Prentsa Oharren banner

Farolen prozesioaren 125. urteurrena ospatzeko zapia, intsignia eta postre gozoa

Alkateak urteurrena datorren urtean ospatzera animatzen du Andre Maria Zuriaren Kofradia, “are eta indar handiagoz”

Farolen Museoan izan da, gaur goizean, Farolen prozesioaren 125. urteurrena ospatzeko zapia eta intsignia aurkezteko ekitaldia, zein Andre Maria Zuriaren Kofradiak urteurrenerako propio sortu baititu. Era berean, Arabako Pastelgile eta Gozogileen Elkarteak abagunerako sortu duen postrea aurkeztu da.

Kofradiako abade Ricardo Sáez de Herediak bizi dugun egoera bereziaz aritu da, zeinaren ondorioz ez baita urteurrena kolektiboak nahi lukeen bezala ospatuko. Alabaina, 2021ean merezi bezala ospatzea espero dute; urte horretan, gainera Andre maria Zuria hiriko zaindari izendatzearen mendeurrena ospatuko da. Sáez de Herediak deia egin du “aurtengo ez-jaioak senitartean eta adiskideen inguruan ospatzera, baina betiere jende-pilaketak saihestu eta ekidinez, nork bere burua eta gainerakoak zaindu beharrean garelako”.

Antzeko hitzak esan ditu Luis López de Sosoagak, pastelgileen kolektiboaren presidente eta postre bereziaren sortzaileak, zein farol baten itxura duelarik, urrian jarriko baita salgai. Gainera, López de Sosoagak tokiko produktuak kontsumitzeko deia egin die gasteiztarrei, hartara pandemiak jipoitu duen Gasteizko eta Arabako ehun ekonomikoa berriro ere martxan jartzen laguntzeko.

Gorka Urtaran alkateak eta Maider Etxebarria alkateordeak ere hartu dute parte aurkezpen-ekitaldian. Urtaranek zoriondu egin du Kofradia, Farolen prozesioa osatzen duten piezak zaintzen eta horien berri ematen egiten duten lanagatik. “Aurten ezin izango da urteurrena nahi genukeen bezala ospatu, baina datorren urtean egingo dugu, eta are eta indar handiagoz”, esan du alkateak.

Share

Prentsa deialdiak (2020-07-23)

  • Arabako Foru Aldundiaren eta Gasteizko Udalaren turismoa sustatzeko kanpaina berriaren aurkezpena
    Hizlariak: Maider Etxebarria, lehen alkateorde eta Ekonomia Sustapen, Merkataritza eta Turismoko zinegotzia; eta Cristina González, bigarren diputatuorde nagusia eta Enplegua, Merkataritza eta Turismoa Sustatzeko foru diputatua.
    Data. Uztailak 23, osteguna
    Ordua: 10:00etan (9:55ean Foru Jauregiaren kanpoaldean argazki bat ateratzeko deialdia egin da)
    Lekua. Foru Jauregiko Prentsa Aretoa

————————————————————————————

  • 2020ko Andre Maria Zuriaren jaiak bertan behera uztearekin lotutako kontzientziazio-kanpaina aurkeztea

Parte-hartzaileak: Gorka Urtaran, Gasteizko alkatea; Jon Urresti, Vital Fundazioaren lehendakaria; Estibaliz Canto, Hezkuntza eta Kultura zinegotzia, eta Arantxa Ibañez de Opacua, Vital Fundazioaren zuzendaria.

Eguna: uztailak 23, osteguna.

Ordua: 11:00.

Lekua: udaletxeko harrera aretoa.

Share

Informazio-totemak Gasteizko zenbait tokitan, hondakinen gaikako bilketa modu grafikoan azaltzeko

 

Gasteizko Udalaren Hondakinen Kudeaketaren Zerbitzuak aurkeztu du gaur goizean Ecoembes eta Ecovidrioren laguntzarekin osatu duten kanpaina, Arabako hiriburuan hondakinak zuzen bereiztearen garrantzia azpimarratzeko. Ingurumen Plangintza eta Kudeaketako zinegotzi César Fernández de Landak azaldu duenez, ekimenaren xedea “herritarrei gehiago eta hobeto birziklatzen laguntzea da, edukiontzi bakoitzean zer nolako hondakin bota behar den adierazita”. Zortzi totem modular paratuko ditu Udalak hiriaren zenbait tokitan, etxeetan hondakinak gaikako bereizketan parte hartu beharra nabarmentzeko; hoirrez gain, herritarren zalantzak argitzen ere lagunduko dute.

“Gehiago birziklatu behar dugu, baina, batez ere, hobeto birziklatu behar dugu.
Green capital gara, eta baita erreferentea birziklapenaren alorrean. Kontsumitzen dugun biraren % 85 birziklatzen dugu, 30 kg inguru paper eta kartoi pertsona eta urteko, eta 20 kg ontzi arinetan. Baina oraindik bide luzea dugu aurrean, Europatik datozelarik gure buruari jarri dizkiogun helburuak oraindik urrun daudelako. Ata nabarmendu behar da baitira (garrantzitsua baita) biltzen diren hondakinen kalitateak gehiago eta hobeto birziklatzen laguntzen duela. Horregatik da hain garrantzitsua hondakinak zuzen bereiztea, eta edukiontzi bakoitzean zer botatzen den jakitea” esan du César Fernández de Landak.

Modulu horien lehen kokapenak Andre Maria Zuriaren plaza / Loma Jeneralaren plaza eta Babesgabetuen Andre Mariaren plaza izango dira. Horrez gain, informazio-foiletoak banatuko dira etxez etxe, postontzietan. Foiletoetan edukiontzi bakoitzean (urdina, horia eta berdea) zer bota behar den argitzen da, eta baita –berebiziko indarrez gainera– zer ez den horietako bakoitzean bota behar.

Zortzi dira auzoz auzo hirian zehar ibiliko diren informazio-euskarri modularrak (totemak), eta bilketa-ildo bakoitzean bota beharrekoa (eta bota behar ez dena) azaltzen dute. Bi modelo daude:

  1. modeloa HORIA Kubo bakoitzak lau alde ditu. Horietatik hiru apalategi eitean aurkezten dira, hondakin horian biltzen diten hiru hondakin motak erakusteko, alde bakoitzean bat: latak, brikak eta plastikozko ontziak. Kuboaren laugarren aldea edukiontzi horien inguruko edukiak txertatzeko gorde da: bertan bota beharreko hondakinak, bota behar ez direnak, errefusa gisa biltzen diren hondakinak eta horien jomuga zuzena (edukiontzia edo Garbigunea).
  1. modeloak 215 hondakin atxiki ditu, aurrez hautatu eta higienizatuak. Guztira 240 kg ingurukoa da egitura osoa.
  1. modeloa, BEIRAZKO ONTZIAK eta beste: aurreko totemen antzekoak dira, eta ontzi-laginean nagusi dira beirazko ontzien bilketa bereizia. Kasu honetan alderantziz da: hiru alde panelez estalita daude, eta laugarrena beiazko ontziz betea. Hiru panel horietan gaikako gainerako bilketei (urdina, berdea, marroia eta errefusa) buruzko informazioa ageri da. Laugarrenean beirazko ontziak biltzen dira.

ECOEMBES erabazi-asmorik gabeko entitatea da, Espainian birziklatzearen eta ontzien ekodiseinuaren bitartez ingurumena zaintzen duena.

Bigarren bizia ematen die plastikozko ontzi, lata eta “brik”ei edukinontzi horiaren bitartez, eta paper eta kartoizkoei edukinontzi urdinaren bitartez. “Lankidetzaren indarra”, horixe du eslogana Ecoembesek. Herritar guztien artean ontzien hondakinen eragina murriztea lortzen da, ontziei bigarren bizia emanez ekonomia zirkularrerantz bidea egiten dugun bitartean.

2018an (datuak diren azken urtea baita), ia 1,4 miloi tona ontzi eta paper bildu zituzten estatu osoan, eta birziklatze tasa % 78,8ra iritsi zen. Ehuneko horri esker, atmosferara 1,2 miloi tona CO2 isurtzea eragotzi da, hau da, bai eta 5,8 MWh aurreztea ere, 600.000 etxe ingururen urteko elektrizitate-kontsumoaren pare. 20,2 milioi metro kubiko ur ere aurreztu ziren.

ECOVIDRIO irabazi-asmorik gabeko entitatea da, 1998tik aurrera beirazko ontzien hondakinen birziklatzea kudeatzeaz arduratzen dena.

Konpainia birziklatze-kate osoa kudeatzeaz arduratzen da, eta baita sentsibilizazio kanpainak egiteaz, beirazko hondakinak gaika biltzeaz, garraiatzeaz eta tratatzeaz, bai eta gero produktuak merkaturatzeaz ere.

Ecovidriok zerbitzu publiko eta unibertsala eskaintzen die herritarrei, bai eta kudeaketa-eredu eraginkor eta efizientea –ingurumen zein ekonomia-ikuspegitik– beren produktuan beirazko ontzietan merkaturatzen dituzten konpainiei.

Gaur egun, 8.000 konpainia ontziratzailek ahalbidetzen dute birziklapen-sistema. Ecovidrion integratutako sektoreek Espainiako BPGren % 3tik gora egiten dute, eta beirazko ontzien % 99 merkaturatzen dituzte.

Share

Atxilotua taberna batean bezeroei labana batekin mehatxu egiteagatik

Udaltzainek 62 urteko gizonezko bat atxilotu zuten atzo Gorbea kaleko ostalaritza-establezimendu batean bezeroei arma zuriarekin mehatxu egitearen delituaren ustezko egilea izateagatik.

Jasotako lekukoen arabera, 22:00etan gertatu zen guztia, gizonezkoak musukoa ez zutelako jantzita lokalaren kanpoaldean kontsumitzen ari ziren hiru laguni errieta egin zienean. Urez betetako kubo bat bota ostean, kalera jaitsi eta labana batekin mehatxu egin zien. Hori zela eta, atxilotu eta Agirrelandara eraman zuten. Epaitegiko eginbideak egin ostean, aske utzi zuten.

Inausketa-hondarrek eragindako sutea

Suhiltzaileek Antonio Machado kalean, indusketako hondar batzuetan piztutako sua itzali behar izan zuten atzo. PSISZeko kideak iritsi zirenerako, pertsona batek su-itzalgailu bateko edukia botata zuen eta, ondorioz, suhiltzaileek sua itzaltzeko lanak amaitu eta eremua freskatu behar izan zuten.

 

Share

Aktore eta antzerkigile handiak Gasteizko Antzerki Jaialdiaren 45. edizioan

Publikoak 33 ikuskizunez gozatu ahalko du eta, besteak beste, Nuria Espert, Aitana Sánchez Gijón, Carmen Machi, Ernesto Alterio eta Juan Diego Bottoren lanez

 

Gasteizko Antzerki Jaialdiaren 45. edizioa urriaren 7tik abenduaren 21era arte egingo da. Orotara 33 ikuskizun izango dira, horietako 21 euskal konpainiek eskainiak —bederatzi euskaraz—; lanetako batzuk berriro programatu dira, osasun-krisia dela eta bertan behera geratu ondoren.

Gasteizko publikoak Nuria Espert, Aitana Sánchez Gijón, Carmen Machi, Natalie Poza, Manuela Velasco, Ernesto Alterio, Ramón Barea, Juan Diego Boto eta Sergio Peris-Mencheta aktoreen lanez gozatu ahalko du, besteak beste. Gainera, antzerkigile ospetsuak etorriko dira hirira, hala nola Lluis Pascual eta Andrés Lima.

Gasteizko Hezkuntza eta Kultura zinegotzi Estíbaliz Cantok eta Eusko Jaurlaritzako Kultura Sustatzeko zuzendari Aitziber Atorrasagastik aurkeztu dute jaialdia prentsaren aurrean.

Gaur jaialdi ezberdina aurkezten dugu, 0 kilometroko jaialdia, tokiko sortzaileen bandera-ontzia izateagatik gogoratuko dena, publikoari, artistei eta alorreko langileei antzokietan segurtasun eta normaltasun sentsazioa itzultzeagatik“, adierazi du Estíbaliz Cantok.

Egitarauak lau erabateko estreinaldi barne hartzen ditu: Proyecto Larruaren ‘Ojo de Buey’ lanaren aretorako bertsioa; ‘Una noche sin luna’, Sergio Peris-Menchetak zuzendu eta Juan Diego Bottok protagonizatzen duen lana, eta ‘Sisiforen paperak/Los papeles de Sísifo’, euskaraz eta gaztelaniaz, Gasteizko Principal antzokiak, Donostiako Victoria Eugenia antzokiak, Bilboko Arriaga antzokiak eta  Centro Dramático Nacionalak elkarrekin ekoitzitakoa. Harkaitz Canok idatzi du lan hori, eta Iñaki Rikarte da protagonista, besteren artean.

Sorkuntza eszenikoa

Antzerki Jaialdiak sorkuntza eszenikoari laguntzeko bi deialdiei eutsi die: ‘Off Local’ eta ‘Enred@dos’. “Off Lokalek hiru proposamen izan ohi zituen, baina aurten zortzi lan ikusi ahalko ditugu, aurkeztutako lanen kalitatea handia delako eta bertako sorkuntzari ikusgarritasuna eman nahi diogulako”, nabarmendu du zinegotziak.

Jaialdiak hizkuntza eszeniko berrien eta programazio ausartenen alde egiten jarraitzen du, bai dantza eta antzerki proposamenetan bai JIM Aktual zikloan, zeinak antzezlan berritzaileenak biltzen baititu.

Gainera, ikuskizun inklusiboak ere programatu ditugu, programazio hori gure agertokietan normalizatu eta ikusarazi behar baita“, nabarmendu du Cantok.

Familia osoarentzako antzerkia

Familientzako lau lan aurkeztuko ditu Gasteizko Jaialdiak, formatu ezberdinetakoak (dantza eta antzerkia).

Kultura zinegotziak publiko horri zuzendutako berrikuntza bat iragarri du. “2020an lehenengo haurtzarorako Mapping europar jaialdian lan egiten hasi gara, zeina Udalaren Antzoki Saretik antolatuko baitugu, Teatro Paraíso taldearen laguntzarekin. Horri esker, Gasteizko publikoak haur txikientzako proposamenez beteriko jaialdi handi batez gozatu ahalko du 2021eko azaroaren 19tik 28ra.”

Aurrekari gisa, 2020an sortzaile, familia eta irakasleen arteko lantegia egingo da, 2021eko Mapping jaialdia diseinatzeko partaidetza-prozesua garatzeko. Horretaz gain, topaketa bat egingo da online, Titulartasun Publikoko Antzoki eta Entzunaretoen Espainiako Sarearen lankidetzarekin, esperientziak partekatzeko eta Gasteizko Antzerki Jaialdiko “Haurtxoak proiektua” programaren ibilbidea laburtzeko, Euskal Herrian aitzindaria izan baita.

Inaugurazioa

Urriaren 7an, 8an eta 9an inauguratuko da Antzerki Jaialdiaren 45. edizioa, euskal sortzaileen zenbait proiekturekin eta estatuan arrakasta handia izaten ari den lan batekin.

Urriaren 7an, Proyecto Larruaren ‘Ojo de Buey’ lana hartuko du Principal antzokiak, eta urriaren 8an, ‘Prostitución’, Carmen Machi protagonista duen dokumentu-antzerki erdiragarria; urriaren 9an, berriz, Zanguazo Teatro taldeak ‘Aquí va a pasar algo’ lan arrakastatsua eskainiko du.

Udal Antzoki Sarearen publikoari berriz ilusioa ekarriko dion programazio gailen baten hasiera baino ez da izango.

Informazio gehiago

 

Share