Prentsa Oharren banner

Prentsa deialdiak (2020-07-27)  

– Euskaraldia 2020. Bat egiteko ekitaldia

Parte-hartzaileak: Gasteizko alkate eta EUDELeko lehendakari Gorka Urtaran, Arabako diputatu nagusi Ramiro González eta Aiarako Taldeko lehendakari Encina Castresana Astarloa.

Eguna: uztailak 27.

Ordua: 10.00.

Lekua: Arabako Foru Aldundiaren jauregiko eskailerak.

———————————————————-

– 2020-21 ikasturterako gizarte etxeetako jarduera-programa aurkeztea.

Parte-hartzaileak: Herritarren Partaidetzaren, Gardentasunaren eta Gizarte Etxeen zinegotzi Borja Rodríguez, eta alkateorde Iñaki Gurtubai.

Eguna: uztailak 27.

Ordua: 11:00.

Tokia: udaletxeko prentsa aretoa.

———————————————————-

Udaltzaingoaren eta Ertzaintzaren arteko koordinazio-batzordeak hartutako erabakiak aurkeztea.

Parte-hartzaileak: Gasteizko alkate Gorka Urtaran, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburuorde  Josu Zubiaga eta Herritarren Segurtasunaren zinegotzi Marian Gutiérrez.

Eguna: uztailak 27, astelehena.

Ordua: 12:45.

Lekua: alkatetza.

Share

Astelehenean 2.500 pertsonaraino handituko da Mendizorrotza eta Gamarrako gehieneko edukiera

Datorren astelehenetik, uztailak 27, Mendizorrotza eta Gamarrako kirol-esparruetako gehieneko edukiera 2.000 pertsonatik 2.500 pertsonara pasako da, txanda eta instalazio bakoitzeko. Gamarraren kasuan, muga horri abonatu ez direnentzat ezarritakoa gehitu behar zaio, 500 pertsonatan mantentzen baita, eta, horrela, astelehenetik aurrera instalazio horretan onartutako edukiera guztira 3.000 pertsonakoa izango da.Hartara, kirol esparruetan onartutako pertsonen kopurua pixkanaka handitzen jarraituko da, osasunaren arloko gomendioak betetzeari dagokionez udako kanpainaren eboluzioa ona izaten ari delako.

Igerilekuetara sartzeko hitzordua eskatzeko sisteman ez da aldaketarik izango. Kirol eta Osasun Sailak gogorarazten du maskara eta bainu-txanoa erabiltzearekin lotutako aginduak bete beharra dagoela kirol esparruetan.

Info +

Share

Urtaranen gobernuak  sare soziosanitarioarekiko hitzarmen batzuk onetsi ditu, adikzio mota desberdinei arreta emateko

Tokiko Gobernu Batzarrak Jeiki Fundazioarekin eta ASAFER-Errehabilitazioan ari diren Arabako Jokalarien Elkartearekin hitzarmenak egitea onetsi du gaur goizean, adikzio mota desberdinei aurre egiteko. Hartara, eremu horretan lan egiten duten erakundeekiko lankidetzan aurten aurreikusitako osasun-programak aktibatzeko beste urrats bat eman da, eta ekimen horietan ez dute eraginik izango beste udal arlo batzuetan gastuari eusteko hartzekoak diren neurriek.

Udalak 98.375 euroesleitu dizkio Jeiki Fundazioarekiko hitzarmenari, eta horri esker, gizarte- eta hezkuntza-programa bat jarri ahalko da abian, adikzioek —substantziekin lotuak zein bestelakoak— eragindako arazoak dituzten pertsonak gizarteratzeko. Programak, besteak beste, adikzio-nahasmenduari amaiera emateko pertsonengan egin beharreko aldaketak garatzea ahalbidetuko du. Horrez gain, autonomia pertsonala, gizarteratzea eta bizitza-proiektu propio baten garapena sustatzeko ere lan egiten da. Hori guztia Gizakia Helburu egoitza-programaren eta Aukera programa anbulatorioaren bidez gauzatzen da.

ASAJERekin egindako hitzarmenari dagokionez, Udalak 29.886 euro esleitu dizkio ekimen horri, zeinak haur, nerabe eta gazteei ausazko jolasei eta teknologiei buruzko aholkularitza-zerbitzua ematea ahalbidetuko baitu. “On line zurekin” izeneko zerbitzu horren helburua da ausazko joko eta apustuen, bideo-jokoen, telefono mugikorren eta Interneten gehiegizko erabilerak ekar ditzakeen arriskuei buruz informatzea, kontzientziatzea eta sentsibilizatzea. Era berean, eskolan, familiartean eta gizartean ere aholkularitza eman nahi du, baita gazteen artean ere, abusu-egoeren aurrean eta jokoaren eta teknologia berrien erabilerari buruz sor daitezkeen zalantzak argitzeko.

“On line zurekin” zerbitzuak telefono bidezko eta aurrez aurreko arreta-zerbitzua, lantegiak eta sareko baliabideak eskainiko ditu, besteak beste.

 

 

Share

Gizarte Politiken Sailak 36 talde eta elkarteren proiektuentzako dirulaguntzak onetsi ditu, 199.988 euro guztira

Gizarte Politiken, Adinekoen eta Haurren Sailaren laguntza-deialdira proiektuak aurkeztu zituzten 36 elkarteri dirulaguntzak ematea onetsi du gaur Tokiko Gobernu Batzarrak.

Elkarteen artean 199.988 euro banatuko dira, 2020an hainbat programa gara ditzaten.

Hauek dira onuradunak:

AMAPASE,                            2.882,42 €.

Besartean,                               1.869,70 €.

ASPASOR,                            6.445,75 €.

IKIRIKI elkartea,                    5.640 €.

ORUMAR,                             3.109,98 €.

Asociación, Música, Arte,        7.011,91 €.

Fundación Boscos,                  7.692,55 €.

Icono Difusión Cultural,           5.034,45 €.

ASVE,                                    8.356,73 €.

Cuéntame elkartea,                  8.019,93 €.

Harresiak Apurtuz,                  3.061,43 €.

Fundación Fondo Formación 4.460,40 €.

Sendotu Aldi Berean,               8.563,50 €.

ASPACE,                               7.120 €.

ATECE,                                  5.518 €.

Iturrigorri Elkarlan,                   12.771,50 €.

Ai Laket elkartea,                    7.151 €.

ASAMMA,                             6.993,85 €.

AEMAR,                                1.521,56 €.

Arnasa Araba,                         1.352,80 €.

ATCORE,                               2.740 €.

ITXAROPENA,                     9.780,43 €.

FEDER,                                  4.010,31 €.

ADEAR,                                 1.870,05 €.

ACCU,                                   1.534,40 €.

Zuriber guraso elkartea,           4.966,83 €.

Gizarterako,                            13.350 €.

ARESBI,                                 1.602 €

AFARABA,                            6.850 €

Kalimba Música Solidaridad, 2.397,50 €

INSOLA,                                8.702,93 €

Fundación Corazonistas,          8.563,50 €

Por una Vida Digna,                2.100, 91 €

Goian elkartea,                        3.996,30

Itaka fundazioa,                       8.471,01 €

SARTU,                                  4.474,86 €

Share

UNICEF, Garenok eta AGLErekiko hitzarmenak onetsi dira, familiei eta haurrei arreta emateko programak garatzeko

Tokiko Gobernu Batzarrak Gizarte Politiken, Adinekoen eta Haurren Sailaren eta UNICEF, Garenok eta AGLEren arteko hitzarmen bana sinatzea onetsi du gaur, familiei eta haurrei arreta emateko programak gara ditzaten.

Kopuru handiena (60.000 €) Arabako Gizarte Laneko Elkartearekiko (AGLE) lankidetza-hitzarmenari dagokio, Loremaitea programa garatzeko, zeinak udal zerbitzuetatik bideratutako familiei ematen baitie arreta.

Programa horrek zaintza eta arreta espazio bat eskaintzen die 4 hilabete eta 12 urte arteko haurrei, familiek baliabide gutxi eta laguntzeko gizarte eta familia sare askirik ez dutelarik laguntza puntuala behar dutenean familia eta lana uztartzeko, edo aldi batez ahultasun- eta premia-egoeran daudenean.

UNICEFek, bestetik, 11.780 euro jasoko ditu haurren eta nerabeen eskubideekin lotutako zabalkunde eta sentsibilizazio-jarduerak egiteko; Garenok elkarteak, azkenik, 8.780 euro jasoko ditu haurren eskubideak jorratzen dituzten filmei buruzko bi gida egiteko, haur eta nerabeei zuzenduak.

Share

Udalak 66.000 euro emango ditu ekonomia eta enplegua sustatzeko, SEAren eta Merkataritza Ganberaren bidez

Ekonomia Sustapenaren, Enpleguaren, Merkataritzaren eta Turismoaren zinegotzi Maider Etxebarriak eskaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak SEA Arabako Enpresariak elkartearekiko hitzarmena onetsi du gaur, Gasteizen enplegua eta jarduera ekonomikoa sustatzeko jarduerak gauzatzeko.

Hitzarmenaren bidez, batetik, 26.500 euroko dirulaguntza emango da lanbideei buruzko orientabideak emateko eta enplegurako lan-bitartekaritza programa bat garatzeko 2020-2021 urteetan, Udalarentzat lehentasunezkoak diren kolektiboei zuzenduak (45 urtetik gorakoak eta langabezian denbora luzea daramatenak), baita industria, logistika eta ostalaritza alorretan Udalaren prestakuntza jaso dutenei ere; bestetik, 22.500 euro jarriko dira hiriko ostalaritza-sektorea sustatzeko publizitate-kanpaina bat egiteko.

Itun Berdeko enpresa txiki eta ertainentzako laguntza

Orobat, Arabako Merkataritza Ganberari 17.000 euroko dirulaguntza ematea onetsi du Gobernu Batzarrak, “Itun Berdea” udal programari atxikita dauden enpresa txiki eta ertainei 2020an nazioartekotzen hasten laguntzearren. Besteak beste, ekintza hauetarako laguntzak emango dira: nazioarteko sektoreko azokak bisitatzea, nazioarteko networking topaketak bideo-konferentziaz edo zuzenekoak ez diren beste bide batzuez, eta tokiko enpresen merkataritza misioak.

Share

Beste urrats bat administrazioko, mantentze-lanetako, informazio eta kontroleko eta beste kategoria batzuetako lanpostuak betetzeko LEP egiteko

Zenbait  udal sailetako lanpostuen zerrendak aldatzea onetsi du gaur goizean Tokiko Gobernu Batzarrak, C1 eta C2 taldeetarako lan-eskaintza publikoa egiteari begira. Aldaketa hori beste urrats bat da administrazioko, mantentze-lanetako, informazio eta kontroleko eta beste kategoria batzuetako lanpostuak betetzeko LEP antolatzeko. Orotara ia 700 lanpostu sartuko dira enplegu-eskaintza horretan, zeinaren oinarriak berehala onetsiko baitira. Datozen bi urteetan egitekoa da, eta lehen zatian ehun lanpostutik gora eskainiko dira.

Orain arte eskatzen ziren titulazioak hezkuntza-sistemaren oraingo ziurtagiri erregimenera egokitzeko beharra da du gaur onetsitako lanpostuen zerrendaren aldaketaren arrazoi nagusia. Esate baterako, Bolonia planetik sortutako titulazioei eragiten die horrek, lanpostuen zerrendan sartutako lanpostu tekniko batzuk horien arabera egokitu behar izan baitira. Lanpostu jakin batzuetan beste betekizun batzuk ere sartu dira, elektrizitate instalatzailearen txartela izatea, kasu. Azkenik, eskainitako lanpostuetarako eskatzen diren IT txartelen bertsioak ere eguneratu dira; informatika ezagutzak egiaztatzen dira txartel horien bitartez.

Hurrengo LEPean 682 lanpostu eskainiko dira guztira, honela banatuta: 151 lanpostu  barne sustapenerako; 42, ezintasunak dituzten pertsonentzat, eta 489, txanda librerako.

Share

Bikote bat atxilotua eztabaida batean elkarri eraso egiteagatik

Udaltzainek 24 urteko gizonezko bat eta 37 urteko emakumezko bat atxilotu zituzten atzo elkarri eraso egiteagatik, genero-indarkeriako eta etxeko indarkeriaren ustezko delitua egotzita (hurrenez hurren).

Lakua-Arriagako etxebizitza batean gertatu zen guztia, bikote baten artean eztabaida piztu zenean. Jasotako adierazpenak eta zituzten markak ikusita, ospitale-zentroetara eraman zituzten, eta handik Agirrelandara. Gaur goizean epailearen esku geratu dira.

Bestalde, udaltzainek 26 urteko gizonezko bat atxilotu zuten atzo Zaramaga kaleko establezimendu komertzial batean ebasketa-delituaren ustezko egilea izateagatik. Adingabe batekin batera egin zuen ustezko ebasketa.

Era berean, udaltzainek etxera itzuli ez ze 82 urteko gizonezko bat bilatzen lagundu zuten atzo. Dispositiboa 20:30 baino geroxeago jarri zuten abian eta udaltzainak Ezkibelera doan errepidea eta Armentia basoa aztertzeaz arduratu ziren.

Gizonezkoa onik aurkitu zuten gauerdia baino zertxobait lehenago.

 

Share

Gazteen artean indarkeria matxista prebenitzeko programa udazkenean hasiko da  

Gazteen artean indarkeria matxista prebenitzeko programa esleitzea onetsi du Tokiko Gobernu Batzarrak, udazkenean hasiko dena. EMARALDA S.C. (ERROTIK) enpresak egingo du idazkaritza teknikoa Libre Izan Nonahi! udal-estrategia abian jarri eta kudeatzeko. Kontratua 72.588,98 eurotan esleitu da.

“Xedea indarkeria matxista zenbait esparrutan prebenitzeko jarduerak koordinatuko dituen estrategia bat egituratzea da, batez ere estrategiaren jarduerak garatzeko unean Gasteizen dauden (bertan bizi diren edo ez inporta gabe) 12 eta 30 urte bitarteko gazteei zuzenduta: Gasteizen ikasten edo lan egiten duten gazteak… Koordinazio hori bereziki bizia izan behar du Berdintasun eta Gazteriaren zerbitzuekin”, azaldu du Gazteriaren, Berdintasunaren, Bizikidetzaren eta Aniztasunaren saileko zinegotzi Miren Fernández de Landak.

Gazteei zuzenduriko indarkeria matxista prebenitzeko Libre Izan Nonahi! Udal-estrategiak udazkenetik aurrera egingo diren jarduerak bilduko ditu. Indarkeria matxistaren aurkako prebentzio eta jarduera alorretan Gasteizko Udalak duen politika hartuko da proposamenaren oinarri gisa, zein HARA! Gasteizko Genero Berdintasunerako IV. Planean eta bereziki gazteei zuzenduriko Indarkeria matxista prebenitzeko udal-estrategian jasotzen baita.

Share

Udalak urtebete luzatu du arratoiak desagerrarazteko zerbitzuaren kontratua

 Tokiko Gobernu Batzarrak Gasteizen desinfektatzeko lanak egin eta intsektu zein arratoiak desagerrarazteko zerbitzuaren kontratua luzatzea onetsi du; EZSA Sanidad Ambiental enpresak ematen du zerbitzu hori. Luzapena 106.039 euroan sinatu da, eta horren bidez datorren urteko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra arte luzatuko da duela bi urte abiarazitako kontratua.

Zerbitzuak hiru alor hauek barne hartzen ditu: 010aren bidez karraskariren bat begiztatu dela jakinarazten den guztietan esku hartzea; prebentzioa, harrapagailuak jarriz, eta talka-plana, animaliak ugari diren lekuetan.

Bereziki aipagarria da talka-plana, horren bidez bi hilean behin hartzen baita esku, hainbat leku estrategikotan rodentizida jarriz; ondoren, mantentzea egiten da, arratoiak atzera ager ez daitezen edo foku berriak sor ez daitezen. Urtean sei talka-tratamendu egiten dira Gasteizko leku hauetan:

  • parke eta lorategiak;
  • estolda-sare publikoa;
  • kolektoreen hustubideak;
  • elikadura saltokien, azoken eta janari biltegien inguruak;
  • urbanizatu gabeko alderdiak, horietan zikinkeria metatzen baita,
  • irizpide teknikoen arabera arreta berezia eskatzen duten beste leku batzuk;
  • bestelako fokuak, herritarrek hala eskatu badute;
  • udalerriko ponpatze eta birkloratze estazioak.

Arratoiak desagerrarazteko zerbitzuak 1.901 lekutan esku hartu zuen iaz arratoiak kontrolatzeko, eta 1.282 rodentizida tratamendu egin zituen.

Kontratu luzapen horri etxebizitza eta lokaletan garbitzeko aginduen betearazte subsidiarioaren zerbitzua gehitzen zaio, zeina 4.000 euroan esleitu baita datorren urterako.

Share