Prentsa Oharren banner

Udalak bere kirol-eskaintza egokitu du osasun-murrizketetara

  • Bihartik aurrera itxita egongo dira gizarte etxeetako kafetegiak, eta bertan behera geratzen dira haietan egitekoak ziren jarduerak

 

 

Gaur Gasteiz sartu da COVID-19aren kasu positiboen azken 14 egunetako intzidentzia-tasa metatua 100.000 biztanleko 500 edo gehiagokoa duten udalerrien zerrendan. Jarduera fisikoari eta kirolari dagokienez, bertan behera geratzen da taldeko kirol-jarduera oro, bai entrenamenduan, bai lehiaketan, hiru kasu hauetan izan ezik:

 

  • lehiaketa profesionalean edo erdi-profesionalean murgilduta dauden taldeen entrenamenduak eta kirol-lehiaketak
  • gimnasioetan, kirol-klubetan edo kiroldegietan programatutako ikastaroak edo jarduerak
  • aire zabaleko jarduera fisikoa eta kirol-jarduera, gehienez sei laguneko taldeetan.

 

Egoera horren aurrean, biharko (urtarrilaren 26a, asteartea) 00:00etatik aurrera, honako neurri hauek hartuko dira Gasteizko udalerrian jarduera fisikoaren eta kirolaren inguruan, batez ere udalaren kirol-instalazioei dagokienez:

 

Denboraldiko erreserbak

 

  • Bertan behera geratzen dira eskola-kiroleko eta kirol federatuko entrenamenduak.
  • Beren horretan jarraitzen dute lehiaketa profesionalean edo erdi-profesionalean murgilduta dauden taldeen entrenamenduek.

 

Zuzeneko erreserbak

 

  • Kiroldegietako kantxak ixten dira taldeko edozein kirol-jarduerarako.
  • Martxan jartzen da berriro Bizikideentzako Erreserba.
  • Martxan jartzen da berriro Banakako Erreserba.
  • Bere horretan jarraitzen du Zuzeneko Erreserbak aire zabaleko kirol-instalazioetan. (Adibidez, Mendizorrotzeko eta Gamarrako kanpoko tenis- eta padel-pistak).

 

Zerbitzu erabilgarriak

 

  • Bere horretan jarraitzen du igerileku eta rokodromoen erabilera libreak.
  • Bere horretan jarraitzen du gehienez 6 lagunen taldetan kirol-jarduerak aire zabaleko kirol-instalazioetan.
  • Mendizorrotzeko eta Gamarrako tabernak itxiko dira.

 

 Lehiaketak

 

  • Bertan behera geratzen dira lehiaketa guztiak.
  • Beren horretan jarraitzen dute lehiaketa profesional edo erdi-profesionalek.

 

Kirol-egitaraua

 

  • Bere horretan jarraitzen du gaur egungo egitarau guztiak.

 

Maskarak erabiltzea

 

Nahitaez erabili beharko da maskara kirol-jarduera guztietan, kasu hauetan izan ezik:

  • natura-eremuetan
  • oinezkorik gabeko hirigune periferikoetan
  • igerilekuetan, igeri egiten den bitartean
  • lehiaketa profesionalean edo erdi-profesionalean murgilduta dauden taldeen entrenamendu eta kirol-lehiaketetan
  • jarduera fisiko handiko aparteko uneetan, kanpoaldean.

 

Beste zehaztapen batzuk

 

Aire zabaleko kirol-jarduerari dagokionez, komeni da gogoraraztea Gasteizko mugaren mugak ez gainditzeko betebeharra dagoela, eta ezin dela mugakide diren udalerrietara joan. Aire zabaleko kirola egiteko ordutegiei dagokienez, gaueko mugikortasunaren mugak indarrean jarraitzen du, 22: 00etatik 06: 00etara.

 

Gizarte-etxeetako kafetegiak

 

Egoera berriak gizarte-etxeetako kafetegiei ere eragiten die: bihartik aurrera itxita egongo dira osasun-egoerak berriro irekitzeko aukera eman arte. Eremu horiek ixteak haietan egiteko programatuta zeuden jarduerei eragingo die.

Share

Alkateak eskatzen du zorrotz betetzeko “COVIDen gune gorrian” sartzeak berekin dakartzan murrizketak, handik lehenbailehen irteteko

“Aurreko aldietan jakin izan dugu egoera honetatik irteten, eta berriz ere egingo dugu”, adierazi du Gorka Urtaranek

Alkatearen adierazpenak

Gaur COVID-19aren kasu positiboen azken 14 egunetako intzidentzia-tasa metatua 100.000 biztanleko 500 edo gehiagokoa duten udalerrien zerrendan Gasteiz sartu dela jakin ondoren, Gorka Urtaran alkateak dei egin du zorrotz betetzera bihartik aurrera indarrean jarriko diren murrizketak.

Gorka Urtaranek esan du “COVIDen gune gorrian” sartzeak berekin dakarrela are zorrotzagoak izatea osasun arloko araudia betetzeko orduan. “Tamalez egoera berri honek zenbait ondorio ekarriko ditu, hala nola ostalaritza ixtea eta kirolerako murrizketa handiak ezartzea, baina kalte handiagoak saihestu behar ditugu, eta lortu behar dugu lehenbailehen jaistea kasu kopurua. Horretarako oso serio hartu behar ditugu mugikortasun-murrizketak, distantzia, eskuen higienea, ordutegiak eta abar”, nabarmendu du.

Adorea emateko mezua ere gehitu du alkateak. “Ez da lehenengo aldia pandemiaren une korapilatsu batean gaudela, murrizketa handiko egoeran, eta aurrera egitea lortu dugu beti. Oraingoan ere, lortuko dugu. Borondatea eta diziplina baino ez da behar”.

Share

Udalbatza 2021-01-26

Webgunean dago urtarrilaren 26an (asteartea), 12:10ean, Goiuri Jauregian, egingo duen Udalbatzaren aparteko eta premiazko osoko bilkuraren gai-zerrenda

Share

Eroskik 90.000 maskara eman dizkio dohaintzan Udalari, talde ahulenei banatzeko

Eroskik 90.000 maskara eman dizkio Gasteizko Udalari, hiriko talde ahulenei banatzeko, haiek baitira covid-19ak sortutako krisia gehien nozitzen dutenak eta babesteko material horren behar handiena dutenak.

Ariznabarreko Eroski Center saltokian izan da emateko ekitaldia, alkate Gorka Urtaran eta Eroskiko Erakunde Harremanetarako zuzendari Josean Yela bertan zirelarik. “Oso eskertuta gaude Eroskirekin elkartasun adierazpen honengatik. Dohaintza hau oso baliagarria izango da egoera zailenetan dauden  pertsonei arreta ematen dieten udal zerbitzuentzat”, azaldu du alkateak.

“Eroskik eta proiektu hau osatzen dugun pertsona guztiok oso gogoan dugu nolako eragina duen krisiak herritarren egunerokoan. Pandemia hasi zenetik jarri ditugu ekintzak martxan egoera ahulean dauden familia eta pertsonei eragozpenak arintzen laguntzeko”, adierazi du Josean Yelak.

Share

Atxilotua bikotekideari eztabaida batean eraso egiteagatik

Udaltzainek, atzo goizean, 33 urteko emakume bat atxilotu zuten bikotekideari eraso egiteagatik etxeko genero-indarkeria delituaren ustezko egile gisa.

19:30 inguruan gertatu zen guztia. Une hartan, patruila bat eskatu zuten Arriaga-Lakua auzoko etxebizitza batera joan zedin; izan ere, itxuraz, eztabaida handi bat gertatzen ari zen bertan. Udaltzainek gizonezko bat bakarrik topatu zuten bertan. Aurpegian eta gorputzean seinaleak zituen. Emakumea etxera itzuli eta bere bertsioa entzun zutenean, udaltzainek emakumea atxilotu eta Agirrelandara eraman zuten. Gaur goizean geratuko da epailearen esku.

Ebasketa

Udaltzainek ostiralean hiru gazte atxilotu zituzten (20 urteko bat eta bi adingabe) Arana kaleko establezimendu komertzial batean ebasketa-delituaren ustezko egileak zirelakoan.

Langile batek udaltzainei azaldu zienez, 17:30 baino minutu batzuk lehenago, establezimenduan lapurtutako produktuz betetako bi erosketa-orgarekin (etxean erabiltzeko horietakoak) ihesean korrika zihoazela ikusi zituen.

Udaltzainek 20 urteko gaztea atxilotu zuten han inguruan, orga haietako bat zeramala eta, emandako deskribapenari esker, handik gutxira, beste patruila batek bigarren orga zeramaten adingabeak atxilotu zituen.

Ebatsitako produktuen balioa 480 euro ingurukoa zen. Guardiako Epaitegian zegozkien eginbideak egin ondoren, aske utzi zituzten.

 

Share

Udal Osoko Bilkura Goiuri jauregian (2021-01-26)

Ohiko osoko bilkura egingo da bihar, urtarrilak 26, Goiuri jauregian, Martin de Salinas aretoan, zinegotzien arteko distantzia gordetze aldera.

Komunikabideei jakinarazten zaie gehienez ere bost pertsonak jarraitu ahal izango dutela osoko bilkura Goiuri jauregian bertan, kazetarientzako gunean, eta bai streaming bidez ere esteka hau sakatuz. Halaber, udaletxeko prentsa aretoan jarraitu ahal izango dute bilkura hori.

Share