Prentsa Oharren banner

Prentsa-deidaldiak (2021-01-20)

Prentsaurrekoa. Asteburuan Aranalde kiroldegian jokatuko den Badminton Senior Txapelketa Nazionala aurkeztea

Parte hartzaileak. Kirol eta Osasun zinegotzi Livia Lopez; Arabako Badminton Federazioko zuzendari exekutibo Axier Urresti; eta Arabako Badminton Federazioko presidente Angel Ruiz

Eguna. Asteazkena, urtarrilak 20

Ordua. 10:45

Tokia. Vital Fundazioko prentsa aretoa – Vital Fundazioa Kulturunea (Bakea kalea 5, Dendarabako 1. solairuan)

Share

Udal bandak herritarren eskura jarriko ditu bihar Félix Petite antzokian eskainiko duen kontzerturako gonbidapenak

Gaur 17:00etatik aurrera eskuratu ahal izango dira Gasteizko gizarte-etxeetan, eta bihar, antzokian bertan.

Gasteizko Udal Musika bandak herritarren eskura jarri ditu bihar Ibaiondoko gizarte-etxeko Félix Petite antzokian emango duen ‘Paisaia sekretuak’ kontzerturako gonbidapenak. Hiriko gizarte etxeetan eskuratu ahalko dira gaur arratsaldeko 17:00etatik aurrera, eta bihar, antzokian bertan.

19:00etan hasiko da kontzertua, Iker Olazabalek zuzenduta, eta ordu eta laurden iraungo du, gutxi gorabehera.

Obra hauek entzun ahal izango dira: Serge Lancenen ‘Symphonie de Paris’, John Barryren ‘Out of Africa’ eta Kevin Houbenen ‘Arcana’. Horietaz gain, R. Vaughan Williamsen ‘Folk song suite’ eta Melvin Sheltonen ‘Basque Rhapsody’.

Share