Prentsa Oharren banner
Kategoriak: Deialdiak  —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —  26 abendua 2018 17:01

Gabonetako Jaia. Adinekoentrako Zentro Soziokulturalak

Eguna: abenduak 27, osteguna.

Ordua: 18:30

Lekua: Mendizorrotzako kiroldegia

Parte-hartzailea: Peio López de Munain, Gizarte Politiken eta Osasun Publikoaren zinegotzi ordezkari

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak: ,   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   13:06

Pirotekniaren erabilera urte hasierako 00:00etatik 00:15era mugatu du Udalak

Urtero bezala, Urte Berriaren hasiera ospatzeko artifizio piroteknikoak erabiltzea arautu du Udalak; zehazki, 2019ko urtarrilaren 1eko 00:00etatik 00:15era mugatzen da petardoak, trakak, suziriak, bengalak eta bestelako artikulu piroteknikoak jaurtitzea.

Tarte horretatik kanpo, Udalak esku hartu ahalko du, Zarata eta Bibrazioen aurkako Udal Ordenantzan ezarritakoaren ildotik.

 

 

 

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak: , ,   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   12:34

 

 

 

 

 

 

 

Gaur goizean ireki ditu ateak Hegoalde gizarte etxean jarritako Gabonetako Haur Parkeak, non urtarrilaren 4ra arte hogeita hamar jarduera baino gehiago eskainiko baitzaizkie hiriko umeei.

 

 

 

 

 

 

 

Partaidetza eta Gizarte Etxeen zinegotzi Isabel Martínezek inauguratu du jai eremua, aurten kirolari eskainia. “Kirol kutsuko jarduera ugari dago. Izan ere, kirola gure hiriaren ezaugarria bihurtzea nahi dugu. Horregatik, Ginkana Olinpikoa eta beste jarduera batzuk antolatu ditugu”.

 

 

 

 

 

 

 

Horretaz gain, umeek ohiko jolasak aurkituko dituzte: txirristak, ohe elastikoak, auto elektrikoak, etab. Berdintasuna edo aniztasuna lantzeko lantegiak ere antolatu dira, “parkeak balioetan hezteko duen asmoarekin bat etorriz”, adierazi du zinegotziak.

Gabonetako Haur Parkeak 36 espazio ludiko ditu aurten, eta orotara 31 jarduera eta 8 ikuskizun eskainiko dira. Gaurtik urtarrilaren 4ra arte egongo da zabalik, Urte Berri egunean izan ezik.

 

Share
Kategoriak: Fotonotizia  —  Etiketak: ,   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   12:02

 

 

 

 

 

 

Enpresak, erakundeak eta Arabatik kanpo lan egiten duten gazteak elkartu dira gaur “Back to Araba-Talent Forum” ekitaldian; SEA-Arabako Enpresak elkarteak antolatu du, Gasteizko Udalaren laguntza ekonomikoarekin. Ia 200 pertsona bildu dira foroan, bertako talentu profesionala itzultzeko eta Arabako enpresen kontratazio beharrei erantzuteko dauden aukerak aztertzearren.

Gasteizko alkate Gorka Urtaranek iraunkortasunaren alorrean ditugun maila handia eta nagusitasun argia azpimarratu ditu. “Hirien etorkizunerako ezinbestekoa da jende kualifikatua izatea, mende honetako erronkei aurre egiteko prest dagoena”, nabarmendu

 

 

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak: ,   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   11:36

– Ikus-entzunezko lan horrek amaiera ematen dio ekitaldi eta jardunaldiz betetako ospakizun urteari, zeinen artean “Pertsonen Eraztun Berdea” erakusketa nabarmentzen baita

 

Ingurugiro Gaietarako Ikastegiak (IGI) bideo bat aurkeztu du gaur, Gasteizko Eraztun Berdearen 25. urteurrena ospatzeko prestatu duen egitarau bereziari amaiera ematen diona. Uda amaieran Olarizuko lorategi botanikoan Luis Aranburu udal musika eskolako ikasle talde batekin grabatutako lana da; 2017-2018 ikasturtean eskolaren 25. urteurrena betetzean konposatutako lan bat interpretatzen dute haiek. Hartara, Eraztun Berdeak hiriko eguneroko bizitzan duen garrantzia azpimarratu nahi izan du IGIk, ingurumen balioez haratago baitoa. “Eraztuna osatzen duten hiriaren inguruko parkeak milaka eta milaka gasteiztarrek aisialdirako eta erlazionatzeko erabiltzen duten espazioa dela nabarmendu nahi dugu. Luis Aranburu udal musika eskolako musikarien eta Eraztun Berdearen artean sortutako sinbiosia ezin hobea da, eta Eguberriak zoriontzeko modu bikaina dela uste dugu”.

José Uruñuela dantza kontserbatorioak ere atera zuen bideo bat uda hasieran. Biek helburu bera dute: artea eta natura batzea eta Eraztun Berdeak hiriko kultur bizitzan duen garrantzia ikusaraztea. Oraingo honetan, Olarizuko lorategi botanikoko leku ezberdinetan grabatu dute bideoa, baita Etxaldeko patioan ere. Luis Aranburu musika eskolako ikasleek eskolaren 25. urteurreneko himnoa jotzen dute bertan, Eraztun Berdeak urte kopuru bera bete baitu. Udalaren webgunean eta sare sozialetan zabalduko da bideoa.

Jardunaldi eta ekitaldiz betetako urtea 25. urteurrena ospatzeko

  1. urtean zehar, Ingurugiro Gaietarako Ikastegiak hainbat ekitaldi eta jarduera antolatu ditu Eraztun Berdearen 25. urteurrena ospatzeko, 2012ko Europako Hiriburu Berdearen ikurretako bat baita. Programazioa hiru ardatzen arabera antolatu da:
  • Herritarrek Eraztun Berdeaz duten ikuspegia. Erakusketen eta horiekin lotutako jardueren bidez, agerian jarri dira Eraztun Berdeak herritarren bizi-kalitateari dakarzkion onurak, espazio horren dimentsio soziala aldarrikatu eta indartzeko asmoz.
  • Adituek Eraztun Berdeaz duten ikuspegia. Ikuspuntu tekniko eta zientifiko batetik hiri inguruko espazioek duten garrantzi eta ahalmen sozioekologikoa sakonago aztertzen jarraitzea izan da arlo horretako jardueren helburua. Horrelako espazioen ingurumen funtzioak maximizatzeko agertoki berriak eta plangintza eta kudeaketa ereduak aztertu ziren.
  • Eraztun Berdea, topagune gisa. 25. urteurrenaren xede nagusienetako bat Eraztun Berdea aisialdi eta kirolerako leku bezala —hots, gizarte-topagune gisa— duen balioa aldarrikatzea izan da. Ahalik eta hiriko biztanle eta entitate gehienek parte hartzea lortu nahi izan da.

Jardueren arteko nabarmengarrienetako bat “2050 ikuspegia- hiria naturarekin lotzen” jardunaldiak izan ziren, eta horien barruan, Eraztun Berdea gogoetagai zuen paisaiari buruzko nazioarteko lantegia. Orobat, “Pertsonen Eraztun Berdea” erakusketa originala jarri zen kalean; adin guztietako gasteiztarrek beren txoko gustukoena zein zen kontatzen zuten, eta igaro diren 25. urteei buruzko iritzia nahiz hurrengo 25 urteetarako desioak azaltzen zituzten. Argazki lehiaketa bat ere antolatu zen, herritarrek Eraztun Berdeaz zuten ikuspegia adieraz zezaten.

Bideoa

 

 

Share