Prentsa Oharren banner

Udaltzaingoaren esku hartzeak

Udaltzaingoak 8 trafiko-istriputan esku hartu zuen atzo. Horietan, 6 pertsona zauritu ziren, TUVISA autobuseko bidaiariak guztiak. Autobusak bat-batean galgatu behar izan zuen ibilgailu bat gurutzatu zelako bere bidean. 6 pertsonak erietxeetara eraman behar izan zituzten ubelekin (hasiera batean), eta mediku-diagnostikoa izan arte behintzat, zauri arinekin.

Share

Alkateak 2021ean “aurrera ateratzea “opa die herritarrei, “etorkizunari ilusioz eta itxaropenez begiratuz eta hilabete hauetan ikasitakoa ondo gogoan izanik”

 

Gorka Urtaranek maitasun mezua bidali die aurten pandemiak jo dituen Gasteizko familiei, eta bereziki eskerrak eman dizkie laguntza eta elkartasuna eman duten pertsonei  

 

Gasteizko alkate Gorka Urtaranek datorren urterako ilusio eta itxaropen mezua eman nahi izan du Eguberrietan egin ohi duen zorion-agurrean, aurtengoak “oroitzapen gogorra uzten baitu. Gurekin ez daudenena. Pandemiak Gasteizko familia gehiegi jo ditu, eta gure maitasun eta elkartasun osoa helarazi nahi diegu.

Hilabete zailak izan dira, eta oraindik ere badira, normaltasuna berreskuratu nahian ari garela; hilabete zailak osasun sisteman, enpresetan, merkataritzan, ostalaritzan, kulturan, kirolean edo aisialdiaren arloan lan egiten dutenentzat“. Hala ere, Gorka Urtaran ziur dago “aurrera aterako” garela, “inplikatu diren hainbeste pertsonaren ahaleginari esker, laguntza eta elkartasun eredu izan baitira“.

Alkatearentzat argi daude lehentasunak: “osasuna babestea, gizarte-ongizaterako politikak indartzea, inor atzean gera ez dadin, eta gure ekonomiari, bertako ekonomiari, laguntzea.  Horren haritik, Gorka Urtaranek espero du 2021ean “galdutakoa berreskuratzea, hondatutakoa berreraikitzea eta etorkizunari itxaropenez eta ilusioz begiratzea, eta hilabete hauetan ikasitakoa ondo gogoan izanik egingo dugu, zoriontsu izan nahi dugulako eta maite ditugun pertsonak besarkatu nahi ditugulako”.  

 

Share