Prentsa Oharren banner

Prentsa-deialdiak (2020-12-30)

Gorka Urtaran alkatearen prentsaurrekoa

Gobernu-batzordearen ondoren, Vitoria-Gasteizko alkate Gorka Urtaranek Udalaren gaur egungo gaiak hizpide izango ditu.

Parte hartzaileak. Vitoria-Gasteizko alkate Gorka Urtaran

Eguna. Asteazkena, abenduak 30

Ordua. 11:00

Tokia. Udaletxeko prentsa aretoa

Share

(Pdf-z gaurkotua) Urte Zaharrean eta Urte Berrian bide publikoan material piroteknikoa jaurtitzea debekatu du Udalak

Udalak atera duen bandoaren arabera, “berariaz debekatzen da bide publikoan petardoak, trakak, suziriak, bengalak eta beste edozein artikulu pirotekniko erabili eta jaurtitzea Urte Berriaren hasiera ospatzeko“.

Baldin eta bide publikoan ez bada, 00.00tik 00.15era utziko da horrelakoak erabili eta jaurtitzen.

Orobat, debekatuta dago kotiloiak eta antzeko ospakizunak egitea.

Covid-19ak eragindako pandemiari aurre egiteko ezarri diren osasun-neurriak betetzeko hartu da erabakia.

(EUSK) Gabonetako bandoa 2020

 

 

 

Share

Udalak 189.631 euro jarriko ditu 75 kirol erakunderi laguntzeko

Gasteizko Udalak 189.631 euro jarriko ditu 75 kirol erakunderi laguntzeko; dagoeneko ebatzi da dirulaguntzak emateko deialdia, eta ALHAOn argitaratu.

Batetik, 65.223 euro bideratuko dira elkarte, talde eta federazioek antolatutako jarduera hauetara: jolas kirola, urteko programak, kirol ekitaldi herrikoiak eta kirol eta prestakuntza campusak.  Bestetik, 32.815 euroko laguntza emango da txapelketak, oroitzapenezko probak eta tradizionalak antolatzeko; 43.303 euro, lehia mugatuko kirol ekitaldi handietarako; 29.253 euro, herri kiroletarako; 16.227 euro, kirol-taldeek Estatu mailako lehiaketa ofizial federatuen egutegian parte hartzeko, eta 20.392 euro, beste jarduera batzuetarako.

Info gehiago: https://bit.ly/38Kr4Ne

Share

Komunikabideentzako oharra: Hedabideentzako akreditazioak Errege Magoen ikuskizunetarako

Urtarrilaren 4an eta 5ean “Badatoz Errege Magoak”ikuskizuna izango da Mendizorrotzeko kiroldegian.

Horren berri eman nahi duten kazetariek aurretiaz izena eman beharko dute edukiaren araudia betetze aldera. Sarrera C atetik egingo da.

Urtarrilaren 4a honela izango da:

11:00. Meltxor, Gaspar eta Baltasar erregeek elkarrizketak eskainiko dizkiete komunikabideei.

11:30. Ateak irekitzea. Elkarrizketak egin ahal izango dizkiote publikoari sarreran eta irteeran. Baina ez kiroldegi barruan

12:00. ‘Badatoz Errege Magoak’ ikuskizuna. Akreditatu diren kazetariek eurentzako eserlekua gordeta izango dute eta irudiak hartu ahal izango dituzte. Ezin izango dute ikuskizun osoa grabatu.

Urtarrilaren 5ean, 18:00etan, sartzen utziko zaie aurretiaz izen eman duten hedabideei. Egun horretan ezin izango diete elkarrizketarik egin Errege Magoei. Saio hori udalaren webgunean emango da, streaming bidez.

Kiroldegian sartu nahi duten hedabideek mezu bat bidali beharko dute cvilloria@vitoria-gasteiz.org helbidera, abenduaren 30eko (asteartea) 15:00ak baino lehen, eta datu hauek zehaztu:

  • Izen-abizenak
  • NAN
  • Betetzen duen lana (kazetaria, argazkilaria, kameraria…)
  • Hedabidearen izena
  • Mendizorrotzera joango den eguna/egunak:

Kazetariek udal teknikarien jarraibideak bete beharko dituzte une oro.

 

 

Share

Udaltzainen eta suhiltzaileen esku-hartzeak

Azken 24 orduotan, Udaltzaingoak zirkulazioko hamar istriputan lagundu behar izan du eta lagun bat zauritu da horietan.

 

Suhiltzaileak

Suhiltzaileek atzo Margarita Nelken kalean sutan zegoen edukiontzi bateko sua itzali behar izan zuten eta A-132 eta A-1 errepideetan galtzadatik atera ziren ibilgailuk eragindako bi zirkulazio-istriputan lagundu zuten.

Share