Prentsa Oharren banner

Gizarteratu programak laneratze eta gizarteratze ibilbideak sendotu ditu, Enplegu Zerbitzuaren lankidetzarekin

Enplegu plan zehatza jarri du abian, urte betez 6 lagunei lana emango diena

Gizarte Politiken Sailak 882.000 euro erabiliko ditu 2016an Gizarteratu programan; iaz 660 pertsonei eskaini zien prestakuntza programa horrek

Gizarte Politiken udal sailaren Gizarte Inklusioaren Zerbitzuak Gizarteratu programa sustatu du, gizarteratzeko eta laneratzeko ibilbideak sendotzeko, Enplegu Zerbitzuaren laguntzarekin, zerbitzu horretako erabiltzaileei alor profesional jakin bateko ezagutza espezifikoak errazteko, prestakuntzarako eta lanerako laneratu aurreko ohiturak eta jarrerak sendotzeko. Sendotze horretaz gain, azken hilabeteetan gizarteratzeko enpresei erreserbatutako hainbat kontratu ere onartu dira, esate baterako, ostalaritzaren alorrari lotutakoak edo berriagoa den berrikuntzena eta udal kontratazioetan klausula sozialak sartzea

Zehazki, gizarte zerbitzuek, Enplegua eta Garapen iraunkorraren Sailarekin eta Ingurugiro Gaietarako Ikastegiarekin batera, enplegu plana jarri dute martxan urtebetez sei lagun kontratatzea ekarriko duena. Kontratua izango da bide berdeetan egokitze-lanak egitea eta udal ondasunaren elementu txikiak konpontzea. Gizarte Politiken Sailak 100.000 euro ekarriko ditu programa honetara, Enplegu eta Garapen iraunkorrak 180.000 euro eta IGIk 65.000 euro.

“Gizarteratze-laneratze programa mota hauek oso garrantzitsuak dira, gertatutako arrakala oso handia delako eta pertsona askok ibilbidea egin ahal izan dutenak, babestutako enplegurako halako aukerarik gabe ezin izango lukete ibilbidea inoiz burutu. Ondo dago ikastaroak egitea, bazegoen halako beharrik, baina enpleguaren eta prestakuntzaren arteko jauzi hori egiten ez bada, ez dute gizarteratze osoa lortzeko askorik balio. Orain, aurrekontuetako adostasunari esker, prestakuntza-enplegua binomio hori berreskuratu dugu”, azpimarratu du Gizarte Politiken zinegotzi Nere Melgosak gaur goizean egindako batzordean.

Gizarteratu programak 1994tik hona funtzionatzen du Gasteizen. Lantegien, ikastaroen eta programen bitartez gizarteratzeko eta laneratzeko hiru ibilbide progresibo eskaintzen dizkie zerbitzu sozialek artatutako pertsonei, bost mailen arabera. Udalak eskainitako zerbitzuen artean dagoeneko sendotuta, Gizarteratu programak iaz 38 lantegi eskaini zituen, eta horietan 660 lagunek hartu zuten parte. 882.000 eurotik gorako aurrekontua du programak aurten gauzatzeko.

Share

Prentsa-deialdiak (2016-04-19)

‘Atención Integral: trabajando espacios comunes’ gizarte langintza jardunaldia inauguratzea

Parte hartzaileak. Vitoria-Gasteizko alkate Gorka Urtaran

Eguna. Asteartea, apirilak 19

Ordua. 9:15

Tokia. UPV/EHUko Letren Fakultateko areto nagusia

——————–

“Ingenieritza jasangarria” erakusketaren hasiera

Parte hartzaileak. Lan eta Garapen Ekonomia Iraunkor saileko Zinegotzi, Nerea Melgosa; Ingurumen eta Hirigintzako Foru Diputatu, José Antonio Galera; eta Arabako UPV-EHU Campuseko Errektoreorde, Javier Garaizar

Eguna. Asteartea, apirilak 19

Ordua. 12:30

Tokia. Vitoria-Gasteizko Ingeniaritzako Unibertsitate Eskola (Nieves Cano, 12)

——————–

Alkatea Aurora zaharren egoitzaren 30. urteurrena ospatzeko ekitaldietan izango da

Parte hartzaileak. Vitoria-Gasteizko alkate Gorka Urtaran

Eguna. Asteartea, apirilak 19

Ordua. 13.00

Tokia. Aurora zaharren egoitza (Hedegile kalea 56-58)

——————-

Jazz Uhinak Hirian Barrena 2015/2016ko Ohorezko Makila ematea

Parte hartzailea. Kultura zinegotzi Iñaki Prusilla

Eguna. Asteartea, apirilak 19

Ordua. 19:00

Tokia. Jesus Guridi musika kontserbatorioa

 

Share

Udaltzaingoaren 2015eko oroitidazkiaren arabera, jaitsi egin da trafiko istripuetan zauritutako pertsonen kopurua, istripu gehiago izan arren

  • Iaz % 7,7 jaitsi zen delituen kopurua, baina delitu arinena igo, eta nabarmengarriena etxebizitzetako lapurretak % 40,2 jaitsi izana da

Gasteizko Udalak Udaltzaingoaren 2015eko oroitidazkia argitaratu du, zeinean bi gertakari baitira nabarmengarrienak: batetik, jaitsi egin da trafiko istripuetan zauritutako pertsonen kopurua, istripu gehiago izan arren (% 3,10 gehiago); bestetik, delituen kopurua ere gutxitu egin da. Adierazle garrantzitsuenei erreparatuta, datu hauek nabarmendu beharra dago: handitu egin da harrapatzeen kopurua (2014an baino 25 gehiago), delituengatiko atxiloketa gutxiago izan da (2014an 317 pertsona izatetik 2015ean 281 pertsona izatera), handitu egin dira tratu txarrengatiko delituak (2014an baino 14 gehiago), eta Herritarren Segurtasunaren eta Gertutasunaren alorrean guztira 51.173 esku-hartze izan dira.

“Datuek erakusten dute Gasteizek hiri segurua izaten jarraitzen duela, eta gure gobernuak, alo horretan, herritarrengandik ahalik eta gertuen dagoen polizia lana egitearen aldeko apustua egin du, aurten egitekoa den LEPren bidez indartuta”, adierazi du Herritarren Segurtasunaren zinegotzi Borja Belandiak.

Lan-eskaintza publiko horren bidez iaz giza baliabideetan izandako galerari –erretiroengatik batez ere– aurre egin nahi zaio, 2014ko 394 agente izatetik 2015ean 387 izatera igaro baitzen. Bestetik, iaz komisariorde eta komisario lanpostuak betetzeko barne-sustapenerako prozesua egin zen.

 

Trafikoa eta bide segurtasuna

2015ean 4.430 istriputan esku hartu behar izan zen; 2014an, berriz, 4.297, hau da, % 3,10 igo da kopurua. Biktimekiko istripuak ere zertxobait handitu ziren, baina nabarmengarriena zaurituen kopuruaren jaitsiera izan da: % 5,02. Larritasunari dagokionez, zauritu arinak 782 izan ziren (2014an baino % 4,99 gutxiago), eta larriak, 34 (aurreko urtean baino % 2,86 gutxiago).  Aipatzekoa da, halaber, 2015ean bi pertsona hil zirela trafiko istripuetan.

Harrapaketei dagokienez, guztira 174 izan ziren (2014an baino 25 gehiago), eta horietan 133 zauritu gertatu ziren. Harrapaketa gehienak turismoek eragindakoak izan ziren (% 75,2) eta % 20,6an bizikletak izan ziren tartean. 2015ean % 9,25 jaitsi zen trafiko istripuaren ondoren ihes egin zutenen kopurua.

2015ean guztira 8.020 alkoholemia proba egin zen (istripu, arau-hauste eta ohiko kontroletan), eta 295etan eman zuten positibo (2014an baino % 25,1 gutxiago). DGTrekiko lankidetzari esker, beste droga batzuk antzemateko probak hamarretik biderkatu ziren, eta guztira 229 izan ziren; horietako 58an emaitza positiboa izan zen. Hori kontuan izanik, Udaltzaingoak listu-laginak hartzeko ekipoa erosi du, analisiak berehala egin ahal izateko, eta laster hasiko dira erabiltzen.

Azkenik, 2015ean trafiko salaketen kopurua % 12,4 jaitsi zen: 72.886tik 63.788ra.

 

Delitu-gertaerak

Herritarren segurtasunaren alorrean, 2015ean Udaltzaingoak 5.704 atestatu bideratu zituen delitu eta delitu arinengatik; 2014an, 5.652. Delituen kopuru orokorra jaitsi egin zen (2.164tik 1.997ra), baina delitu arinena igo. Nabarmengarriena etxebizitzetan izandako lapurreta eta lapurreta-saiakeren jaitsiera da: 154 kasutatik 92 kasutara, hau da, % 40,1 gutxiago.

Delitu jarduerengatik atxilotutako pertsonen kopurua ere % 11,3 jaitsi zen: 2014ko 317tik 2015eko 281eraino. Ikertutako pertsonen kopurua, ostera, % 7,1 igo zen, 1.169 guztira.

Iaz, 1.000 biztanleko delitu tasa 22,44 izan zen. Auzoen arabera (nekazaritza eremuak eta Aretxabaleta kenduta), tasa txikiena Arantzabela, Santa Luzia eta Done Jakuen izan zen, eta handienak, Erdi Aroko hirigunean eta erdialdean.

Familietan esku hartzeko taldeak 135 babes- agindu tramitatu zituen. Tratu txarren delituak 147tik 161era igo ziren. Igoera kezkagarri horri babes-aginduen eta kautelazko neurrien ez betetzeak gehitu behar zaizkio: 50 kasu 2014ko 27 kasuen aldean.

 

Herritarren Segurtasuna eta Gertutasuna

Udaltzaingoaren zereginen barruan, Herritarren Segurtasuna eta Gertutasuna kapitulu globalean guztira 51.173 esku-hartze izan ziren, horietako 40.301 era ezberdinetako gertakariengatik. Erdiak baino gehiagok 092ra egindako deiek eragin zituzten; telefono horren erabilera ia % 15 handitu zen, hori sustatzeko kanpaina bati esker.

Argibide gehiago: Udaltzaingoaren oroitidazkia (2015)

Share

Udalak lanerako gida bat prestatu du gazteentzat

“LANEKO GIDA GAZTEENTZAT” izeneko gida euskarri informatikoan dago, eta bertan lan eskubideei buruzko informazio eta baliabideak eskaintzen zaizkie lan munduaz ezer gutxi dakiten eta enpleguko lehen esperientzia izango duten gazteei.

 

Udalak helburu nagusi batizan du gida hau egitean; gazteen kalitatezko enplegua sustatzea eta gazteek  gizarte eta ekonomia arloko eskubideak izatea.

Gasteizko Udalak, Arabako Abokatuen Elkargoarekin lnakidetzan, Gazteentzako Laneko Gida aurkeztu du; euskarri elektronikoan dago, eta enpleguaren alorrean kontrastatuta dauden baliabide guztien berri ematen die.

Gidak lau atal ditu:

–    Kontratazioa.

–    Lan baldintzak

–    Gizarte Segurantzako prestazioak

–    Laneko arriskuen prebentzioa.

Atal horietan, laneratzean izaten diren kontratu eta lan-harremanen inguruko kontzeptuak eta oinarrizko eduki nagusiak jasotzen dira modu ikusgarri eta ulergarrian.

Beraz, gazteentzako lanabes erabilgarria eta eskuragarria izan nahi du, lanean hasi aurretik, edo hastean, sor dakizkiekeen zalantzak modu erraz eta ikusgarrian konpontzerik izan dezaten.

 

Gidaren erabilera

Erabiltzen erraza da, eta Gazteriaren web orrian izango da eskuragarri, lege aholkularitzaren ataleko agiri interesgarriak  gunean Gazteriaren web orria

Gida izanik ere gazteek zalantzarik badute (lan-kontratuak, Gizarte Segurantza, erreklamazioak, isunak, alokairu-kontratuak, bermeak, aseguruak, telefono konpainiak…), Aholkularitza Juridikoaren Zerbitzura jo dezakete. Hau 16 eta 35 urte bitarteko gazteentzako lege aholkularitzarako zerbitzua da, isilpekoa, publikoa eta doakoa. Landatxo gizarte etxean eskaintzen da zerbitzua, ostegun eta ostiraletan, 18:00etatik 20:30era. Zerbitzua baliatzeko aldez aurretik hitzordua eskatu Gazteen Argibideetarako Udal Bulegoan(Espainia plaza, 1 behea, tel.: 945 161330, posta elektronikoa: infogaztea@vitoria-gasteiz.org)

Share

Borja Belandiak apirilaren 22ko Osoko Bilkuran egingo dio uko zinegotzi karguari

Ekonomiaren eta Udal Administrazioaren Arloko koordinatzaile nagusi Itziar Gonzalo maiatzean izendatutako dute zinegotzi

Gasteizko Udaleko alkateorde Borja Belandiak apirilaren 22ko Osoko Bilkuran egingo dio uko EAJren zinegotzi karguari, arrazoi pertsonalak direla eta. Gasteizko Udaleko Ekonomiaren eta Udal Administrazioaren Arloko koordinatzaile nagusi Itziar Gonzalok maiatzean hartuko du zinegotzi kargua, eta udal gobernuaren kide bihurtuko da. Hori jakinarazi du alkateak gaur eguerdian, hurrengo osoko bilkuraren gai-zerrenda osatzeko egindako eledunen batzarrean.

Hamar hilabete hauetan, Borja Belandia Hirigintzako, Ingurumeneko, Nekazaritza Eremuko, Ogasuneko eta Herritarren Segurtasuneko zinegotzia izan da, bai eta TUVISAko eta Ingurugiro Gaietarako Ikastegiko lehendakaria ere.

Share

SmartEnCity proiektuari buruzko lehen informazio jardunaldia Europa biltzar etxean

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

  • 200 pertsonak  baino gehiagok hartu dute parte gaur goizeko azalpenean

 

  • “Gardentasuna eta herritarren partaidetza funtsezkoak dira auzoaren eraldaketa bultzatzeko”, diote ekimenaren sustatzaileek

 

Gasteizko Udalak eta Visesa Eusko Jaurlaritzaren sozietate publikoak –Europak Koroatzearen auzoa biziberritzeko proiektuaren buru izateko izendatutakoa– SmartEnCity proiektuari buruzko informazio guztia biltzen duen agiri bat (www.vitoria-gasteiz.org/coronacion) aurkeztu dute gaur goizean Europa biltzar etxean. Ekimenean interesa zuten 200 pertsonak  baino gehiagok hartu dute parte gaur goizeko azalpenean. Arratsaldean beste saio bat izango da, herritar orori irekia. Ekimen horrek Koroatzearen auzoa eraldatuko du, bertako auzokoen bizi-kalitatea hobetzeko xedez, energia-eraginkortasuna, mugikortasun iraunkorra eta informazioaren teknologien (IKT) erabilera hobetzeko ekintzen bidez. Proiektuaren lanak eta  aukerak hizkera errazean azaltzen dituen dosierra argitaratu da, informazioa guztien esku jartzeko. Udalaren web-orrian, Visesaren web-orrian eta Aldabeko gizarte etxean eskura daiteke.

Gasteizko Udaleko Hirigintza eta Ingurumen koordinatzaile Álvaro Iturritxak eta Visesako zuzendari nagusi Marcos Murok eman dituzte argibideak, IGIko Iraunkortasunerako Informazio eta Berrikuntza Arloko buru Juan Carlos EScudero eta Visesako Berrikuntza arduradun Alberto Ortiz de Elgearekin batera. “Onuradunak une oro informatuta egotea nahi dugu. Garrantzitsua da gardentasuna eta herritarren parte hartzea sustatzea, denon artean proiektua aurrera ateratzeko. Jende asko dugu begira, eta erronkari eutsi behar diogu”, nabarmendu du  Álvaro Iturritxak. Visesako zuzendari nagusi Marcos Muroren hitzetan, “konpromiso bat dugu Koroatzearen auzoko biztanleekin. Proiektuak onura argiak ekarriko dizkie auzokoei, auzoa atseginagoa izango baita; eraikinak, erosoagoak; etxebizitzak, hobeto isolatuak eta erosotasun handiagokoak, eta energiaren faktura, merkeagoa. Auzoak ere irabaziko du, espazio publikoak kalitate handiagoa izanik negozio berrietarako erakargarriagoa izango baita. Gainera, aukera paregabea da, Europako Batzordeak, Eusko Jaurlaritzak, Visesaren bidez, eta Gasteizko Udalak auzoaren aldeko apustua egin baitute, birgaikuntza energetikoari elkarrekin aurre egitea ahalbidetzen duten diru-laguntza garrantzitsuak emanez”.

Gasteizko Udalak iragarri duenez, espazio publikoan egitekoak diren jarduerak oraindik ez daude zehaztuta, baina Udala horiek lantzen ari da dagoeneko. Esku-hartzeak Koroatzearen auzoko bizilagunekin, elkarteekin eta entitateekin batera zehaztuko dira. Horretarako, herritarren parte-hartzerako prozesu bat jarriko da martxan, eta uda baino lehen, maiatzean edo ekainean, lantegiak egingo ditugu, proiektuaren ildo nagusiak adosteko. Teknikariek dagoeneko leku interesgarri batzuk identifikatu dituzte: Aldabe plaza, Ziudadela plaza, Arriagako atea (Antepara kalearen eta San Ignazio kalearen artean), Kutxa plazako berdeguneak eta oinezkoen pasabide batzuk. Altzari publikoak eta argiteria ere hobetuko dira, eta beroa banatzeko sarea instalatzeko behar diren zangak egingo dira. Koroatzearen auzoko gizarte-eragileen eta auzo elkarteen sostengua funtsezkoa izan da Europako Batzordearen oniritzia lortzeko.

Espazio publikoaren alorreko lanak 2017an hasiko dira ziur aski.

Une honetan, birgaitze energetikorako zenbait aurreproiektu lantzen ari dira, auzoan dauden eraikin mota ezberdinen arabera, parte hartzeko interesa duten jabeen erkidegoek aztertu ditzaten. Informazio hori 2016ko uztailerako prest egongo dela kalkulatu da. Visesak espero du udazkenerako jarri ahalko duela abian erkidegoentzako aholkularitza zerbitzua, birgaitzeko lanen aurrekontua egin eta eskuratu daitezkeen laguntzez informatzeko.

Etxebizitzak birgaitzeko lanak 2017an hasiko dira. Eusko Jaurlaritzak eta Gasteizko Udalak berme funts bat sortuko dute, birgaitzearen hileroko kuotari aurre egiteko gaitasun ekonomikorik ez duten jabeei laguntzeko. Proiektuaren egitasmo deigarrienetako bat galdara zentral bat instalatzea da, zeinak energia berriztagarria baliatuko baitu, gastua eta berotegi-efektuko gasen emisioak murrizteko. Oraindik ez da zehaztu galdara nola kudeatuko den eta nolako zerbitzua eskainiko den. Proiektuaren arduradunek iragarri dute Aldabeko gizarte etxetik gertu kokatuko dela.

Birgaitze energetikoaren batez besteko prezioa etxebizitza bakoitzeko 21.000 euro ingurukoa izango dela jo da. Administrazioen diru-laguntzek 11.400 euro estaliko dute, beraz, jabeek 9.600 euro jarri beharko dute. Dena dela, hori kalkulua besterik ez da, egoera sozio-ekonomikoaren azterketa eta proiektua oraindik ez baitira zehaztu.  Hauek dira proiektuaren toki-bazkideak: Visesa-Eusko Jaurlaritza, Gasteizko Udala, Tecnalia, Mondragón Taldea, Ingurugiro Gaietarako Ikastegia, Fagor Ederlan, Etxetresna Elektrikoen Euskadiko Kluster Taldea, ETIC Smart Cities Innovation Center, MCCTelecom, Acciona Azpiegiturak, Giroa, Cartif, eta Estudios Gis. Errota Zaharra auzo elkartea lankide da.

Finantzazioari dagokionez, SmartEnCity proiektuak 75.500.000 euroko aurrekontua du guztira (hiru hiriak barne: Gasteiz, Tartu eta Sonderborg). Europako Batzordearen guztizko diru-laguntza 27.800.000 eurokoa da. Gasteizko proiekturako aurrekontua 29.500.000 eurokoa da eta Bruselatik 10.880.000 euroko diru-laguntza jasoko da. Europako diru-laguntzaren kontura gehienez 750 etxebizitza birgaitu eta berokuntza sarea eraiki ahalko dira; Eusko Jaurlaritzak Visesaren bidez eta Gasteizko Udalak egindako ekarpenari esker 1.313 etxebizitza birgaitu ahal dira guztira.

Share

Udalbatzak omenaldia eta aitorpena egin die duela 28 urte San Kristobalen eraildako bi poliziari

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Antonio Gómez Osunaren alargunak biktimekiko errespetua eta aitorpena eskatu du

Gasteizko Udalbatzak omenaldia eta aitorpena egin die  ETAK 1988an eraildako Antonio Gómez Osuna eta Francisco Espina Vargas Polizia Nazionaleko agenteei. Haietako baten alargunak biktimekiko errespetua eta aitorpena eskatu du.

Talde politiko guztiak izan dira Heraclio Fournier kaleko atentatuaren 28. urteurrena dela eta egindako harrera ekitadian. Gorka Urtaran alkateak Gasteizko gizarte osoaren elkartasuna adierazi du, bai eta biktimak ohoratzeko nahia ere: “ez gara haietaz ahazten, haien duintasuna lehengoratu behar baita”.

Alkatearengandik oroitzapen-xafla bat jaso ondoren, Antonio Gómezen alargun Manuela Bernalek eskerrak eman  ditu aitorpenagatik, orain arte ez baitzioten haren senarra zenari omenaldi pertsonalizaturik egin. Gainera, zazpi urtez bizi izan zen hiriarekiko maitasuna adierazi du. “Hemen etxean bezala sentitzen naiz”, esan  du. “Nire senarraren heriotzaren ondoren, 28 urte hauek oso gogorrak izan dira, oso familia batua ginelako, eta bi alaba txiki genituelako. Nire alabak orain emakumeak dira, baina oraindik negar egiten dute aitarengatik”, azaldu du.

Gero, Udalbatza eta Manuela Bernal atentatua gertatu zen lekura hurbildu dira. Bertan, lore-sorta bat eskaini eta minutu bateko isilaldia egin dute, 2007an bi agenteen oroitzapenez jarritako xaflaren ondoan. Inguruko bizilagun batzuk ere hurbildu dira, alargunari doluminak eta gertakarien lekukotasuna emateko.

 

Share