Prentsa Oharren banner

Atxilotua bikotekideari Gasteiz hiribidean eraso egiteagatik

Udaltzainek atzo 09:00ak inguruan 21 urteko gizonezko bat eta 34 urteko emakumezko bat atxilotu zituzten genero-indarkeriaren eta autoritate-agenteen aurkako atentatuaren delituen ustezko egileak izateagatik (hurrenez hurren).

Hiritarren segurtasun-lanak egiten ari zen patruila batek Gasteiz hiribidean eztabaida baten ondoren gertatutako erasoa ikusi zuen. Hori zela eta, udaltzainak beren ibilgailutik jaitsi ziren biak banandu eta gertatutako argitzeko asmoz. Gerturatu zirenean, emakumeak udaltzainei eraso egin zien eta iraindu egin zituen.

Gizonezkoarekin hitz egin ondoren, lehenxeago bikotekidea jo zuela onartu zuen. Hortaz, biak atxilotu zituzten genero-indarkeria eta autoritate-agenteen aurkako atentatua zirela eta. Guardiako epaitegian izapidetzeak burutu ostean, emakumea aske utzi zuten; aldiz, bere bikotekidea gaur agertuko da epailearen aurrean.

Bestalde, udaltzainek atzo goizeko goizaldean 29 urteko gizonezko bat eta 23 urteko emakumezko bat atxilotu zituzten mehatxuen eta autoritate-agenteen aurkako atentatuaren delitu bana egin izanaren ustezko egile gisa.

Guztia 01:00ak baino zertxobait geroago gertatu zen, Florida kaleko diskoteka baten kanpoaldean. Iritsi zirenean, udaltzainek elkarri joka ari ziren bi gizonezko ikusi zituzten, baina haietako batek ihes egin zuen. Besteak jokabide oldarkorra eta indarkeriazkoa zuen eta han zeuden pertsonei eraso egiten saiatu zen. Gainera, udaltzainei mehatxu egin eta eraso egin zien eta borrokan haietako bati lesioak eragin zizkion Gizonezko haren bikotekidea ere oihuka aritu zen eta udaltzainen aurka eraso egin zuen eta, azkenean, biak atxilotu zituzten.

Guardiako epaitegian zegozkien eginbideak egin ondoren, aske utzi zituzten.

Suteak tximinietan

Suhiltzaileek hiru aldiz lan egin behar izan dute asteburuan Aberasturiko eta Domaikiako, zein Gasteizko Juan Gris kaleko etxebizitzetako tximinietan piztutako sua itzaltzeko. Bestalde, Aralar Mendiaren kaleko etxebizitza batera ere joan behar izan zuten estufa batekin lotutako gas-ihesa zela eta.

Share