Prentsa Oharren banner
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —  12 abendua 2018 18:27

Gasteizko Udalak Gasteiz Gaztea ezagutzeak sortu ditu, gauzak ondo egiten ari diren entitateak eta pertsonak badaudela ikusgai egiteko. Hori hedatzea eta beste agente batzuetara zabaldu ahal izatea ona da.

Boluntariotzaren eremuko eta gazteen gaineko praktika onetarako ezagutzeen emanaldi ekitaldia izan da Bibat Arkeologia eta Naipeen museoan.

Aitorturiko entitateak, pertsonak edo esperientziak dira: Kokuk elkartea, hezkuntza arloan egiten ditu bere boluntariotza lanak, Apdema: bere lana Arabako Adimen-Ezintasuna duten Pertsonen aldekoa da. Bere programa elkartera hurbiltzen diren gazteei laguntzeko aitortzen da jardunabide egoki hauetan. Setem erakundea, kooperazioa eta bidezko merkataritza arloetan kokatzen da bere lana.

Boluntariotza agertzen den beste arloa da kirola. Kasu honetan bi talde ditugu: Gaztedi Rugby Taldea gazte askorekin lan egiten duena, bai Down sindromea duten gazteekin, bai emakume gazteekin, espetxeetan lan egiten du…, eta Araski, emakumeen kirol arloan gure hirian lan ikaragarria egiten ari den taldea.

Baita Hezkuntza arloan ere, badugu Euskal Herriko Unibertsitatea, Arabako kanpusean daukan boluntariotza programa handi batekin eta Egibide, bere boluntariotza programa Bilatuz, USOA Fundazioarekin  batera, fundazio horrek lan egiten dituen Adimen-Ezintasuna duten Pertsonekin.

Talur elkartea, baita desgaitasun intelektuala duten pertsonekin ere lan egiten duena eta Arabako Gurutze Gorria, boluntariotza arloan esperientzia handiarekin, boluntario berriak jasotzen eta irakasten eta gure hiriko pertsona askoren beharrez arduratzen boluntario gazteen bitartez.

Baita pertsona gazteak, era indibidualean aitortuko ditugu eta horien izenean Oier Perez de Guereñu daukagu, errefuxiatuekiko lanagatik Palestinan. Beste aldetik RASDeko (Saharako Arabiar errepublika demokratikoko) lagunen elkartea bere lanagatik, bai hemen egindako sentsibilizazioa, bai programa konkretuengatik, adibidez, errefuxiatuen kanpamenduetan aisialdian egindako programak.

Eta bukatzeko ezin genuen utzi Gasteizko Aisialdian (Hezkuntzako denbora librean) egiten den lana. Kasu honetan Euskal Herriko Eskautak elkarteak errepresentatzen ditu hirian egiten diren hainbat eta hainbat boluntariotza lanak Gasteizko umeak eta gazteak laguntzeko bere garapen pertsonalean.

 

 

Share
Kategoriak: Deialdiak  —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   17:00

Vitoria-Gasteizko Jaiotzen Ibilbideko berritasunak aurkeztea

Parte hartzaileak. Vitoria-Gasteizko alkate Gorka Urtaran; Vital Fundazioko presidente Josune Albizu; eta Arabako Jaiotzen Elkarteko ordezkari Íñigo Bastida eta Alfonso Ruiz de Arkaute

Eguna. Ostirala, abenduak 13

Ordua. 11:00

Tokia. San Pedro de Osmako auzoko kapera, Pintore kalea 28. Arabako Jaiotzen Elkarteko egoitzan jarraituko du.

———————————–

Prentsaurrekoa. Gabonetako Nazioarteko Gimnasia Gala aurkeztea

Parte hartzaileak. Kultura, Hezkuntza eta Kirol zinegotzi Estibaliz Canto; Euskara, Kultura eta Kirol foru zuzendari Joseba Pérez de Heredia; Arabako Gimnasia Federazioko presidente Antonio Estébanez

Eguna. Osteguna, abenduak 13

Ordua. 11:00

Tokia. Estadio Fundazioa (Cervantes ibilbidea, 20)

—————————————

Prentsaurrekoa. ‘Gizon Zoriontsuaren alkandora’ antzezlana aurkeztea

Parte hartzaileak. Aktore Ainara Unanue eta Aitor de Kintana; Patxi Zubizarreta, idazlea; Puri Santamaria, kantu irakaslea; eta Pilar López, Teatro Paraísoko produktorea

Eguna. Osteguna, abenduak 13

Ordua. 11:30

Tokia. Teatro Principal Antzokia

Share
Kategoriak: Udaltzaingoaren eta suhiltzaileen jakinarazpenak  —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   14:13

Azkenengo 24 orduetan, hamalau trafiko-istripu erregistratu dira, eta, horietan, lau pertsona zauritu dira.

Atzo, asteartean, 70 urteko gizon bat zauritu zen 16:20an jazotako istripu batean. Wellingtongo Dukearen kalean gertatu zen, ibilgailuak erreiez aldatu eta hiriko autobus baten aurka talka egin zuenean. Autoa irauli egin zen, eta gidaria zauritu zen. Ondoren, Santiago ospitalera eraman zuten.

Bigarren istripua 19:30ak aldera gertatu zen, Judimendi hiribidean, hiriko beste autobus batek brastakoan balaztatu behar izan zuenean erreia bat-batean aldatu zuen auto bat ez jotzeko. Autobuseko hiru bidaiari zauritu ziren: 70 urteko emakume batek autobusaren barrualdeko kristal bat jo zuen, eta Santiago ospitalera eraman zuten; beste bi bidaiariak kolpeengatik artatu zituzten, baina ez ziren ospitalera eraman behar izan.

Udaltzaingoak 26 salaketa izapidetu zituen atzo, eta 9 kasutan aritu zen polizia judizial gisa.

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak:   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   13:30

 

 

 

 

 

30 probintziatatik eta 15 erkidegotatik etorriko dira atletak Euskadiko proba zaharrenera, baita Frantziatik ere; izen-ematea iazkoaren antzekoa izan da.

Datorren igandean, abenduak 16, 3.303 atletak osatutako marea batek hartuko du Gasteiz 10:30etik aurrera, Maratoi Erdiaren 41. edizioan. Izen-emateen kopurua zertxobait jaitsi da (77 atleta gutxiago), baina larunbatean azken orduan izena emateko aukera ere izango da. Datu positiboa da, azken urteetako joerari eutsi baitzaio.

Aurtengo edizioan 30 probintziatatik eta 15 erkidegotatik etorritako atletak lehiatuko dira, baita Frantziatik etorritakoak ere.  Hala ere, arabarrak izango dira nagusi, beti bezala.  Zehazki, Arabako 1.501 atletak hartuko dute parte (iaz baino bat gehiago), hau da, % 45,44; bizkaitarrak 499 izango dira (%15,10) eta gipuzkoarrak, 379 (%11,47). Ondoren, Errioxa (%8,87), Nafarroa (%4,45) eta Burgos (% 3,51) datoz.

Bitxikeria gisa aipa daiteke lasterkari gazteena 2000an jaioa dela (18 urte), eta zaharrena, 1944an jaioa.

Informazio gehiago

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak: ,   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   12:32

Santa Barbara aparkalekuko sarrerak

Santa Barbara plazaren eraberritzea martxa onean doa, eta laster bukatuko dira lurrazaleko lanak. Udalak aurreikusitakoaren arabera, lurpeko aparkalekuaren lehen solairua abenduaren 15ean (larunbata) irekiko da atzera, hau da, hasieran proiektatutakoa baino bi egun lehenago. Hartara, erdialdera hurbiltzen direnek 260 leku inguru izango dituzte erabilgarri azpiegitura berrituan.

Gainera, martxoan iragarri zen bezala, aparkalekura sartzeko eta bertatik irteteko zirkulazioa aldatu egingo da, batzuetan gertatu ohi ziren pilaketak eragozteko. Zehazki, Bake kaletik sartuko dira ibilgailuak aparkalekura, eta plazaren beste muturreko arrapalatik aterako dira Pio XII.aren kalera, Posta kalean barrena.

Eguberrietako kanpainaren barruan, bestalde, eta erdialdeko saltokien bidez, eskaintza bereziak aplikatzen jarraituko da Santa Barbara, Iradier Arena eta Artiumeko aparkalekuetan. Udalak, bere aldetik, komunikazio-kanpaina bat egiteko asmoa du datozen egunetan, herritarrak erdialdean erostera animatzeko.

Eguberrietako kanpainan laguntzeko -1 solairua ireki arren, aparkalekuko lanek aurrera jarraituko dute.

Hilaren 21ean bigarren sotoa irekitzea aurreikusi da, eta Eguberrietako kanpaina osoan egongo da erabilgarri. Urtarrilaren erdialdera berriro itxiko da bigarren sotoa, behin betiko akaberak egiteko.

Share
Kategoriak: Erakunde Adierazpenak  —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   11:26

Gasteizko Udalak gaitzespen irmoa agertu nahi du atzo Estrasburgoko Gabonetako merkatuan buruturiko erasoaren aurrean, eta polizia ikertzen dabilena terrorismoarekin loturarik ote daukan. Era berean, Udalak dolumina eta elkartasuna helarazi nahi dizkie biktimen senideei, eta espero du zauritutako pertsona guztiak ahalik eta lasterren sendatzea.

Gasteizko Udaletik besarkada solidario bat eta hurbiltasun sentimendurik zintzoena bidali nahi diegu Estrasburgoko hiriari eta Frantziako herritarrei, une latz hauetan

Share