Prentsa Oharren banner

Prentsa deialdiak (2020-07-22)

Prentsaurrekoa. Gasteizko 2020ko Antzerki Jaialdiaren aurkezpena

Parte-hartzaileak: Gasteizko Udaleko Hezkuntza eta Kultura zinegotzi Estibaliz Canto, eta Eusko Jaurlaritzako Kultura Sustatzeko zuzendari Aitziber Atorrasagasti.

Eguna: uztailak 22, asteazkena.

Ordua: 10:00.

Lekua: udaletxeko prentsa-aretoa.

—————————————————————–

Prentsaurrekoa. Hondakinak bereizteari buruzko sentsibilizazio-kanpaina baten aurkezpena

Parte-hartzaileak: Ingurumen Plangintza eta Kudeaketako zinegotzi César Fernández de Landa eta Ecovidrioko zonako kudeatzaile Oscar Acedo.

Eguna: uztailak 22, asteazkena.

Ordua: 11:00.

Lekua: Loma Jeneralaren plaza

 

Share

Ospitale plaza, modernoago eta edonoren eskura

360.000 eurotik gora inbertitu du Urtaranen gobernuak esku-hartze horretan

“Plaza zabalagoa da orain, eta, hartara, topaleku bihurtu da gasteiztarrontzat”, azaldu du alkateak

 

Ase honetan amaitu dira Ospitale plaza eraberritzeko obrak. Atzo bertan, arratsaldean, ingurua ixteko hesiak kendu zituen Udalak; plaza modernoagoa agertzen da orain, eta pertsona oro sar daiteke bertan. Balgorza enpresa arduratu da lanez, Udalak 362.034,58 euroko inbertsioa eginda (BEZa barne). Udal gobernuak bultzatu zuen esku-hartzea, ‘Vitoria-Gasteiz Hobetuz’ izeneko partaidetza-prozesuaren baitan, plaza modernizatu eta hobetzeko asmoz. Udalak plazaren 650 metro karratuko azaleran jardun du, baita Frantzia kaleko 120 metro karratutan eta Done Jakue hiribideko 200 metro karratutan ere.

“Plaza zabalagoa da orain, eta, hartara, topaleku bihurtu da gasteiztarrontzat. Une hauetan Gasteizko auzoetako bizi-kalitatea, erakargarritasuna eta funtzionaltasuna hobetzeko lanetan ari gara. Horixe udal-gobernu honek sustatzen duen Agenda Gasteiztarraren zutoinetako bat“, azaldu du Gasteizko alkate Gorka Urtaranek. Gaur goizean bisitatu du plaza berritua Gasteizko alkateak, lagun zituela Mugikortasunaren eta Espazio Publikoaren zinegotzi Amaia Barredo eta Mugikortasunaren eta Espazio Publikoaren zinegotzi Borja Rodríguez. Azken honek azpimarratu duenez, “Gasteiz erreferente bihurtu da partaidetza-politikei dagokienez, eta hirian hobekuntzak eragin ditu, auzoetan bizi diren herritarrek zuzenean proposatutakoak”. “Gasteiz Hobetuz programa martxan jarri zenetik 5.600 pertsonek parte hartu dute bozketetan eta proposatutako ideietatik 26 egin dira”, gaineratu du zinegotziak.

Zenbait helburu zituen bizilagunek proposatutako proiektu honek: espazioa erakargarriago bihurtzea eta estetikaz hobetzea, zoladura eta hiri-altzariak aldatuz; espazioa berrantolatzea, oinezkoentzat erosoagoa izan dadin, eta egoera txarrean dauden sareak eta azpiegiturak –argiztapena, saneamendua, hornikuntza eta drainatzea– berritzea. Plaza orain arte ezkutuan bazegoen ere, jendea elkartzeko eta denbora pasatzeko espazioa bihurtu da, ondoko kaleen maila berean

Izan ere, plaza berriak 90º-ko sektore zirkularraren forma du. Kurba horren erdia Frantzia kalearen mailan dago. Done Jakue kaletik hurbilen dagoen inguruan, berriz, eskailera bidez konpondu da desnibela. Gainera, plazaren muga gisa bi banku luze jarri dira, 14 eta 17 metrokoak, bertaratzen direnek atseden har dezaten. Kendu egin dira Ospitale plaza Frantzia kaletik eta Done Jakue hiribidetik bereizteko zeuden horma txikiak.

Udalak goitik behera aldatu du plazako zorua. Andre Maria Zuriaren plazaren, Santa Barbara plazaren eta Terrorismoaren Biktimen Oroimenezko Zentroaren inguruko estetika oroitzen du orain plazak, aurrerago Errege ateak  izango duen itxuraren bidetik.

Urtaranen gobernuak espazio publikoan sustatu dituen beste esku-hartze batzuetan bezala, eraberritze-lanak argiztapen-sarea aldatzeko ere aprobetxatuko dira. Ildo horretatik, argiztapen-puntu bakarra jarriko da, led lanparak txertatuta izango dituzten sei proiektoreren bidez. AMVISAk, berriz, drainatzea eta saneamendua berritzeko beharrezkoa lanak egin ditu.

Espazio Publikoaren Zerbitzuak Celtis Australis espezieko bost zuhaitzak landatu ditu, eta lekuz aldatuko du iturri apaingarria, zein, bestalde, zaharberritu egin baita. Zuhaitzek 10 metroko altuera hartuko dute gutxi gorabehera, eta plazaren inguruan jarriko direnez, trafikoa eta egoteko lekua bereizteko balioko dute, itzala emateaz gain. Fatxadetatik nahikoa urrun jarri dira, etxeei enbarazu ez egiteko.

Done Jakue hiribidean plaza ukitzen duen espaloia berritu da. Gasteiz modeloko sei-aparkaleku paratu dira bertan, hondakinen edukiontzien alboan. Frantzia kalean ere zaharberritu da plaza ukitzen duen espaloi-zatia.

Share

Sutea Artapadura kaleko birziklapen-enpresa batean

PSISZeko eta Udaltzaingoko kideek Artapadura kalean dagoen birziklapen-lantegi batean piztutako sua itzaltzeko lan egin behar izan zuten atzo.

Suhiltzaileek 21:15ean jaso zuten abisua. Ezbeharra gertatu zen tokira parkeko 16 langile joan ziren, eta sutea kontrolatzea lortu. Pabilioi barruan zeuden makinak erreskatatu eta, makina astuna erabilita, biltegiratutako erregaia kendu zuten sute-karga gutxitzeko. Suak ez du pabilioiaren egitura kaltetu.

Goizeko 03:00ak aldera amaitu zituzten lanak, baina PSISZeko talde batek gaur goizeko 08:00ak arte han jarraitu du prebentzio-lanak egiten.

Bestalde, Udaltzaingoak alboko kaleak moztu eta zirkulazioa desbideratu zuen gidari eta oinezkoen segurtasuna bermatzeko.

 

Share

Udalbatza 2020-07-24

Webgunean Udalbatza uztailaren 24an (ostirala), 9.00etan, egingo duen ohiko osoko bilkuraren gai-zerrenda

Share