Prentsa Oharren banner

Prentsa-deialdiak (2020-07-17)

– Prentsaurrekoa. 2020ko Magialdiaren aurkezpena

Parte-hartzaileak: Estíbaliz Canto, Gasteizko Udaleko Hezkuntza eta Kultura zinegotzia, eta José Ángel Suárez, Magialdiaren zuzendaria.

Eguna: ostirala, uztailak 17.

Ordua: 10:30.

Tokia: udaletxeko prentsa-aretoa.

——————————————————————————

– Gorka Urtaran alkatearen prentsaurrekoa

Gobernu-batzordearen ondoren, Gasteizko alkate Gorka Urtaranek Udalaren gaur egungo gaiak hizpide izango ditu.

Parte hartzaileak. Gasteizko alkate Gorka Urtaran

Eguna. ostirala, uztailak 17.

Ordua. 11:00.

Tokia. Udaletxeko prentsa aretoa

 

 

 

Share

Gazteentzako Nanoipuinen Lehiaketak sariak banatu ditu  

 

 

Gaur goizean banatu dira Gasteizko udaletxean Gazteentzako Nanoipuinen Lehiaketaren seigarren edizioaren sariak; Udal Liburutegien Sareak antolatu du aipatutako lehiaketa. Hezkuntza eta Kultura zinegotzi Estíbaliz Cantok eta Laboral Kutxako ordezkari Kepa Koldo Ortiz de Urbinak eman dituzte.

Zorionak eman nahi dizkizuet aurkeztu zareten gazte guztioi, erronka polit hori onartzeagatik, eta parte hartzen eta idazketa sortzailearen abenturan sakontzen jarraitzera animatzen zaituztegu“, adierazi du Cantok.

A kategorian (DBHko 1. eta 2. mailetako ikasleentzat) Djamila Ouedraogok lortu du gaztelaniazko lehen saria, eta Sergio Lizarduyk, bigarrena. Euskarazkoan, Aitana Estebanek lortu du lehen saria, eta Olaia Espadasek, bigarrena; azken horrek ezin izan du saria jaso.

 

 

 

 

 

 

 

B kategorian (DBHko 3. mailatik 18 urtera artekoak), gaztelaniazko atalean, Alba Jonquera izan da lehena, eta Aimar Toquero, bigarrena. Euskaraz, Garazi Gilen estiloa aitortu dute eta haren ondoren, Marina Aguillorena.

19 eta 30 urte bitarteko gazteentzako Laboral Kutxa sarian, berriz, Erise Pérezek eta Alba Lazcozek lortu dituzte sariak gaztelaniazko atalean, baina bigarrenak ezin izan du saria jaso; euskarazko atalean, berriz, Iñigo Satrustegik eta Beñat Gotillak —hori ere ezin izan da bertaratu— irabazi dute.

Denek diploma bana jaso dute eta horretaz gain, tablet bat lehen saria lortu dutenen kasuan, eta hiriko liburu-denda baterako 50 euroko erosketa-balea bigarren saria lortu dutenen kasuan.

Txani Rodríguez eta Manu López Gaseni idazleek osatu dute epaimahaia.

216 egilek 371 nanoipuin aurkeztu dituzte orotara.

 

Share

Maskara erabiltzeari dagokionez erantzukizun handiagoa eskatu die alkateak herritarrei

 

  • Sentsibilizazio-kanpaina bat jarri da abian babes-neurri horren derrigortasuna gogoratzeko
  • “Maskara jartzea da agurtu behar izan ditugun pertsonei eta osasun arloko langileei egin diezaiekegun omenaldirik onena”, esan du Gorka Urtaranek

 

Gorka Urtaran audioa

Gasteizko alkate Gorka Urtaranek kontzientziazio eta erantzukizun handiagoa eskatu die herritarrei maskara erabiltzeari dagokionez. Gaur Estatuko omenaldia egingo zaie pandemiaren biktimei, osasun arloko langileei eta COVID-19aren kontra borrokan ari diren guztiei. Testuinguru horretan, “maskara jartzea da agurtu behar izan ditugun pertsonei eta bizitzak salbatzen eta gure ongizatearen alde lan egiten hilabeteak daramatzaten osasun arloko eta funtsezko zerbitzuetako langileei egin diezaiekegun omenaldirik onena. Babes neurri hori, distantzia fisikoa eta eskuen higienea zaintzearekin batera, funtsezkoa da oraindik gertatzen ari diren kutsatzeei aurre egiteko“, gogoratu du alkateak.

Mezu hori indartzeko, Udalak sentsibilizazio-kanpaina bat abiarazi du gaur; horren osagai ikusgarriena udaletxeko fatxadan eta Iradier Arenan jarritako bi olan handi dira, non lema hau irakur baitaiteke: “Zugatik. Nigatik. Errespetuagatik. Maskara erabili“. Herritarrei babes-neurri hori erabiltzeko derrigortasuna gogorarazi nahi diete euskarri horiek, erabilera publikoko espazioetan maskara erabiltzea nahitaezkoa dela ezartzen duen Osasun sailburuaren agindua indarrean jartzearekin batera.

“Guztiz ados nago neurri horrekin. Pandemiak zuhurrak izatera behartzen gaitu txertorik ez dugun bitartean. Ezin dugu karel gainetik bota kutsatzea geldiaraztea eta osasun sistemaren egoera arintzea ahalbidetu digun ahalegin kolektiboa.  Norberaren erantzukizuna eskatzea ez da nahikoa eta, horregatik, maskara erabiltzea nahitaezkoa izango da gaurtik aurrera“, adierazi du alkateak.

Orobat, euskal udalerrietan kutsatzeak prebenitzeko gomendioen dekalogoaren garrantzia azpimarratu du Gorka Urtaranek, zeina EUDELek eta Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak adostu baitute. Gaur ezagutarazi den dekalogoak antolakuntza jarraibideak ematen ditu udalen zuzeneko jarduna bideratu eta indartzeko, herritarren beren eta udalerriko gizarte-eragileen laguntzarekin.

Informazio gehiago: Maskararen erabilerari buruzko sentsibilizazio-kanpaina

 

 

Share

Udaltzainen eta suhiltzaileen esku-hartzeak

Azken 24 orduetan, Udaltzaingoak bederatzi zirkulazio-istripu erregistratu ditu eta horietan lau pertsona zauritu dira.

Kamioi bat iraulita

Suhiltzaileak atzo, goizeko 08:00ak baino geroxeago, Legutiora joan ziren enpresa baten barruan kamioi bat irauli zelako. Suhiltzaileak iritsi zirenerako, gidaria kanpoan zegoen eta, ondorioz, erregaiaren isuri txikia kontrolatu zuten.  Arratsaldean, bestalde, Maite Zuñigan gertatu zen zirkulazioko beste istripu batean lagundu behar izan zuten. Kasu hartan ere ibilgailu bat iraulita geratu zen eta istripua jasan zuten ibilgailuen bateriak deskonektatu behar izan zituzten.

 

Share