Prentsa Oharren banner

(Audioarekin eguneratuta) Ahalegin handia egingo du TUVISAk astelehenetik aurrera,  2., 4., 5. eta 6. lineetan hamar minutuan behingo maiztasuna berreskuratzeko

AMAIA BARREDO ZINEGOTZIAREN ADIERAZPENAK

Maiztasunak hobetuko ditu TUVISAk, datorren astelehenean, horrela kalitatezko zerbitzua ematen jarraitzeko egiten ari den esfortzuan beste pauso bat emanez.  Hainbat linea izango dira lanegunetan 10 minutuan behingo maiztasuna berreskuratuko dutenak. Zehazki, 2., 4., 5. eta 6. lineak. Gaur egun erabiltzaile gehien izan ohi dituzten ibilbideak dira. Horrela, hilaren 14tik aurrera, Covid-19aren pandemiaren aurretik martxan zeudenen % 85 izango dira astegunetako zerbitzuak. Asteburuetan eskaintzen diren zerbitzuak ere optimizatuko ditu Udalaren garraio-enpresak. Hain zuzen ere, 20 minutuan behingo maiztasuna berreskuratuko dute linea gehienek. Maiztasun eta egutegi guztiak www.vitoria-gasteiz.org/tuvisa web orrian kontsultatu daitezke.

Udalaren garraio-konpainiak dituen lehen datuen arabera, ikasturtea hastearen ondoriozko bidaiari-kopuruaren igoera aurreko urteetakoa baino dezente txikiagoa izan da. Erabileren beherakada handiak bere horretan jarraitzen du, bada, erdira edo eroria baita.

TUVISAk gogorarazi du garraio publikoa segurua dela eta autobusek segurtasun berme guztiak betetzen dituztela. Adibidez, egunean bitan egiten dira desinfekzio lanak autobus guztietan.

“Garraio publikoaren zerbitzua eta hiriko autobusen sarea ahalik eta modu onenean mantentzeko borondatea dugu, pandemiak eragindako egoera gorabehera. Eutsi egingo diogu Gasteizko Udalak ibilgailu pribatuaren lekuan garraio publikoa sustatzearen alde egindako apustuari. Oso handia izango da ahalegin ekonomikoa, erabiltzaile beherakada dela eta sozietatearen diru-sarrerak beste urtetakoen erdia izango baitira”, azaldu du Mugikortasun eta Espazio Publikoko zinegotzi eta TUVISAko presidente Amaia Barredok.

 

Share