Prentsa Oharren banner
Kategoriak: Deialdiak  —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —  11 abendua 2018 17:00

Prentsaurrekoa. ‘La balsa de Medusa’ antzezlana aurkeztea

Parte hartzaileak. Eszena zuzendari Hannah Huelan; eta aktore: Jone Bengoa, Patxi Suinaga, Gontzal Uribe; Maike Bengoa eta Blanca Ruiz Arugaeta

Eguna. Asteazkena, abenduak 12

Ordua. 10:30

Tokia. Teatro Principal Antzokia

———————————

Prentsaurrekoa. Maratoi Erdia aurkeztea

Parte hartzaileak. Kultura, Hezkuntza eta Kirol zinegotzi Estibaliz Canto; Arabako Atletismo Federazioko presidente Andres Sanchez; Arabako Atletismo Federazioko zuzendari tekniko  Mikel García Zurbano; Laboral Kutxako Komunikazio arduradun Koldo Ortiz de Urbina; eta AEFAT – Asociación Española Familia Ataxia Telangiecasia

Elkarteko ordezkari Patxi Villen

Eguna. Asteazkena, abenduak 12

Ordua. 11:00

Tokia. Udaletxeko prentsa aretoa

————————————

Gabonak girotzeko kutxa handi eta argiduna inauguratzea

Parte hartzaileak. Vitoria-Gasteizko alkate Gorka Urtaran; diputatu nagusiorde Pilar García de Salazar; Vital Fundazioko presidente Jon Urresti; eta Gasteiz On elkarteko arduradunak

Eguna. Asteazkena, abenduak 12

Ordua. 19:00

Tokia. Arka plaza

Share
Kategoriak: Fotonotizia  —  Etiketak:   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   14:45

 

 

 

 

 

 

Kultura, Hezkuntza eta Kirol zinegotzi Estíbaliz Canto Principal antzokiaren mendeurrena dela eta ostiraletik aurrera egitekoak diren jardueren aurkezpenean izan da gaur, antzokian bertan. Harekin batera izan dira abenduaren 14an eskainiko den “Cienycientas” galan parte hartu dutenetako batzuk: zuzendaria, Mikel Gómez Segura; ekoizlea, José Ruíz de Azúa; gidoilaria, Josean de Miguel, eta musika-zuzendaria, María Piérola.  EITBren aldetik, galaren laguntzaile bereziak baitira, irratien ataleko zuzendariorde Urko Aristi, eta Gasteiz Irratiko zuzendari Jesús Barredo izan dira. Beste ordezkari batzuek ere hartu dute parte: Teatro Escape (abenduak 15) ordezkatuz, fundatzaileetako bat, Iraia Sanz; “Gizon Zoriontsuaren Alkondara” lanetik (abenduak 16), Teatro Paraísoko kide Pilar López eta Tomás Fernández Alonso; “Intxaur Kraskailua” lana auerkezteko (abenduak 17), Ainhoa Arenaza, Jose Uruñuela dantza kontserbatorioko zuzendaria, Gabonetako ballet klasiko horretan dantza taldea osatuko baitute ikasleek.

 

Informazio gehiago

 

Share
Kategoriak: Udaltzaingoaren eta suhiltzaileen jakinarazpenak  —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   13:57

Atzo gauean, 33 urteko emakume bat atxilotu zuten udaltzainek, bilaketa-agindua baitzituen. Trafikoko arau-hauste batengatik hartu zuen esku patruila batek, eta, emakumearen dokumentazioa aztertzean, bilatzeko, atxilotzeko eta Gasteizko epaitegi batean agertzeko agindu judiziala indarrean zuela egiaztatu zuen; hortaz, agindua betearazi zuten agenteek.

 

Zazpi zauritu hainbat istriputan

Ostiraletik, abenduaren 7tik, 22 trafiko-istripu erregistratu dira, eta 7 pertsona zauritu dira horietan.

Ostiral arratsaldean, auto batek oinezko bat harrapatu zuen Abendaño kalean; izan ere, gidariak maniobra bat egin zuen atzera-martxan, aparkatzeko xedez, eta zebra-bidea gurutzatzen ari zen 78 urteko emakume bat kolpatu zuen. Zauritu egin zen, larrialdietako zerbitzuek artatu zuten; ondoren, Txagorritxu ospitalera eraman zuten.

Handik ordubetera, istripu anizkoitza gertatu zen Forondako Atearen kalearen eta Luis Olariaga kalearen arteko bidegurutzean, hiru auto egon baitziren tartean. Bi gidari zauritu ziren (40 eta 39 urtekoak), bai eta bigarrenarekin zihoana ere (35 urtekoa). Anbulantzia batek artatu zituen guztiak, baina ez zuten inor ospitalera eraman behar izan.

Larunbatean, bizikletari batek oinezko bat harrapatu zuen Florida eta Dato kaleen bidegurutzean. Antza, bizikletariak ez zuen semaforoa errespetatu, eta errepidea lehentasunez gurutzatzen ari zen 4 urteko haur bat harrapatu zuen. Txagorritxu ospitalean eman zioten arreta.

Azkenik, atzo, 18:00ak aldera, auto batek motor bat jo zuen Wellingtongo Dukearen kalean. Autoko gidariak erreia aldatu zuen, eta 21 eta 23 urteko bi pertsona zeramatzan motoaren kontra egin zuen talka. Bada, lurrera erori ziren, eta zauritu. Tokira bertaratu ziren larrialdietako zerbitzuek artatu zituzten, eta, ondoren, Txagorritxu ospitalera eraman.

Asteburuan, 35 salaketa jarri dira Agirrelandan, eta 8 kasutan jardun dute polizia judizial gisa.

 

Alkohola eta drogak kontrolatzeko kanpaina

Abenduaren 9tik urtarrilaren 6ra bitartean, Gasteizko Udaltzaingoa trafikoko kanpaina berezia ari da egiten, gidarien artean alkoholaren edota substantzia estupefazienteen kontsumoa kontrolatzeko. Gabonetan bazkariak eta afariak nahiz joan-etorriak ugaritzen direlako abiatu da operatibo berezia.

Bideko segurtasuna bermatzea da xedea; hortaz, alkohola edo gaitasunak asaldatzen dituzten substantziak hartu ondoren edozein ibilgailu mota ez gidatzea gomendatzen da.

 

 

Zalditik erorita zauritutako pertsona bat erreskatatu dute

Prebentzio, Su Itzaltze eta Salbamendu Zerbitzuak (PSISZ) igandean hartu zuen esku, 12:33an, Eskibelera bidean pista batetik zihoala zalditik erori ondoren zauritutako pertsona bati laguntzeko. Suhiltzaileek esku-ohe batean eraman zuten zauritua hurbileko bide batera, eta anbulantzia haraino iritsi ahal izan zen.

 

Share
Kategoriak: Udaltzaingoaren eta suhiltzaileen jakinarazpenak  —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   13:55

 

Azkenengo 24 orduetan, 14 trafiko-istripu erregistratu dira, eta, horietan, pertsona bakarra zauritu da.

49 urteko emakumea da zauritua, zeinak istripua eduki baitzuen Betoñoko Atearen kaletik gidatzen zihoala. Tokira bertaratu zen anbulantzia batek eman zion arreta gidariari, baina ez zen ospitalera eraman behar izan.

Udaltzaingoak 17 salaketa izapidetu zituen atzo Agirrelandan, eta 5 kasutan jardun zuen polizia judizial gisa.

 

Suhiltzaileak

 

Suhiltzaileek abisu bat jaso zuten atzo, Andaluzia kaleko etxebizitza batean gas-intoxikazioa gertatzen ari zelakoan, pertsona batek narritatuta baitzituen begiak. PSISZeko talde batek etxea ikuskatu zuen, eta gas-ihesik ez zegoela egiaztatu zuen. Sugarrik gabe erretzen ari zen oliodun zartagin baten keak eragin zituen intoxikazio-sintomak.

 

Share
Kategoriak: Fotonotizia  —  Etiketak: ,   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   12:43

Kultura, Hezkuntza eta Kirol zinegotzi Estibaliz Cantok 2018ko Kultur Ondarearen Konferentziaren hasiera-ekitaldian parte hartu du; “Iraganean eta etorkizunean berritzen” lema du konferentziak, eta gaur eta bihar egitekoa da, Europa jauregian. Harekin batera izan dira Eusko Jaurlaritzako Kutura sailburuorde Joxean Muñoz, Aldundiko Euskara, Kultura eta Kirol zuzendari Joseba Pérez de Heredia, eta Santa Maria Katedrala Fundazioaren kudeatzaile Jon Lasa.

 

 

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak: , ,   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   12:27

 

 

 

 

 

Alkateak zorionak eman dizkie Gasteizko 38 hotel establezimenduri, PET ontzien erabilera gutxitzeko, erabiltzen dituzten ontziak bildu eta birziklatzeko eta horiei bizitza berria emateko konpromisoa hartu dutelako 

Udalaz gain, Ihobe, Aclima, Ecoembes eta Amvisak sustatzen dute kanpaina, zeinean 400 kristalezko pitxar, 2.100 gourmet box, 2.100 poltsa, 40 tapiz, ateen eskutokietarako 900 zintzilikario, 25 edukiontziak eta informazio-orriak banatuko baitira

Udalak eta hiriko 38 turismo ostatuk indarrak batu dituzte PET plastikozko ontzien kontsumoa murrizteko, erabiltzen direnak bildu eta birziklatzeko, eta bizi-zikloa bete duten ontziei bizitza berria emateko (tapiz edo ate-zintzilikario gisa). Gaur goizean aurkeztu du Udalak udalerriko ostatuetan (hotelak, hotel-apartamentuak, gazteentzako aterpea eta 4 nekazaritza ostatu) zabaltzekoa den branding eta komunikazio kanpaina; Ihobe, Aclima, Ecoembes eta Amvisak ere hartzen dute parte proiektuan.

 

Alkate Gorka Urtaranek eta Enpleguaren eta Garapen Ekonomiko Iraunkorraren zinegotzi Nerea Melgosak eskerrak eman dizkiete Gasteizko ostatu establezimenduei, “Biosphere turismo-helmuga gisa hiriak dituen estrategien barruko ekintza esanguratsu batean inplikatu eta konpromisoa hartzeagatik. Gure ustez, ekonomia zirkularra haien negozioak hobetzeko tresna da, aurrezten eta ingurumen aztarna gutxitzen lagunduko baitie.  Garrantzitsua da administrazioak eta sektoreak —hotelak, landa-turismoko etxeak, turismo gidariak, bidaiariak garraiatzeko enpresak, ostalaritza eta zerbitzuen hornitzaileak— indarrak batzea, helmuga iraunkor gisa. Gasteiz Euskadin Biosphere Responsible Tourism ziurtagiria  lortu duen lehen euskal udalerria da, eta horrek ikusgarritasun handiagoa ematen digu nazioarteko turismoaren merkatuan, eta galdu ezin ditugun aukera berriak zabaltzen“, gogorarazi du alkateak.

 

 

 

 

 

 

 

 

Kanpaina eta udalerriko ostatuetan abian jarriko diren ekintzak Europa jauregian aurkeztu dira.

Esate baterako, plastikozko ontzi arinen erabilera murrizteko, 400 kristalezko pitxar banatu dira PET botilen ordez erabil daitezen, eta txorrotako uraren balioa nabarmentzeko.

Gainera, janari zerbitzuak dituzten ostatuetan 2.100 gourmet box banatu dira. Material konpostagarriz eginak dira, eta PET janari-ontzien ordez erabiltzekoak, janari-xahuketaren kontrako borrokan.

Plastikozko ontzien birziklatzea hobetzeko, hondakin ugari sortzen dutenentzako atez ateko bilketa-sistema antolatu da, eta zenbait formatutako edukiontziak banatu, hondakinak sortzen diren lekuetan bereizketa errazte aldera. Orobat, ontzi arinak biltzeko zaborrontziak jarriko dira ostatuetako espazio komunetan, turistak sentsibilizatu eta inplikatzearren.

Azkenik, zikloa ixteko, hotel eta ostatuetan ohiko diren zenbait osagarri plastiko birziklatuz egingo dira. Zehazki, % 100ean PET birziklatuz eta Euskadin egindako 40 tapiz (espazio komunetarako) eta ateetarako 900 zintzilikario banatu dira parte hartzen duten ostatuetan.

 

 

BIDEOA

Share