Prentsa Oharren banner

Prentsa deialdia (2020-07-03)*(Ordu berria)

– Prentsaurrekoa. Claudia Rebeca Lorenzoren ‘Achanta la mui’ erakusketa aurkeztea.

Parte-hartzaileak: Paco Galve, Kultura zinegotzia eta Claudia Rebeca Lorenzo, artista.

Eguna: ostirala, uztailak 3.

Ordua: 10:00

Lekua: Montehermoso kulturunea.

 

Share

Sindikoaren urteko txostena aurkezteko osoko bilkura

Bihar, uztailak 3, Leire Zugazua sindiko edo herritarren defendatzailearen urteko txostena aurkezteko aparteko osoko bilkura egingo da Europa biltzar jauregiko Green aretoan, 11.00etan.
Hedabideek Europa jauregian bertan jarraitu ahalko dute, kazetarientzat egokitutako espazioan, edo streaming bidez, esteka honetan. Udaletxeko prentsa-aretotik ere jarraitu ahalko dute.

Europa jauregian kazetarientzat egokitutako espazioa mugatua da (5 pertsona gehienez). Horrenbestez, bilkura zuzenean jarraitzeko interesa duten hedabideei joatekoak diren baieztatzeko eskatzen diegu arren, 945-161336 telefonora deituz, biharko 11.00ak baino lehen.

Share

Uztailaren 16an banatuko dira gazteentzako nanoipuinen lehiaketaren sariak

 

216 egilek 371 lan aurkeztu dituzte orotara

 

Gasteizko Udalak uztailaren 16an banatuko ditu gazteentzako nanoipuinen lehiaketaren seigarren edizioaren sariak; Udal Liburutegien Sareak antolatu du aipatutako lehiaketa.

Zorionak eman nahi dizkizuet aurkeztu zareten gazte guztioi, erronka polit hori onartzeagatik, eta parte hartzen eta idazketa sortzailearen abenturan sakontzen jarraitzera animatzen zaituztegu“, adierazi du Hezkuntza eta Kultura zinegotzi Estibaliz Cantok.

216 egilek 371 nanoipuin aurkeztu dituzte orotara. Aurreko edizioaren aldean, 26,4 handitu da aurkeztutako lanen kopurua, eta 35,5 parte hartu duten gazteen kopurua.

“Administrazio-epeak eten zirenez, ekainaren 5era arte atzeratu genuen epea, eta horrek lan gehiago aurkeztea ahalbidetu du. Zehazki, 64 lan jaso dira tarte horretan, hau da, lehiaketara guztira aurkeztutakoen ehuneko 28”, azaldu du Cantok.

Sariak

A kategorian (DBHko 1. eta 2. mailetako ikasleentzat) Djamila Ouedraogok lortu du gaztelaniazko lehen saria, eta Sergio Lizarduyk, bigarrena. Euskarazkoan, Aitana Estebanek lortu du lehen saria, eta Olaia Espadasek, bigarrena.

B kategorian (DBHko 3. mailatik 18 urtera artekoak), gaztelaniazko atalean, Alba Jonquera izan da lehena, eta Aimar Toquero, bigarrena. Euskaraz, Garazi Gilen estiloa aitortu dute eta haren ondoren, Marina Aguillorena.

19 eta 30 urte bitarteko gazteentzako Laboral Kutxa sarian, berriz, Erise Pérezek eta Alba Lazcozek lortu dituzte sariak gaztelaniazko atalean, eta Iñigo Satrustegik eta Beñat Goitiak, euskarazkoan.

Denek diploma bana jasoko dute eta horretaz gain, tablet bat lehen saria lortu dutenen kasuan, eta hiriko liburu-denda baterako 50 euroko erosketa-balea bigarren saria lortu dutenen kasuan.

Txani Rodríguez eta Manu López Gaseni idazleek osatu dute epaimahaia.

Elkarlanean aritzea

Gasteizko Udaleko Liburutegien Sareak 2015ean sortu zuen gazteentzako nanoipuinen lehiaketa. Laboral Kutxaren babesa du, eta IDarte arte eta diseinuko goi mailako eskolaren laguntza ere badu, Ilustrazio, Argazkigintza eta Diseinu Grafiko espezialitateetako ikasleek grafikoki islatzen baitituzte saritutako lanak. Horiek batuta erakusketa ibiltaria antolatu ohi da, gazteen nanoipuinak eta proiektu artistikoak ezagutarazteko.

Aurten, osasun-krisialdia dela eta, ezinezkoa gertatu da ilustrazioak egitea, eskolako ikasleak itxita egon direlako; horrenbestez, ez da erakusketarik izango. “Hala ere, IDarte arte eta diseinuko goi mailako eskolaren prestutasuna eskertu nahi dugu, eta geroago erakunde guztion artean berriro lankidetzan aritu ahal izatea espero dugu“, erantsi du zinegotziak.

Share