Prentsa Oharren banner

Prentsa-deialdiak (2020-12-02)

Salburun tranbia luzatzeko lanak bisitatzea

Parte hartzaileak. Vitoria-Gasteizko alkate Gorka Urtaran; Etxebizitza, Lurralde Plangintza eta Ingurumen sailburu Iñaki Arriola; eta Arabako diputatu nagusi Ramiro Gonzalez

Eguna. Asteazkena, abenduak 2

Ordua. 11:30

Tokia. Salburu bulebarra eta Varsovia kale arteko bidegurutzea, Vitoria-Gasteiz

———————————————-

Prentsaurrekoa. Aenkommer Janari Azoka aurkeztea

Parte hartzaileak. Enplegu, Prestakuntza eta Merkataritza zinegotzi Igor Salazar;  Enpleguaren Sustapen, Merkataritza eta Turismo foru zuzendari Felipe Garcia; Vital Fundazioko zuzendari nagusi Axier Urresti; AEnkomer erakundeko zuzendari-gerente Edurne Parro; eta Azoka Plazako gerente Eloy López de Foronda

Eguna. Asteazkena, abenduak 2

Ordua. 12:00

Tokia. Azoka plaza

Share

Udalak Casto Solanoren  ‘Hausnarketa’ eskultura zaharberrituko du

Dato kaleko eskultura ezaguna bihar kenduko dute, abenduak 2

 Udalak Casto Solanoren ‘Hausnarketa’ eskultura zaharberrituko du, zeina Dato kalean baitago jarrita. Bihar goizean kenduko da eskultura ezaguna Gasteizko erdigunetik.

“Lana hondatuta dago; beraz, toreatzailea dagoen eserlekuaren ordez berri bat jarriko dugu, altzairu herdoilgaitzezkoa. Irudia garbitu eta patina emango zaio. Casto Solano bera arduratuko da pieza zaharberritzeaz”, azaldu du Hezkuntza eta Kultura zinegotzi Estíbaliz Cantok.

Horretarako 5.965,30 euro erabiliko da.

‘Hausnarketa’

Casto Solanok (Olatzagutia, 1958) Sevillako 1992ko EXPOrako egin zuen ‘Hausnarketa’ lana, eta Gasteizko Udalak erosi zuen ondoren. Brontzez eta burdinaz egindako lana 1994an jarri zen Dato kalean, eta geroztik hiriaren erdialdeko osagai ezagunenetako bat bihurtu da. Jendeak “Toreatzailea” deitzen dio.

Share

Udalak adinekoen nahi gabeko bakardadeari buruzko sentsibilizazio-kanpaina bat jarri du abian Zaramagan

Hiriko auzo zaharkituenetako bat da, eta 64 urtetik gorako 1.025 pertsona bizi dira bakarrik bertan

 

Gizarte Politiken, Adinekoen eta Haurren Sailak adinekoen nahi gabeko bakardadeari buruzko sentsibilizazio-kanpaina bat egingo du Zaramagan, auzoko gizarte-eragileekin batera. Gobernu taldeak Elkarrekin taldearekin egin zuen aurrekontu-akordioari esker bultzatu da ekimena, zeinaren helburua baita auzokoak arazo horretaz kontzientziatzea eta Zaramagan bakarrik bizi diren 64 urtetik gorako 1.025 pertsonei sostengu ematea.

Gizarte Politiken zinegotzi Jon Armentiak eta Elkarrekin taldeko zinegotzi Gemma Zubiaurrek aurkeztu dute gaur kanpaina, “bakardadeari aurpegi emateko, osasun publikorako erronka handia baita. Pertsonok izaki sozialak gara, eta giza harremanen faltak sufrimendu fisikoa eta mentala ekar diezaguke. Erakundeek, gizarte-eragileek, familiek… partekatu behar dute desafio hori, guztiok baitugu zaintzen duten gizarteak sortzeko erantzukizuna. Kanpaina hau, nolabait, salbamendu-uztaia izango da bakarrik dauden adineko askorentzat, eskaintzen dizkiegun baliabideek eta komunitatearen laguntzak bakardadetik irteteko balioko baitiete”, azaldu du Armentiak.

Gemma Zubiaurreren hitzetan, berriz, “arduradun publikook bakardadeari aurrea hartzeko betebeharra dugu, eta bakarrik daudelarik hala egon nahi ez duten pertsonen bizitzatik desagerrarazten saiatzekoa. Aurrekontu-akordioaren emaitza den programa hau beste urrats bat da adinekoen autonomia eta haien sare sozialak lehenesten dituzten gizarte politiken defentsan. Gasteizen inork ez luke sentitu behar ez duela behar besteko laguntza fisiko eta emozionalik bizitza oso batez gozatzeko. Horregatik da hain garrantzitsua programa hau hirian adineko gehien duen auzoetako batean egitea“.

Duela egun batzuk abiatu zen Zaramaga auzoan bakardadeari buruzko sentsibilizazio-kanpaina: world kafea egin zen, adinekoen partaidetzarekin.

Datozen asteetan beste ekintza batzuk antolatu dira:

  • Auzoko baliabideen mapa lantzea, bakarrik dauden adinekoek nora jo dezaketen jakin dezaten. Denda eta entitate laguntzaileetan jarriko da eskuragarri.
  • Kalean informazio-euskarriak jartzea, bakardadeari aurre egiteko dauden baliabideen berri emateko.
  • Kaleko ekintzak (performancea), auzokoak bakardadearen arazoaz kontzientziatzeko.
  • Bideo bat egitea. 

Abenduaren erdialdera hasiko dira ekintzak zabaltzen. Horiek antolatzeko Adinekoen Elkarguneko bakardadeari buruzko batzordeak landutako proiektua hartu da kontuan, beste agente batzuen ekarpenekin batera: SECOT, Itxaropenaren telefonoa, Gurutze Gorria, Geriatria eta Gerontologia Euskal Elkargoa eta udaleko adinekoentzako zentro soziokulturalak.

 Piztu zure auzoa

Era berean, joan den urrian jarri zen martxan Zaramagan Piztu zure auzoa programa, zeina adinekoentzako zentro soziokulturalek garatzen baitute bakardadeari aurre egiteko.

Piztu zure auzoa programaren bidez, komunitatea adinekoen zaintzan inplikatzen da, loturak sortuz eta egunerokoan aurki ditzaketen egoera zailetan laguntza emanez.

Gasteizko bost alderditan gauzatzen ari da programa, Landazuri, Pilar, Koroatze, San Prudentzio eta Zaramagako adinekoen zentroen bitartez. Datorren urtean hiri osora zabalduko da.

 

Share