Prentsa Oharren banner

Astebururako aurreikuspenak

Apirilak 15 ostirala 

Enplegu eta Garapen Ekonomiko Iraunkorraren zinegotzi Nerea Melgosa Gasteiz On pasarelaren sari banaketan izango da. 20.30etan Artium museoan.

Kultura, Hezkuntza eta Kirol zinegotzi  Iñaki Prusilla Laboral Kutxa Baskonia – Panathinaikos Athens Euroleague partidan izango da. 20.45etan Fernando Buesa Arenan.

Gorka Urtaran alkateak Corazón sin Fronteras elkarteak antolatutako afarian hartuko du parte. 21.00etan Canciller Ayala hotelean.

 

Apirilak 16 larunbata

Enplegu eta Garapen Ekonomiko Iraunkorraren zinegotzi Nerea Melgosa, TEDxAlmendraMedieval delakoaren bigarren edizioan izango da, Europa Jauregian 10.00etatik aurrera.

Gorka Urtaran alkatea Anhitzak topaketan izango da, 11.30etatik aurrera Oihaneder Euskararen Etxean.

 

Apirilak 17 igandea

Kultura, Hezkuntza eta Kirol zinegotzi Iñaki Prusilla, Gasteiz Dantzan ekitaldiaren 15. edizioan izango da. José Uruñuela Udal Dantza Kontserbatorioak antolatua, Plaza Berrian, 12.00etatik aurrera, Dantzaren Eguna ospatzeko.

Share

Prentsa-deialdiak (2016-04-18)

Koroatze planari buruzko saio informatzailea, Europa Jauregian

Koroatze auzoan egingo den birgaitze energetikoaren planari buruzko saio informatzailea; auzokoei eta finka-administratzaileei zuzendua.

Parte hartzaileak: Hirigintza eta Ingurune udal koordinatzaile Álvaro Iturritxa, Visesako  zuzendari nagusi Marcos Muro, eta udaleko eta Visesako teknikariak.

Eguna. Astelehena, apirilak 18

Ordua. 10:00etan eta 18:00etan

Tokia. Europa Biltzar Jauregia

—————-

‘Memoriaren Plaza’ erakusketa inauguratzea

Parte hartzaileak. Vitoria-Gasteizko alkate Gorka Urtaran; Arabako diputatu nagusi Ramiro González, eta Gogora institutoko zuzendari Aintzane Ezenarro

Eguna. Astelehena, apirilak 18

Ordua. 18:30

Tokia. Andre Maria Zuriaren plaza

* Inaugurazio ekitaldia bukatu eta gero, ‘La memoria de Vitoria-Gasteiz’ mahai ingurua egingo da Sara Buesak zuzenduta; bertan Gasteizko alkate ohiek parte hartuko dute: José Ángel Cuerda, Alfonso Alonso eta  Patxi Lazcoz

Share

Turismo iraunkorrak Gasteizi dakarzkion abantailen inguruko jardunaldia antolatu du Gasteizko Udalak

Datorren ostegunean, hilak 21, hiriko turismo sektoreko establezimenduei zuzendutako jardunaldi teknikoa izango da Europa jauregian,  Gasteiz eta bere enpresak turismo iraunkorraren merkatuan kokatzeak dakartzan abantailak ezagutarazteko. Jardunaldian hitzaldiak eta mahai-inguruak izango dira, eta ikuspegi orokorra zein bertako establezimenduek egindako jardunbide egokien adibide zehatzak izango dira.

“Horrelako jardunaldiak Gasteiz turismo iraunkorraren erreferentzia bihurtzeko estrategiaren beste urrats bat dira. Hemengo turismo eragileei baliabideen kudeaketa egokia egiteko aukerak eman nahi dizkiegu, destino iraunkorra izateak beste hiriekiko ematen dizkigun aldeak adierazi nahi ditugu, gaur egun, eskala txikian, ingurunearekiko errespetuz lan egiteko moduaren adibide bikaina ematen ari diren bertako enpresak ahaztu gabe” adierazi du Enpleguaren eta Garapen Ekonomiko Iraunkorraren Saileko zinegotzi Nerea Melgosak.

Turismo iraunkorrak Gasteizi eskaintzen dizkion aukeren inguruko jardunaldi teknikoa 9:30ean hasiko da. Lehenik, aurkezpena eta hiria turismoaren merkatuan kokatzeko estrategiei buruzko bi hitzaldi izango dira, bata Basquetourrek eta bestea, Turismo Arduratsuaren Institutuak eskainia.

10:30ean, turismoaren alorreko establezimenduetan iraunkortasunak duen errentagarritasunari buruzko mahai-ingurua izango da. Bertan, Iñigo Zornozak -Georka Consulting- iraunkortasunarekin lotutako neurri orokorrak proposatuko ditu. Iñaki Arribak – AEVI-CEA-  energia-eraginkortasunaren neurriak izango ditu ardatz. Javier Gonzalezek, AMVISAren Futura Planaren koordinatzaileak, ur-kontsumoan eraginkorra izateko modua azalduko du, eta Alberto López de Ipiñak -Slow Food Araba-ostalaritza establezimenduetako iraunkortasuna jorratuko du, 0 km-ko estrategien bidez.

Azkenik, Gasteizko turismo establezimenduek dituzten jardunbide egokien inguruko mahai-ingurua izango da. Hauek izango dira partaideak: Arkaiako nekazaritza turismoa, Jardines de Uleta eta Silken Ciudad de Vitoria hotelak eta El Chispuial eta Sukalki jatetxeak.

Gasteiz turismo iraunkorrarekin lotutako hainbat ekimenen protagonista izaten ari da. Joan den urteko urrian, Gorka Urtaranek Gasteizko Udalaren Turismo Arduratsuaren aldeko Konpromiso Gutuna sinatu zuen. Gerora, azaroan, Euskadiko hiriburuak Turismo Iraunkorraren Mundu Gailurra izan zen, eta bertan Turismo Iraunkorraren Gutuna onetsi zen. Urtarrilean, Gasteizko Udalak Turismoaren Mundu Erakundeari eman zion Fiturren.

Argibide gehiago: Turismo iraunkorrari buruzko jardunaldi teknikoa

Share

Urtaranen gobernuak Zabalguneko kaleetako, San Martineko parkeko eta Betoñuko industrialdeko argiteria publikoa berritzeari ekitea onetsi du

Udalak Energia Dibertsifikatu eta Aurrezteko Institutuaren 300.000 euroko laguntza du

Gasteizko Udalak Zabalguneko kaleetako, San Martineko parkeko eta Betoñuko industrialdeko argiteria publikoa berritzeari ekingo dio laster. Energia eraginkortasunarekin lotutako ekintzak dira, argiteria publikoaren elektrizitate kontsumoa murriztu eta led teknologia duten luminariak jartzeko xedez, ohiko lanparak baino eraginkorragoak baitira. “Elementu berri horiei esker argiztapen uniformeagoa eta eraginkorragoa lortzen da. Gainera, orain arte eragindako itsutze eta argi kutsadura eragotziko dira”, alkatearen ustez. Tokiko Gobernu Batzarrak 444.158,15 euroko inbertsioa onetsi du gaur goizean, kale hauetan argiteria publikoa aldatzeko: Bake kalea, Jesus Guridi, Kutaisi, Pio XII.a, Aiala Kantzilerra, Angulema, Independentzia, Errioxa, Isaac Albeniz, Lopez de Larrea, Manuel Iradier, Florida, Ortiz de Zarate, Becerro de Bengoa, Babesgabetuen plaza, San Martin parkea eta Betoñuko industrialdea.

Aipatutako kopurutik, 300.009,23 euro IDAE-Energia Dibertsifikatu eta Aurrezteko Institutuak –estatuko gobernuko Industria, Energia eta Turismo Ministerioaren mendekoa– kaleetako argien instalazioak berritzeko deitutako laguntzen programaren kargura finantzatutako dira. 0,0ko interesa duen hamar urterako maileguaren bidez izango da.

Share

Urtaranen gobernuak 58.220 euro jarriko ditu osasunaren arloko lau hitzarmenetarako


Urtaranen gobernuak 58.220 euro jarriko ditu osasunaren arloko eta tokiko produktuen kontsumoaz sentsibilizatzeko zenbait hitzarmenetarako, Ingurumenaren eta Osasun Publikoaren Sailaren bitartez. Tokiko Gobernu Batzarrak lau hitzarmen sinatzea onetsi du gaur goizean: ADELES-Lupus gaixoen elkartearekin, AEMAR-Esklerosi anizkoitza dutenen elkartearekin, ASAFIMA- Fibromialgia eta neke kronikoaren Arabako elkartearekin, eta Slow Food Araba elkartearekin. “Elkarte hauetan parte hartzen duten pertsonen bizitza pixka bat errazagoa egiten lagundu nahi dugu”, aipatu du Gorka Urtaran alkateak.

ADELES-Lupus gaixoen elkartearen kasuan, laguntza fisioterapeutikoa emateko programa baterako erabiliko da hitzarmena, eta Gasteizko Udalak 3.750 euro jarriko ditu. Eragindakoen bizi-kalitatea hobetzea eta haien autonomia pertsonala sustatzea da helburua, fisioterapia saioen bitartez.

AEMAR-Esklerosi anizkoitza dutenen elkartearekin sinatuko den hitzarmenaren bidez –Udalak 5.480 euro jarriko ditu horretarako–, hainbat helburu lortu nahi dira: herritarrak eragindako pertsonen arazo eta beharrei buruz sentsibilizatu eta informatzea, kanpaina eta ekitaldien bidez; behar diren errehabilitazio zerbitzuak ezartzea, eta gaixoei arreta pertsonalizatua ematea. Udalak lagunduko duen programaren barruan terapia okupazionala, fisioterapia eta logopedia jarduerak egingo dira.

ASAFIMA- Fibromialgia eta neke kronikoaren Arabako elkartearekiko hitzarmenak gaixoentzat arreta, aholku eta esku-hartze arloko programa bat garatzeko balioko du, haien bizi-kalitatea hobetzeko. Helburua da hobekuntza fisikoa nahiz psikologikoa lortzeko bidean pertsonen inplikazioa lortzea, zenbait proiekturen bidez: eragindakoentzako eta familientzako arreta, informazio eta esku-hartze zuzena; gaixotasuna onartu eta integratzeko proiektua; ariketa sustatzea eta gaitasun fisikoak hobetzea, eta amigdala berriro entrenatzeko ekimenak. Udalak 23.760 euro inbertituko ditu horretan.

Ingurumenaren eta Osasun Publikoaren Sailak sustatutako laugarren hitzarmena  tokiko produktuen kontsumoaz sentsibilizatzeko programa bat garatzeko izango da, Slow Food Araba elkartearen eskutik. Udalak 25.230 euro jarriko ditu ekintza hauek antolatzen laguntzeko: umeentzako heziketa programa bat (bertako nekazariak eta abeltzainak ezagutzeko bisitak, bertako produktuen kontsumoa eta nutrizio osasungarria sustatzeko), ikasleentzako sukaldaritza lantegiak, bertako produktuen aurkezpenak, eta dastatze, lantegi eta dastamenaren laborategietan lankidetzan aritzea. Orobat, Gasteiz estatuan zein atzerrian ezagutarazten lagundu nahi da, bertako produktuen bidez.

 

Share

Udalak laneratze eta gizarteratze ikastaro berria onetsi du, berrikuntza eta eraikuntza sektorerako

Urtaranen gobernuak langabezian eta erretirotik hurbil dauden pertsonei edo gizarte-zerbitzuen arreta jasotzen dutenei zuzendutako ikastaro baterako kontratazio-dosierra onetsi du gaur, enplegua bilatzen baliagarri izan daitezkeen jokaera, ezagutza eta gaitasunak lortu ditzaten.

Gizarte Politiken Sailak 75.054 euro bideratuko ditu gizarteratze-enpresei erreserbatutako kontratu horretara, duela gutxi Udalbatzak onetsitako gizarte eta ingurumen klausulen konpromisoaren ildotik.

Udalaren gizarte zerbitzuetan arreta ematen zaien pertsonei zuzendutako ikastaroa da, gizarteratu eta lanerako prestatzeko ibilbidean aurrera egin nahi badute.

Gizarteratu lantegi programaren barruan, maila gorenean dago, eta ondo aprobetxatuz gero, parte hartzaileek aukera handiagoa izan dezakete eraikinak eraberritzeko lanekin eta eraikuntzarekin lotutako lanetan kontratatu ditzaten. Gizarteratze-enpresa batean edo udalaren enplegu planetan enplegua lortzeko aukera handiagoa izango dute.

 

Share

Udalak 100.000 eurotik gora bideratuko ditu kultura eta prestakuntza proiektu ezberdinetarako

Udal gobernuak gaur erabaki duenez, 100.000 eurotik gora bideratuko ditu hirian zenbait kultura eta prestakuntza proiekturi laguntzeko.

Batetik, Udalak Periscopio elkartearekiko hitzarmena onetsi du, eta hari 36.500 euroko diru-laguntza emango dio.

Bestetik, udal gobernuak Ortzai elkartearen aldeko apustuari eutsi dio. Aurten 20.000 euro emango ditu haien jarduera-programarako.

Arabako Abesbatzen Federazioak, berriz, 6.000 euro jasoko ditu aurten.

Orobat, Tokiko Gobernu Batzarrak UNEDen Gasteizko zentro elkartuarentzat aurtengo udal aurrekontuan aurreikusitako ekarpenaren lehen zatia (45.000 euro) ordaintzea onetsi du.

Share

Gasteizek 24.000 euro bideratuko ditu GGKEen Koordinakundeari garapenerako lankidetza garatzen eta ikustarazten laguntzeko

Udalak bidezko merkataritza sustatuko du udalerrian, Setem-Hego Haizea, Medicus Mundi Araba eta Intermón Oxfam elkarteen eskutik

Udal gobernuak garapenerako lankidetza garatu eta ikustarazteko bi hitzarmen onetsi ditu. Batetik, Gobernu Batzarrak  EAEko GGKEen Koordinakundearen (Arabako ordezkaritza) eta Gasteizko Udalaren arteko hitzarmen bat sinatzea onetsi du, eta horretara 24.000,00 euro bideratuko ditu.

Hitzarmen horren bidez egin ohi diren sentsibilizazio eta prestakuntza ekintzez gain, elkarteek beste berrikuntza batzuk sartzea proposatu dute,  esaterako,  hirian ekitaldi bateratu eta nabarmengarri bat diseinatu eta antolatzea, garapenerako laguntza ikusarazteko eta haren balioa agerian jartzeko, eta alor horretan komunikazio-estrategia bat definitzen laguntzea.

 

Bidezko merkataritzarekiko konpromisoa

Bestetik, Udalak bidezko merkataritza sustatuko du udalerrian, Setem-Hego Haizea, Medicus Mundi Araba eta Intermón Oxfam GGKEen eskutik.

Duela urte batzuetatik hona, Gasteizko Udalak, Garapenean Laguntzeko Zerbitzuaren bidez, bidezko merkataritzarekin eta kontsumo arduratsuarekin lotutako hainbat ekimen bultzatu ditu, Gasteizko herritarrei nahiz udal langileei zuzenduta. Azken horien artean, gizarte etxeetako eta kirol-instalazioetako edari beroen makinetan bidezko merkataritzako kafea sartu izana nabarmendu behar da.

2008an, Emaús Gizarte Fundazioa, Bakeaz eta SETEM taldeen proposamenari jarraiki, “Bidezko Merkataritza Euskal Administrazio Publikoetan” izeneko proiektuan parte hartu du Gasteizko Udalak.

Share

Maiatzaren 9an hasiko da epea herritarrek datorren urterako aurrekonturako proposamenak aurkeztu ditzaten

Udalak “Vitoria-Gasteiz Hobetuz” programari ekin dio, zeinaren bidez 2017ko aurrekontuan 3 milioi erreserbatuko baitira gasteiztarrek zein proiektutara bideratu nahi dituzten proposatu eta erabaki dezaten, edozein arlotan

Udal gobernuak “Vitoria-Gasteiz Hobetuz” programa onetsi du gaur goizean. Horren bidez, udal talde gehienek 2017ko aurrekontuan parte hartzeko aukera ireki nahi diete herritarrei,  hau da, hiria hobetzeko proiektuak proposatu eta erabakitzeko aukera eman.

Programa horren bitartez, Udalak proposamenak mahai gainean jartzera gonbidatu nahi ditu gasteiztarrak, “Gasteiz hiria hobea izan dadin, Udalaren menpe dauden arloetako edozeinetan. Irabazi, Podemos, PSE-EE, EAJ eta Bildu Gasteizek gonbit egiten diegu herritarrei Udalak hiria hobetzeko zer egitea nahi duten esan diezaguten, hori tasatu eta onurak eta abantailak azaldu diezazkiguten. Lehen esperientzia honek jarraibideak ezarriko ditu gero eta partaidetza handiagoa lortzeko. Aurten, Gasteizek pauso irmo eta aitzindaria emango du herritarren parte-hartzearen alorrean. Itxaropenez betetako garaia dugu aurretik”, azaldu du Gorka Urtaran alkateak.

Maiatzaren 9tik ekainaren 3ra arte, nahi duen orok aurkeztu ahalko  ditu proposamenak. Ez du axola ez adinak ez nazionalitateak. Bakarka edo taldean aurkeztu ahalko dira. Proposatzen duenetako batek sinatu beharko du, eta adingabe batek egindakoa bada, heldu batek aldeztu eta sinatu beharko du.

Proposamenak online aurkeztu ahalko dira, udalaren web-orrian dagoen formularioa betez, edo aurrez aurre, gizarte etxeetako herritarrei laguntzeko bulegoetako batean, formularioa aurkeztuz.

Udalak lantegiak egingo ditu gizarte etxeetan, proposamenak aurkeztearekin lotutako zalantzak argitzeko.

Proposamenak aurkezteko epea amaitu ondoren, ekainean eta uztailean, sailetako teknikariek aztertuko dituzte banan-banan, horiek onartzerik dagoen erabakitzeko. Baldintza hauek bete beharko dituzte proposamenek: interes orokorrari begiratzea, udal eskumenekoa izatea, aurreikusitako aurrekontua ez gainditzea  eta bideragarria izatea.

Irailean ezagutaraziko ditu Udalak proiektu bideragarriak, web-orrian, hedabideetan, sare sozialetan eta erakusketen bidez.

Irailaren 26tik urriaren 9ra arte, gasteiztar orok gehien konbentzitu dituzten hiru proiektuak bozkatu  ahalko dituzte, udalaren web-orrian zein herritarrei laguntzeko bulegoetan.

Emaitzak kontuan izanik, Udalak hiri proiektuen zerrenda bat osatuko du, eta 2017ko udal aurrekontuan sartuko ditu.

 

Share