Prentsa Oharren banner
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —  2 abendua 2018 15:05

GORKA URTARAN ALKATEAREN ADIERAZPENAK

Gaur gauean hastekoa zen garbiketaren greba bertan behera geratu da, enpresak eta langileen ordezkariek akordioa lortu baitute gaur goizean. Gasteizko Udalak bitartekaritza lanak egin ditu Gasteizko Udalak eta gaur bertan akordioa sinatu du akordioa bermatzeko. Enpresa batzordearekin sinatutako agiri baten arabera, Udalak beharrezkoak diren eta bere esku dituen neurri eta tresnak erabiliko ditu akordioa betetzen ez bada.

“Gasteizek ez ditu greba baten ondorioak pairatuko. Enpresaren eta batzordearen arteko akordioa albiste ona da, beraz. Udalan azken unera arte bitartekari lanetan ibili gara eta alde guztien artean egoera desblokeatzea lortu dugu azkenean”, azpimarratu du Gorka Urtaran alkateak.

Share