamar urterako berritzeko aukera aztertzen ari da adjudikaziodunarekin

Enpleguaren eta Garapen Ekonomiko Iraunkorraren zinegotzi Nerea Melgosak adierazi duenez, gobernu-taldea Oto hiribideko handizkako azokaren emakida hamar urterako berritu nahi du. Zerbitzu hori kudeatzeko kontratua 1996an onetsi zen, hogei urterako, eta irailean bukatuko da. Hori dela eta, Urtaranen gobernua sinatzaileen eskubide eta betebeharrak aztertzen ari da, beste hamar urterako berritzeko asmoz.

Besteak beste, instalazioek dituzten gabeziak konpontzeko behar diren inbertsioak aztertu beharko lirateke adjudikaziodunarekin.  Izan ere, udal txosten baten arabera, hotz-ganbera, bulegoak, komunak, gune orokorrak eta beste elementu batzuk berritu beharko lirateke, hau da, gutxienez 382.340 euro.

“Saltokien titularrekin eta enpresa emakidadunarekin bilduko gara, sinergiak sortu eta elkarrekin lan egiteko aukerak bilatzeko. Bertako txikizkako merkataritzari saltzen dioten hornitzaileek indarra hartzea komeni da, eta handizkako merkatuak funtsezko zeregina du horretan”, adierazi du Nerea Melgosak.

 

 

Share

Zentro soziokulturaletako adinekoek kaleak, azokak, osasun zentroak, dendak eta autobusak “hartuko” dituzte gaur eta bihar, Shakespeare eta Cervantesen olerkiekin

Poesia tarjeton

Zentro soziokulturaletako adinekoek Gasteizko kaleak, azokak, osasun zentroak, dendak eta autobusak “hartuko” dituzte gaur eta bihar, Shakespeare eta Cervantesen olerkiekin, “Olerkien txokoa” ekimenaren barruan, zeina Adinekoen Zerbitzuak antolatu baitu, adinekoentzako zentro soziokulturalen sarearen bitartez.

“El Quijote itinerante y Cervantes en verso y Shakespeare en el reverso” lemaren pean, gaur eta bihar, hilak 19 eta 20, AZSKetako taldeetako batzuk Shakespeare eta Cervantesekin lotutako testuak irakurriko dituzte jendea goizetan ibili ohi den lekuetan: azokak, osasun zentroak, autobus geltokia, dendak, plaza publikoak… Abetxuku, Arriaga, Lakua eta Zaramaga auzoetan, erdigunean eta Udalaren Gizarte Politiken Sailaren bulegoetan arituko dira.

Bestetik, asteazken arratsaldean, 18:00etatik 19:30era, adinekoentzako zentroek omenaldia egingo diote Shakespeare eta Cervantesen lanari, prosa, poesia eta antzerkiaren bidez, Vital fundazioak Dendaraban duen aretoan.

 

 

Programa

 

NEURTITZEZ

“El Quijote” liburuko pertsonaien barne begirada

Koroatzeko AZSKko “Esto no es un cuento” taldearen eta Landatxoko gizarte etxeko gazteen eskutik

“Istorioaren hasiera”

Koroatzeko eta Herrandarren kaleko AZSKetako literatura taldearen eskutik

“Istorioaren korapiloa eta amaiera”

Herrandarren AZSKko”Tradición oral” taldearen eskutik

 

HITZ LAUZ

Miguel de Cervantesen “El juez de los divorcios” entremes moldatua

Koroatzeko AZSKko literatura taldearen eskutik

Kixoteren eta Romeoren arteko elkarrizketa

Koroatzeko AZSKko literatura taldearen eskutik

 

ANTZERKIZ

Shakespeareren Hamlet antzezlaneko “Ser o no ser”

Idazki taldearen eskutik

 

Share