Prentsa Oharren banner

Alkatea, ONCEko kriskitin Lasterketaren 25. edizioan

Lehen aldiz modu birtualean egin da pandemiaren ondorioz

Gasteizen egin da gaur ONCEk antolatzen duen kriskitin lasterketaren 25. edizioa, lehen aldiz modu birtualean. Webgune ugarik dituzten irisgarritasun-arazoak frogatzea izan da aurtengo ekimenaren helburua. Gizarteak gero eta sarriago jo behar du baliabide horietara, are gehiago pandemia-egoera honetan.

’Gizarte inklusiboaren alde’ lelopean, alkateak ONCEk antolatutako jardunaldian parte hartu du. Gorka Urtaranek azaldu duenez, lasterketaren aurreko bertsioa, oinez edo korrika, eta gaurkoa, Internet bidez, “Enpatiaren eta sentsibilizazioaren aldeko lasterketa” dira. Hori dela eta, ONCE eta itsuak zoriondu ditu; izan ere, inguru digitalean egunerokotasunean dauden era guztietako zailtasunak agerian utzi dituzte saioan. Alkateak oztopo horiek ezabatzen laguntzeko konpromisoa hartu du, eta aldarrikapenak helarazten jarraitzeko deia egin die.

Jardunaldian zehar, ONCEko lau pertsona itsu ibili dira hainbat webgunetan nabigatzen, eremu irisgarri eta inklusiboak lortzearen garrantziaz sentsibilizatzeko, baita online ere.

Share

Prentsa-deialdiak (2020-12-18)

Prentsaurrekoa. 150 Gramo Jaialdia aurkeztea

Parte hartzaileak. Kultura zinegotzi Estibaliz Canto; eta Eduardo Hernando, antolatzailea

Eguna. Ostirala, abenduak 18

Ordua. 10:00

Tokia. Udaletxeko prentsa aretoa

————————————

Prentsaurrekoa. ‘Sleep Smart City Vitoria-Gasteiz’ proiektua aurkeztea

Parte hartzaileak. Vitoria-Gasteizko alkate Gorka Urtaran; Mª Angeles García Fidalgo, Bioaraba Institutuko zuzendari zientifikoa; eta OSI Arabako Lo Unitateko buru Carlos Egea

Eguna. Ostirala, abenduak 18

Ordua. 11:00

Tokia. Udaletxeko harrera aretoa

————————–

Prentsaurrekoa. ‘De Polo a Polo’ erakusketa aurkeztea

Parte hartzaileak. Vitoria-Gasteizko alkate Gorka Urtaran; CaixaBankeko lurralde zuzendari Juan Pedro Badiola; eta Javier Gomez erakusketako aholkulari zientifikoa

Eguna. Ostirala, abenduak 18

Ordua. 12:30

Tokia. Santa Barbara plaza

Share

Espainiako Biltzar Jauregien Elkartearen urteko topaketa inauguratu da Europa jauregian

Gasteizko alkate Gorka Urtaran, lehen alkateorde Maider Etxebarria eta Espainiako Biltzar Jauregien Elkartearen lehendakari Iker Goikoetxeak hartu dute parte APCEren XVII. Kongresuaren inaugurazio ekitaldian; topaketan estatuko biltzar jauregi garrantzitsuenetako zuzendaritza taldeak elkartu dira. Berrogeita hamar profesional inguruk hartuko dute parte antolatutako hitzaldi, mahai-inguru eta aurkezpenetan, zeinetan presentzialtasunaren aldarrikapena izango baita protagonista, profesionalen arteko bilera eta hitzorduetan teknologiak pisu handia hartu duen garai batean.

Gorka Urtaranek zorionak eman dizkio APCEri 25. urteurrenean, eta biltzar, bilera eta konbentzioen turismoaren zeregina azpimarratu du, funtsezko sektorea baita tokiko BPGari egiten dion ekarpena dela kausa. “Biltzar jauregiak funtsezko eragileak zarete hirietan, ekonomia garatzeko ez ezik, baita gizartea, kultura eta kirola garatzeko ere. Azken batean, etorkizunerako funtsezko elementua zarete”, adierazi du alkateak, eta kongresurako Euskadiko hiriburuaren aldeko apustua egin izana eskertu du.

Maider Etxebarria, berriz, pozik agertu da Gasteizen berriro ekin zaiolako aurrez aurreko biltzar jarduerari, eta eskerrak eman dizkio APCEri, horrelako ezaugarriak dituen ekitaldi bat Europa jauregian antolatzeko ahaleginagatik. Ekonomia Sustapenaren zinegotziak hiriak biltzarren turismorako dituen balioak nabarmendu ditu, eta bertako erakargarriak aipatu ditu, hala nola Eraztun Berdea. Orobat, esparru profesional askotan digitalizazio prozesuak banakoei eta taldeei eskatzen dien erronka aipatu du, eta gaur hiriak hartzen duenaren antzeko topaketa presentzialen balioa azpimarratu.

Espainiako Biltzar Jauregien Elkartearen lehendakariak, bestalde, azpiegitura horien zeregina goraipatu du, biltzar eta bileren turismoaren ardatza baitira. Gaur eta bihar eztabaidatzekoak diren gaien artean  jauregien COVIDen garaiko kudeaketari buruzko analisia nabarmendu du, zeinak pandemiaren osteko garaira ere so egingo baitio.

Atxilotua zirkulazioko arau-hauste batzuk egiteagatik salaketa jarri behar zioten udaltzainen aurka eraso egiteagatik

Udaltzainek atzo 42 urteko gizonezkoa atxilotu zuten agintaritza-agenteen aurkako atentatuaren ustezko delitua egiteagatik.

Tomas Zumarraga Dohatsuaren kalean gertatu zen guztia, 17:30 inguruan, udaltzainen patruila batek pertsona horrek zirkulazioko hainbat arau-hauste egiten zituela ikusi zuenean. Salaketa jartzeko asmoz udaltzainak gerturatu zitzaizkionean, gizonezkoak, oso egoera oldarkorrean, ibilgailutik zakarki atera eta zirkulazioko bidea inbaditu zuen. Hori zela eta, bere segurtasuna eta galtzadako gainerako erabiltzaileena arriskuan jartzea eragozteko geldiarazi egin zuten. Une hartan, gizonezkoak udaltzainen aurka eraso egin zuen eta portaera hark atxilotzea eragin zuen. Patruilak sastakai ateragarria duen giltzatako bat konfiskatu zion.

Zegozkien eginbideak egin ondoren, aske utzi zuten.

Udaltzainek azken 24 orduotan zirkulazioko lau istripu erregistratu dituzte eta pertsona bat zauritu da horietan.

Share

Udalbatza 2020-12-23

Webgunean dago abenduaren 23an (asteazkena), 9.00etan, Goiuri Jauregian, egingo duen Udalbatzaren ohiko osoko bilkuraren gai-zerrenda

Share