Prentsa Oharren banner
Kategoriak: Deialdiak  —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —  21 abendua 2018 17:44

-“Back to Araba – Talent Forum” bileraren irekiera

Parte-hartzailea: Gorka Urtaran, alkatea.

Eguna: abenduak 26, asteazkena.

Ordua: 9:15

Lekua: Artium.

——————————————–

– Eguberrietako haur-parkearen inaugurazioa

Parte-hartzailea: Isabel Martínez, Partaidetza eta Gizarte Etxeen zinegotzia

Eguna: abenduak 26, asteazkena.

Ordua: 10:45

Lekua: Hegoalde gizarte-etxea.

Share
Kategoriak: Deialdiak  —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   17:00

– Olentzero eta Mari Domingiren eguneko ekitaldia

Parte-hartzailea: Estíbaliz Canto, Kultura, Hezkuntza eta Kirol zinegotzia

Eguna: abenduak 24, astelehena

Ordua: 10:00.

Lekua: udaletxeko harrera-aretoa.

——————————————————–

– Florida parkeko jaiotzaren bedeinkapena

Parte-hartzaileak: Gorka Urtaran alkatea, udal korporazioko talde politikoen ordezkariak eta Manuel Iradier abesbatzako kideak

Eguna: abenduak 24, astelehena

Ordua: 13:00

Lekua: jaiotzako misterioaren haitzuloa

————————————————————–

– Olentzero eta Mari Domingiren desfilea eta agurra balkoitik

Parte-hartzailea: Estíbaliz Canto, Kultura, Hezkuntza eta Kirol zinegotzia

Eguna: abenduak 24, astelehena

Ordua: 18:00

Lekua: irteera, Iparralde gizarte-etxetik. Ibilbidea: Legutianoko atea, Frantzia kalea, Bake kalea, Olagibel kalea eta Espainia plazara eta udaletxera iristea.

 

Share
Kategoriak: Deialdiak  —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   15:30

Abenduak 21, ostirala

Kultura, Hezkuntza eta Kirol zinegotzi Estibaliz Canto Araski-Valentzia taldeen arteko Emakumeen Saskibaloi Ligako partidara joango da; Mendizorrotzeko kiroldegian, 19:00etan.

Enpleguaren eta Garapen Ekonomiko Iraunkorraren zinegotzi Nerea Melgosak eta Partaidetza eta Gizarte Etxeen zinegotzi Isabel Martínezek Kandelen gaua ospakizunean hartuko dute parte; Aihotz plazan.

Enpleguaren eta Garapen Ekonomiko Iraunkorraren zinegotzi Nerea Melgosak Visual Sariak banatzeko ekitaldian hartuko du parte, 21:00etan, NH Canciller Ayala hotelean.

 

Abenduak 22, larunbata

Alkate Gorka Urtaran eta Kultura, Hezkuntza eta Kirol zinegotzi Estíbaliz Canto Udal Folklore Akademiaren Gabonetako Kontzertura joango dira, 19:30ean, Jesus Guridi musika eskolan.

 

Enpleguaren eta Garapen Ekonomiko Iraunkorraren zinegotzi Nerea Melgosak San Martineko denden sarien banaketan hartuko du parte, 20:15ean, Haritzak tabernan (Diaz de Olano Margolariaren kalea).

 

Share
Kategoriak: Udaltzaingoaren eta suhiltzaileen jakinarazpenak  —  Etiketak:   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   14:16

Udaltzaingoa 30 urteko gizonezko bat ari da ikertzen, bide-segurtasunaren kontrako delitua egiteagatik; izan ere, drogen eraginpean gidatu zuen.

Atzo gertatu zen, 19:00etan, Peru kaletik arraro gidatzen zihoala. Udaltzaingoak egin zizkion probetan, positibo eman zuen kokainan, kalamuan, anfetaminetan eta metanfetaminetan; beraz, Guardiako Epaitegira bideratu ziren izapideak.

Atzo, bi oinezko (45 urteko gizon bat eta 2 urteko haur bat) zauritu ziren, bizikleta batek eta auto batek harrapatuta, hurrenez hurren.

Atestatu-talde bat lehenengo istripuaren inguruabarrak ikertzen ari da, zeina Diaz de Olano Pintorearen kalean gertatu zen. Antza, bizikletariak alde egin zuen istripua eduki ostean. Anbulantzia batek artatu zuen oinezkoa, eta, gero, Txagorritxu ospitalera eraman.

Auto batek izan zuen bigarren istripua, Wellingtongo Dukearen kaleko zebra-bide batean. Gidaria oso motel zihoan, aparkaleku bila baitzebilen, eta ez zuen ikusi aulkitxoan zihoan bi urteko haurrarekin zebra-bidea gurutzatzen ari zen emakumea. Bada, aulkitxoa jo zuen, eta haurra lurrera erori zen. Larrialdietako zerbitzuek artatu zuten adingabea, eta Txagorritxu ospitalera eraman zuten gero.

Gasteiz etorbideak eta Tomas Zumarraga Dohatsuaren kaleak bat egiten duten tokian, furgoneta batek eta motor batek istripua izan zuten. Motorreko gidaria zauritu zen, 18 urtekoa hori. Bere kabuz joan zen ospitalera.

Atestatu-talde bat bi autoren arteko istripuaren inguruabarrak ikertzen ari da. Zumakadi ibilbidearen eta Miguel Mieg kalearen elkargunean gertatu zen. Ibilgailuetako batek ihes egin zuen, eta beste ibilgailuko pilotukidea zauritu zen, 19 urtekoa hori. Anbulantziaz, Santiago ospitalera eraman zuten.

Gidabaimenik gabe gidatzen

Udaltzaingoa atestatu bat ari da izapidetzen. Bertan, 34 eta 36 urteko bi gizonezko ari dira ikertzen, bide-segurtasunaren kontrako delituak egiteagatik; izan ere, gidabaimenik gabe gidatu zuten. Bremen kaletik gidabaimenik gabe gidatzen zihoala harrapatu zuten lehena; izan ere, iraungita zuen gidabaimenaren indarraldia. Bigarrenak trafikoko arau-hauste bat egin zuen Iruñea kalean. Bere dokumentazioa aztertzean, ebazpen judizial batengatik gidabaimenik ez zuela egiaztatu zuten.

Gertakariei erreparatuta, diligentziak bideratu zituzten, Guardiako Epaitegira bidaltzeko.

Udaltzaingoak 15 trafiko-istriputan hartu zuen esku atzo; haietan, ez zen zauriturik egon. Bestetik, 21 salaketa izapidetu zituen, eta 11 kasutan jardun zuen polizia judizial gisa.

Sutea baserri batean

Suhiltzaileak Bitoriano herrira joan ziren atzo, tximinia batean piztutako sua itzaltzera. Sua itzali ondoren, instalazioa berrikusi zuten, bero-fokurik ez zegoela egiaztatzeko.

 

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak:   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   13:07

1,1 milioi euroko aurrekontua du proiektuak, eta sei hilabeteko epea

Beti Jai pilotalekuetako irisgarritasun-baldintzak eta suteen kontrako babesa egokitzeko obrak kontratatzeko dosierra onetsi du Tokiko Gobernu Batzarrak, 1.149.499,53 euroko aurrekontuarekin eta obrak gauzatzeko sei hilabeteko epearekin, zuinketa egiaztatzeko aktan finkatzen den egunetik.

1979an inauguratu zen Beti Jai pilotalekuen eraikina. Gerora, hainbat eraberritze-lan egin izan dira barruan, hala nola barruko igogailua instalatzea eta beste moldaketa txikiren bat. 2008an estalkia konpondu zen.

Duela urte pare bat, Arabako Joko eta Ikuskizunen Lurralde Bulegoak txosten bat egin zuen, non ebakuazioari eta irisgarritasunari dagokienez indarrean dagoen araudia betetzearen inguruko zenbait gabeziaren berri ematen baitzen, eta ebakuazio-bideetan eta seinaleztapenean jarduera-sorta bat planteatzera eraman zuen horrek, baita suteen kontrako babesa eta irisgarritasuna eta erabilgarritasuna hobetzeko ere.

Zehazki, erabiltzaileak ebakuatzeko elementuetan hainbat hobekuntza egitea planteatzen da, segurtasun-betebeharrak direla eta, barne harturik espazioak sektoretan banatzea, suterik gertatuz gero kea kanporatzeko bideak hobetzea, suteen kontrako babesaren instalazioak egokitzea, komunen kopurua handitzea, eta horiek mugikortasun murriztua dutenentzat irisgarri bihurtzea.

Premia horiei erantzuteko, eraikinaren gaineko hainbat jarduera aurreikusten ditu proiektuak, bai barruan, bai kanpoan, hala nola larrialdietarako irteerak egitea. Guztiarekin, erantzun bat emango zaie irisgarritasunaren, ebakuazioaren eta elementu sanitarioen dotazioaren arloko eskakizun nagusiei.

Beti Jai pilotalekuetan egin nahi den esku-hartzeak aukera emango du hainbat alderdi nabarmen hobetzeko: sute kasuetarako ebakuazio-baldintzak, instalazioak erabiltzeko segurtasuna eta irisgarritasuna. Horretarako, eraikina berrantolatu eta zenbait sektoretan banatuko da, leku batean suterik izanez gero beste leku batzuetara hedatu ez dadin eta ebakuazio-lanak zaildu ez ditzan.

Horretaz gain, iparraldeko horman konpartimentuetan banatutako bi eskailera berri jarriko dira, eta sute-sektore mugakiderako hiru igarobide. Irteera berriak ere egingo dira, harmailen eremuan zein eraikinetik kanpora ateratzeko. Azkenik, entrenatzeko frontoietan suteen keak kontrolatzeko instalazioa ipiniko da, aireztatzaile naturalen bidezkoa, eta suteen kontrako babeserako instalazioei dagokienez behar diren betekizun guztiak beteko dira.

Kirol-instalazioetan agintaldi honetan dagoeneko egin diren edo lizitatu diren inbertsioei gehitzen zaie Beti Jai pilotalekuen berrikuntza. Zentzu horretan, nabarmentzekoak dira Lakua 03ko zelaiaren berrikuntza integrala eta Aranbizkarreko eta Aranbizkarreko aldagelena.

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak:   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   12:20

Iñaki Gurtubay audioa

Gaur goizean egindako aparteko bilkuran, Tokiko Gobernu Batzarrak erabaki du kaleak garbitzeko eta hiri hondakinak biltzeko kontratua suntsiaraztea, FCC-GMSM enpresa-elkartearekin akordioa lotu ondoren. Lortutako irtenbideak kontratu berria esleitu arte zerbitzua ematen jarraituko dela bermatzen du eta, besteak beste, makineriaren amortizazioa jasotzen du, jabetza Udalaren eskuetara igaro arte.

Joan den 2018ko urriaren 26an dosier osagarria abiarazi zen, eta gaur eman zaio amaiera, aldeak ados jarrita kontratua suntsiaraztea onetsi delarik. “Ebazpen honek beste fase bat irekitzea dakar, garai berri bat, Udalarentzat ekonomikoki kontratu garrantzitsuena ez ezik hiriaren funtsezko zerbitzua denari dagokionez. Hartara, amaiera jartzen zaio aurreko kontratuak sortutako gatazkari, zerbitzua hobetzea ahalbidetuko duen beste kontratu bat egiteko, Gasteiz garbiago eta hobeto egon dadin. Horixe izan da gobernu-taldearen xedea prozesu osoan: zerbitzu hobea ematea eta udal interesa aldeztea”, azpimarratu du udalaren ekonomiaren arloko koordinatzaile Iñaki Gurtubaik; irtenbideak azken 18 hilabeteetan izandako gatazkari amaiera ematea ahalbidetuko du.

Udalak kontratu berrirako lehiaketa deitu eta hura esleitzen duen bitartean, FCC-GMSM aldi baterako enpresa-elkarteak jarraituko du zerbitzua ematen, baldintza beretan. Horrenbestez, zerbitzuaren jarraipena bermatuta dago, eta herritarrek ez dute inolako aldaketarik nabarituko beste esleipendun batek zerbitzua bere gain hartu arte, 2019ko urrian edo azaroan, gutxi gorabehera.

Ingurumenaren eta Espazio Publikoaren zinegotzi ordezkariak hondakinen lantaldea biltzeko eskatu du, zeinean ordezkatuta baitaude talde politikoak, kontratua suntsiaraztea justifikatzen duen akordioaren ezaugarriak eta gaurtik aurrerako egoera azaltzeko.

ABEEarekin lortutako akordioak zerbitzuari atxikitako makineriaren balioespena jasotzen du; udal teknikariek egingo dute, eta zerbitzuaren esleipendun berriak oraingo kontratistari ordaindu beharko dio zenbateko hori. Kontratazio berrirako baldintza-agirian sartuko da betebehar hori.

2018ko abenduaren 31ko dataz, amortizatzeko dauden inbertsioak 5.029.904,09 euro dira. Zerbitzuaren esleipendun berriak oraingo ABBEari ordaindu beharko dio zenbateko hori, eta amortizazio-epea (4 urte izatea aurreikusi da) bukatzen denean, makineria Udalaren jabetzakoa izango da.

Bete gabeko orduen poltsari eta egiteko dagoen sentsibilizazio-kanpainari dagokien zenbatekoa (829.677 euro) Udalaren aldekoa da, halaber.

ABBEak 182/2017-A prozedura arruntean Udalak eskatutako erreklamazio ekonomikoa onartzen du, aurretik egindako kaltegarritasun-adierazpenean oinarritu zena. Horren kontura 1.075.379 euro jasoko ditu Gasteizko Udalak.

Aldi berean, Udalak 797.692 euro onartzen ditu ABEEaren alde, kontratuan aurreikusita ez egon arren administrazioak eskatutako zerbitzuengatik. Enpresa-elkarteak 3.174.444 euro eskatzen zituen kontzeptu horretan.

Azkenik, ABEEak konpromisoa hartzen du zerbitzua ematen jarraitzeko, oraingo kontratuan ezarritako eskubide eta betebehar berekin, lehiaketa egin eta beste esleipendun bat prestazioa ematen hasten den arte.

 

 

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak:   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   11:17

Kontratuak apirilaren 1etik abenduaren 31ra arte iraungo du, beste urte bat luzatzeko aukerarekin, eta 328.823,23 euroko aurrekontua du

Estíbaliz Canto zinegotziak gidatzen duen Kultura, Hezkuntza eta Kirol Sailak proposaturik, 2019ko apiriletik 2020ko abendura Betoñuko kirol esparruan zerbitzu osagarriak kontratatzeko dosierra onetsi du Tokiko Gobernu Batzarrak.

Betoñuko kirol-instalazioek Gasteizko herritarrei irekitako eskaintza osatzen dute, haien eskura jartzen baititu futbolean (11ko futbola, 7ko futbola eta 5eko futbola) aritzeko espazio bereziak: belar naturaleko eta belar artifizialekoak zelaiak, eta belar artifizialeko zelai estalia.

Betoñuko kirol esparruak aparteko ezaugarriak ditu, espazioen berezitasunak eta osatzen duten zonak kontuan hartuta; horrek erabilera, titulartasuna eta/edo kudeaketa aldatzea ahalbidetuko luke. Orobat, baldintzatu egiten ditu kontratatzen diren zerbitzuak eta horien ezaugarriak. Leku horietako zerbitzu osagarriak  emateko (ireki eta ixtea, sarbide-kontrola, zaintza, garbiketa eta soropila zaintzea) askotarako langileak behar dira, konplexuak ez diren zeregin osagarriak bete ditzaten eta, hartara, udal baliabideen kudeaketa eraginkorra izan dadin.

Udalak zerbitzu hori kontratatu behar duenez, lehiaketa egingo du, 328.823,23 euroko aurrekontua eta 2019ko apirilaren 1etik 2020ko abenduaren 31ra bitarteko iraupena ezarrita; 2021eko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra luzatzeko aukera izango da.

 

 

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   11:12

Indesa 2010 S.L. enplegu-zentro berezia da, desgaitasuna duten pertsonei lana eskaintzen baitie, eta enpresa hori arduratuko da 15 udal instalazio osorik garbitu, onik zaindu eta mantentzeaz 2019an.

Ostiraleroko batzarrean onetsi du Udal gobernuak zerbitzu horiek agintzea, 2.699.390 euroko aurrekontuaz (BEZik gabe), Udal Administrazioaren Sailaren kontura.

Emakidaren bidez, udal eraikin, baliabide eta instalazio hauen garbiketa eta egoera ona bermatuko ditu Udalak: Olarizuko Santa Maria zainpeko apartamentuak, Olarizuko Santa Maria eguneko arretako zerbitzua, Aldabeko gizarte etxea, Ariznabarreko gizarte etxea, Hegoalde gizarte etxea, Iparralde gizarte etxea, Amaia zentro soziala, Judimendiko gizarte etxea, Lakuako gizarte etxea, Salburuko gizarte etxea, Zabalganeko gizarte etxea, Europa jauregia, San Andres kiroldegia, eta San Prudentzio egoitzako garbiketa tunela.

Indesa 2010 irabazi-asmorik gabeko enpresa da,  desgaitasuna duten pertsonei enplegu egonkorra eta kalitatekoa emateko sortua, haien laneratze eta gizarteratze osoa lortzearren. 800 langiletik gora ditu, eta plantillaren % 92 desgaituak dira. 2014az geroztik, Udalak partaidetza soziala du enpresan, eta aurtengo urrian administrazio-kontseiluan sartu zen.

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak: ,   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   11:10

Gaur onetsi du Tokiko Gobernu Batzarrak San Martineko adinekoentzako zentro soziokulturala eraikitzeko kontratazio-dosierra abiaraztea. Proiektuaren aurrekontua 900.000 euro da, eta datorren urteko udazkenerako gauzatuko da.

Adinekoentzako zentro berria Vera-Fajardo Margolariaren kaleko 3.etik 7.era bitartean Udalak dituen hiru lonjatan kokatuko da; duela gutxira arte udalaren ekipamendu eta sistema informatikoez arduratzen zen zerbitzuak erabiltzen zituen horiek.

San Martineko AZSK-k ia 1.300 metro koadroko azalera erabilgarria izango du, elkarren artean konektatu egon arren erabilera zehatz eta autonomoa izango duten hiru aretotan banatuta.

Lehena, 68 m2-koa, jarduera fisikoak hartzeko prestatuko da. Bigarrenak 740 m2 hartuko ditu, eta zentroko zerbitzu jarduera nagusiak jarriko dira bertan: lantegiak, prestakuntza-gela, ikus-entzunezkoen gela, ile-apaindegia, podologia, kudeatzaileen bulegoa, komunak eta langileentzako aldagela irisgarriak.

Hirugarren espazioak (488 m2) elkartze aretoa, kafetegia, mediateka, hemeroteka, lantegia eta jantoki-zerbitzua hartuko ditu; jantokirako sukaldondoa eta biltegia ere jarriko dira.

“San Martineko zentroa leku aparta izango da adinekoak elkartzeko. Han aurkitzen dituzten zerbitzu eta baliabideek bizitza erosoagoa eta errazagoa egingo diete eta, batez ere, aktibo jarraitzen lagunduko dieten jarduera ugari egin ahalko dituzte, lagunak egin eta bizi-kalitate hobeaz gozatu, zahartze aktiboaren bidez”, azaldu du Gizarte Politiken eta Osasun Publikoaren zinegotzi Peio López de Munainek.

Zentro soziokultural berria udal sareko 16.a izango da; orotara 33.000 bazkidetik gora ditu sareak. Enpresa esleipendunak gehienez 6 hilabeteko epea izango du gauzatzeko. Lanak datorren apirilean hastea aurreikusi da.

SAN MARTINEKO AZSK-KO ESPAZIO NAGUSIAK

LEKUA AZALERA
Ariketa fisikorako gela 58 m2
Askotarako gela

Askotarako gela

209 m2

135 m2

Ikus-entzunezkoen gela 83 m2
Ile-apaindegia 53 m2
Podologia 10 m2
Lantegia

Lantegia

Lantegia

66 m2

75 m2

75 m2

Hemeroteka 75 m2
Prestakuntza gela 37 m2
Bilera gela 25 m2
Sukalondoa 13 m2

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak:   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   10:45

Gazteria Zerbitzuak ohiko galderen formatoan (FAQ) informazioa eskaintzen du, non Europako boluntariotza-proiektu bila dabiltzan gazteek zalantzak argitu ahal izango dituzte.

Europako Borondatezko Zerbitzua programa desagertu ondoren, Europako Batzordeak Europako lankidetzarako proiektu berri bat jarri du abian, Europako Batzordeak boluntariotza-proiektu batean parte hartu nahi duten gazteek laguntza eta aukerak aurkitu ahal izango dituzte.

Europako Elkartasunaren Kidegoa Europar Batasunaren ekimen berri bat da, eta horren helburua da gazteek beren borondatez lan egin dezaten edo Europa osoko komunitateei eta herritarrei mesede egiten dieten proiektuetan parte hartzeko aukerak sortzea.

Udalak gida hau kaleratzen du, gazteek europar programa berri honi buruzko informazio eguneratua eta erabilgarria eskuratzeko asmoz, gizarteko agente aktibo gisa garatzen lagunduz eta beren ahalduntzea sustatuz.

Gasteizko Udalak Europako Elkartasunaren Kidegoari buruzko gida argitaratu du udal web orrian; ohiko galderen (FAQ) gida bat da programari buruzko informazioa eta eskura dauden baliabide guztiak eskuragarri jartzen dituena.

Era horretan, gazteek aukera izan dezaten tresna erabilgarri eta eskuragarri izan nahi du, Europako boluntario-proiektu batean parte hartzeko orduan sor daitezkeen zalantzak erraz argitzeko.

Gidaren erabilera

Gida oso erraza da eta Gazteriaren web orrian kontsulta daiteke, Ohiko Galderen atalean.

Share

Aurrekoak »