Prentsa Oharren banner
Kategoriak: Deialdiak  —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —  7 abendua 2018 17:00

Prentsaurrekoa. Azoka Plazaren ondoko Eguberrietako azoka aurkeztea.

Parte-hartzaileak: Nerea Melgosa, Enpleguaren eta Garapen Ekonomiko Iraunkorraren zinegotzia; Cristina Gonzalez, Enplegu, Merkataritza eta Turismo Sustapenaren foru diputatua; Maider Etxebarria, Eusko Jaurlaritzako Turismo zuzendaria; Eloy López de Foronda, Azoka Plazaren kudeatzailea; eta Edurne Parro, AEnkomerreko zuzendari-kudeatzailea.

Eguna: abenduak 10, astelehena.

Ordua: 10.30.

Lekua: Gasteizko Azoka plaza.

———————————————————————

– “Fisioterapia lehen mailako arretan” proiektuaren aurkezpena.

Parte-hartzailea: Gorka Urtaran, alkatea.

Eguna: abenduak 10, astelehena.

Ordua: 10.30.

Lekua: Zabalganeko osasun zentroa (Ilustrazioaren hiribidea, 47).

—————————————————————

– Udal Musika Bandaren “‘Ametsak-Sueños” kontzertua aurkeztea.

Parte-hartzaileak: Hilario Extremiana, Udal Musika Bandaren zuzendaria, eta Daniel Belloví, klarinete baxu bakarlaria.

Eguna: abenduak 10, astelehena.

Ordua: 11.00.

Lekua: Principal antzokia.

 

 

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   15:34

“Eraikinak 1976an Gasteizen eraildako bost pertsonen aitorpen eta oroimenerako espazio bat barne hartu behar du”, azpimarratu du Gorka Urtaranek

ALKATEAREN AUDIOA

Alkateak Terrorismoaren Biktimen Oroimenezko Zentro Fundazioaren patronatuaren bileran parte hartu du gaur, La Moncloa jauregian, eta Gasteizen 1976ko martxoaren 3an eraildako bost pertsonek eraikinean lekua izan dezaten eskatu du. “Eraikinak pertsona horien eta senideen aitorpen eta oroimenerako espazio bat barne hartu behar du”, azpimarratu du Gorka Urtaranek gobernu zentraleko eta era berean fundazioko presidente Pedro Sánchez buru izan duen bileran.

Eskaera aktan jasota gera dadin eskatu ondoren, Gasteizko alkateak gogorarazi du hiriko herritar ugariren ustez Oroimenezko Zentroa osagabea litzatekeela martxoaren 3ko biktimentzat lekurik ez badu. “Duela 42 urte gertatutakoak odolez eta suz iltzatuta geratu dira Gasteizko gizartean, eta beraz, ez dira ahazten. Horregatik behin eta berriro esaten dugu lekua izan behar dutela terrorismoaren biktimak aitortzeko zentro horretan”, adierazi du, publikoki hartutako konpromisoa betez.

“Biktima ororekiko begirunerik handienaz —erantsi du—, uste dugu martxoaren 3an eraildako langileen oroimenak bertan egon behar duela. Min bera jasan dute, bizia kendu zieten indarkeria erabiliz eta, beraz, terrorismoaren biktimekin parekatu daitezkeelako”.

Alkatea abstenitu egin da gai-zerrendako hainbat puntutan, eta, horien artean, museo-proiektua egiteko lizitazioa nabarmendu behar da, bertan 1976ko martxoaren 3an hildako 5 pertsonak ez sartzeagatik.

 

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak, Udaltzaingoaren eta suhiltzaileen jakinarazpenak  —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   15:24

Atzo, udaltzainek 37 urteko gizonezko bat atxilotu zuten, bikotekideari eraso egitea leporatuta.

Gertaerak 05:30ak aldera gertatu ziren, zaintza-lanetan zebilen patruila bat Erdi Aroko hiriguneko kale batera bertaratzea eskatu zutenean; izan ere, antza, emakume bat erasotzen ari ziren bertan.

Udaltzainek, iritsi zirenean, ez zuten inor ikusi kalean, baina hurbil zegoen etxebizitza batetik zetozen oihuak entzun zituzten. Etxebizitzara igotzean, gizon batek egin zien harrera, eta gizona, agenteen jarraibideak jarraituta, etxebizitzatik atera zen. Barruan, emakume bat zegoen, eta bikotekidearekin eztabaidan aritu zela esan zien. Emakumeak ez zuen eztabaidaren arrazoien berri eman. Bestetik, zauri bat zuen sudurrean, eta seinale bat beso batean. Bien bertsioak eta lekuko baten adierazpenak entzun ondoren, patruilak gizona atxilotu zuen, eta epaitegiaren esku jarri. Emakumeak ez zuen lesioengatik laguntzarik jaso nahi izan, ez eta gertakariengatiko salaketa jarri ere.

Mehatxuak arma zuriarekin

Ostegunean, udaltzainek 31 urteko gizonezko bat atxilotu zuten, arma zuri batekin mehatxu delitua egitea leporatuta.

06:30ak aldera gertatu zen, 092ra egindako dei batek Florida kaleko aisialdiko establezimendu baten kanpoaldera polizia bertaratzea eskatu zuenean; izan ere, gizon batek laban handi batekin egin zien mehatxu han zeudenei.

Tokira iritsitakoan, gizona ez zegoen han; hala ere, inguruko kale batean topatu zuten, labanik gabe. Orduan, gizonak egindako ibilbidea egin zuten udaltzainek, eta labana aurkitu zuten.

Lekukoen arabera, gizona aisialdiko establezimenduan borrokatu zen, eta kalera atera zen, labana eskuan. Hortaz, atxilotu egin zuten, eta epaitegiaren esku jarri.

Istripuak

Asteazkenetik, abenduaren 5etik, hogeita zazpi trafiko-istripu erregistratu dira, eta bost pertsona zauritu dira horietan.

Asteazkenean, 08:00ak aldera, auto batek 50 urteko oinezko bat harrapatu zuen Landaberde kaleko zebra-bide batean. Txagorritxu ospitalera eraman zuten.

Egun berean 11:00ak inguruan Gamarrako Atearen kalean jazotako istripu baten inguruabarrak ikertzen ari da atetastu-talde bat. Auto bat galtzadatik atera zen, eta farola baten eta pasatzen uzteko seinalearen kontra egin zuen talka, biak botatzearekin bat. Talkaren ondorioz, 47 urteko gidaria zauritu zen, eta Santiago ospitalera eraman behar izan zuten larrialdietako zerbitzuek.

Asteazkenean, eguerdia baino pixka bat lehentxeago, beste harrapatze bat gertatu zen geltokiaren plazatxoan. Auto batek 69 urteko oinezko bat harrapatu zuen, zebra-bide bat gurutzatzen ari zela. Santiago ospitalera eraman zuten, anbulantziaz.

Arratsaldean jada, 15:30ak aldera, bi autok elkar jo zuten Viena kalearen eta Paris etorbidearen arteko bidegurutzean. Talkaren ondorioz, bi gidariak (28 urtek gizon bat eta 36 urteko emakume bat) zauritu ziren, eta Txagorritxu ospitalera eraman zituzten anbulantziaz.

Udaltzaingoa atestatu bat ari da izapidetzen. Bertan, 56 urteko gizonezko bat ari dira ikertzen, bide-segurtasunaren kontrako delitua egiteagatik; izan ere, alkoholdun edarien eraginpean gidatzeagatik.

Goizaldean gertatu da, Udaltzaingoaren patruila batek Zorrolleta kaletik arraro zihoan auto bat ikusi zuenean. Alkoholemia-probetan, 1.00-1.02 miligramoko alkohol-tasa eman zuen botatako aire litro bakoitzeko, eta, hortaz, Guardiako Epaitegira bideratzeko izapideak egin ziren.

Asteazkenetik, 21 salaketa aurkeztu dituzte Agirrelandan, eta Udaltzaingoa 15 kasutan aritu da polizia judizial gisa.

Udaltzaingoaren esku-hartzeei buruzko txostena

Udaltzaingoaren esku-hartzeei buruzko txostena

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   11:00

San Ignazio Loiolakoaren kalea eraberritzeko obrak bukatzear daude. Aurreikuspena da hurrengo astean bukatuko direla. Ia amaituta daude, baina Iparraldeko parkeko eremuan oraindik erremateak geratzen dira.

Urtaranen gobernuak bultzatutako jarduera horren bitartez, kaleko espaloiak zabaldu dira, oinezkoak erosoago ibiltzeko, bidegorria egin, eta puntako orduetan gertatzen diren trafiko-pilaketak gutxitu. Yarritu SA enpresari esleitu zitzaizkion lanak, 1.424.106,12 euroan.

“Espazioa erosoagoa eta atseginagoa da orain. Gainera, puntako orduetako trafiko arazoak ekiditeko ere egin da eraberritzea. Auzokideek eskaera bati erantzuten diogu”, azaldu du Ingurumenaren eta Espazio Publikoaren zinegotzi Iñaki Prusillak.

Inguruko auzokoek planteatutako esku-hartzearen bidez, Udalak espazioak birbanatu ditu. Batetik, aparkalekuak kendu dira galtzadaren bi alboetan, zamalanetarako lekuak izan ezik. Mugikortasun murriztuko pertsonentzat bi aparkaleku utzi dira, eta 15 minutuz aparkatzeko zenbait geraleku.

Bi zuhaitz-ilara ere kendu dira, fatxadetatik oso hurbil zeudelako, eta Iparraldeko parkeko parterrearen zati bat atzeratu egin zen, leku gehiago izatearren. Lan horiek espaloiak lau metrora zabaltzea ahalbidetu dute. Horietako batean bidegorri bat jarri da (oraindik pintatuta ez dagoena).

Ingurumenaren eta Espazio Publikoaren Sailak egindako proiektuak zoladura eta galtzada aldatzea eta drainatze-sarea, hustubideak eta saretak berritzea aurreikusten zuen. Bide batez, Udalak bilketa pneumatikorako sareak berritu ditu: iparraldeko espaloian zeuden ahoak hegoaldera aldatuko dira, bizitzetatik gertuago baitago, beste aldean bidegorria egin ahal izateko. AMVISAren saneamendu- eta hornikuntza-sarea ere osorik berritu da, eta bidenabar, telekomunikazio-sarearen airetiko lineak lurperatu. Argiteriari dagokionez, hobekuntza puntualak egin.

Kale horrek —gutxi gorabehera 230 metro luze da— irisgarritasun-arazoak zituen, eta oso itxura zaharkitua. Espaloiak oso estuak ziren, eta bertatik bi ikastetxetako erabiltzaile ugarik igaro behar izaten zuten. Bestetik, trafikorako bide garrantzitsua zen, Erdi Aroko hirigunearen iparraldeko mugatik baitoa, eta leku nahiko mugatuan autoek eta autobusek zirkulatzen dute. Gainera, gero eta bizikleta gehiago ibiltzen da kale horretatik, Arriagako atearen eta Legutianoko atearen arteko lotura baita.

San Ignazio Loiolakoaren kaleko zoladura ere egoera txarrean zegoen, txaplatak, bigunguneak eta arrakalak baitzituen. Espaloiak 2,50 metro zabal ziren, eta bi aldeetan dauden zuhaitzek mugatu egiten zuten zati erabilgarria. Kaleak ibilgailuentzako bi errei zituen, zirkulazioaren noranzko bakarrean. Aparkatzeko bi lerro ere bazituen.

Share