Prentsa Oharren banner
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —  15 abendua 2018 11:46

Santa Barbara plazako lurpeko aparkalekuaren lehen solairua  irekita dago. Gaurtik aurrera erdialdera hurbiltzen direnek 260 leku inguru izango dituzte erabilgarri azpiegitura berrituan. Bizikletentzako espazio berria ere egongo da hurrengo astetik aurrera. Gorka Urtaran alkateak parking berria ezagutu du gaurkoan. Egindako bisitan, Udal ordezkari teknikoekin eta erdiguneko dendariekin (Gasteiz On, Aenkomer, Azoka plaza, El Corte Inglés, Eroski…) izan da alkatea. “Konpromisoa genuen merkatariekin eta bete egin dugu. Aurreikuspena hemendik bi egunera irekitzea zen eta”, esan du alkateak.

 

Aparkalekura sartzeko eta bertatik irteteko trafikoan aldaketak egin dira, batzuetan gertatu ohi ziren pilaketak eragozteko. Zehazki, Bake kaletik sartzen dira orain ibilgailuak aparkalekura, eta plazaren beste muturreko arrapalatik ateratzen dira Pio XII.aren kalera, Posta kalean barrena.

 

Eguberrietako kanpainaren barruan, bestalde, erdialdeko saltokien bidez Santa Barbara, Iradier Arena eta Artiumeko aparkalekuak erabiltzeko txartelak erosi ahalko dira prezio berezietan. Udalak, bere aldetik, komunikazio-kanpaina bat egiteko asmoa du datozen egunetan, herritarrak erdialdean erostera animatzeko.

 

Eguberrietako kanpainan laguntzeko -1 solairua ireki arren, aparkalekuko lanek aurrera jarraituko dute. Hilaren 21ean bigarren sotoa irekitzea aurreikusi da, eta Eguberrietako kanpaina osoan egongo da erabilgarri. Urtarrilaren erdialdera berriro itxiko da bigarren sotoa, behin betiko akaberak egiteko.

 

Sarbide hobeak ditu orain Santa Barbarako aparkalekuak. Baita argiteria berria, aireztatze berria eta sartzeko sistema hobea. Pintatu egin da aparkalekua ere.  Gaur goizean asko dira azpiegitura berri honetara gerturatu diren erabiltzaileak, erdialdean erosketak egiteko.

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   11:00

Hemen dira Eguberriak, eta, ospatzeko, hainbat emanaldi eskainiko ditu Udal Musika Eskolak datorren aste osoan.

Lehenik, astelehenean, hilak 17, eta asteartean, hilak 18, 19:15ean, Eskolako auditoriumean —Hedegile kalea, 108 behera—, Eguberrietako entzunaldiak izango dira, eskolako ikasleek eskainiak, lehen hiruhilekoan ikasi dutenaren erakusgarri.

Era berean, musika-eskola batek egin beharreko lan sozialaren haritik, Aurora egoitzara joango dira hilaren 20an eskolako txikienak, adinekoei musika gerturatzera.

“Hau da modurik onena Udal Dantza Eskolatik herritar guztiei Eguberri zoriontsuak eta urte berri ona opa egiteko”, adierazi dute udal erakundetik.

EGITARAUAK

Share