Prentsa Oharren banner

Prentsa-deialdia (2020-12-14)

– ‘De Gernika a Nueva York, pasando por Berlín’ ikuskizunaren aurkezpena.

Parte-hartzaileak: Fernando Bernués, ikuskizunaren zuzendaria, eta Iñaki Rikarte, antzezleetako bat.

Eguna: abenduak 14, astelehena.

Ordua: 10:30

Tokia: Principal antzokia

———————————————————————

– Prentsaurrekoa. Gasteizko Udal Musika Bandaren ‘Beethoven-en Victoria’ kontzertua.

Parte-hartzailea: Luis Orduña, Udal Musika Bandaren zuzendaria eta Patxi Viana, historialaria.

Eguna: abenduak 14, astelehena.

Ordua: 11:30

Lekua: Principal antzokia

 

 

Share

Prentsa-deialdia (2020-12-12)

– ‘Etxe Berdeak 2020’ programaren bukaera-ekitaldia.

Parte-hartzaileak: Ana Oregi, Ingurugiro Gaietarako Ikastegiko lehendakaria eta alkateordea, César Fernández de Landa, Ingurumen Plangintza eta Kudeaketaren zinegotzia, eta parte hartu duten familiak.

Eguna: abenduak 12, larunbata.

Ordua: 12:00.

Tokia: Salburuko gizarte-etxeko ekitaldi-aretoa

 

Share

Aurreikuspenak abenduak 12 eta 13rako

 Abenduak 12, larunbata

-Ana Oregi alkateordeak eta Ingurumen Plangintzaren eta Kudeaketaren zinegotzi César Fernández de Landak Etxe Berdeak programaren bukaera-ekitaldian parte hartuko dute, 12:00etan, Salburuko gizarte-etxeko ekitaldi-aretoan.

 

Abenduak 13, igandea

– Gorka Urtaran alkateak, Iñaki Gurtubai alkateordeak, Borja Rodríguez gobernuko zinegotziak eta Udaleko alderdi politikoen ordezkariek EITB-Maratoian parte hartuko dute, Plaza Berrian, goizeko 12:00etan.

-Jon Armentia alkateordeak Ibagué (Kolonbia) hegoaldeko gazteen zentroaren inaugurazioan parte hartuko du, bide telematikoz, 20:00etan.

 

 

Share

Lanbideen lantegi-eskola zegoen lekuan udalaren jantoki sozial berria jarriko da, eta gizarteratze eta laneratze lantegiak

Gizarte Politiken Sailaren aurrekontu-proiektuak 2021ean Adinekoen Bulegoan irekitzea aurreikusten du

 Datorren urtean, udalaren bigarren jantoki soziala jarriko da lanbideen lantegi-eskola zegoen lekuan —lehenengoa Arkupeetakoa da—, eta bertan jarriko dira halaber Gizarteratu programako lantegiak, udalaren gizarte zerbitzuek arreta ematen dieten pertsonen gizarteratze eta laneratzea helburu dutenak.

Gizarte Politiken, Adinekoen eta Haurren zinegotzi Jon Armentiak 2021erako aurrekontu-proiektua aurkeztean iragarri du egitasmo berri hori; aurrekontua 43.461.928 € da, aurtengoa baino % 0,7 gehiago.

Zinegotziaren hitzetan, orain erabilerarik ez duen instalazioa “lantegi sozial handia izango da, bertan inklusioaren lanbidea irakatsiko baita“; 200.000 € bideratuko dira eraikina egokitzera.

Proiektu berriak bi jarduera-ildo izango ditu. Batetik, udalaren jantoki sozial berria irekiko da, zeinak gizarte-zerbitzuak lantzen ari diren eredu normalizatzaile eta integratzaileari jarraitzen baitio, Arkupeetakoak bezala. Jantokian erabiltzaileen jarraipena egingo da, eta atsedenerako gune bat ere izango dute, interneterako konexioarekin, kontsultak eta tramiteak egiteko, prestazioak eta baliabideak kudeatzeko, etab.

Eraikin berean gizarteratzea eta laneratzea helburu duten Gizarteratu lantegiak jarriko dira, zeinak orain Bidelan udal aretoetan baitaude, Osasun Iturri kalean.

“Espazio berean bi proiektuak batzeak iraunkortasuna emango die bi zerbitzuei, erabilerak normalizatu eta osagarri egingo ditu, eta pertsonen arteko sinergia interesgarriak sortzea ahalbidetuko. Inklusiorako oso proiektu polita da, merezi izango duena, eta gainera bat dator Alde Zaharreko Birgaitze Integraturako Plan Bereziaren berrikuspenean gure sailaren lankidetzaz 21 Zabalgunetik sustatzen ari den kohesio sozialaren filosofia eta helburuarekin“, azaldu du Jon Armentiak.

Adinekoen Bulegoa

 Bere sailaren aurrekontua aurkeztean, zinegotziak azpimarratu du bereziki “adinekoengan pentsatuz egindako kontuak” direla, “programak sendotu eta zerbitzu berriak irekitzen baitira“.

Horren haritik, 2021ean Adinekoen Bulegoa irekiko dela iragarri du, eta horretarako 40.000 euroko partida bat egokitu da.

Era berean, Etxean Laguntzeko Zerbitzuaren zuzkidura 12,4 milioira igo dela azaldu du Armentiak, “funtsezkoa baita adinekoek egunerokoan autonomiaz moldatzerik izan dezaten“.

2021erako kontuetan, halaber, 40.000 euroko partida sartu da Berpizkundearen plazako eguneko arreta-zentroa abian jartzeko, eta 2 milioi pasatxo elikagaiak erosteko; partida hori handitu egin da, jantoki plaza berriak sortuko baitira San Martinen (48), Aranan (20) eta Berpizkundeko eguneko arreta-zentroan.

Gizarte laguntzak

2021erako aurrekontu-proiektuak garrantzi berezia ematen die udal laguntzei, aurtengo ekitaldian baino 840.000 € gehiago bideratuko baitira horietara, 4,8 milioiraino. Gizarte Larrialdiko Laguntzetarako (GLL) 4,6 milioiko partida mantendu da.

Jon Armentiak adierazi duenez, “udal laguntzen aurrekontua handitu delarik eta Eusko Jaurlaritzak GLLetarako aparteko funtsen zuzkidura egingo duela aurreikusi delarik, uste dugu herritarren beharrak ongi estalita egongo direla, pandemiarengatik premia handia baita“.

Hitzarmenak eta lankidetza

Zerbitzua eskaintzeko hitzarmen eta kontratuei dagokienez, hobetu egin da zuzkidura ekonomikoa, enpresa emaileek langileen soldatak gizartegintzaren sektoreko hitzarmenera egokitu ditzaten. Kontratu hauen kasua da: Hurbil ekipoa, ADA programa, Gurasoen aurkako Indarkeriaren Prebentziorako Programa, Bidatu, gizarte eta heziketarako zentroak, IRSE (gazteei laguntzeko zainpeko etxebizitza kudeatzen du), eta Clara Campoamor elkartea (indarkeria matxistaren biktima diren emakumeei harrera emateko dituen etxebizitzak kudeatzen ditu).

Azkenik, Garapenerako Lankidetzarako aurrekontua 2,1 milioi izango da, eta horietatik 1,3 lankidetzarako dirulaguntzetarako izango da. Orobat, Udalaren ekarpenak Larrialdietarako Arabako Funtserako 132.000 eurokoa izaten jarraituko du.

Share

Komunitate errukiorrei buruzko jardunaldia Gasteizen

Komunitate errukiorrei buruzko I. jardunaldia egiten ari da gaur Europa biltzar-jauregian, Vivir con Voz Propia elkarteak antolatuta. 14 lurraldetako 250 pertsonatik gora ari dira parte hartzen on line, eta 25 pertsona inguru jauregian bertan.

Gizarte Politiken, Adinekoen eta Haurren zinegotzi Jon Armentiak parte hartu du erakunde antolatzaileko ordezkari Patxi del Campok zuzendutako inaugurazio-ekitaldian, eta bertan izan da Ongizateko foru diputatu Emilio Sola ere.

Armentiak agirian utzi du udaleko gizarte zerbitzuek “Gasteiz, auzotar errrukiberak”, programaren bitartez arlo honetan egiten duten lanaren balioa. Programa hori Vivir con Voz Propia elkartearen lankidetzarekin egiten da.

“Bizi dugun egoera soziosanitarioa kontuan hartuta, garrantzi handiagoa dute orain honelako proiektuek; inoiz baino beharrezkoagoa da gaixotasunei eta bizitzaren amaieran bakarrik egoteari aurre egiteko trebetasun egokiak izatea” azaldu du zinegotziak.

 

 

Share

Martxoaren 8aren hiribideak kilometro batetik gorako bizikleta-konexio berria izango du 2021aren hasieran

 

Dosierra

Salburua auzoko Martxoaren 8aren hiribideak kilometro batetik gorako bizikleta-konexio berria izango du laster. Bizikletentzako bi bide-zati egiteko lanei ekingo die Mugikortasunaren eta Espazio Publikoaren Sailak; bata Salburuko hezegunerantz eta bestea, berriz, Madril kalearekiko biribilgunerantz. Galtzadaren gainean marraztuko dira bizikletentzako bideak, ibilgailuenaren kontrako noranzkoan. Orduko 30 kilometrora mugatuko da zirkulazioa, segurtasuna hobetze aldera.

Esku-hartzeak 50.000 euro inguruko inbertsioa izango du, eta 2021aren hasieran egingo dira lanak, nahiz eta data zehatza eguraldiaren mende egongo den, batez ere pintatze-lanak direnez gero.

“Salburua bezalako auzoetan konektibitatea hobetzea eta garraio iraunkorra eta osasungarria sustatzea da sail honen ildo estrategikoetako bat”, azaldu du Mugikortasunaren eta Espazio Publikoaren zinegotzi Raimundo Ruiz de Escuderok. “Kasu honetan, kilometroak gehituko dizkiegu bizikletentzako bideei, Mugikortasun Iraunkorrerako Planaren ildotik, ziklisten eskaerak aintzat hartuta, eta trafikoa baretuko, auzoko segurtasuna areagotzeko”.

Udal Gobernuaren eta Elkarrekin taldearen arteko 2020ko ekitaldiko aurrekontu-akordioaren emaitza da esku-hartzea. Zentzu horretan, Elkarrekin taldeko bozeramaile Óscar Fernándezek adierazi duenez, “Martxoaren 8ko hiribideko trafikoa baretu zedila auzokoek eskatzen zuten, eta azkenik egingo da, 2020ko aurrekontuen inguruko akordioari esker. Esku-hartze horrekin, espazio publiko atseginago eta seguruagoa lortzeko bidean gaude, herritarrak izan daitezen protagonista, ez ibilgailuak.”

 

 

 

 

Share

Ekonomia Sustapenerako 2021eko aurrekontuak enplegua du ardatz, eta merkatari eta ostalarientzako laguntzak % 35 handitzea proposatzen du

Datorren urtean sailak 12,8 milioi kudeatzea proposatu du lehen alkateorde Maider Etxebarriak , hau da, % 7,5 gehiago.

 

Proposamenak 1,2 milioiko inbertsioa ere jasotzen du Gasteiz turismo-helmuga gisa sustatzeko.

 

Lehen alkateorde eta Ekonomia Sustapenaren zinegotzi Maider Etxebarriak eskua luzatu die gaur oposizioko taldekoei, 2021eko aurrekontua onesteko, pandemiak eragindako kaltearen ondoren Gasteizko enpleguaren eta ehun ekonomikoaren aldeko apustu irmoa egiten duen agiria. Ogasun batzordean, zinegotziak bere arloari datorren urterako esleitutako aurrekontu-partida garrantzitsuenak azaldu ditu, 388 milioiko proiektu ekonomikoa, non osasuna, gizarte ongizatea eta inbertsio publikoak nabarmentzen diren, 34,4 milioi eurotan.

Alkateordeak adierazi duenez, PNV-PSE gobernuak adostutako aurrekontu-proiektuak 12,8 milioi euro ditu esleituta 2021ean Ekonomia Sustapenaren, Enpleguaren, Merkataritzaren eta Turismoaren Sailerako: “aurten baino % 7,5 gehiago, eta horrek erakusten du ziurgabetasun egoeran bete egiten dugula tokiko ekonomiaren aldeko apustua egiteko dugun konpromisoa”.

Etxebarriak azpimarratu du proiektu ekonomikoaren oinarrietako bat enplegua dela. Zehazki, 2021ean, 7,6 milioira iristen da kapitulu horretara bideratuko aurrekontua, % 11,7ko igoera, alegia. “Bestela esanda, Ekonomia Sustapenerako aurrekontuaren % 60 enplegurako politika aktiboetarako da, eta horrek argi uzten du kapitulu honi ematen diogun garrantzia. Zenbateko horrek barne hartzen ditu enplegu-planen bidez kontratatzeko partidak, enpresentzako kontratazio-laguntzak, prestakuntza, zein eragile ekonomikoekiko hitzarmenak.

Merkataritzari eta ostalaritzari laguntzea

Pandemia osasuna eta ekonomia itotzen ari den une honetan, zinegotziak plan ekonomikoa defendatu du, arreta enpleguan jartzeaz gain, tokiko ehun ekonomikoari laguntzeko hainbat laguntza biltzen dituen plana, merkataritzarako, ostalaritzarako, ikus-entzunezkoen sektorerako, enpresak sortzeko eta ekintzaileentzako beketarako pizgarriak biltzen dituena.  Programa horiek milioi eurotik gora dira (1.095.000), beraz % 53,4ko gehikuntza.

Zentzu horretan, bi berrikuntza azpimarratu ditu Etxebarriak: Lehena, 450.000 eurora iristen direla merkataritza eta ostalaritzarako laguntzak, hau da, 2020aren aldean % 35,5 gehiago Bigarrena, 200.000 euroko partida sortzea aurreikusten dela dinamizazio ekonomikorako, eta horrek aukera emango duela pandemiaren eraginez laguntza behar duten sektore ekonomikoak “indartzeko”.

Gainera, plan ekonomikoak kontuan hartzen du Gasteiz turismo-helmuga gisa sustatzen jarraitu behar dela, eta horrek 1,2 milioitik gorako ahalegina eskatuko du.

 

 

 

 

Share

Gasteizek Cortada jaialdiaren 24. edizioa hartuko du abenduaren 14tik 19ra arte

 

Jaialdia zuzenean edo streaming bidez jarraitu ahalko da, eta orotara 56 film labur ikusteko aukera izango da

 Gaur aurkeztu da prentsaren aurrean Cortada Gasteizko film laburren jaialdiaren 24. edizioa, zeina abenduaren 14tik 19ra arte egingo baita. Jaialdia zuzenean jarraitu ahalko da  Vital Fundazioa Kulturunean (Dendaraba),  edo streaming bidez, eta orotara 56 film labur ikusteko aukera izango da. Udalak 10.000 euroko laguntza eman dio ekitaldiari.

Gasteizko Udaleko Kultura zuzendari Paco Galve joan da aurkezpenera. Orobat, hauek hartu dute parte: Arantxa Ibáñez de Opakua, Vital Fundazioaren zuzendaria; Iván Igartua, EHUren Arabako campuseko errektoreordea; Ivan Saldaña, Gasteizko hotelen ordezkaria; Blanca Foronda, Baskonia/Alavésen ordezkaria; Maite Ruiz de Austri, APIKAren lehendakaria; David Pedrosa, ECPV- Euskadiko Zinema Eskolaren zuzendaria, eta Kepa Sojo, Cortadaren zuzendarikidea.

Cortadan parte hartzen duten zuzendari arabarrek ere esku hartu dute: Olatz Alonso, Myriam Ballesteros, Aitor López de Aberasturi, Imanol Ortiz, Julen de la Serna, Paul Urkijo, Estibaliz Urresola eta Cortadaren zuzendarikide Sonia Pacios.

Informazio gehiago: www.festivalcortada.com

 

 

Share

Hiri plangintza, auzoen birgaitzea eta energiaren arloko zein klimaren aldeko ekintzarako estrategiak dira udalaren sail “eragilearen” aurrekontuko ardatz nagusi

Lurraldearen eta Klimaren aldeko Ekintzaren Saileko zinegotzi Ana Oregik eta Ingurumen Plangintza eta Kudeaketako zinegotzi César Fernández de Landak  udalaren sail “eragilearen” aurrekontu-proiektuaren ildo nagusiak azaldu dituzte gaur Ana Oregik adierazi duenez, hirigintza arloko saila, plangintza eta antolamendu ataletik, “funtsezkoa” da hiriko proiektuak eta jarduerak gara daitezen.  Aurrekontu-aurreikuspenean arabera, sailak 46,4 milioi euro kudeatzen ditu, guztira.

Hiri plangintzara bideratutako partidez gain,  honakoak nabarmentzen dira gaur aurkeztutakoen artetik : hirigune historikoko plan berezia berrikustea (150.000 euro inguru), animaliak babesteko zentroa hobetzea, Principal antzokia eraberritzea (320.000 euro), erdigunerako Masterplaneko ekintzak (250.000 euro), Eskoriatza-Eskibel jauregiko hobekuntzak (110.000 euro), Ancora eraikinerako proiektua (500.000 euro), 2030 Agenda garatzea (55.000 euro), Energia Iraunkorreko Ekintza Plana (70.000 euro), Mendizorrotza eraberritzeko aldez aurreko lanak eta Gardelegiko zabortegia zigilatzea (1,4 milioi euro).

 

 

 

 

Share