Prentsa Oharren banner
Kategoriak: Deialdiak  —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —  3 abendua 2018 17:00

– Gasteizko Argiztapen Jaialdia aurkezteko prentsaurrekoa.

Parte-hartzaileak: Ingurumenaren eta Espazio Publikoaren zinegotzia, Iñaki Prusilla; Eusko Jaurlaritzako Turismo zuzendaria, Maider Etxebarria; Enplegu, Merkataritza eta Turismo Sustapenaren diputatua, Cristina González, eta ekitaldia antolatzen duen Argia kultur elkarteko zuzendariak, Rafael Gallego eta Carlos Torrijo.

Eguna: abenduak 4, asteartea.

Ordua: 10:30.

Lekua: Artium museoa.

———————————————–

– ‘Izaskun Arrueren urratsen atzetik’ liburuaren aurkezpena.

Parte-hartzaileak: Euskara zinegotzia, Iñaki Prusilla; Euskara, Kultura eta Kirol diputatua, Igone Martínez de Luna, eta liburuaren egilea, Miel A. Elustondo.

Eguna: abenduak 4, asteartea.

Ordua: 11.30.

Lekua: Oihaneder Euskararen Etxea.

—————————————————————

– Omenaldia Evelio Loberari, Gasteizko Eraztun Berdea abian jartzeko egindako lanagatik.

Parte-hartzaileak: Gorka Urtaran, alkatea, eta udal korporazioko talde politikoen ordezkariak.

Eguna: abenduak 4, asteartea.

Ordua: 13.00.

Lekua: udaletxeko harrera-aretoa.

 

Share
Kategoriak: Fotonotizia  —  Etiketak: , ,   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   15:25

Enpleguaren eta Garapen Ekonomiko Iraunkorraren zinegotzi Nerea Melgosak “Aurrerapausoa adimen urritasuna duten pertsonen enplegu publikoan” jardunaldiaren amaiera-ekitaldian hartu du parte; EHLABE (Euskal Herriko Lan Babestuaren Elkartea) eta FEVAS Plena Inclusión Euskadi erakundeek antolatu dute jardunaldia, adimen-desgaitasuna duten pertsonen eskubideen alde egiten baitute lan. Europa biltzar jauregiko Florida aretoan egin da jardunaldia, Desgaitasuna duten pertsonen Nazioarteko Eguna dela eta.

 

Bizkaiko eta Gipuzkoako aldundietako zein Eusko Jaurlaritzako ordezkariak izan dira, baita laneratzearen alorrean diharduten zenbait elkarteetakoak ere; adimen urritasuna duten pertsonentzako enplegu publikoa sustatzeko hainbat ekimen azaldu dituzte, lan aukera berdintasunean aurrerapausoak ematea helburu. Nerea Melgosak, berriz, Gasteizko Udalean abian jarritako ekintzen balantzea egin du, eta horien artean nabarmendu du lehenengo aldiz adimen-desgaitasuna duten bost pertsona sartu direla Eskualdeko Enplegu Planaren barruan egiten diren zuzeneko kontratazioetan.

Share

 

 

 

 

 

 

Alkate audioa-1

 

Alkate audioa-2

Euskararen Nazioarteko Eguna dela eta, Udalbatzak erakunde-adierazpena irakurri du Oihaneder Euskararen Etxean

Gaur banatu dira haur eta gazte literaturaren alorrean euskarara egindako itzulpenik hoberenentzako “Vitoria-Gasteiz” sariak, Oihaneder Euskararen Etxean. Gasteizko alkate Gorka Urtaranek diploma eman dio Aintzane Atelari, berak irabazi baitu Udalak antolatutako sariaren 15. edizioa. Bide batez, Udalbatzak Euskararen Nazioarteko Egunarekin lotutako erakunde-adierazpena irakurri du.

Aintzane Atelak irabazi du itzulpen sarien gazteentzako kategoria, José Luis López Muñozen ‘Konkorduna’ lanaren egokitzapenagatik; 9.000 euroko saria jasoko du. Haur literaturari dagokion saria eman gabe utzi da.

Alkate Gorka Urtaranek itzultzaileek euskarazko literaturari egiten dioten ekarpena aitortu nahi izan du. “Aintzane Atela bezalako profesionalei esker nazioarteko literaturako lanik onenak gure hizkuntzan, euskaraz, gozatzeko aukera dugu. Zalantzarik gabe, itzulpen hoberenentzako Vitoria-Gasteiz sariak pertsona horien lana aitortzeko balio du, eta euskarazko sorkuntza eta literatura sustatzeko”, azpimarratu du.

Karlos del Olmo Serna, Lourdes Auzmendi Ayerbe, Isabel Etxeberria Ramírez eta María José Ezeizabarrena Segurolak osatu dute epaimahaia.

Adierazpenaren irakurketa

‘Vitoria-Gasteiz’ sariak banatzearekin batera, Euskararen Nazioarteko Egunarekin lotutako erakunde-adierazpena irakurri da. Euskara zinegotzi Iñaki Prusillak eta talde politiko guztien ordezkariek hartu dute parte:  Iñaki García Calvo (PP), Miren Larrión (EH Bildu), Estíbaliz Canto (PSE), Jorge Hinojal (Ahal Dugu) eta Oscar Fernández (Irabazi).

Gorka Urtaranek Euskaraldia ekimena “oso arrakastatsutzat” jo du, eta herritarrak “une oro eta urteko egun guztietan euskara erabiltzen jarraitzera” animatu ditu. Izan ere, “Gasteizen euskara entzun dadin nahi dugu, eta edonon normaltasunez eta erosotasunez erabili nahi dugu”, azaldu du alkateak. Gasteizko alkateak gogorarazi duenez, gasteiztarren % 47 euskaldunen eta ia euskaldunen multzoan daude une honetan. Kaleko azken neurketen arabera, ordea, erabilera % 3,7 da. “Beraz, erronka bistakoa da. Erabilera handitu behar dugu”, laburtu du.

 

 

EUSKARAREN ADIERAZPENA

 

 

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak: ,   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   12:34

Gabonetako haur-parkea udal instalazioetan egingo da berriro, abenduaren 26tik urtarrilaren 4ra arte

 

Gabonetako haur-parkea udal instalazioetan egingo da berriro, Hegoalde gizarte etxea “Olympic Vitoria-Gasteiz” bihurtuta. Partaidetza eta Gizarte Etxeen zinegotzi Isabel Martínezek aurkeztu du gaur programa, zeinak familia osoarentzako askotariko jarduerak (kultura, kirola, aisia, animazioa, parte-hartzea) barne hartzen baititu.

Martínezek nabarmendu duenez, “erabaki ona izan da parkea Hegoaldera eramatea, instalazioak hurbilago izanik haur gehiagori ematen baitiogu bertara joateko aukera. Gainera, kudeaketa berriro publikoa denez, Udalak berak jarri ditu kultura eta aisialdirako irizpideak, balioak eta baldintzak, bai eta gehieneko prezioak ere, zeinak kudeaketa pribatuak zituenen erdia baitira”.

Aurten, gainera — erantsi du—, Gasteizek kirolaren hiriburua izateko asmoa du, beraz, zer gai hoberik hori baino; hartara, umeek kirolaren berezko balioak landuko dituzte aisialdian: ahalegina, adiskidantza, inklusibitatea, berdintasuna, etab.”.

Jarduera eta atrakzioek ia gizarte etxe osoa eta kanpoaldea hartuko dute. Hegoalde gizarte etxearen barruan, kantxa nagusiaz gain, Jesús Ibáñez de Matauco antzokia, igerilekua, elkartze-aretoa, tiro-gela, gimnasioa, lantegiak, erakusketa aretoa eta familientzako liburutegia erabiliko dira.

Jarduera eta atrakzio hauek nabarmendu daitezke: challenge pista, ohe elastikoak, jauziak, safari trena, 4 kabina simulagailu (cockpit) eta errealitate birtualarekin, hainbat gairi buruzko lantegiak, puzgarriak, ludoteka, uretako jarduerak igerilekuan… Kanpoaldean, berriz, aerogiroa jarriko da, jauzietarako beste gune bat, eta suhiltzaileen kamioia txikienentzat.

Gaia kontuan izanik, ariketa fisikoarekin lotutako jarduerak bilatu dira. Ginkana bat ere izango da: parte-hartzaileek fitxa bat bete beharko dute jarduerak bete ahala, eta guztiak betetzen dituztenek opari bat jasoko dute.

Hainbat emanaldik osatuko dute programa: gose den otso bati buruzko Story Telling edo ipuin-kontaketa, eta “Haizearen Herrira” ikuskizuna, Pupu eta Lore ospetsuena. Orotara 31 jarduera eta familientzako 8 ikuskizun izango dira.

Sarreren prezioa

Umeentzako sarrera 2,5 euro izango da goizean, eta 3 euro arratsaldean. Laguntzaileek euro bat ordainduko dute.

 Enpresak web-orri bat eskainiko du sarrerak aldez aurretik erosi ahal izateko, abenduaren 13tik aurrera: www.eventos.grupodisport.es (gainkargurik gabe). Web-gunean erosten diren sarrerek lehentasuna izango dute leihatilan erositakoen aurretik. Leihatila eta informazio-lekua gizarte etxearen kanpoaldean jarriko dira.

PIN 2018

 

 

 

Share