Prentsa Oharren banner

Bikotekideari eraso egiteagatik atxilotua

Atzo, goizaldean, udaltzainek 37 urteko gizonezko bat atxilotu zuten genero-indarkeriaren delituaren ustezko egile gisa.

Judimendi auzoko etxebizitza batean gertatu zen guztia, 05:00ak inguruan, bikote baten arteko eztabaida baten ondoren. Emakumeak lesioak zituen aurpegian eta, ondorioz, bertaratutako patruilak gizonezkoa atxilotu zuen. Atzo bertan jarri zuten epailearen esku.

Desobedientzia eta erresistentzia

Udaltzainek ostiral arratsaldean 32 urteko gizonezkoa atxilotu zuten, autoritate-agenteen aurako erresistentzia eta desobedientzia-delituen ustezko egilea izateagatik.

14:00ak aldera patruila bat bertara zedin eskatu zuten; izan ere, itxuraz, gizonezko baten eta emakumezko baten artean eztabaida gogorra gertatzen ari zen Jacinto Benavente kaleko etxebizitza batean.

Esku-hartzean, gizonezkoak behin eta berriro udaltzainei erantzuteari eta identifikatu ahal izateko datuak emateari uko egin zion, eta haien aurka eraso ere egin zuen. Hori zela eta, atxilotu egin zuten. Guardiako Epaitegian zegozkien eginbideak egin ondoren, aske utzi zuten.

Sutea etxebizitza batean

Suhiltzaileek Foru kaleko etxebizitza batean sutea itzali zuten atzo. Ezbeharra 11:30 inguruan gertatu zen eta pertsona bat zauritu zen bertan. Aurpegian eta besoan zituen erredurak zirela eta, eta kea arnasteagatik, osasun-zentro batera eraman zuten. FCCren zisterna-kamioi batek sua itzaltzeko lanetan lagundu zuen hasieran, PSISZeko langileak iritsi arte mahuka batekin ura botaz.

 

 

 

 

Share